Amaia eta Aitor neba-arrebak berrogeita hamar urte betetzeko bidean daude, ez dute seme-alabarik eta gaztetatik Kontxi eta Iñaki jada erretiratuta dauden gurasoengandik urrun bizi dira. Uda batez, haien ametsa betetzen dute: laurak elkartu eta FANTASIA izeneko itsasontzian bidaia bat egitea. Anai-arrebek haurtzarora itzultzen diren seme-alabak balira bezala mimatzen uzten dute beren burua, eta gurasoek urrezko ezteiak eztei-bidaia bihurtzen dute. Itsas-haizeak kulunkatuta, denbora gelditu izan balitz bezala. Baina zeru-ertzetik harantzago, gabeziak ordezkatzen dituzten argazki eta koadroz betetzen dira etxeko hormak, atsedenik gabe aurrera doan errealitate batean.
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.