"Bidez Bide" egitasmoaren berri eman nahi dugu. "Bidez Bide" programa, Lezoko Landa eremuan zein Altamiran, 60 urtetik gorako pertsonak eta ezgaitasunen bat duten pertsonentzat zuzendutako garraio zerbitzu bat da. Garraio zerbitzu honek "ez ohiko" eginkizunak (medikuarengana joatea, gestioak egitea...) egin ahal izateko Lezora hurbildu eta ondoren etxera eramango zaitu. Egitasmo hau Behemendi Landa Garapen Elkartearekin batera eramango da aurrera. "Bidez Bide" garraio egitasmoan partehartzea bonotaxi zerbitzua jasotzen dutenen osagarria da.
Bertan parte hartu ahal izateko, honako BALDINTZA hauek bete beharko dira:
- 60 urte baino gehiago izatea edo hortik behera ezgaitasun kalifikazioa izatea (mugikortasun arazoa dutenak).
- Lezon erroldaturik egotea.
- Osasun egoerarengatik edo beste arrazoi batzuengatik ezgaituta ez egotea norberaren ohiko bizilekutik ateratzeko.
- Norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik ez izatea.
- Bizilekura garraio publikorik ez iristea.
ESKAERA EGITEKO BALDINTZAK honako hauek dira:
- Baldintza hauek betetzen badituzu, ESKAERA Lezoko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar da dokumentazioarekin batera:
- 1. NAren fotokopia
- 2. Errolda ziurtagiria
- 3. Ezgaitasun maila zehazten duen ziurtagiria, ezgaituen kasuan
- 4. Kotxerik ez duela adierazten duen zinpeko aitorpena
Informazio gehiagorako deitu 943521094 zenbakira, hau da, Lezoko Gizarte Zerbitzuetara, eta bertan Ivan Kortajarenagatik galdetu.
Arloa edo saila