Lezon, 2000ko martxoaren 2an, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA.
1.- Egoki irudituz gero, 2000ko otsailaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.
2000ko otsailaren 17an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
GIZARTE ONGIZATEA
2.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza emateko proposamena.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena ikusirik eta, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT:Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espediente hauei:
487 b..................249.780,-pta
600 b..................184.500,-pta
304 a..................144.000,-pta
605 b ...............366.663,-pta
Guztira................944.943,-pta. (A-175)
3.- Elbarriek trakzio mekanikodun ibilgailuen tasa ez ordaintzeko epea ezartzea.
Gizarte langileak egindako txostena, 2000ean pertsona elbarriei trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga itzultzeari buruzkoa, ikusi ondoren eta, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT: Zerga ordaintzerik ez izateko irizpideak ondorengo arauetan jasotakoak izango dira: uztailaren 5eko 14/1989 Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren Foru Araua eta abenduaren 30eko 13/96 Neurri Fiskalei buruzko Legea. Autoaren potentzi fiskalaren muga ez da kontutan hartuko.
BI: Epe bat jartzea aipatutako zergak ez ordaintzeko eskaera egiteko: 2000ko martxoak 6tik 24era bitartean.
EUSKARA
4.- Gazte-Herri Elkarteari, 1999. urtean burututako ekitaldiengatik dirulaguntza emateko proposamena.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du ?Gazte-Herri Elkartea?-ri 20.000,- pta dirulaguntza ematea 1999. urtean zehar eratutako ekintzengatik. (AD-134).
5.- Kostape Arraun Elkarteari ?Uda 99? kanpainan antolatu zituen paraguismo ikastaroengatik, dirulaguntza emateko proposamena.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Koxtape Arraun Elkarteari 32.000,- pta dirulaguntza ematea 1999ko udako piraguismo-ikastaroa eratu izanagatik.(AD-182-7).
Aldez aurretik premiazko deklaraturik, aho batez erabaki da ondorengo puntu hau tratatzea:
PREMIAZ.
6.- Zenbait erakunderi dirulaguntzak emateko proposamena, 2000. urteko inauteriak antolatzeko.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamenak ikusirik, 2000ko inauteriak antolatzeko helburuz, Gobernu Batzordeak erabaki du ondorengo dirulaguntza hauek ematea:
Ekaitz................................. 50.500 pta. (AD-182.1)
Murixka Dantza Taldea... 100.000 pta. (AD-182-2)
A.E.K................................. 29.500 pta. (AD-182-3)
Pasaia Lezo Lizeoa......... 25.000 pta. (AD-182-4)
Herri Eskola...................... 30.000 pta. (AD-182-5)
Tiñelu................................ 25.000 pta. (AD-182-6)
Orratx, (programa)........ 50.000 pta. (AD-182-8)
Guztira.............................. 310.000 pta
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225030.etik 225032.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.