1998.eko Abenduaren 29ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren hogeita bederatzigarrena, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere EZ OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Pello Garbizu Azkue, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Mirari Recalde Gonzalez, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dira bilkurara etorri.

    Pedro Etxarri Ollokiegi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

    1.- KREDITU ALDAKETA, TRANSFERENTZIA ERREGIMENEAN.

    Alkateak eman du proposamenaren berri eta, hitzez hitz, honela dio:

    “Udal honen Aurrekontuari eragiten dion gastuen aurrekontu partiden arteko kreditu transferentziaren bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientearen berri eman da.

    Kontuhartzaileak egindako txostena irakurri da, zeinak adierazten baitu aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaiola, zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauak 29. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuak 34. artikuluan ezarritako beharkizunei egokitzen zaiela.

    Alkate naizen aldetik hemen heldu den erakabia hartzea proposatzen diot osoko bilkurari:

    E R A B A K I A :

    Lehenik.- Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:

    TRANSFERITUTAKO KREDITUAK BILTZEN DITUZTEN GASTUAK (BAJAK)

    Art.

    Azalpena

    Hasierako.Kred

    Gutxipena

    Emaitza

    623-421-01

    Musika tresna

    700.000

    150.000

    550.000

    601.433.1.97

    Urbanizacion S.G.1

    144.000.000

    9.489.988

    134.510.012

    601.441.97

    Saneamiento municipal

    12.581.758

    5.119.333

    7.462.425

    620.452.97

    Expropiación campo de fútbol

    6.000.000

    6.000.000

    0

    626.120.97

    Informatizacion oficinas

    4.891.743

    3.485.953

    1.405.790

    622.120.97

    Mejora edificios municipales

    11.290.755

    6.283.447

    5.007.308

    601.441.1.98

    Udal Saneamentua

    20.000.000

    15.970.854

    4.029.146

    623.451.01.2

    Instalazio teknololgika berriak

    2.500.000

    1.000.000

    1.500.000

    226.451.1.7.98

    Ludoteka

    1.000.000

    1.000.000

    0

    226.451.01.06

    Hainbat aktibitate

    3.000.000

    1.872.160

    1.127.840



    GEHITUTAKO KREDITUAK BILTZEN DITUZTEN GASTUAK (ALTAK)

    Art.

    Azalpena

    Hasierako kredit.

    igoerak

    emaitza

    622-421

    Habilitacion sotano

    1.200.000

    150.000

    1.350.000

    622.452.1.97

    Kiroldegia

    105.338.193

    30.378.721

    135.716.914

    622.452.1.98

    Kiroldegia

    69.000.000

    15.000.000

    84.000.000

    481.451.1..98

    Dirulaguntzak

    5.300.000

    1.000.000

    6.300.000

    623.452..01.03

    Oholtza

    0

    2.872.160

    2.872.160

    622.412.00.05

    Ambulategia

    0

    970854

    970.854



    Bigarren.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea.”

    Bozketa eginik, diktamena onartu egin da aldeko zortzi botoz: Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, eta Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesus Mª Martiarena Jaka zinegotziak, eta kontrako bi boto izan dira: Pello Garbizu Azkue eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    2.- 1999KO AURREKONTUARI ZENBAIT ALDAKUNTZA PUNTUAL EGITEKO PROPOSAMENA.

    Alkateak azaldu ditu, Udalbatzak azaroaren 26an hastapenez onartu zuen Aurrekontua aldatzeko arrazoiak.

    Inbertsio horiek direla-eta egin behar den kreditua kontutan harturik, zorpetze-maila ez dela oso handia dio, %16,27.

    Halabere, Ogasun Batzordearen aldeko diktamena duela gogorarazi du.

    Hala, eztabaida bukatu eta gero, diktamenaren bozketa planteatu du alkateak. Bozketan 1999ko aurrekontuak onartzearen aldeko zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga Pikabea), H.B.ko beste sei zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro eta Rafael Salaberria Etxezurieta) eta beste zinegotzi batena (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta aurkako bat: E.A.ko zinegotziarena (Iñake Urrestarazu Azurmendi). Pello Garbizuk ez du botorik eman.

    Hona ERABAKIA:

    BAT:Hasierako onarpena ematea 1999ko Aurrekontuari. Aurrekontua atalez atal:

    GASTUAK / GASTOS

    KAP./CAP.

    IZENA / DENOMINACION

    PTA.

    1

    PERTSONAL GASTUAK/GASTOS PERSONAL

    275.000.000

    2

    GASTU ONDASU ARRUNT ETA ZERBITZUETAN/

    COMPRA BIENES CORRIENTES Y SERVICIOS

    244.500.000

    3

    FINANTZA GASTUAK/GASTOS FINANCIEROS

    31.000.000

    4

    TRANSFERENTZIA ARRUNTAK/TRANSF. CORRIENTES

    96.000.000

    6

    INBERTSIO ERREALAK/INVERSIONES REALES

    247.500.000

    8

    FINANTZA AKTIBOAK/ACTIVOS FINANCIEROS

    2.000.000

    9

    FINANTZA PASIBOAK/PASIVOS FINANCIEROS

    44.000.000

    GUZTIRA / TOTAL

    940.000.000



    SARRERAK / INGRESOS

    KAP./CAP.

    IZENA / DENOMINACION

    PTA.

    1

    ZUZENEKO ZERGAK/IMPUESTOS DIRECTOS

    185.000.000

    2

    ZEHARKAKO ZERGAK/IMPUESTOS INDIRECTOS

    30.000.000

    3

    TASAK ETA BESTELAKO ZERGAK/

    TASAS Y OTROS INGRESOS DIVERSOS

    93.000.000

    4

    TRASFERENTZIA ARRUNTAK/TRANF.CORRIENTES

    402.000.000

    5

    ONDARE SARRERAK/INGRESOS PATRIMONIALES

    2.000.000

    7

    KAPITAL TRANSFERENTZIAK/TRASF.DE CAPITAL

    11.400.000

    8

    FINANTZA AKTIBOAK/ACTIVOS FINANCIEROS

    2.000.000

    9

    FINANTZA PASIBOAK/PASIVOS FINANCIEROS

    214.600.000

    GUZTIRA / TOTAL

    940.000.000



    3.-EUSKARAREN ERABILERA PLANAREN BIDERAGARRITASUN TXOSTENARI ONIRITZIA EMATEKO PROPOSAMENA.

    Gaia diktaminatu gabe dagoenez, proposamenaren premiazkotasuna bozkatzeko jarri da. Bederatzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea, (alkatea), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue. Abstentzio bat izan da: Iñake Urrestarazu Azurmendi.

    Ondoren proposamena bozkaturik, proposamena ahobatez onartu da eta, hitzez hitz, honela dio:

    “Aztertu ondoren Lezoko Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana dela eta, trebatzaileak landu duen bideragarritasun txostena, 1998ko urriaren 14koa. Ikusi ondoren, era berean, txosten horri oniritzia emanez, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak bidali duen idatzia. Idatzi horretan, oniritzia emateaz gain, arduradun jakin batzuk izendatzeko eskaera ere egiten digute.

    Horiek guztiak kontutan hartuta, Euskara gaietarako eskuordedunak, hurrengo ERABAKI hauek hartzea proposatzen dio Udal Osoko Bilkurari:

    BAT: Oniritzia ematea erabilera planaren bideragarritasun txostenari eta txosten horri buruz Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak eginiko oharpenei eta adierazpenei.

    BI: Planaren eraginkortasuna bermatzearren honako izendapen hauek egitea:

    1. Lurdes Rada Alberdi, hizkuntz normalizatzailea (planaren arduradun teknikoa).
    2. Agustina Pontesta Garmendia, Udaleko agintarien arteko planaren arduraduna.”


    4.- EUSKAL FONDOAREN MOZIOA ERTAMERIKAKO EGOERAREN AURREAN.

    Euskal Fondoak aurkeztutako mozioak honela dio:

    “Tamalez, Erdialdeko Amerikan gertaturikoak adi-adi jarri du egunotan iritzi publikoa, oro har; eta, bereziki, herrialde horietako solidaritate-konpromisoa hartua duten erakundeen arreta erakarri du. Mitch hurakanaren zorigaiztozko ondorioak bortizki eta larrutik ari dira jasaten El Salvador eta Guatemalako biztanleak, eta, batik bat, Honduras eta Nikaraguakoak. Etsipenak eta hondamendiak jotako egoerari aurre egin beharrean dira milaka familia laborari, biziraupena ere –beren borroka egunerokoa- ez baitute bermatuta.

    Euskal Fondoak, euskal gizarteak eskaturiko erantzunarekin bat eginik, jardunean eutsi nahi dio hainbat eta hainbat herritarrek agertu duten solidaritate-konpromisoari. Konpromiso horretaz gain, ordea, ezinbestekoa deritzogu erantzunkizun politikoak – aldez aurretikoak nahiz ondorengoak- mozorro gabe ezagutzera ematen laguntzeari, eta giza-hondamendi horren larritasuna agerian jartzeari, alderdi orotatik: gizartea, politika, ekonomia, etika eta kulturari dagokienean.

    Hala, ondokoa SALATZEN dugu:

    § Ertamerikan artez-arau sozial eta ekonomiko eskandalagarriak ezartzen dira, biztanleen premia benetakoetatik gero eta urrunago, eta transnazionalen egitasmoen eta nazioarteko finantza-erakundeen – Mundua Bankua, Nazioarteko Moneta Fondoa (FMI), e.a.-en- egitura-politiken baldintzapean daudenak. Politika horiei zor zaie eskualde horretako ingurugiroaren narriadura larria eta herriek baliabide urriak izatea eskueran prebentziorako eta babes zibilerako; ondorioz, aipatu fenomeno naturalen eraginak areagotu baino ez dira egiten.

    § Sistema neoliberalaren nagusigoa dutenen jokabidea, herrialde horiei itolarria eragiten dien benetazko idunekoa. Ameriketako Estatu Batuek, esaterako, maila ezberdinetan agertu izan dute berehalakorako erantzun gaitasuna, laguntza humanitariorako nahiz erreskatatze-zereginetarako eskean joan zaizkietenetan, edota zirikatzea eta zigortzea helburu duten ekintzen eskean joandakoetan.

    § Solidaritatearen irudi errukiorra –eta zaintetan, azalekoa-, horrela azaltzeko prest agertu direnek hedaturikoa. Solidaritatea ez baita erakusten balizko nazioarteko ranking batean postuak erdietsiz, honela baizik: adibidez, kanpo-zorra barkatzeko benetako neurri ezarri eta hartuz; garapenerako nazioarteko lankidetza-programa eraginkorrak ezartzearren aldeko apustua eginez; edota, nazioartean presio eginez, herrialde horien garapena geldiarazten duten estrategia eragozleak errotik erauzteko.

    Horren guztiaren aurrean, Euskal Fondoak bere partehartze aktiboa berretsi nahi du, tokian tokitik herrialde horiekiko harreman zuzenago eta orekatuagoak ezartzen laguntzearren; Ildo horretatik, erabaki bat hartzeko ESKATZEN diogu Lezoko Udalbatzari, honakoak bermaraz ditzana:

    1. Ahaleginak areagotzea, garapenerako lankidetza-programa lokalen bitartez garapen bidean dauden herrialdeekiko solidaritate eta lankidetza konpromiso iraunkorrak ezartzera bideraturikoak.


    1. Lehenestea berreraikuntza-lanak, Ertamerikarako Lankidetza Programetara zuzenduriko dirulaguntza balizkoak hautatzerakoan.


    1. Saiatzea sortutako solidaritate-giroari eusten, hasitako ekintzen garapenari buruzko informazio etengabea emanez.


    1. Deia egitea Lezoko udalerrian kokaturiko gizarte, kultura, enpresa eta beste hainbat alorretako agenteei, ahal duten heinean, honako neurri hauek hedarazten, betearazten eta babesten lagun dezaten.


    1. Igortzea eta jakinaraztea mozio honen ebazpenaren berri, bai iritzi publikoari, bai Euskal Fondoari.”


    Pello Garbizuk adierazi du, mozioaren edukia ona dela baina arazo hauen aurrez aurre bere jarrera kritikoa dela eta aurrekontuan badaudela molde horretako laguntzak emateko zenbait partida, eta zehaztu du, bozketan ez duela parte hartuko.

    Mozioa bozkaturik, onartu egin da bederatzi boto emanik alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea, (alkatea), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Iñake Urrestarazu Azurmendi. Pello Garbizu Azkuek ez du bozketan parte hartu.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 21:30 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna