- UDALBATZAREN OSOKO BILKURETAKO AKTAK ONARTZEA: 98/04/07 DATAKOA (OHIKOA) ETA 98/05/19 DATAKOA (EZOHIKOA
- LEZOKO ZERRATEGIEN AIEKAKO PLAN PARTZIALEKO 2.3 PLANOA BEHIN BEHINGOZ ONARTZEKO DIKTAMENA
- BIKARIOENEAKO HITZARMEN URBANISTIKOA ONARTZEKO DIKTAMENA
- BIKARIOENEA ALDEARI DAGOKIONEZ, ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKUNTZAREN AURREKINA ONARTZEKO DIKTAMENA
- 1. SISTEMA OROKORREKO URBANIZAZIO-OBREN EPEA LUZATZEKO DIKTAMENA
- 1. SISTEMA OROKORREKO SANEAMENDU-OBRAK HEDATZEKO DIKTAMENA
- 1997KO KONTU OROKORRAREN ONARPENA
- KREDITU ALDAKUNTZARAKO ESPEDIENTEAREN (ZENBAKIA 30005) DIKTAMENA
- MUSIKA ESKOLAKO PREZIOEN MURRIZKETARI BURUZKO DIKTAMENA
- HIRU ANAI-ARREBA
- LEZOKO OSASUN ZENTRUA KOKATZEKO DIREN LOKALEN TITULARTASUNA EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRAZIOAREN ESKU DOHANIK UZTEKO PROPOSAMENA
- UDAL KIROLDEGIARI IZENA IPINTZEKO PROPOSAMENA
- 1998KO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEKO PROPOSAMENA, KIROL AHOLKULARI BATEN PLAZA SARTUZ ETA PLAZA HORI EBENTUAL LANGILERENTZAT XEDATUZ
- SEME-ALABEN GAISOTASUN LARRIEN KASUETARAKO UDAL LANGILEEN LIZENTZIA HANDITZEARI BURUZ DIKTAMENA
- ELKARKETA ZIBILEN UDAL-ERREGISTROA SORTZEARI BURUZKO AKORDIOA
- PROPOSAMENA, PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILURAKO, LEZOKO UDALAREN ORDEZKARIA IZENDATZEKO
- LEZOKO BAKE-EPAILEA IZENDATZEKO PROPOSAMENA
- ALKATETZAREN ETA ESKUORDEDUNEN ADIERAZPENAK (1997KO EKITALDIAREN LIKIDAZIOA
- GALDE ESKEAK
Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko ekainaren hamarrean, 19:00 orduetan, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian bildu da OSOKO UDALBATZA OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean, eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Maria Etxebeste Bengoetxea, Jesus Maria Martiarena Jaka, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue.
Jose Mª Boto Sancho, aztergai zerrendako bigarren puntua tratatzerakoan etorri da, eta Rafael Salaberria Etxezurietak bilera utzi egin du laugarren puntua eztabaidatu ondoren.
Nicanor Barradas Pirisek ezin etorri izanaren abisua bidali du.
Xabier Loiola Aristi aritu da idazkaritza lanetan eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa
1.- UDALBATZAREN OSOKO BILKURETAKO AKTAK ONARTZEA: 98/04/07 DATAKOA (OHIKOA) ETA 98/05/19 DATAKOA (EZOHIKOA).
Bertan diren zinegotziek onartu eta izenpetu egin dituzte aurkeztu diren aktak.
2.- LEZOKO ZERRATEGIEN AIEKAKO PLAN PARTZIALEKO 2.3 PLANOA BEHIN BEHINGOZ ONARTZEKO DIKTAMENA.
Alkateak aurkeztu du onarpenerako hirigintza batzordearen diktamena. Diktamenak honela dio hitzez hitz:
"Industrialdeako Jabekideen Elkartearen ordezkari gisa Anjel Aramendi Arrietak aurkeztu duen alegazioaren berri eman da eta, halaber, Arplan S.C. Arkitekto taldeko Jose Mª Alberdi Alberdik izenpetutako txosten teknikoaren berri ere.
Alkateak adierazi du, puntu hau osoko udalbatzan tratatzeko gaia dela.
Alegazioa atzera botatzeko proposamena bozkaturik, onartu egin da Mikel Arrizabalaga eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoez. Jose Mª Botok eta Pello Garbizuk ez dute iritzirik eman."
J. Mª Botok adierazi du diktamenaren kontra bozkatuko duela zeren, betiere planteamendu horren kontrakoa izan baita, planteatutako hautabide honek eskualde horretako trafiko arazoak konpontzen ez dituelako.
Pello Garbizuk ohartarazi du, bidegurutze biribil horrek konpondu gabe uzten dituela hango arazoren bat eta, beraz, abstenitu egingo dela harik eta plangintza argiago bat eduki arte.
Bozketa eginik zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; hiru kontrakoak: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Mª Boto Sancho; eta abstentzio bat: Pello Garbizu Azkue. Beraz, gehiengo absolutuaren aldeko botoez ondorengo akordio hauek hartu dira:
BAT: Industrialdeako jabeen Elkartearen ordezkari gisa Anjel Aramendi Arrietak aurkeztutako alegazioa atzera botatzea, alegia, Lezoko Zerrategien eskualdeko Plan Partzialaren 2.3 plano berriaren kontrako alegazioa.
BI: Lezoko Zerrategien Sektoreko Plan Partzialaren 2.3 plano berria behin-behinez onartzea, Arplan S.C. Arquitectos-ek idatzi eta 1998ko otsailaren 6an bisatutako planoa.
HIRU: Aipatutako planoa eta hori onartzeko eraturiko espediente administratiboa Foru Diputaziora bidaltzea, Plan Partzialaren behin-betiko onarpenerako.
3.- BIKARIOENEAKO HITZARMEN URBANISTIKOA ONARTZEKO DIKTAMENA.
Alkateak aurkeztu dio onarpenerako udalbatzari, obra eta hirigintza batzordeak onartutako diktamena. Diktamenak honela dio:
"8 Sistema Orokorrean sartzen diren 1, 2, 3 eta 4 zenbakiez deskribatutako finken jabeek eta Lezoko Udalak izenpetu bide duten hitzarmen urbanistikoaren testua irakurri da, alegia, Arau Subsidiarioetan behar den aldakuntza sustatzeko eta onartzeko hitzarmenaren testua.
Proposamena bozkaturik diktamina onartu egin da Mikel Arrizabalaga (HB) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoekin.
Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.O.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute iritzirik eman."
J. Mª Boto ez dator bat egin nahi den horrekin: egoitza bat eraikitzeko lurzoru bat kalifikatzeari uztearekin ez dator bat, harik eta aldez aurretik beharrezkoa den ala ez aztertu arte. Haren ustez, erabaki hori apetakeria hutsez hartuko da, eskualdeko jabeen faboretan. Eraiki nahi denari astakeria deritza.
Pello Garbizuk adierazi du, diktamenaren alde bozkatzeko asmoa duela baina bi ñabardura azaldu nahi ditu: finka horien deskribapenean erabiltzen diren izen toponimikoetan antzinako izenak eta izen modesnoak nahastu egiten direla iruditzen zaio, eta horiek bateratzea komenigarria dela uste du. Proposatutako hitzarmenaren testuari buruz planteatu du, lehen akordio-puntuan, udalak "konpromezua hartuko lukeela" esan behar duela, "konpromezua hartu duela" esan ordez.
Bozketa eginik bederatzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue; bat kontrako: Jose Mª Boto Sancho; eta bi abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi; eta kontrako boto bat: Jose Mª Boto Sancho. Beraz, udalbatzak ondorengo akordio hauek hartu ditu:
BAT: Lezoko Udalaren eta 8 Sistema Oorkorreko finken jabeen artean izenpetu bide den hitzarmen urbanistikoa onartzea, sistema horretan Araun Subsidiarioen aldaketa sustatzeko eta onartzeko, espedientean jasota dagoen hitzarmenaren edukiaren arabera.
BI: Alkateari ahalmena ematea hitzarmen urbanistikoa izenpetzeko eta, halaber, hura burutara eramateko behar diren dokumentu guztiak ere.
4.- BIKARIOENEA ALDEARI DAGOKIONEZ, ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKUNTZAREN AURREKINA ONARTZEKO DIKTAMENA.
Alkateak aurkeztu du onarpenerako Obra eta Hirigintza Batzordearen diktamena, eta, hitzez hitz, honela dio:
"Jabeek eta Udalak aldaketak hitzartu dituzte Arau Subsidiarioetako 8 Sistema Orokorrean (Bikarioenea).
Aldaketa horiek jasota daude Arau Subsidiarioetako 8 Sistema Orokorreko elementuren aldakuntza-aurrekinaren dokumentuan, M Jimenez eta R. Mendiburu arkitektoek idatzi duten eta ondoren ematen den dokumentuan.
Hori onartzea eta aditzera publikorako ipintzea proposatu da, gai horri buruzko iradokizunak jasotzeko helburuz.
Dokumentuaren hasierako onarpena, onartutako hitzarmen urbanistikoa izenpetzearen baldintzapean geratzen da.
Proposamena bozkaturik diktamena onartu egin da, Mikel Arrizabalaga (HB) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoekin.
Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.O.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute iritzirik eman."
J. Mª Botok eta Pello Garbizuk berretu egin dituzte aurreko puntuan adierazitako jarrerak.
Bozketa eginik zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; bat kontrakoa: Jose Mª Boto Sancho; bi abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi. Pello Garbizu Azkuek ez du bozketan parte hartu. Beraz, udalbatza osatzen duten bazkideen gehiengo absolutuaren aldeko botoez, ondorengo akordio hauek hartu dira:
BAT: Lezoko 8 Sistema Orokorrean Arau Subsidiarioen zenbait elementuren Aldakuntzarako Aurrerapen dokumentua onartzea, M. Jimenez eta R. Mendiburuk idatzia, eta informaziorako jendeaurrean ipintzea, probintziako boletinean eta prentsan iragarkiak argitaratuz, hilabete batez, hura aztertzeko aukera izan dadin eta iradokizunak (eta alegazioak) aurkeztu ahal izan daitezen.
BI: Arau subsidiarioen aldakuntzaren aldez aurretiko baldintza gisa, jabeekin adostutako hitzarmena izenpetu beharra jartzea.
5.- 1. SISTEMA OROKORREKO URBANIZAZIO-OBREN EPEA LUZATZEKO DIKTAMENA.
Alkateak aditzera eman du obra eta hirigintza batzordearen diktamena, eta hura onartzea proposatu du.Diktamenak honela dio hitzez hitz:
"1 Sistema Orokorreko urbanizazio-obren adjudikazioa daukan Construcciones Sobrino S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, Jose Mª Otazua Mendizabalek aurkeztu duen eskaeraren berri eman da, aipatutako obraren bukaerarako data gisa 1998ko irailaren 8ª seinalatzeko eskatzen baitu.
Proposamena bozkaturik aldeko diktamena eman da, Mikel Arrizabalaga (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoez, betiere argi jasota utzirik ezen, bai kiroldegiko obrak baita urbanizazio-obrak ere, batera bukatu behar direla. Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.O.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute eman iritzirik."
Azalpenetarako txanda irekirik, I. Urrestarazu poztu egin da saneamendu obrari ekin behar zaiolako, alabaina, ez zaio oso egokia ere iruditzen hori udalbatzari orain aurkeztea, alegia, praktikan obra jadanik buruturik dagoenean.
J. Mª Botok gogorazi du ezen, bere taldea, beti kontra azaldu dela planteaturiko urbanizazioaren aurrez aurre. Hala ere, borondate onaren adierazpen gisa, abstenitu egingo dela esan du.
Pello Garbizuk errepaso bat egin du, udalbatzaren aurrean, enpresak urbanizazioa bukatzeko zeuzkan epeetan barrena, obra horiek datorren astean burutu beharrekoak baitziren. Ulertzen du badaudela kinka batzuk, epeak luzatzera eramaten dutenak, baina ez dator bat,ordea, kontratatzerako momentuan erabili ohi diren premiatasunekin, agian pleno apartekoren deialdiekin gehiegikeriaz jokatuz gero, aldiz, epeak bete gabe lagatzeko.
Bozketa eginik zazpi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; eta lau abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Pello Garbizu Azkue. Beraz diktamena onartu egin da.
6.- 1. SISTEMA OROKORREKO SANEAMENDU-OBRAK HEDATZEKO DIKTAMENA.
Alkateak proposatu dio udalbatzari obra eta hirigintza batzordearen diktamena onar dezan. Honela dio diktamenak:
"Pedro Azkue injineruak adierazi du egokia litzatekeela saneamendurako beste lan gehiago ere egitea, Construcciones Sobrino S.A. enpresa egiten ari den urbanizazio-obren barruan. Lan horien aurrekontua 16.806.779 pta. ,B.E.Z. barne.
Proposamena bozkaturik aldeko diktamena eman da, Mikel Arrizabalaga (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoez, obra horiek hedatzea eta aipaturiko Construcciones Sobrino S.A. enpresari adjudikatzea, proiektuan markatzen diren prezioetan.Iñake Urrestarazuk (E.A.), Jose Mª Botok (P.S.O.E.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute iritzirik eman."
Adierazpenen txandari ekinez, J. Mª Botok esan du, bere taldea, udalerriko saneamendu obrei behingoz oso-osorik ekitearen alde dagoela, eta ez egiten ari diren bezala, puskaka eta inprobisatuz. Saneamendu-obren osoko aurrekontua egin dadila eta hari ekin dakiola eskatu du.
P. Garbizuk esan du alde bozkatuko lukeela baldin eta obrak hasi gabe baleude, baina aukeran berandutxo iruditzen zaiola hori udalbatzaren iritzira orain aurkeztea, obrak ia buruturik daudenean, horregatik, dio, ez duela aldeko botorik emango.
Bozketa eginik zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jose Mª Boto Sancho, bi abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi. Pello Garbizu Azkuek ez du bozketan parte hartu. Beraz, erabaki da:
BAT: Hirigune Eskualdeko Estolderia Nagusiaren saneamendurako obragintza onartzea. Lezoko 1 Sistema Orokorrean aurkitzen den tartea, Pedro Azkue injineruak eta Raimundo Mendiburu arkitektoak idatzitako Estolderia Nagusiaren Proiektuko eranskin apartekoan jasotzen diren obrena.
BI: Obrak egitea Construcciones A. Sobrino S.A. enpresari adjudikatzea, 16.806.779,- pta guztira, udalbatzak 1997ko abenduaren 4an adjudikaturik enpresa bera gaur egun egiten ari den Sistema Orokor 1eko urbanizazio obren osagarri gisa.
7.- 1997KO KONTU OROKORRAREN ONARPENA.
Kontuetarako Batzorde Bereziak, aurtengo martxoaren 11an egindako bilkuran, 1997ko Kontu Orokorrari buruz aldeko diktamena eman du eta, hura, 98-03-27 datako Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu da eta, era berean, Udalaren iragarpen taulan, 15 egunez, hari buruz inolako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu ez delarik.
Ondoren, diktamenari berari buruzko botazioa egin eta onartu egin dute. Hamar izan dira onartzearen alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Rekalde Gonzalez eta Pello Garbizu Azkue. Jose Mª Boto Sanchok aurkako botua eman du. Beraz, 1997ko Kontu Orokorra onartu egin da.
8.- KREDITU ALDAKUNTZARAKO ESPEDIENTEAREN (ZENBAKIA 30005) DIKTAMENA.
Alkateak proposatu dio udalbatzari Hazienda Batzordearen diktamena onar dezan. Diktamenak honela dio:
"Osoko Udalbatzari aurkezteko diktamena onartu egin du Hazienda Batzordeak Mikel Arrizabalaga (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoekin.Peio Garbizuk (E.A.J.) ez du eman iritzirik.
Proposamenak honela dio, hitzez hitz:
"Udal honen Aurrekontuari eragiten dion gastuen aurrekontu partiden arteko kreditu transferentziaren bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientearen berri eman da.
Kontuhartzaileak egindako txostena irakurri da, zeinak adierazten baitu aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaiola, zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauak 29. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuak 34. artikuluan ezarritako beharkizunei egokitzen zaiela.
E R A B A K I A :
Lehenik.- Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:
Transferitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (bajak)
Art. |
Azalpena |
Crédito. Inicial |
Minoración |
C. Resultante |
226-110-99 |
Crédito Global |
6.749.840 |
3.004.330 |
3.745.507 |
622-443-01 |
Nitxoak |
7.000.000 |
3.995.670 |
3.004-330 |
Guztira |
13.749.840 |
7.000.000 |
6.749.837 |
Gehitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (altak)
Art. |
Azalpena |
Crédito inicial |
Aumento |
C. resultante |
||||
622-452-1 |
Kiroldegia |
20.000.000 |
7.000.000 |
27.000.000 |
||||
Total. |
20.000.000 |
7.000.000 |
27.000.000 |
Bigarren.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea."
Bozketa eginik zazpi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; hiru boto kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Mª Boto Sancho eta abstentzio bat: Pello Garbizu Azkue. Beraz diktamena onartu egin da.
9.- MUSIKA ESKOLAKO PREZIOEN MURRIZKETARI BURUZKO DIKTAMENA.
Alkateak proposatu dio udalbatzari Hazienda Batzordearen diktamena onar dezan. Diktamenak honela dio:
"Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, Mikel Arrizabalaga (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoekin, eta Iñake Urrestarazu (E.A.) eta Peio Garbizuk (E.A.J.) beren irizpenik eman ez dutelarik, erantsita doan "Tomas Garbizu" Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak aurkeztutako proposamena onartzea eskatzen dio Osoko Udalbatzari."
Proposamenak honela dio:
Tasa ttikitzea eskatzeko hiru baldintza hauek bete behar dira:
1. Lezon erroldatuta egotea 1997ko urtarrilaren 1a baino lehenago.
2. Udalarekiko ordainketa guztiak eguneratuta izatea.
3. Famili batean urteko 4.000.000,-pezeta gordinak edo gehio irabazten dituenak, EZ du tasa ttikitzerik izango.
TASA TTIKITZEA KONTZEPTU HAUENGATIK EGINGO DA:
1.) FAMILI BATEKO HIRU ANAI-ARREBA EDO GEHIAGO MUSIKA ESKOKOLAN MATRIKULATUTA EGOTEAGATIK: Hirugarren anai-arreba, hau barne, eta hortik gerokoek, %100eko tasa ttikitzea izango dute. Musika Eskolan matrikulatuta dauden bi anai-arreba edo gehiagoren tutoreari %25eko tasa ttikitzea aplikatuko zaio.
- N.A.N. fotokopia.
- Elkarbizitza ziurtagiria.
2.) DIRU SARRERAGATIK: Honako baremo hau aplikatuko da.
Etxe berean bizi diren pertsona kopurua |
Diru Sarrerak. (GORDINAK) |
Salbuespen |
|
Hilabeteko |
Urteko |
||
Pertsona bat |
66.630 |
932.820 |
%75 |
2 pertsona |
79.956 |
1.119.384 |
%75 |
3 pertsona |
95.947 |
1.343.258 |
%75 |
4 pertsona |
115.136 |
1.611.904 |
%75 |
5 pertsona |
138.163 |
1.934.282 |
%75 |
6 pertsona |
165.795 |
2.321.130 |
%75 |
7 pertsona |
198.954 |
2.785.356 |
%75 |
* N.A.N. fotokopia.
* Elkarbizitza ziurtagiria.
* Etxean bizi diren guztien Errenta Aitorpena.
4 Matrikula ttikitu, dena dela,matrikula ordaintzeko garaian egingo da.
4 Matrikula ttikitzeak, izaera akumulatiborik ez dutenez, arrazoi bategatik bakarrik eska daiteke, aukeratu egin behar da nahidena.
Bozketa eginik zortzi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jose Mª Boto Sancho eta hiru abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue. Beraz 1998/99 ikasturterako Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak aurkeztutako prezioen murrizketa onartu egin da.
10.- LEZOKO OSASUN ZENTRUA KOKATZEKO DIREN LOKALEN TITULARTASUNA EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRAZIOAREN ESKU DOHANIK UZTEKO PROPOSAMENA.
Osasun zentroa kokatuko den aretoen titularitatea Euskadiko Komunitate Autonomoari emateko proposamena planteatu du alkateak.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, proposamena premiamenduz bozkatzeko jarri du alkateak. Zazpi boto eman dira bozkaketa horren alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; hiru kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Mª Boto Sancho eta abstentzio bat, Pello Garbizu Azkuerena. Beraz, gaia tratatzea erabaki da.
Iñake Urrestarazu proposamena onartzearen kontra azaldu da zeren, haren iritzirako, ez hautatutako kokagunea ez eta aretoa bera ere, ez baitira egokiak. Bestalde, iruditzen zaio, Osakidetzaren betebeharra dela molde horretako ekipamenduak jartzea, Hezkuntzak ikastetxeak eraikitzen dituen bezalaxe. Gehiegizkoa iruditzen zaio Udalak obra horretan jarritako diru-kopurua.
J. Mª Boto ere ez dago ados hautaturiko kokagunearekin, ez eta inbertsioa egin den erarekin ere. Orain arte Osakidetzak zeukan lokala Aiton Borda handitzeko erabil dadila eskatu du.
Alkateak aitortu du Eusko Jaurlaritzak emandako subentzioa eskas gertatu dela, areto horretan egindako inbertsioaren aldean, eta lehengo lokala Aiton Borda handitzeko erabiltzeari dagokionez adierazi du, behar den obraren aurrekontua egiten ari direla.
Bozketa eginik zazpi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; bi kontrakoak: Mirari Rekalde Gonzalez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi eta bi abstentzio: Pello Garbizu Azkue eta Jose Mª Boto Sancho.
Horiek horrela, Toki-Erakundeen Ondasunei buruzko Arautegiko 110.atalean xedatutakoaren arabera izapidetutako espedientearen berri emanda, eta udalbatza honek ERABAKI DU:
BAT: Osasun Zentroa kokatzeko izango den eraikina udal honena izanik, bere titulartasuna Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren esku dohainik uztea. Osasun Zentroa kokatzeko utziko den eraikuntza honako hau da: Lopene kalea, 3, lokalaren azalera 219,5 m².
BI: Uzten den eraikina osasun laguntzarako erabiliko ez balitz, berriro itzuliko litzaioke Lezoko Udalari, eskubide, ondasun eta akzesio guztiekin. Kasu honetan dohako uztea bertan behera geldituko litzateke. Aldiz, utzi den zereginetarako erabiltzen den bitartean dohako uzteak indarrean iraungo du.
HIRU: Herritarrak informa daitezen eta egoki ikusten dituzten erreklamazioak egin ditzaten, espedienteak jendaurrean egon behar du gutxienez hamabost egunetan. Horren ondorioz sor daitezkeen erreklamazioak Udalak berak ebatzi beharko ditu. Eta erreklamaziorik ez balego, akordioa behin-betiko hartua legoke.
LAU: Akordio hau Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari jakinaraztea.
BOST: Erabaki hau betetzeko behar daitezken dokumentu guztiak egiteko ahalmena Alkatetza-Lehendakaritzari ematea.
11.- UDAL KIROLDEGIARI IZENA IPINTZEKO PROPOSAMENA.
Alkateak aurkeztu du proposamena herriko kiroldegi berriari "Bekoerrota Udal Kiroldegia" izena jartzeko. Azaldu duenez, ekipamendu berria kokatzen den tokiaren izen toponimikoan oinarritzen da proposamena.
Iñake Urrestarazuk zorionak eman dizkio alkateari proposamen horretan toponimoa berreskuratzen duelako eta gogorazi dio ezen, aurreko legealdietan, hain zuzen eskola berrien izena erabakitzerakoan, Herri Batasunak uko egin baitzion izen hori erabiltzeari.
Pello Garbizuk ongi deritza izen hori berreskuratzeari baina, dena den, toki hori Arraindegi izenez ere ezagutzen zela esan du.
J. Mª. Boto ados dago izenak euskalduntzearekin baina, iruditzen zaio, izenean gaztelerazkoak ere ageri behar duela "polideportivo municipal" gisa.
Alkateak erantzun dio esanez, hori euskara batzordeak aztertuko duen beste arazo bat dela eta, gaurkoz, udalbatzari aurkezten zaiona kiroldegiaren izena dela.
Agustina Pontestak, euskara batzordeko lehendakariak, pentsatzen du izena eguneratu eta normalizatu egin beharko litzatekeela eta "Behekoerrota" izan beharko lukeela.
J. M. Martiarena ez dator bat kiroldegiei izenak jartzeko modarekin eta, beste gabe, "Lezoko Kiroldegia" izendatzea proposatzen du.
Ikuspegi desberdin ugari dagoenez, Jose Mª Botok gaia mahai gainean uzteko eskaera planteatu du, hori bozkatu egin da. Bozketaren emaitza hau izan da: boto bakar bat mahai gainean uztearen aldekoa (Jose Mª Boto Sancho) eta hamar ez uztearen alde.
Ondoren, alkateak bozketarako jarri du bere proposamena, izena zuzendu eta normalizatuz, Agustina Pontestak proposatutakoaren arabera, alegia, Behekoerrota. Izenean "polideportivo municipal" jasotzeko J. Mª. Botok egindako proposamena euskara batzordearen esku lagako da. Bozketa eginik, Behekoerrota izena jartzearen aldeko bederatzi boto eman dira: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue; boto bat kontra: Jose Mª Boto Sancho eta abstentzio bat: Jesus Mª Martiarena Jaka.
12.- 1998KO PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEKO PROPOSAMENA, KIROL AHOLKULARI BATEN PLAZA SARTUZ ETA PLAZA HORI EBENTUAL LANGILERENTZAT XEDATUZ.
Maixabel Unzainek aurkeztu du proposamena, diktaminatu gabea, horretarako deitutako barne batzordearen bilkuran quorumik osatu ez zelako. Azaldu du ezen, aurkeztutako aldakuntzak, behin-behingo irtenbidea izan nahi lukeela, Lezoko kirol-jarduera dinamizatzeko teknikari arduradun bat edukitzea beharrezkoa delako.
Pentsatzen du, korporazioari beharrezkoa gertatzen zaiola arazoari irtenbideren bat topatzea deitutako lehiaketa murriztua hutsik geratu zenez eta beste hautaketa-prozesu batek luzeegi joko lukeelako. Dena den, argitu du, plaza hori betetzeko lehiaketarako deialdia legislatura hau bukatu baino lehen egiteko konpromezua hartzen duela.
J. Mª Botok esan du, lehen egin nahi zenaren kontra zegoela, hura gaizki atera dela, eta orain egin nahi dena astakeria bat iruditzen zaiola.
Maixabel Unzainek azaldu du ezen, lanpostua okupatzeko beharrezkoa den perfila eta titulazioa erabaki ondoren, alkatetzak Inem-era joko duela, nahiz biztanleen erroldara edota bando bat ere argitara emango duela, eskaerak aurkezteko epe bat irekiz. Berriro dio, denboraldi baterako irtenbidea dela, plaza laster betetzeko lehiaketara dei egitearen kalterik gabe.
Pello Garbizu, aurreko beste aldi batzuetan bezala, kiroldegiaren zehar-gestioaren alde azaldu da.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, proposamena premiamenduz bozkatzeko jarri du alkateak. Zazpi boto eman dira bozkaketa horren alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; hiru kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jose Mª Boto Sancho eta abstentzio bat, Pello Garbizu Azkuerena.
Bozketa eginik zazpi boto eman dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; eta lau boto kontra: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Pello Garbizu Azkue. Beraz onartu egin da 1998ko plantila organikoa aldatzeko proposamena, Kirol Aholkulari baten plaza sartuz eta plaza hori ebentual langilerentzat xedatuz.
PLANTILA ORGANIKOAREN ALDAKETA
PLAZAREN IZENA |
ZENBAT |
TALDEA |
EGOERA |
ERREGIMEN |
|||
ESKALA: ADMINISTRAZIO BEREZIA |
|||||||
KLASEA: EGINKIZUN BEREZIA |
|||||||
E) KIROLETAKO ASEROREA
|
1 |
B |
1 Hutsik |
1 Ebentuala |
LANPOSTUEN ZERRENDAREN ALDAKETA, LANPOSTU BERRI BAT SORTUZ:
Izena: Kiroletako Asesorea.
Hornitzeko era: Izendapen librea.
Ordainsari osagarriak: 15. maila.
Eskala: Administrazio Berezia.
Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
Klasea: Kiroletako Asesorea.
Hizkuntza Eskakizuna: 3.
Derrigortasun data: 1998ko ekaina.
Titulazioa: Diplomatura.
Dedikazioa: 100%
13.- SEME-ALABEN GAISOTASUN LARRIEN KASUETARAKO UDAL LANGILEEN LIZENTZIA HANDITZEARI BURUZ DIKTAMENA.
Maixabel Unzainek diktamena aurkeztu du, honela dio hitzez-hitz:
"EFAPEBAEk 52. artikuluan bi egunetara mugatzen du enplegatu publikoek duten lizentzia denbora, seme-alaben gaisotasun larri justifikatuaren kasuetarako.
Modu horretan ematen diren lizentzia egunak, ezkontidearen gaisotasun larriarengatik ematen diren lizentzia egunekin, bost egun natural, alegia, pixkanaka parekatzen joateko egin den eskabidea ikusirik.
Lizentziako bi egun horiek, gaisotasun larri batetik sortutako kinkari aurre egiteko, kasu askotan, eskasegi suertatzen direla iritzirik.
Udal honetan aurkitzen garen egoera kontuan harturik (seme-alaba txikiak dituzten guraso asko), eta kasu horietan beste enpresa eta administrazio batzuetan lizentzia egun gehiago ematen dituztenez, Barne Batzordeak 98/05/14 dataz egindako bilkuran, Maixabel Unzain, Iñake Urrestarazu eta Nicanor Barradas zinegotzien aldeko botoez, ondorengo AKORDIO hau diktaminatu zuen udalbatzak onar dezan:
BAT: 2tik 4 egun naturaletara luzatzea Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidezkoa duten lizentzia-denbora seme-alaben gaisotasun larriaren kasuan. Lizentzia hori 5 egun arte luzatu ahal izango da datozen urteetan."
Iñake Urrestarazuk adierazi du Barne Batzordeak gaixotasunak aipatzerakoan inmobilizazioak ere kontuan hartzea erabaki zela.
Jose Mª Botok dio ados dagoela diktamenarekin bainan datozen urteetako planteatzen den luzapena agian baliorik gabekoa dela, eta kontrola eskatzen du lizentzia hau aplikatzerakoan.
Ondoren diktamena, Iñake Urrestarazuk egindako zehazpenarekin batera, bozketara jarri da eta aho batez onartu da.
14.- ELKARKETA ZIBILEN UDAL-ERREGISTROA SORTZEARI BURUZKO AKORDIOA.
Elkarketa zibilen udal erregistroa sortzea eta horren funtzionamendua eraenduko duen arautegia onartzea proposatu du alkateak.
J.M. Botok eskatu du, elkarketa horien izakera ez-ezkontzazkoaz egiten diren aipamen guztiak ken daitezela testutik. Halaber eskatu du, elkarketa zibileko bi partaideak Lezon erroldaturik egotea ezar dadila.
Xehetasun horien komenigarritasunaz eztabaidak sortu dira eta, era berean, odolkidetasun arrazoirengatik elkarketei baimena ukatzea bidezkoa litzatekeen ala ez, oraingo testuaren ildotik kanpoan geratuko bailirateke.
Iritzi horiek entzun ondoren, gaia mahai gainean lagatzea planteatu du alkateak, helburu bakar horretarako deituko den aparteko bilkura batean tratatzeko.
Alkatearen proposamena ahobatez onartu da.
15.- PROPOSAMENA, PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILURAKO, LEZOKO UDALAREN ORDEZKARIA IZENDATZEKO.
Eusko Jaurlaritzako 82/1998 Dekretuaren 4. Artikuluak dioenaren arabera "Portuaren zerbitzu eremuak hartzen dituen udalerriek, ... hiru ordezkari izango dituzte kasuan kasuko portuko agintaritzako administrazio-kontseiluan".
Beraz, Lezoko Unibertsitateko Udalari, ordezkari bat izendatzea dagokio.
Garraio eta Herrilan Sailak izendapenak egiteko epea ekainaren 5a artekoa izango dela erabaki du.
Horiek horrela, Udal Osoko Bilkurak, aldeko zazpi botoekin, Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka; kontrako boto batekin:Jose Mª Boto Sancho eta hiru abstentzioaekin: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Pello Garbizu Azkue, zera ERABAKI DU:
BAT: Mikel Arrizabalaga Pikabea izendatzea Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseilurako Lezoko Udalezko Ordezkari titularra eta Jesus Mª Martiarena Jaka ordezkoa.
16.- LEZOKO BAKE-EPAILEA IZENDATZEKO PROPOSAMENA.
Maixabel Unzainek aurkeztu du proposamena, diktaminatu gabea, horretarako deitutako barne batzordearen bilkuran quorumik osatu ez zelako.
Proposamena aurkeztu ondoren, eztabaida sortu da Bake Epaitegiko langileen egoerari buruz, lan administratiboen eginkizunaz, epailearen betebeharrez e.a.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, proposamena premiamenduz bozkatzeko jarri du alkateak. Zazpi boto eman dira bozkaketa horren alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Joana Mª Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka eta lau abstentzio: Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Pello Garbizu Azkue.
Horiek horrela, Epaimahiak proposatutakoa kontuan hartuz, Udal Osoko Bilkurak, aldeko hamar botoekin, Pello Garbizu Azkuek ez du bozketan parte hartzu, hau da, legez jarritako quorum-a osatzen duen gehiengo osoz, zera ERABAKI DU:
BAT: Axun Garmendia Arin proposatzea dagokion epailaritza-organuak Lezoko Bake Epaile titular izendatu dezan datorren lau urtetarako.
BI: Berrastea prozesu berri bat Lezoko Bake Epaile kargurako ordezkoa izendatzeko
17.- ALKATETZAREN ETA ESKUORDEDUNEN ADIERAZPENAK (1997KO EKITALDIAREN LIKIDAZIOA).
Alkateak otsailaren 13ko 19. Dekretuaren berri eman du, haren bidez onartu baitzuen 1997ko ekitaldiko udal-aurrekontuaren likidazioa.
Jesus Mª Martiarenak talde politiko bakoitzari eman dio 1998ko ekitaldiko lehen hiruhilabeteari dagokion aurrekontu-exekuzioaren egoeraren laburpena.
18.- GALDE ESKEAK.
1.- Pello Garbizuk erregu eta galdera zerrenda bat entregatu du alkatetzan eta alkatea eta Maixabel Unzain zinegotzia horiei erantzuten hasi dira:
1.1.- Kontuhartzailetzari buruz Bask Consultingek egindako ikerketaren kopia bat eskatu du Pello Garbizuk, eta Maixabel Unzainek erantzun dio Kontuhartzailetzan bertan eska dezakeela.
1.2.- Gizarte Ongizateari buruzko LKSren ikerketaren kopia eskatu du, baldin eta hura buruturik belego bederen. Maixabel Unzainek erantzun dio, lehen zirriborroa jaso dutela eta, aztertu ondoren, hari buruz informazioa emango dela.
1.3.- LKSk bere estudioan Idazkaritza, Hirigintza eta Kulturari buruz iradokitako eginkizunetarako egutegiren bat prestatu den galdetu du. Maixabel Unzainek erantzun dio, udal teknikarien taldea ari dela gaia tratatzen baina ez dela inolako egutegirik antolatu.
1.4.- Udaltzaingoaren lan-egutegiaren kopia bat eskatu du. Maixabel Unzainek erantzun dio, eskatutako egutegiaren kopia bat igorriko zaiola.
1.5.- Kreditu bidez zein inbertsio finantziatu behar diren galdetu du, zein inbertsio oso-osorik, zein parte batean eta zein ez diren finantziatuko bide horretatik. Alkateak erantzun diozerrenda hori aurrekontuaren espedientean dagoela eta gastuen eta sarreren arteko diferentzia 1,6 milioiko aurrezpenean dabilela, 9,7 gastu orokorretako soberakina eta 4,5 anbulategikoa.
2.- Mirari Rekaldek galdetu du ea zein gestio egin diren eskola-zentro berria eraikitzeari buruz. Galdetu du ea bidali den udalbatzaren orain-hurrengo osoko bilkuran hartutako akordioa eta harekin batera planoren bat bidali den, eta ea dataren bat seinalaturik dagoen Hezkuntzako Probintzi- Ordezkariarekin bilera egiteko.
Alkateak baietz esan dio, osoko udalbatzaren akordioa eta orduan proposatutako planoa Hezkuntza Ordezkaritzara bidali direla. Erreka estali eta haren gainean Hezkuntzatik eskatutako kiroletarako tokia kokatzeari dagokionez, izan du zenbait elkarrizketa Eusko Jaurlaritzako teknikari batzuekin, eta, haiek esan diotenez, posibilitateren bat bai omen legoke, erreka estaltzeari emandako haien hasierako ezezkoa salbuesteko, beharra kontuan izanik eta toki horretako errealitate fisikoa ikusirik. Ildo horretan beste hautabide bat prestatuko da eta posibilitate hori Eusko Jaurlaritzako Uren Zerbitzuari aurkeztuko zaio.
3.- J.M. Botok galdera batzuk egin ditu:
3.1.- J. M. Botok galdetu du ea nola egin den udaleku irekietako zaindarien kontratazioa: ea non iragarri den, ea non jaso diren eskabideak. Iñake Urrestarazuk, hari berari jarraiki, esan du ez dela argitaratu inolako bandorik deialdia iragarriz, eta iragarki-taulan ere ez zaiola inolako zabalkuntzarik eman. Agustina Pontestak, euskarako zinegotzi eskuordetuak, erantzun die esanez, deialdia El Diario Vasco eta Egin egunkarietan argitara eman zela, eta gainera aurreko urteetako zaindariei pertsonalki gutunak igorri zaizkiela. Eskabideei dagokienez, Euskara Zerbitzuan jaso direla esan du.
J. M. Botok bere desadostasuna azaldu du prozesu osoari dagokionez, eta irregulartzat eman du eta baieztatu du hortatik argi geratzen dela euskara zerbitzuko teknikariari gehiegizko eskumenak eman izana.
3.2.- Galdetu du ea inolako aldaketarik egin behar den udaletxeko bulego desberdinen kokamendua. Maixabel Unzainek aipatu dio ezen, LKSk bere estudioan planteatutakoaren ondorioz udal departamentuen kokalekuen aldaketa posibleak aztertzen ari direla, hain zuzen: Kontuhartzailetza udaletxera itzuliko litzateke, Gizarte Ongizatea Alondegira joango litzateke eta Erregistroa udaletxeko sarrera nagusiaren ondoan kokatzeko posibilitatea ari dira aztertzen.
3.3.- Galdetu du ea nor den udal arduraduna udalerrian egiten diren obrak eta haiek egoki burutu diren kontrolatzeko, bide publikoetan eragina duten heinean. Alkateak erantzun dio, udal arkitektoa eta aparejadorea direla arduradun teknikoak.
3.4.- Galdetu du ea argitu den bidezkoa ote den Herri Batasunari kalte-ordainak ematea erabateko arduraldiarengatiko soldatak ordaintzeaz gain, berriki izandako osoko bilkuran eskatu bezala edota ea aipatutako kopuruak ordaintzen segitzen duten. Alkateak erantzun dio, haziendako zinegotzi eskuordeduna , J.M. Martiarena, ari zela gaia prestatzen udalbatzari aurkezteko. J.M. Martiarenak esan du, askotariko arrazoirengatik gaia atzeratu egin dela baina hurrengo bilkura batean aurkeztuko dela.
Alkateak iragarri du, abuztuko udalbatzaren ohiko osoko bilkura uztailaren 29ra aurreratuko dela.
Mirari Rekaldek iragarri du, uztailean eta abuztuan kanpoan izango dela.
AKTAREN AMAIERA.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, 21:05 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.