Udalbatzarrak, 2018/10/20an egindako ezohiko bilkuran, hasierako onarpena eman zaio 2018 ekitaldirako ordenantza fiskalen aldaketari.
Ondoren aipatzen den moduan jendaurrean jartzen dira:
a) Aztergai dagoen lekua: Kontuhartzailetzan (Alondegia, Gurutze Santuaren Plaza, 3).
b) Aztertzeko eta, hala balegokio, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: Hogeita hamar lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
c) Erreklamazioak edota iradokizunak aurkezteko bulegoa: Udaletxeko Erregistro Nagusian, 8:30tik 13:30ra, astelehenetik ostiralera.
d) Jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko dira, beste erabakirik hartu gabe.
Denek jakin dezaten ematen da argitara iragarki hau eta ondoko legea kontuan hartu da: 11/1989 Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Arau Erregulatzailearen 16. artikulua.
Lezo, 2017ko urriaren 20a.—Jesus Maria Martiarena Jaca, alkatea. (7254)