LEZO BONUAK ASTELEHENETIK AURRERA MARTXAN

Or, 2025-10-10 15:04

Lezo Bonua martxan jarriko da datorren astelehenean, urriaren 13an. Gaur aurkeztu dute kanpaina Mikel Arruti Lezoko alkateak eta Lezokoak Elkarteko kideek. 

Hurbileko merkataritza indartzeko, tokiko kontsumitzaileen fideltasuna saritzeko eta udalerriko ekonomian eragin positiboa izateko helburua du Lezo Bonuak. Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko modua da. Lezoko Udalak eta Lezokoak Elkarteak beste urte batez gogotsu azaldu dira kanpaina hasteko, aurreko edizioetan tresna eraginkorra dela erakutsi baitu. 

Bonu bakoitzak 3,5 €-ko prezioa du, eta 5 €-ko erosketak egin daitezke. 1,5 euroko aldea Udalak bere gain hartuko du. Bonu horiek 2025eko urriaren 13tik azaroaren 30era arte izango dute balioa, eta 18 urtetik gorakoek eskuratu ahal izango dituzte.

Bonuak erosi diren salmenta-puntuan erabili beharko dira, eta gutxienez 5 €-ko erosketa egin beharko da. Erosketa-prezioa erabiliko diren bonuen zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da eskudirutan itzuliko.

Lezo Bonuen funtzionamendua gehiago ezagutzeko, hona hemen argibide batzuk

Bonuak erabilgarri izango dira herriko hainbat saltokitan:

  • Garbiñe arraindegia
  • Itsaso ileapaindegia
  • Kimaya estetika Ekologikoa
  • Luma Estetika
  • Orekan
  • Panpox ileapaindegia
  • Petit arropa denda
  • Sara Farmazia
  • SorginTaberna
  • Taloka Kafetegia
  • Tiñelu Taberna
  • Titare mertzeria
  • Ttantta bitxitegia
  • Txingurri Taberna
  • Xarma ileapaindegia
  • Zaldiak Jatetxea
  • Zubitxo janari denda
Lezo Bonuak 2025

Lezoko Udalak, Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen elkarteak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak. 

ESKURATU ZURE BONUA!

Arloa edo saila
Eranskinak