Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko uztailaren hogeitazazpia. Goizeko hamarretan egin du Gobernu Batzordeak BILKURA, OHIZ KANPOKOA, Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Mª Isabel Unzain Zapiain, Gemma Arrillaga Albisu eta Jone Salaberria Lizarazu bildu dira.
Jesus Mª Martiarenak ez du bilerara etortzerik izan.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Eratzea Gobernu Batzordea eta bilerak zenbatean behin izango diren erabakitzea.
Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Gobernu Batzordeak, hamabostean behin, asteazkenetan goizeko 10:00etan egingo ditu ohiko bilkurak, bigarren eta laugarren asteetan.
OBRAK ETA HIRIGINTZA
2.- Ontzat hartzea baldintza-plegua Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiko obrak esleitzeko.
Gobernu Batzordeak, 1995eko maiatzaren 25ean egin zuen bilkuran, Elias Salberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloia eraikitzeko obren proiektua onartu zuen. Obrak enkante publiko eta irekia eginda esleitzeko prestatu den baldintza-plegua onartzea proposatu da. Obraren aurrekontua eguneratu egin da: guztira 15.000.000,- pta., BEZ barne. Aurrekontuetako gastu partidan nahiko kontsignaziorik ez badago ere, behin esleipen prezioa jakin ondoren aldaketa egingo duela agintzen du alkateak.
Guzti hau kontutan izanik zera ERABAKI da:
BAT: Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloia eraikitzeko gastua onartzea 1994ko aurrekontuetan horretarako zegoen partidaren gain.
BI: Obrak esleitzeko prestatu den baldintza plegua onartzea, eskaintzak jasotzeko epea irailaren 11ra arte luzatuz.
HIRU:Enkantearen iragarkia GAOn eta hiru egunkaritan argitaratuko da (Egin, Euskaldunon Egunkaria eta El Diario Vasco), inguruko zenbait enpresa gonbidatzeaz gain.
3.- Obra baimena, Mari Jose Intxaurrandietak egina, Lore Artea etxera bidea egiteari buruzkoa.
Begiratu dugu Mari Jose Intxaurrandieta Salaberriak Lore Artean etxera kotxeentzako sarrera egiteko aurkeztu dituen eskaera eta proiektua.
Aztertu dugu, orobat, eskaerari eta proiektuari buruz udal arkiteko aholkulariak egin duen txostena. Txostenak dio bidea 1 sektorean dagoela eta hango planeamendua, arauak eta plan partziala kontuan hartuta, baimena prekarioan ematearen aldeko dela, beste erabilera bat ematen baitzaie lur horiei. Era berean, bidea pasako den lurren jabeen baimenak azaltzea eta beste sumidero bat egitea eskatzen du euri-urak biltzeko. Hori horrela izanik, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
BAT: Ematea baimena Mari Jose Intxaurrandieta Salaberriari kotxeentzako sarrera egiteko Lore Artean etxera.
BI: Prekarioan ematea baimena, lurzoruaren legeko testu bateratuko 137. artikuluaren arabera. Hau da, baimenak ez du bere terrenoaren eta etxearen espropiazio-balioa haunditzea ekarri behar, udalak obra hauen aurreko egoerara bueltatzea eskatu eta behartu dezakelarik inolako indemnizaziorik eman beharrik gabe.
HIRU:Euri urak bideratzeko bidea zeharkatuko duen sumidero bat ipini behar du.
GIZARTE ONGIZATEA
4.- Ontzat hartzea Gizarte laguntzaile bat aldi baterako hartzeko deialdiaren oinarriak.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren artean Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Sarea Zabaltzeko sinatu zen hitzarmena aurrera eramateko maiatzaren 11an kontratatutako pertsonaren baja dela eta, urjentziaz, egunkarien (Egin, Euskaldunon Egunkaria eta El Diario Vasco) eta Gizarte laguntzaileen eskolaren bidez publizitatea emanda, alegia, beste gizarte laguntzaile bat kontratatzeko deialdiaren oinarriak onartu dira orain. Kontratazioa abenduaren 31ra arte luzatuko da.
5.- Ontzat hartzea lankidetza ituna lorazaintzako ikastaroa abian jartzeko.
Maiatzaren 11n, segida ematea erabaki zuen Gobernu Batzordeak lorazaintza sakonago ikasteko eskolei (Lanbide Hastapenekoa) eta abian jartzea, hala berean, beste ikastaro bat lorazaitzakoa. Erabaki horiek hartzearekin batera, diru partidak para zituen gastuari aurre egiteko. Hala eta guztiz ere, baldintza bat jarri zuen: berriz izenpetzea lankidetza ituna Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin proiektua finantzatzeko.
Hala, erabakia gauzatze aldera, diruz laguntzeko eskabadidea bidali zitzaion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Hezkuntza Sailak ontzat hartu du eskabidea eta eskatutako diruaren %70 emango duela agindu du.
Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Lankidetza Ituna, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren artekoa, 1995-96 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Ikastaro bat, lorazaintzakoa, sortu, eman eta finantzatzeko.
BI: Eskumena ematea alkateari ituna izenpetzeko.
6.- Etxez etxeko laguntzaileen lan-poltsan izan den bajaren berri ematea.
Etxez etxeko laguntzaileen lan-poltsan dagoen Begoña Urkizuk, osasun arazoak argudiatuz, lan-poltsatik kanpo gelditzea eskatu du. Hori horrela izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Begoña Urkizuk egindako eskaria.
BI: Aurrerantzean sortu daitezkeen ordezkapenak egiteko, etxez-etxeko languntzaileen lan-poltsan dagoen hurrenari deitzea.
BARNE BATZORDEKOAK
7.- Izendatzea ordezkoa idazkariak oporrak hartzen dituenerako.
Udaletxeko idazkaria abuztuaren 1etik 30era kanpoan izango da, oporrak hartuko baititu.
Denboraldi horretan, haren eginkizunak behin-behingo erabidez beterik geratu behar dute, inolako hutsunerik gerta ez dadin.
Gaurregungo kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi, alegia, pertsona egokia da aipaturiko lanpostua behin behinean betetzeko.
Horiek horrela izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
1. - Udal honetako langile den Pedro Etxarri Ollokiegi proposatzea aipaturiko lanpostuaren kargua behin-behingo har dezan, (abuztuaren 1etik 30era bitarte), idazkariaren soldataren (24. nibela) %25ko plusarekin ordainduz, beste ardura honengatik.
2. - Udal zerbitzuei izendapen honen berri ematea.
8.- Euskara dinamizatzaileak zerbitzu berezitan segitzearen gaineko erabakia.
Zerbitzu berezietakotzat jotzea eskatuz, Udaletxe honetako langilea den Xanti Val Zabaletak aurkezturiko eskaera azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Xanti Val Zabaletak eskatu bezala, zerbitzu berezietako egoeran jarraitzea.
BI: Aipatu langileari zerbitzu berezietan eman dezaken denbora kontuan hartuko zaio gradu, hirurteko eta gozamen-saritarako, eta lanpostua eta lan-izendapena gorde egingo zaio.
HIRU:Xanti Val Zabaletak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Batzar Nagusietako kide izan eta Legebiltzar hori ezabatu edo agintaldia amaitu delako egoera hori gal dezanean, zerbitzu berezien egoeran jarrai dezake Legebiltzar berria eratu arte, karguari uko egien ezean, non jarduneko zerbitzutara itzultzeko eskea hogeita hamar eguneko epearen barruan egin beharko duen, hori egin ezean, eta horretarako indarreango legerian eskatutakoak beteko balitu, norbere zuduagatikako borondatezko lan-utzialdiko egoeran sartuko litzatekeelarik.
LAU: Gaur egun arte Xanti Val Zabaletaren ordezkapena egiten ari den Ana Ibabe Lujanbioren izendapena eta udaletxearekin izenpetua duen kontratua berrestea.
KULTURA BATZORDEKOAK
9.- Ontzat hartzea 1995eko Santakrutzetako festetako programa eta aurrekontua.
Santakrutzetako festetako programa eta aurrekontua onartzako egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 1995eko Santakrutzetako festetako programa eta aurrekontua onartzea. Aurrekontua: 9.000.000 pezeta.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.
URGENTZIAZ
10.- Lorazaintza sakonago ikasteko tailerrari segida emateko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin programa finantzatzeko izenpetu beharreko ituna onartzea.
Maiatzaren 11n, lorazaintza sakonago ikasteko tailerrari (Lanbide Hastapeneko tailerra) segida ematea erabaki zuen Gobernu Batzordeak, Gizarte Garantiarako Programak era honetako ikastaroentzat dituen jarraibideei begiratuta, beti ere. Aurrekontua 2.000.000 pezeta da (Bi milioi pezeta) eta "Lorazaintza sakonago ikasteko eskolak" izeneko partidatik aterako da.
Orduan hartutako erabakiak baldintza bat jartzen zuen ikastaroa berriz abian jartzeko: berriz ere izenpetzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin programa finantzatzeko izenpetutako ituna.
Horiek horrela direla, 329/95 Dekretuak, ekainaren 27koak, Lanbide Hastapeneko Hezkuntza-Programak arautzen dituenak, dakartza Gizarte Garantiarako Programak diruz laguntzeko baldintzak. Baldintza bat da ituna izenpetzea Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Udalaren artean.
Horiek guztiak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Hastea espedientea lorazaintza sakonago ikasteko eskolak finantzatzeko dirulaguntza eskatzeko, 329/95 Dekretuak, ekainaren 27koak, dakarren bideari jarraituz.
BI: Lankidetza ituna izenpetzea, eskatutako dirulaguntza emanez gero, beti ere; hala baitakar lehen esan dugun dekretuak, 9. eta 11. artikuluetan.
11.- Proposamena, DYAri dirulaguntza emateko.
Gobernu Batzordeak, Gipuzkoako DYA.ko ordezkariak aurkeztutako instantzia ikusi eta gero, zera ERABAKI DU:
BAT: DYAri 200.000,- peztako diru laguntza ematea. Kopuru hau 1-04-02-481-313 - 00-01-00 partidatik ordainduko delarik.
12.- Proposamena, hirugarren adineko egoitzan sartzeko eskaera onartzea.
Gizarte ongizate delegatuak egindako informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 195. espedienteak egin duen 3.adineko egoitzan sartzeko eskaera onartzea.
BI: Udalak ez du konpromiso ekonomikorik hartzen. Eskatzailea izango da gastuaren arduraduna. Eskatzaileak diru sarrerak bukatzean bakarrik, izango da udala, gastua ordaintzearen erantzule.
13.- Proposamena, psikoterapia tratamendu bat ordaintzea onartzea.
Gizarte Laguntzaileak egindako txostena ikusi eta gero, Gobernu batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Mª Jose AMOEDO VEGAS And.ri 45.000,- peztako diru laguntza ematea, bere semearen (Alain GOMEZ AMOEDOren) psikoterapia tratamendua ordaintzeko.
Diru kopuru hau 1-04-02-480-313-04-01-00 "Programa Ayuda Familiar" partidatik ordainduko da.
14.- Proposamena, "Plastiko eraldatzea" bigarren ikastaroa egin duten ikasleei ordaindutako fiantza bueltatzeari buruzkoa.
Plastiko eraldatzaile bigarren ikastaroa 1994.ko azaroa eta 1995ko maiatza bitartean eman zen. Ikastaroan parte hartu zuten ikasleek 10.000,- pztako fiantza ordaindu zuten. Era honetan asistentzia zihurtatu nahi zen.
Gaur egun ikastaroa bukatu eta gero, erregulartasunez ikastaroan parte hartu duten ikasleei, fiantza bueltatzea dagokie. Hori horrela izanik, Gobernu Batzordeak fiantza bueltatzea ERABAKI DU, hurrengo ikasleei:
01 - Xabier Susperregi Ibarguren
02 - Mikel Salaberria Saiz
03 - Pedro Rey Loiro
04 - Etor Reguera Villarrubia
05 - Emilio J. Muñoz Gutierrez
06 - Xabier Lizarazu Makuso
07 - Juan M. Iza Luzarraga
08 - Oihana Goldarazena Iriondo
09 - Juan Carlos Fernández Crespo
10 - Arkaitz Barandarain Alunda
11 - Josune Añorga Osa
12 - Miguel Alaez Martin
13 - Ana Isabel Berra Romero
14 - Isidro Soriano Fernández
15 - Iñaki Borda Esteibar
Enrique Acuña Cediel ikasleari aldiz, ez dagokio fiantzaren itzulketarik, ikastaroa hasi eta berehala bertan behera utzi bait zuen.
15.- Proposamena, helduentzako aktibitateetan parte hartu duten zenbait pertsonen eskaerak onartzea.
1.994-95. ikasturtean Lezoko Udalak eta herriko emakume taldeek antolatu dituzten helduentzako aktibitateetan parte hartu duten zenbait pertsonek aurkeztutako eskaerak aztertu eta gero, eta horri buruz Gizarte Laguntzaileak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Behean aipatzen diren pertsonei ordaindutako diru kopurua bueltatzea:
1.- Patxi Riezu Bravo .............. 1.000,- pzta.
2.- Itziar Etxandi De Los Mozos .... 1.500,- pzta.
3.- Andoni Treku Zulaika ........... 1.500,- pzta
4.- Mª Angeles Mauriz Sampedro ..... 1.500,- pzta
5.- Alex Infante Jimenez............ 1.500,- pzta
BI: Ondoren aipatzen diren pertsonei egindako eskaera ez onartzea proposatzen du, bere borondatez utzi zutelako.
1.- Jone Intxausti Askasibar
2.- Ane Lizarazu Oyarzabal
- Era beran argazkigintzako ikasleek lokaleko giltzaren kopia ateratzean egin zuten gastua ez ordaintzea. Lokaleko giltzaren kopia bat monitoreari eman zitzaion eta horretaz gain egindako kopia guztiak udalaren baimena izan gabe atera ziren.
16.- Proposamena, Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergatik salbuetsiak izateko onartzea.
Gizarte ongizateko delegatuak proposatutakoa, uztailaren 5eko Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren 14/1989 FORU ARAUAk dioena eta gizarte laguntzaileak horren gainean egin duen txostena ikusi eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ondoren azaltzen direnak aipatutako zergatik salbuetsiak izateak:
- Mikel Susperregui Zabala SS-0908-AJ -Opel Corsa
- Jose Mª Garmendia Urcelaieta SS-2825-AD -Peugeot 309
Guztiek 1995. urteari dagokion zerga ordaindua dute, beraz itzulketa egin beharko da.
17.- Proposamena, lizentzia ematea Angel Múgica Puellesi, Arretxene, S.A. enpresaren izenean, 2. Sektoreko B-2 lursailean 6 etxebizitza, merkataritza lokalak, ganbarak eta garajeak eta S-1 lursailean garajeak egiteko obra baimena.
Angel Múgica Puellesek Arretxene, S.A.ren izenean egin duen eskabidea eta oinarrizko proiektua eta udaleko arkitektu aholkulariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ZERA ERABAKI DU:
BAT: Ematea lizentzia Angel Múgica Puellesi, Arretxene, S.A.ren izenean, 6 etxebizitza, merkataritza lokalak, ganbarak eta garajeak egiteko, 2. sektoreko B-2 lursailean eta garajeak egiteko S-1 lursailean. Dena dela obrak hasi aurretik, honako baldintza hauek betetzekotan:
Honako dokumentazio eta proiektua aurkeztea:
Exekuzio Proiektua.
Seguritate eta txukuntasunari buruzko Estudioa.
Kalitate kontrolari buruzko Proiektua.
Arkitekto elkarteko ordain-sariaren fotokopia.
BI: Lizentzia jasotzeko, dena dela, 4.046.625 pta. ordaindu behar da, eta beste 39.585 pta. obra handiari dagokion tasarena. Kitapena, edozein moduz ere, behin-behingoa da, harik eta behin betiko obra lizentzia eman artekoa.
Gogorarazten zaio, hala berean, garajeetarako IGOKA espedientea tramitatu behar duela, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa udalean aurkeztuz.
18.- Brigadako langileen kontratazioa.
Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Iñaki Zabalori eta Xabier Fernandezi kontratua bi hilabetez luzatzea, hau da, abuztuaren 18tik urriaren 17ra bitarte.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 11:15ean. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.