Osasun txartel elektroniko berria egiteko aukera herrian.

Or, 2009-03-27 11:33

Martxoaren 30etik ekainaren 30era bitarte, herritarrek ONA osasun txartel elektroniko berria egiteko aukera izango dute herriko 3 gune ezberdinetan, ikus bandoa.

  • Lezoko Udaleko Informazio Bulegoan: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30ak bitarte.
  • Anbulategian: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00ak bitarte.
  • KZgunean: astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:00etatik 20:00ak bitarte.

Txartelak eskeintzen dituen zerbitzuen artean, udalari dagokionean, errolda agiria eskatzeko aukera, eta udal tasa/zergak, ordainagiriak eta isunak kontsultatzeko aukera eskeintzen du, guzti hau lezo.net web guneko "udala" sailean aurkitzen den "Udal zerbitzu telematikoaren" azpisailean aurki daiteke.

 

Arloa edo saila