TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK ASTEARTEAN ATERA BEHARKO DIRA

Al, 2026-03-16 12:48

San Pedro eguna dela eta, tamaina handiko hondakinak asteartean, martxoaren 17an atera beharko dira.

Osteguna jai eguna izanik, San Markos Mankomunitateak tamaina handiko hondakinen bilketa martxoaren 18an, asteazkenean, egingo du. Hori dela eta, hondakinak asteartean ohiko ordutegian atera beharko dira, 20:00etatik 22:00etara.

Lezoko Udalak gogorarazi nahi du tamaina handiko hondakinak uzteko guneak edukiontzien ondoan direla eta ordutegia errespetatzeko eskakizuna egin du. 

Arloa edo saila