2012ko martxoaren 6ko akta

Lezon, 2012ko martxoaren 6an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA egiteko xedez, udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea eta Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Mikel Arruti Salaberria batzarkideak bertan direlarik.

Ez da bileran izan Luis Garrido Corral batzarkidea.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2012ko otsailaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

Euskaraz idatzitako aktaren 930592 eta gasteleraz idatzitako aktaren 930597 orrietako bukaera aldera “LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik XXXX euro ordaindu beharko du” esan ordez esan behar du “LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.057,99 euro ordaindu beharko du.”

Beste aldaketarik gabe akta onartu da.


HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK


2.- Kale garbigailua rentinean eskuratzeko kontratua eteteko prozedura hasteko proposamena (2010H0170001).

Lezoko Udalak, 2010eko urtarrilaren 26ko Tokiko Gobernu Batzordean, hauxe erabaki zuen: kale-garbigailu bat renting modalitatean alokatzeko hornidura kontratuaren espedientea hastea eta hornidura kontratu horretarako Balditza Administratibo Partikularren Agiria eta gastua onartzea.

Kontratu hori, 2010eko ekainaren 1eko Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren bidez, behin betiko esleitu zitzaion CAIXARENTING, SAU entitateari.

2010eko ekainaren 22an, kale-garbigailua finantza-errentamendu bidez (renting modalitatean) eskuratzeko hornidura kontratu izenpetu zen.

Baldintza-agiriaren arabera –kontratuko agiria 2010eko ekainaren 22an izenpetutako kontratuaren arabera–, kontratuaren xedea da kale-garbigailu bat finantza-errentamendu bidez eskuratzea, baldintza teknikoen agirian zehaztutakoarekin bat etorriz.

Era berean, kontratu horren xedea da errentatzaileak edo enpresaburuak, kontratua indarrean dagoen bitartean, kale-garbigailuaren mantentze-lanak bere gain hartzea.

CAIXARENTING, SAU entitateak, kontratu horren lizitaziorako, proposamen zehatza aurkeztu zuen kale-garbigailuaren mantentze-lanen inguruan. Proposamen horrek ere arestian aipatutako kontratua osatzen du.

Lezoko Udalak kontratatu duen mantentze-lanen eskaintzaren arabera, kale-garbigailua aztertu egin behar da 300 orduro. Azterketa horiek behar bezala zehaztuta daude kontratuaren xede den proposamenean. Hala ere, espedientean dagoen txosten teknikoaren arabera, kontratatutako mantentze-lanak ez dira egin 600, 900 eta 1200 orduz ibilgailua lanean egon eta gero, txosten teknikoan eta esleipendunak kontratatu duen enpresak izenpetutako azterketa-parteetan ikus daitekeen moduan.

PROPOSAMENA

Arestian esan dudan moduan, CAIXARENTING, SAU entitateak aurkeztutako proposamenaren arabera, kale-garbigailuaren mantentze-lanak 2010eko ekainaren 22an aipatutako entitateak eta Lezoko Udalak izenpetu zuten kontratuaren xede dira.

Baldintza administratiboen agiriko 14. atalaren arabera, kontratua eteteko arrazoiak dira Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 206. eta 275. artikuluetan adierazitakoak. Bi artikulu horiek bat datoz egun indarrean dagoen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 223. eta 299. artikuluekin. Hortaz, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 206. artikuluko h) atalaren arabera (egungo Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 223. artikulua), kontratua eteteko arrazoietako bat da: “Kontratuan berariaz ezarritakoak”.

Hitzartutako mantentze-zerbitzua ez betetzeak kontratua eteteko arrazoia da, baldintza administratiboen agiriaren arabera. Horiek horrela, aipatutako agiriaren 13 B) “PRESTAZIOEN BURUTZAPEN PARTZIALA DELA ETA” atalak honela dio:

Kontratistak, bere erruagatik, kontratuko prestazioen burutzapen partziala epean bukatzen ez badu, Administrazioak bi aukera izango ditu: kontratua bertan behera uztea edo kontratuaren prezio osoaren 100eko 10eko diru-zigorra ezartzea.

Zerbitzua ematean akatsak izan badira, Administrazioak kontratuaren aurrekontuaren %10eko diru-zigorra ezarri ahal izango du”.

Kasu honetan, ez dira hitzartutako mantentze-lan batzuk bete, txosten teknikoan zehazten den moduan; beraz, ez du zerbitzua osorik bete.
Zerbitzua osorik ez betetzeak ondorio nabariak ditu kontratuan, piezen mantentze-lanak ez direlako egin eta kale-garbigailua matxuratzeko arriskua handiagoa delako, eta hori gertatuz gero, ondorio ekonomikoak izango lituzkeelako Lezoko Udalean.

Behin erabakita kontratua eteteko arrazoia dela, 1098/2001 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoa egin behar da. Errege Dekretu horrek Sektore Publikoko Kontratuen Legea Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Araubide Orokorra onartzen du. Artikulu horren arabera, hauxe da kontratuak eteteko prozedura:

“Kontratua etetea kontratazio-organoak erabakiko du, ofizioz nahiz kontratistak eskatuta. Legearen 12.2. artikuluko azken paragrafoan aurreikusitako kasuan, kontratazio-organoak Ministroen Kontseiluaren baimena beharko du aurretik eta, nolanahi ere, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Hamar egun naturaleko epea finkatuko da kontratistaren azalpenak entzuteko, ofizioz proposatuz gero.

b) Epe bera finkatuko da abal-emailearen edo aseguratzailearen azalpenak entzuteko, baldin eta bermea konfiskatzea proposatzen baldin bada.

c) Zerbitzu Juridikoaren txostena beharko da, Legearen 41. eta 96. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

d) Estatuko Kontseiluaren edo Autonomia Erkidegoaren edo Autonomia Erkidegoko organo aholku-emaile baliokidearen irizpena beharko da, kontratista kontra dagoenean.

2. Kontratuak eteteko espedienteen nahitaezko txosten eta izapide guztiak premiazkoak izango dira, eta organoak lehentasunez erabakiko ditu.”

Adierazitakoa kontuan izanik ondorengo akordio proposamena egiten dut:

BAT: CAIXARENTING SAUri esleituriko kale-garbigailu bat renting modalitatean alokatzeko hornidura kontratua eteteko espedienteari hasiera ematea arestian adierazitako arrazoiengatik.

BI: : CAIXARENTING SAUri 10 egun naturaleko epea ematea akordio honen jakinarazpena jasotzen denetik egoki deritzona alega dezan eta bereziki aipatu kontratuaren etetearen aurka azaldu nahi badu.


3.- 107 poligonoko 2-A partzelan hotela eraikitzeko lizentziaren aldaketa onartzeko proposamena (2010H0030007).

Eduardo Aranzabal Jaureguialzo, lizentzia aldaketa eskatu du 107 poligonoko 2-A partzelan hotela eraikitzeko.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Lizentzia aldaketa onartzea aurkezten den proiektuaren arabera 107 poligonorako plan partzialak ezartzen dituen baldintzak betetzen direlako, alabaina gauzatze proiektuan jarraian aipatzen diren arlokako araudiei dagozkien zuzenketak egin beharko dira:

1.1.- Hotelak, maiatzaren 29ko 102/2001 Dekretua.

Dekretuan ezarritakoa betetzen bada ere ze kategoriako hotela egin nahi den adierazi beharko da, erabilitako parametroen arabera izar batekoa izango dela ondorioztatu da baina ez da memorian zehazten. Gauzak honela, proposatzen den hotelak garbiketa eta lisaketa zerbitzua eskaini behar duenez zerbitzu hori non emango den zehaztu beharko da baita ere.
Bestalde suteen aurkako prebentziorako elementuen kokapena adierazten duen planoa aurkeztu beharko da (alarma sistemak, detekzioa, etab.) eta baita sutearen aurkako babeserako elementuena ere (BIE, su-itzalgailuak, etab.)

1.2.- Eraikuntzaren Kode Teknikoa (CTE)

Okupazioen kalkuluak ez daude behar bezala eginda, zenbait aretotakoak adierazten dira baina ez osotasunean. Horregatik eraikuntzaren okupazio oso kalkulatu behar da. Gainera kontuan izan behar da logela bikoitzen okupazioak kalkulatzerakoan plazen arabera kontatu beharko direla pertsonak, horrela lortutako kopurua 20m²/pertsonako okupazioa erabiliz baino handiagoa ateratzen bada. Ildo honetan egiaztatu da bai ateek, korridoreek eta eskailerak dituzten zabalerak egokiak direla proposatzen den eraikinetik eratortzen den okupazioarekiko, alabaina behar bezala justifikatu beharko da.
Era berean gogorarazi nahi da, hoteletako logelak konpartimentu izaera izan behar dutela eta honenbestez, hauen itxiturak zeharkatzen dituzten hodi nahiz orotariko konduktuek suaren aurkako konportak izan behar dituztela.
Proposatzen den kafe-antzokia eta hotela, erabilera ezberdina dela medio, establezimendu ezberdintzat hartu behar dira eta hortaz bi sektore ezberdin bezala bereizi beharko dira, itxitura eta ateei dagokienean batez ere. Honen harira, kafe-antzokia eta kalearen arteko sarreretan ate bikoitza jarri beharko da.

1.3.- Irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak arautzen dituen 68/2000 Dekretua.

Eraikinek bete behar dituzten baldintzak arautzen dituen III. Eranskina justifikatu beharko da, batez ere sarrerako espazioek eta altzariek bete behar dituzten neurriei dagokienean.
Bestalde gurpildun aulkia erabili behar duten bezeroentzat egokitutako logelari dagokionean, honek egokitutako etxebizitzen baldintzak bete behar ditu, bai logela eta bainugelarentzat zehazten direnak hain zuzen. Zentzu honetan gogorarazi nahi da ateak 90cm libre duen igarobidea izan beharko duela eta era beran gurpildun aulkia erabiltzen duen bezeroak sartzeko aukera duen gela orok ere neurri bereko atea izan beharko du. Ate bikoitzei dagokienean, orri bat itxita egon behar bada zabaltzen den orriak 90cm-koa izan beharko du. Neurri hauek ala jaso beharko dira gauzatze proiektuko arotzeria planoetan.

BI: Lanak burutu ahal izateko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko oniritzi zigilua daraman gauzatze proiektua aurkeztu beharko da eta lanak hasi aurretik obra zuzendaritzaren izendapena aurkeztu beharko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


IDAZKARITZA


4.- Foru Kontratazioaren Zentralak funtzio anitzeko ekipoak hornitzeko eta mantentzeko zerbitzua kontratatzeko egingo duen kontratu esparru akordioetara (kontratazio markoetara) atxikitzeko proposamena (2012ID490001).

Tokiko Gobernu Batzarrak otsailaren 21ean hartutako erabakia osatuz:

2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak hartutako erabakia ikusita, Udal honek, Gipuzkoako Foru kontratazioen zentralari atxikitzeko hitzarmena onartu du.

Zentralak, Funtzio anitzekoa ekipoak hornitzeko eta mantentzekoa kontratazio espedientea irekitzeko asmoa du esparru akordioaren prozeduran jakinarazten duenez

Udal honek hornidura eta zerbitzu hau beharko duenez,

Legeak ematen dizkidan eskuduntzen indarrez, Tokiko Gobernu batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Funtzio anitzeko ekipoak hornitzeko eta mantentzekoa esparru akordioaren Kontratazio espedienteari atxikitzeko prozedura, Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralak ireki duena, 2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak onartuta atxikitako hitzarmenean ezarritako eran eta baldintzetan, eta 2011ko otsailaren 22ko 2011/3 Foru Dekretuan ezarritako arauetan.

BI: Gipuzkoa Foru Aldundiaren esku uztea esparru markotik datorren kontratua esleitzeko eta formalizatzeko, kontratazio gaietan indarrean den araudiaren arabera.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


5.- Foru Kontratazioaren Zentralak C gasolioaren horniketa kontratatzeko egingo duen kontratu esparru akordioetara (kontratazio markoetara) atxikitzeko proposamena (2012H0500001).

Tokiko Gobernu Batzarrak otsailaren 21ean hartutako erabakia osatuz:

2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak hartutako erabakia ikusita, Udal honek, Gipuzkoako Foru kontratazioen zentralari atxikitzeko hitzarmena onartu du.

Zentralak, c gasolioa hornitzeko kontratazio espedientea irekitzeko asmoa du esparru akordioaren prozeduran jakinarazten duenez

Udal honek hornidura eta zerbitzu hau beharko duenez,

Legeak ematen dizkidan eskuduntzen indarrez, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea C gasolio hornitzekoa esparru akordioaren kontratazio espedienteari atxikitzeko prozedura, Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralak ireki duena, 2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak onartuta atxikitako hitzarmenean ezarritako eran eta baldintzetan, eta 2011ko otsailaren 22ko 2011/3 Foru Dekretuan ezarritako arauetan.

BI: Gipuzkoa Foru Aldundiaren esku uztea esparru markotik datorren kontratua esleitzeko eta formalizatzeko, kontratazio gaietan indarrean den araudiaren arabera.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


GIZARTE ZERBITZUAK


6.- 2012. urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak onartzeko proposamena (2012GZ020002)

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2012. urtean, gizarte zerbitzuak saileko aurrekontua, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea 2012.urteko GLL/AES eskarien onartuen zerrenda. Gastua guztira 24.957,48€ (A-88).

BI: Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, BI HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo, nahi bada, birjarpen errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoaren beraren aurrean, HILABETEKO epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Organo horrek emandako ebazpen adieraziaren zein adierazi gabearen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean. BI HILABETEKO epean, errekurtsoa ezesten duen ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo SEI HILABETEKO epean, errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.


PERTSONALA


7.- Udal langile batek lan murrizketa aldatzeko egindako eskaria onartzeko proposamena (2012PE100004).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2012ko otsailaren 21ean egindako bileran semearen zaintzagatik datorren irailaren 8 bitarte %60ko lan murrizketa onartu zion Elixabet Odriozola Urdanpilleta udal langileari.

Murrizketa ondoren egin beharreko lan orduak bi egunetan pilatzea onartu zitzaion. Dena den apirilean bukatuko diren lau administrarien oposaketak ekarri ahal dituzten aldaketak medio aipatzen zen akordioan egokiago ikusten zela lan jornadak bi baino gehiago izatea eta alkate dekretuz aldatu ahal izatea.

Alkatearekin egon ondoren Elixabet Odriozola Urdanpilletak, lan murrizketa aldatzea eskatu du, lehen %60ko murrizketa zuen eta orain %50a izatea eskatu du eta lan egunak astean hiru izatea.

Horregatik Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Elixabet Odriozola Urdanpilletak bere semearen zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren aldaketa, hurrengo zehaztasunekin:

- Martxoaren hasieratik 2012ko irailaren 8ra arte, astean hirutan lanera etortzea, honako ordutegian:
• Astelehenetan 6 ordu eta 45 minutu.
• Asteartetan 6 ordu eta 45 minutu.
• Asteazkenetan 4 ordu, 10:00etatik 14:00etara.

- Astelehen eta asteartetan udaltzaingoaren bulegoan arituko da, nahiz eta momentu puntualetan Informazio Bulegoan lanean aritu beharra izan. Asteazkenetan berriz, Informazio Bulegoan arituko da.

- Lan-murrizketa, %50koa izango da, 2012ko martxoaren 1etik irailaren 8a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzordea geroztik onartutako alkate eta zinegotzi delegatuen dekretuen errepasoa egin da.


GALDE ESKEAK


Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930602tik 930609ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna