Abenduko zubiari probetxua ateratzeko planak

Og, 2016-12-01 10:42
Abenduko zubiari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko hainbat proposamen luzatzen dizkizugu jarraian
 
Natura eta elkartasuna Lezon
 
XVI. Mendeko oinetxe ugarik osatzen duten alde zahar txikian hasi dezakegu gure bisita Lezon. Ondoren, Jaizkibel mendian gora doazen bideetako bat hartu dezakegu Karlistaldi garaiko dorreak bisitatu eta bertako ikuspegi zoragarriekin gozatzeko. Zailtasun gehiago edo gutxiago duten beste hainbat ibilbide egiteko aukera ere badugu Lezon. Hauetako batzuk Bekoerrota kiroldegian hasten dira eta baserri tradizionalak eta paisaia ederrak ikusteko aukera ematen digute.
 
Bekoerrota kiroldegian bertan, musika eta dantza faltako ez diren festa solidario handi bat egingo da abenduaren 3an, arratsaldeko 18:30ean. Gaixotasun berezien ikerketarako dirua biltzea da festa honen xedea.
 
Arloa edo saila