2011ko martxoaren 29koa

Mamia:

Lezon, 2011eko martxoaren 29an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2011eko martxoaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu eta sinatu egin da.

PERTSONALA

2.- Praktiketako funtzionario izendatzeko proposamena, ofizial igeltsero plaza betetzeko (2011PE100004).

Ofizial igeltsero plaza betetzeko hautaketa prozesua amaitu ondoren, hautaketa horretaz arduratu den epaimahai kalifikatzaileak, Alberto Irasuegi Lopetegi izendatzea proposatu du ofizial igeltsero plaza betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena aintzat harturik, eta Alberto Irasuegi Lopetegik hautaketa prozesua arautzen duen oinarrietako bosgarrenean eskatzen den dokumentazioa aurkeztu eta egiaztatu duenez, Tokiko Gobernu Batzorde honi dagokio praktiketako funtzionario izendapena gauzatzea.

Era berean Tokiko Gobernu Batzarrari dagokio proposatutako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Alberto Irasuegi Lopetegi praktiketako funtzionario izendatzea ofizial igeltsero plaza betetzeko. Izendapena 2011ko apirilaren 1ean sartuko da indarrean eta praktikaldia 6 hilabetekoa izango da.

BI: Hauta prozesua arautu duten oinarrien hamairugarren puntuaren jarraibideen arabera, proposatutako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea. Batzordea hurrengo kideak osatuko dute:

  • - Xabier Loiola Aristi.
  • - Joseba Eizagirre Manzisidor.
  • - Ketxus Ponce Gonzalez.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • § Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • § Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • § Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

3.- Aintzane del Ríok (Aiton Borda taberna) egin duen eskaerari erantzutea (2011GZ320002).

Aztertu da Aintzane del Ríok egin duen eskaera, gaur bere izenean dagoen Aiton Borda jubilatuen etxeko taberna, atezaintza eta garbiketa ustiaketako kontratua, berak eta Naroa Lucas Garmendiak eratuko luketen ondasun-erkidegoari transferitzeko.

Lezoko Aiton Borda jubilatuen etxeko taberna, garbiketa eta atezaintza zerbitzuak ustiatzeko lehiaketa arautu zuen baldintza pleguak bere 12. artikuluan onartzen du emakida transferitu ahal izatea, udalak horrela baimentzen badu.

Tokiko Gobernu Batzarrak ez du eragozpenik ikusten kontratuaren eskualdaketarako beti ere eratuko den sozietateak eta bere kideek ez duten administrazioarekin kontratatzeko debekuren bat Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 49. artikuluan adierazitako arrazoiak direla eta.

Guzti horregatik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

BAT: Onartzea Aintzane del Riok egin duen eskaria, hau da, Aiton Borda jubilatuen etxeko taberna, garbiketa eta atezaintza zerbitzuko kontratua eskaeran aipatutako eratu nahi duen ondasun-erkidegoari transferitzeko, aurrez eratuko den sozietatearen eta bere kideen nortasun agiriak aurkezten badira (IFK, NAN, ...) eta sozietateak eta bere kideek administrazioarekin kontratatzeko eragozpenik ez dutela egiaztatzen bada.

KONTUHARTZAILETZA

4.- Fakturen 6. erlazioa onartzea.

Onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

5.- Alkatearen D11/428. dekretuaren berrespena, herritarren parte-hartzea sustatzeko kontratazioaren esleipenari buruzkoa (2011ID130003).

Berretsi egin da.

6.- Alkatearen D11/429. dekretuaren berrespena, Portuko parte hartzeko prozesuaren kontratazioaren esleipenari buruzkoa (2011ID130004).

Berretsi egin da.

7.- Alkatearen D11/430. dekretuaren berrespena, atez ateko bilketa sistema ezartzeko bideragarritasun plana burutzeko kontratazioaren esleipenari buruzkoa (2011ID130005).

Berretsi egin da.

8.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2011eko martxoaren 15az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Batzarrean diren kideen adostasunarekin onartu da batzar honetan urjentziaz eztabaidatzea Iñigo Esnaolak proposatu duen Jai eta Kirol mahai sektorialetako partaideen izen emate prozedura.

9.- Jai eta Kirol mahai sektorialetan partaide izateko izen emateko egingo den prozedura onartzea.

Lezoko udaletxeak urteak daramatza batzorde sektorial desberdinetan (Jai Batzordea, Kirol Mahaia, ....) herriko elkarteekin lanean. Horren harira ekitaldien antolaketak eskatzen ohi duen prozeduretan lagundu nahian, azken garaietan udalak hainbat araudi onartu eta argitaratu ditu hala nola: Festa Batzordearen antolaketa eta funtzionamendurako araudia [GAO 2010/03/17] eta Lezoko kirol gaietarako mahaiaren antolaketa eta funtzionamendu araudia [GAO 2011/02/07].

Batzorde hauetan ematen den elkar lana oso garrantzitsua da. Izan ere, herriko elkarteen lanaren ezagutzatik eta udaleko lan instituzionalaren funtzionamendu egokiaren uztarketatik herri bizitzaren hobekuntzak datoz.

Hala ere, elkar lana Batzorde desberdinetan antolatzen da eta Batzorde bakoitzak bere funtzionamendu eta arautegi propioa du.

Halaz guzti, funtzionamendu hobeago, zuzenago eta indarrean dagoen legeriak eskatzen duena betetze aldera, batzorde hauetan parte hartuko duten kide desberdinen zerrenda osatzea da helburu erabaki honek.

Aldi berean, funtzionamendu hau argitzearen beharra ikusten da. Horretarako, hutsune hori estaltzera doan argibide sorta onartzen ditu Tokiko Gobernu Batzarrak:

  1. Kudeaketa administratiboa kultura departamendutik gestionatuko da. Hala ere mahai sektorial bakoitzak, bere idazkaritza eta funtzionamendu propioaren bitartez gestionatuko da.
  1. Batzordean parte hartzeko eta bozketan esku hartzeko izena emanda egon beharko da.
  1. Norbanakoek ere batzordetan parte hartzeko aukera izango dute. Bozketetan ere parte hartzerik izango dute.
  1. Urte beteko epean Batzordeetara azaltzen ez den Elkarte edo norbanakoa zerrenda honetatik kanporatua izango da. Partaide izaten jarraitu nahi badu, berriro izena eman behako du.
  1. Elkarte, edo norbanakoak batzorde zerrendatik baja ematerik izango du nahi duenean.
  1. Elkarte ezberdinen eskuetan egongo da ordezkarien izen aldatzea. Aldaketa udalari iragarri behar zaio. Hala ere, datuen eguneratze lanak urtero egingo dira. Lehenengo puntuan esan bezala, honen ardura, kultura sailak hartuko du.
  1. Partaide izan nahi direnei eskatuko zaizkien datuak zehaztu dira eta erabiliko diren eskaera orriak onartu.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.513tik 885.516ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna