2008.eko Otsailaren 13ekoa

Lezon, 2008ko otsailaren 13an, goizeko 8:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Ez da bileran izan Irati Aranburu Salaberria.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko urtarrilaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.

Aktari zuzenketa bat egin zaio, 4. gaian, S-1eko urbanizazio obren onartutako ziurtapenak ez dira 4. eta 5, 5. eta 6. baizik: gainontzeko datuak ondo daude, kopuruak barne, ziurtapenen zenbakia da zuzendu behar dena. Aldaketa horrekin akta onartu eta sinatu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2008ko urtarrilaren 29a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak. Besteak beste, aurreko gobernu batzarrean onartu ez ziren Euskal Herria plazako obren ziurtapenak onartuz emandako dekretuaren berri eman da, D08/0109rena.

 

GIZARTE ZERBITZUAK

3.- "Bidez bide" landa eremuan bizi direnentzako garraio egitasmoa martxan jartzeko Behemendirekin hitzarmena sinatzeko proposamena.

Lezoko Udalak Behemendi Donostialdea eta Bidasoaldeako Landa Garapen Elkartearekin elkarlanean landa eremuan bizi direnen inguruko azterketa eta diagnostikoa egin zuen 2006-2007 urtetan zehar. Hortik abiatuta garraio eza eta isolamendu egoerak ikusi ziren lehentasunez erantzun beharreko arlo moduan. Hala ikusirik Behemendi Elkarteak Oiartzungo Udalarekin martxan duen garraio egitasmoa, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT:Lezoko Udalak landa eremuan bizi direnentzako "Bidez bide" egitasmoa martxan jartzea.

BI: Aipatu egitasmoa burutzeko Behemendi Elkartearekin lankidetza hitzarmena sinatzea.

HIRU: Lezoko Udalak aipatu hitzarmenaren baitan 8.000€ ordainduko dizkio Behemendi Elkarteari. A- 47.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 663.646tik 663.647ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna