Bost ordenantza jendaurrean

Az, 2012-06-20 17:37

Arlo ezberdinetako ordenantzak hasiera baterako onartu eta jende aurrean jarri dira. Gaurtik hasita (ekainak 20) uztailaren 24rarteko epea dago erreklamazioak edo iradokizunak aurkezteko.

Onartu diren ordenantzak hauek dira:

- Uraren kudeaketa arautzen duen Araudia.

- Salmenta ibiltaria arautzeko udal Araudia.

 - Lezoko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendua arautzeko udal ordenantza

 - Gazte lokalak arautzeko udal ordenantza.

- Bide publikoan edo erabilera publikoko eremuetan terrazak eta mahai multzoak jartzea arautzeko udal ordenantza.

Ordenantzak jende aurrean egongo diren iragarkiak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAOn) publikatu dira eta Udaleko tabloian ere jarri dira.

Ordenantza hauek irakurri nahi izanez gero, Hirigintzako bulegoetan (Alondegia, Gurutze Santuaren Plazan 3) daude aztergai edo jarraian ikus ditzakezun eranskinetan.

Erreklamazioak edota iradokizunak Udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, astelehenetik ostiralera, 8:00tik 13:30ra.

Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko dira, beste erabakirik hartu gabe.

 

Arloa edo saila