Lezon, 2001eko apirilaren 26an, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA
1.- Egoki irudituz gero, 2001eko martxoaren 29an eta apirilaren 11an egindako bilkuretako aktak onartzea.
2001eko martxoaren 29an eta apirilaren 11an, egindako bilkurako aktak aho batez onartu dira.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.
Ez du inolako adierazpenik eman.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
3.- Plegados Metálicos, S.A.ri obra lizentzia ematea Txatxamendi Kaleko 18-20.an dagoen lokala egokitzeko.
Angel Plaza Rodriguezek, Plegados Metálicos, S.A.ren ordezkari, Txatxamendi kalean, 18-20 (Ipintza-Industrialdea), pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan eraikuntzako material gisa erabiltzeko txapa galbanizatu prelakatuak, eraldatze eta moldatze lanean iharduteko eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo akordioak hartzen ditu:
BAT: Plegados Metálicos, S.A. enpresari eskatutako obra lizentzia ematea, Txatxamendi kalean, 18-20 (Ipintza-Industrialdea), pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan eraikuntzako material gisa erabiltzeko txapa galbanizatu prelakatuak, eraldatze eta moldatze lanean iharduteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
BI: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
Baita ere Jarduera Ekomikoen Gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu beharko du.
4.- Purificación Ferreirari obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 28-30.ean dagoen pabilioian tarteko oina egiteko.
Jorge Lizarribar Sansek, Purificación Ferreiraren ordezkari gisa, aurkeztutako proiektua azterturik, Txatxamendi kaleko 28-30ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioian 236m² azalera duen tarteko oina egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:
BAT: Jorge Lizarribar Sansek, Purificación Ferreiraren ordezkari gisa ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 28-30ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioian 236 m² azalera duen tarteko oina egiteko, beti ere baldintza hauek betetzekotan:
1.- Obrak buruturik, lehen okupaziorako lizentzia eskatu behar du, harekin batera 2000ko irailaren 21ean, Udaleko Gobernu Batzordeak ezarritako baldintzen dokumentuak aurkeztu beharko ditu.
2.- Era berean, dokumentazio hau aurkeztu behar du:
-Obra berria adierazteko eskritura, tarteko solairuarena.
-Kontribuziorako U-4 inprimakia.
3.- Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 259.191,- pta da eta obra haundiaren zerga 50.000.-ptas. guztira 309.191 pezeta ordaindu beharko du obra hasi aurretik.
5.- Donibane Fish, S.A.ri obra lizentzia ematea Herrikoetxea Kaleko 5.ean dagoen pabilioia zabaltzeko.
Iker Oiartzabalek, Donibane Fish, S.A.ren ordezkariak aurkeztutako proeiktua azterturik, Herrikoetxea kaleko 5.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia zabaltzeko obra lizentzia eskatzen bait du, hartan bakailuaren biltegia ihardueran lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:
BAT: Iker Oiartzabalek, Donibane Fish, S.A.ren ordezkariari obra lizentzia ematea, Herrikoetxea kaleko 5.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia zabaltzeko obra lizentzia eskatzen baitu, hartan bakailuaren biltegia ihardueran lan egiteko
BI: Obrak burutu ondoren eta instalazioa martxan jarri aurrez, irekitzeko eta zabaltzeko lizentzia eskatu beharko du, ondorengo azaltzen diren dokumentuak aurkeztu:
Obra amaieraren ziurtagiri teknikoa, bisatua, eta bertan, Udalak ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla seinalatuz, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
Obra berria adierazteko eskritura, pabilioia zabaldua izan delako.
Haziendaren U-4 inprimakia.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, 125.670,- pta eta irekitzeko lizentziaren zabalkuntzaren zerga 212.386.-pta. guztira 338.056.-pezeta ordaindu beharko duelarik.
6.- Teresa Rodríguez Zarzuelori obra lizentzia ematea Donibane kaleko 6.an dagoen farmazia, eraberritzeko eta zabaltzeko.
Teresa Rodriguez Zarzuelok aurkeztutako proiektua azterturik, Donibane kaleko 6.an dagoen farmazia, eraberritzeko eta zabaltzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Teresa Rodriguez Zarzuelori obra lizentzia ematea, Donibane kaleko 6.an dagoen farmazia, eraberritzeko eta zabaltzeko.
BI: Obrak burutu ondoren eta instalazioa martxan jarri aurrez, irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, ondorengo azaltzen diren dokumentuak aurkeztu:
-Obra amaieraren ziurtagiri teknikoa, bisatua, eta bertan, proiektuan ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatu.
-Obra berria adierazteko eskritura, lokala zabaldua izan delako.
-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, 292.518,- pta ordaindu beharko du.
KULTURA
7.- Dirulaguntzak emateko zenbait proposamen:
Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamenak ikusirik Gobernu Batzordeak hemen heldu diren dirulaguntzak ematea erabakia du:
50.000 pezeta Egile Mekanizatuak S.L.ri, (AD-218).
40.000 pezeta Andramendi Beasaingo Ikastolari, Kilometroak 2001, (AD- 219).
680.485 pezeta Lezoko hainbat herritarri, OTB antena jartzeagatik, (AD- 224).
1.000.000 pezeta Pasaia Lezo Lizeoari XXV. Urteurrena ekitaldiagatik, (AD-221).
5.000.000 pezeta Pasaia Lezo Lizeoari, (AD-223).
500.000 pezeta Oroitzene AEKri, (AD-259).
GALDE ESKEAK.
Ez da galde eskerik izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.283tik 225.286.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.