Gizarte, elkartasun eta lankidetza-ekonomiari buruzko 2.topaketa

Ar, 2017-09-12 12:37

“Teknologia soziala: teknologia pertsonen bizitza hobetzeko tresna bezala” lelopean, hurrengo irailaren 28an Torrekua eraikinean gizarte, elkartasun eta lankidetza-ekonomiaren bigarren topaketa izango dugu Oarsoaldean.

Jardunaldi hau Oarsoaldean aldaketa sortzeko helburuan kokatzen da, ekintzailetasun eredu berri baten sustapenean sentsibilizatzeko eta laguntzeko  baita  eredu ekonomiko eta sozial berriak sortzeko, giza baloreetan, sozialetan, etikoetan eta jasangarrietan oinarritua.

Oarsoaldeatik bi lan lerro garatzen ari dira: ekintzailetasun teknologikoari laguntza ematea eta pertsona erdian duen ekintzailetasun eredu berria sustatzea, gizartera itzulera bat sortuko duena. Biak ospatuko den jardunaldi honetan elkartzen dira eta 2016ko maiatzean ospatu zen lehen topaketaren jarraipena da.

2017ko jardunaldian helburua sentsibilizazioa izango da eta teknologia pertsonen bizitza hobetzeko erabil daitekeelaz hitz egingo da, teknologia herritarren ahalduntzerako erabil baitaiteke baita iraupen, osasun, heziketa, zahartze eta dibertsitate funtzionalarekin erlazionatuta dauden arazoak konpontzeko ere. Era berean, teknologia sozialaren arloan lan egiten duten hainbat erakunde eta esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu.

Jardunaldia oso interesgarria da gizartearentzat, enpresentzat eta ekintzailetzarentzat, berria den paradigma baten aurrean gaude eta ezagutzen saiatuko gara. Azpimarragarria da parte hartuko duten aditu guztiak emakumezkoak izango direla.

Parte hartuko duten pertsonak eta programa.

Jardunaldira hurbildu nahi dutenek, izen-ematea hemen egin beharko lukete: komunikazioa@oarsoaldea.eus edo 943 49 41 29 telefonora deituz.

 

Arloa edo saila