Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren hamahirugarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain eta Jesus Mª Martiarena Jaka (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko urriaren 23ko akta.
Aho batez onartu da 1996ko urriaren 23an egindako bileraren akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Alkateak esan du Agustina Pontesta Garmendia zinegotzia, Euskara gaietarako eskuordeduna, 4. alkateorde eta Gobernu Batzordekide izendatuko duela; eta, bide batez, izendapen horiek aurrera eramateko eman beharreko pausoak ematea agindu du.
HIRIGINTZAKOAK:
Obra lizentziak:
3.- Ematea lizentzia Antonio Rodríguez Carrillori (Gorbea kaleko 8. sotoko etxeen jabeen izenean) teilatua konpontzeko.
Antonio Rodríguez Carrillok Gorbea kaleko 8. sotoko etxeen jabeen izenean egindako eskabidea (lizentzia ematea teilatua konpontzeko eta aldamioak nahiz kontainerra jartzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Antonio Rodríguez Carrillori (Gorbea kaleko 8. sotoko etxeen jabeen izenean) teilatua konpontzeko eta aldamioak nahiz kontainerra jartzeko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:
Behar diren neurriak jartzea automobilei kalterik ez egiteko eta ez oinezkoei minik ez emateko: sareak jartzea eta tuboetan behera jaistea eskonbroak.
BI: Lizentzia jasotzeko, dena dela, 58.814,- pezeta ordaindu behar dute.
Fakturak eta aurrekontuak:
4.- Proposamena, ematea I. Sistema Orokorra urbanizatzeko (II. fasea) proiektua idazteko lana.
Udaleko arkitektu asesoreak Raimundo Mendiburu Abadek eta Rafael Errazquin Ezpondak (arkitektu hura ere) egindako proposamena (I. Sistema Orokorra urbanizatzeko (II. fasea) proiektua idaztea) aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Aurkeztu duten lan-proposamenaren arabera, I. Sistema Orokorra urbanizatzeko (II. fasea) proiektua idazteko lana Raimundo Mendiburu Abadei eta Rafael Errazquin Ezpondari ematea. Lana hiru hilean bukatu beharko dute eta prezioa berriz 1.599.994 pezetakoa izango da.
Gastu hau 1-02-04-227-120-00-99-00 partidaren gain egingo da, "Beste enpresa batzuen bidez egindako lanak" izenekotik.
GIZARTE ONGIZATEAK:
5.- Onartzea gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk.
Gai hau mahai gainean gelditu da, harik eta espedienteak ikusi arte. Era berean, akio egiten zaio gizarte laguntzaileari espedienteak ikusten utzi diezaion bai Gizarte Ongizateko eskuordedunari eta bai Gobernu Batzordeari.
6.- Luzatzea pabilioia erabiltzen uzteko kontratua Teknilan Handling-ekin, harik eta Oarsoaldeak antolatutako ikastaroa eman arte.
Teknilan Handling-ek Lezoko Industrialdean erabiltzen duen 10. pabiloia uzteari buruz egindako eskaera eta Oarsoaldeak plastikoari buruzko beste ikastaro bat antolatu duela (1996-12-02tik 1997-04-11ra arte) kontuan harturik, Gobernu Batzordeak, Gizarte Ongizate saileko eskuordeak proposaturik, zera ERABAKI DU:
BAT:Luzatzea Teknilan Handling-i pabiloia erabiltzen uzteko hitzarmena, harik eta Oarsoaldeak antolatu duen ikastaroa amaitu artean (1997-04-11), eta, beti ere, ikastaroa egiten den kasurako.
BI: Lezoko Udalak Pabiloi hau erabiltzeko baimena dauka 1997ko maiatzaren 31ra arte. Hori dela eta, Teknilan Handling-ek ikastaroa amaitu eta 1997ko maiatzaren 31ra arteko epea du pabilioian duen makinaria eta material guztia ateratzeko eta lokala behin betiko uzteko.
7.- Diruz laguntzea Askagintza.
Lezoko Askagintzak "HIES-ari buruzko astea" antolatzeko eskatu duen dirulaguntza aztertu eta gero, Gobernu Batzordea, Gizarte Ongizate saileko eskuordedunak proposaturik, zera ERABAKI DU:
BAT:47.800 pezeta ematea Lezoko Askagintzari.
Dirulaguntza fakturak aurkeztu ahala ordainduko da.
Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
8.- Diruz laguntzea Aiton Borda.
Foru Aldunditik dirulaguntza (250.040 pezeta) baten ordain-agidua heldu da, hirugarren adinekoentzako ekintza batzuk egiteko. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Aiton-Bordako kontura sartzea dirua (250.040.- pta., berrehun eta berrogeita hamar mila berrogei pezeta), hirugarren adinekoentzako ekintza batzuk egin ditzaten (ADO 99/1303-96).
Gobernu Batzordekideek adierazi dute datorren urtetik aurrera Udalak ez dituela gimnasia eta eskulan ikastaroak diruz lagunduko, Foru Aldundiko dirulaguntzarekin ordaindu behar baitira.
KULTURA ETA EUSKARAKOAK:
9.- Diruz laguntzea Oarso Telebista.
1996. urterako Eskualdeko Euskarazko Telebistaren proiektuari laguntzeko Lezoko Udalari dagokion diru kopurutik %50 ordaintzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:1996. urterako Eskualdeko Euskarazko Telebistaren proiektuari laguntzeko Lezoko Udalari dagokion diru kopurutik %50 ordaintzea, hau da, 445.466 pezeta.
Jone Salaberriak adierazi du ordainketa hau Kulturako dirulaguntzetatik egindo dela.
Idazkariak ohartarazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
10.-Diruz laguntzea Ibilaldia eta Nafarroa Oinez.
Ibilaldia eta Nafarroa oinez diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:30.000,- pezetako dirulaguntza ematea Ibilaldiari, eta 50.000,- pezeta Nafarroa Oinezi (AD 99/1195-96).
LANGILEEKIKOAK:
11.-Onartzea Udaltzainetako lan-poltsa osagarria osatzea eraentzeko baldintzak.
Udaltzainetako lan-poltsa bi lagunez osatua dago, Gobernu Batzordeak onartu zuenez.
Udaltzaingoko arduradunaren ustez, ordea, pertsona gehiago izan behar dira lan-poltsan, eta baldintza samurragoak jarri behar dira. Oraingo lan-poltsak, dena den, osatu egingo du 1996ko urriaren 23an onartutako hura.
Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Onartzea Udaltzainetako lan-poltsa osagarria osatzea eraentzeko baldintzak.
Izena emateko epea luzatzea, azaroaren 21etik 28ra.
12.-Bi peoi kualifikatu gabeko hartzea Garbiketa Zerbitzuan lan egiteko, eta peoi kualifikatu bat hartzea kontadoreak begiratzeko.
Garbiketa zerbitzuan eta lan-brigadan sortu diren beharrak, Barne gaietarako eskuordedunak aurkeztu dituenak, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Xabier Fernandez de Gorostiza hartzea peoi kualifikatu aritzeko 1996ko azaroaren 25etik abenduaren 20ra. Eginkizuna: kontadoreak begiratzea. Laneko orduak: 9:30-14:00 eta 15:30-18:24.
BI: J. Antonio Fernandez Davila hartzea kalegarbitzaile aritzeko 1996ko azaroaren 26tik abenduaren 31ra, Manuel Mesa Ciborrok opor izango du eta.
HIRU:Candido Simon Belloso hartzea kalegarbitzaile aritzeko 1996ko abenduaren 2tik 31ra, lana pilatzeagatik.
LAU:Jose Ramon Errastiri proposatzea enterradore lanak egitea (ohiko baldintzetan ordutegi eta zerbitzu aldetik), harik eta Manuel Mesa oporretan den arte, hau da, 1996ko azaroaren 26tik abenduaren 31ra arte.
13.-Luzatzea Udaleko arkitektu asesorearekiko kontratua.
Udaleko arkitektu asesorearekiko kontratua (zerbitzu ematekoa) azaroaren 29an bukatzen denez, eta kontuan izanik agindutako lanak ondo bete dituela eta duen esperientzia egokia dela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Udaleko arkitektu asesorearen kontratua, Raimundo Mendiburu Abadena, zerbitzu ematekoa, urtebetez luzatzea, hau da, 1997ko azaroaren 29a arte.
BI: Hilean hirurogei ordu bete beharko ditu, eta astean bitan etorri behar du Udaletxera bertara. Ordainsaria, berriz, arkitektu kolegioak dituen tarifen araberakoa izango da.
ALKATETZAKOAK:
14.-Euskalerriko Auzitegi Nagusiak emandako 177/96 epaiaren berri ematea: legezko ruinan jotzea Andreseneko Tolarieta (Kale Nagusia, 25).
Eman du, Euskalerriko Auzitegi Nagusiak, 906/92 administrazioarekiko auziaren gaineko epaia. Pilar Erquicia Saizarrek eta beste batzuek sartu zuten auzia, Udalak 1992ko otsailaren 5ean atzera bota zuelako Kale Nagusiko 25. sotoko etxea (Andreseneko Tolarieta) ruinan jotzearen kontra sartutako berraztertze errekurtsoa.
Errekurritutako ekintzak ez datozela zuzenbidearekin bat jotzen du epaiak, eta, hala, indarrik gabe utzi ditu ekintzak. Bestetik, legezko ruinan jo du Andreseneko Tolarieta etxea (Kale Nagusia, 25).
Epaia irmo denez, hura gauzatzea dagokio orain Udalari, hartarako behar diren erabakiak hartuz.
Horiek guztiak horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Andreseneko Tolarieta (Kale Nagusia, 25) botatzeko agintzea, legezko ruinan jota dago eta.
BI: Sei hilabete ematea botatzeko.
Bota sei hilabete baino lehen egin behar da -lehen esanda bezala-, baina bota aurretik, lizentzia eskatu behar zaio Udalari, dagokion teknikariak izenpetutako botatze-proiektua ekarrita.
15.-Berrestea alkatearen 174. dekretua (langile batzuk hartzeari buruzkoa) eta 178. dekretua (animaliak bildu eta zaintzeari buruzkoa).
Alkateak emandako 174. dekretua (langile batzuk hartzeari buruzkoa) eta 178. dekretua (animaliak bildu eta zaintzeari buruzkoa) ikusirik, Gobernu Batzordeak bi dekretuak berrestea erabaki du.
Bestetik, nahiz eta 174. dekretuan hala jarri, Jose Luis Goienetxeari ez zaion kontraturik egin, gaixorik baitzegoen, eta haren ordez, lan-poltsan bigarren zegoena kontratatu da, Jaione Salaberria Etxabe, hain zuzen.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:
URJENTZIAZ:
16.- Ematea lizentzia Francisco Javier Larrea Mendizabali Lintzirin errekastoa saneatzeako.
Francisco Javier Larrea Mendizabalek (Añarbeko uren mankomunitateko gerenteak) lizentzia eskatu du Lintzirin errekastoa saneatzeko proiektuan heldu diren lanak egiteko. Hala, teknikariak egindako informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Francisco Javier Larrea Mendizabali (Añarbeko uren mankomunitateko gerenteari) Lintzirin errekastoa saneatzeko proiektuan heldu diren lanak egiteko. Lanak toki hauetan egingo dituzte: Ipintza poligonoko Urune kalean, Itturrin poligonoko Itturrin kalean eta Gaintxurizketako beste toki batzuetan. Baldintza:
Lanak egiten ari direla zerbait hondatu edo hautsiz gero (dela uraren hodia, dela estoldaren hodia, dela espaloia, dela bidea...), konpondu eta obrak egiten hasi baino lehen zegoen bezala utzi beharko dute.
17.- Informea egitea Martin Vicente Generosok eragin eta tramitatzen ari den iharduera-espedientearentzat.
Martin Vicente Generosok eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 8.eko pabilioia automobilak konpontzeko tailer jartzekoa) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Martin Vicente Generosok eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, lizentzia izateko Ipintza poligonoko Iribarren kaleko 8.eko pabilioia automobilak konpontzeko tailer jartzeko.
BI: Espedientea, orobat, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
18.- Dirulaguntza ematea.
Lezoko Odol Emaile Taldeak diruz laguntzeko egin duen eskaera ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:35.000 pezeta ematea Lezoko Odol Emaile Taldeari.
Laguntza 1-04-02-481-313 09-01-00 partidatik emango zaie, "Gizarte erakundeentzako dirulaguntzak" izenekotik.
19.- Onartzea Lezo UTEk ekarritako 7. ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanean.
"Lezo UTE"k ekarritako zazpigarren obra ziurtagiria (kiroldegia egiteko lanena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ontzat hartzea "Lezo UTE"k ekarritako zazpigarren obra-ziurtagiria (4.021.376,- pezeta), kiroldegia egiteko lanena.
Hurrengo ziurtagiritik aurrera emango zaizkio eskubibeak Setalde Suministros Eléctricos, S.A.ri, hala eskatu baitzuen "Lezo UTE"ren ordezkariak errejistroan 2467 zenbakiaz sartu zen idatzian. Urriaren 23an egindako bilkuran gelditu zen Gobernu Batzordea gorabehera horren jakinaren gainean.
20.-Galderak eta eskaerak.
1.- Jone Salaberriak adierazi du 56 pertsonak eman duela izena istitutora joaten den autobusa hartzeko.
Era berean, esan du Emilio Belintxoni hilaren bukaeran ordainduko zaiola, faktura eta bidaiarien ordainketa justifikantea aurkeztu ondoren.
2.- Hurrengo Gobernu Batzordea azaroaren 27an izango da.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:50ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.