UDALBATZAREN OSOKO BILKURA

Ar, 2024-07-23 11:58

Gaur, uztailak 23, asteartea, Lezoko udaleko Areto Nagusian osoko bilkura egingo da. Bertan, hainbat gai eztabaidatu eta onartuko dira, besteak beste, Taxiaren Donostialdeako Eremu Bereziko Zonaldea eratzeko eta hitzarmena onartzeko irizpena martxan jartzea.

Hauek lirateke Donostialdeako Erregimen Bereziko Eremu berria osatzen duten udalak: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria eta Donostia.

Eremu ezartze horrekin, udalek konpromisoa hartzen dute elkarrekin lan egiteko, turismo-ibilgailuen garraioa hobetze eta eremu horretan ematen den zerbitzua harmonizatze aldera.

Arloa edo saila