Lezon, 2001eko urriaren 11an, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA
1.- Egoki irudituz gero, 2001eko irailaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.
2001eko irailaren 27an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea. Alkatearen 145. dekretua berrestea.
Gizarte Segurantzaren Institutuak ezintasun iraunkor osoa aitortu zion Jose Luis Egia Garitagoitiari, 2001/05/25 datarekin. Gobernu Batzordeak, 1999ko martxoaren 10ean, onartu zuen udal langileentzako barne araudia (ordutegiak, lizentziak, baimenak, ...) eta araudi horrek, 18. puntuan, honela dio: ?Inkapazidade totala duen 45 urtetik gorako langileari bere soldataren %20ko pentsioa eskainiko dio Udalak, jubilatu arte, non eta beste lanik egiten ez duen, ez udalean ez udaletik kanpo?. Jose Luis Egiak aukera hau hautatu du eta bestelako lan ordaindua egiteari uko egin dio. Ondorioz, eta alkatearen 145. dekretuaren bidez bere hileko soldataren %20 ematea ebatzi da.
Gobernu Batordeak alkatearen dekretua berretsi du eta honako xehetasun honekin osatu du: Gobernu Batzordeak interpretatzen du ezintasun iraunkor osoa eta kualifikatua aitortzen zaion unean bertan etengo litzatekeela udalaren ekarpena.
Idazkariak ohartarazi du xehetasun hori ez datorrela bat 1999ko martxoaren 10eko erabakiarekin, udalaren ekarpenak langile ezindu osoa jubilatzen den unera arte iraungo duela baitio erabaki horrek.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
3.- Jesús Erice Eliori obra lizentzia ematea, Aizkorri kaleko 4.ean atzeko aldean, dagoen Orquidea taberna egokitzeko.
Jesús Erice Eliok eskatuta tramitatzen ari den espedientea azterturik, Aizkorri kaleko 4.ean atzeko aldean, dagoen Orquidea taberna egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan taberna jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusita, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:
BAT: Jesús Erice Eliori obra lizentzia ematea, Aizkorri kaleko 4.ean atzeko aldean, dagoen Orquidea taberna egokitzeko, hartan taberna jardueran aritzeko, beti ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaile horiek jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.
BI: Obrak buruturik, jardueraren irekidura lizentzia eskatu behar du eta, harekin batera, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
HIRU: Era berean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia ekarri behar du.
LAU: Hain zuzen, 4, 5 eta 6 . zuzenketa neurriak frogatzeko, lokalean eta inguruko etxebizitzetan egin beharko diren hosgabetuko frogak aurkeztu beharko ditu.
BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 189.029,- pta dira.
4.- Rosa Mª Seijó Moreyek, Plastnor 2001, S.L.ren ordezkariari obra lizentzia ematea, Txatxamendi Kalean, 41.ean (Ipintza Industrialdea), pabilioia egokitzeko.
Rosa Mª Seijó Moreyek, Plastnor 2001, S.L.ren ordezkari gisa, eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea ikusirik, Txatxamendi kaleko 41.ean (Ipintza-Industrialdea), pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan poliesterrezko arotzia jarduera jartzeko helburuz, eta udal teknikariak emandako txostena ikusita, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:
BAT: Rosa Mª Seijó Moreyri, Plastnor 2001, S.L.ren ordezkari gisa obra lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 41.ean (Ipintza-Industrialdea), pabilioia egokitzeko, hartan poliesterrezko arotzia jardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
BI: Obrak buruturik, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 23.231,- pta. dira.
5.-Construcciones Guillermo Ibargoyen, S.A., enpresari obra lizentzia ematea, Zubitxo kaleko 23, 25, 27 eta 29.ean dagoen beheko solairuan, saneamendu sarea eraberritzeko.
Construcciones Guillermo Ibargoyen, S.A.k aurkezturiko proiektua azterturik, Zubitxo kaleko 23, 25, 27 eta 29.ean dagoen beheko solairuan, saneamendu sarea eraberritzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusita, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:
BAT: Construcciones Guillermo Ibargoyen, S.A. enpresari obra lizentzia ematea, Zubitxo kaleko 23, 25, 27 eta 29.ean dagoen beheko solairuan, saneamendu sarea eraberritzeko beti ere honako baldintza hauek betetzekotan:
-Obra guztia egiteko: 2 hilabete.
-Sartuko diren hodi berriak partikularrak izango dira, hau da, udal kolektorerainoko hodia partikularra da eta halaxe izaten jarraituko du.
-Obra egiterakoan altxatutako areka edo espaloiaren zintarri edo ertzak, egun dauden moduan jarri behar dira berriz.
-Obra egingo duen enpresak zuzenketa neurriak hartu beharko ditu: hesiak, lurrerako txapak, kolorezko zintak, etab. jarri, alegia.
-Obra hasi baino lehenago, udal aparejadorearekin egon behar dute, udal kolektore berria eta haren koneksioak non dauden in situ ikusteko.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 68.735,- pta dira.
6.- Angel Plaza Rodriguezi, Aselezo, A.I.E.ren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, Lezoko Zerrategiak deritzon industria-poligono bidea konpontzeko.
Angel Plaza Rodriguezek, ASELEZO, A.I.E.ren ordezkari gisa eta Lezoko Zerrategiak deritzon industria-poligonoko urbanizazio proiektuaren barruan, ekialdeko ezpondarako neurri zuzentzaileen proiektuari buruzko dokumentazio osagarria ¾proiektua dagokion elkargo ofizialak bisatua da¾ aurkeztu zuen 2001eko irailaren 25ean eta, bide batez, proiektu hori onartzea eta obra lizentzia ematea eskatu zuen. Arkitekto aholkulariak eginiko txostena ikusirik eta Alkatearen 149. Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituenez, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:
BAT: Angel Plaza Rodriguezi, ASELEZO, A.I.E.ren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Lezoko Zerrategiak deritzon industria-poligonoko bidea konpontzeko, beti ere aurkeztutako proiektuari eta sektore horretako Plan Partziala arautzen duten ordenantzei jarraiki.
BI: Espedientearen kopia bat Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio eta Errepidetako Departamentura igortzea Ipintza Industrialdeako eta Sagasti Industrialdeako sarbideetako biribilgune edo errotondaren harrera egiteko.
7.- Purificación Ferreira Sanchezi lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 24-26.ean dagoen pabilioi industriala lehenengoz okupatzeko.
Purificación Ferreira Sanchezek, Txatxamendi kaleko 24-26.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioi industriala lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du. Horri buruz udal teknikariak egin duen txostena ikusita, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:
BAT: Purificación Ferreira Sanchezi lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 24-26.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioi industriala lehenengoz okupatzeko, 2001eko uztailaren 16an Gobernu Batzordeak jarritako baldintza betetzen baitu.
BI: Obra berriaren eskrituraren arabera, obraren aurrekontu osoa hasierakoa baino altuagoa denez, eraikuntzen gaineko zerga 402.405.- pta da eta lehenengoz okupatzeko lizentziaren gaineko tasa 64.337 pta. Hortaz, guztira, 466.742.- pezeta ordaindu behar ditu.
HIRU: Dokumentazioaren kopia bat Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura bidaltzea.
8.- Mª Nieves Mendizabal y Diaz de Berricanori, Inversiones Argüelles, S.L.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea, Txatxamendi kalekan dauden pabilioi industrial batzuei lehenengoz okupatzeko.
Mª Nieves Mendibal y Diaz de Berricanok, Inversiones Argüelles, S.L.ren ordezkari gisa, Txatxamendi kaleko 1, 3, 5, 7, 9, 45, 47, 49, 51, 53, 55 eta 57.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioi industriala lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatu du; pabilioi horretan 12 lokal daude. Horri buruz udal teknikariak egin duen txostena ikusita, Alkatetzaren proposamenez, Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:
BAT: Mª Nieves Mendibal y Diaz de Berricanori, Inversiones Argüelles, S.L.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea Txatxamendi kaleko, 1, 3, 5, 7, 9, 45, 47, 49, 51, 53, 55 eta 57.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioi industriala lehenengoz okupatzeko; pabilioi horretan 12 lokal daude.
BI: Obra berriaren eskrituraren arabera, obraren aurrekontu osoa hasierakoa baino altuagoa denez, eraikuntzen gaineko zerga 3.900.000.- pta da eta lehenengoz okupatzeko lizentziaren gaineko tasa 521.021 pta. Hortaz, guztira, 4.421.021.- pezeta ordaindu behar ditu.
HIRU: Dokumentazioaren kopia bat Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura bidaltzea.
GIZARTE ONGIZATEA
9.- Gizarte beharrizan larrietarako eskaerak.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proprosatuata Gobernu Batzordeak hauxe erabaki du:
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei etxebizitza alokairua ordaintzeko:
698A......... 79.998,-pta
693A..........133.332,-pta
FAKTURAK
10.- Fakturak onartzea.
Altamirako Altzate igerilekuetan estalki teleskopikoaren instalazioaz Macovur-ek aurkeztutako faktura aztertu eta Alkatetzaren proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:
BAT: Onartzea Altamirako Altzate igerilekuetan estalki teleskopikoaren instalazioaz Macovur-ek behean heldu diren zehaztasunekin aurkeztu duen faktura hau:
- Estalki teleskopikoaren instalazioa, 4. ziurtapena: 6.037.197.- pta. B.E.Z. barne (Erref. ADO-1243-99).
Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hau lantzea:
URGENTZIAZ
11.- Gobernu Batzordeak 2001eko uztailaren 16an hartutako erabakiaren zuzenketa. Erabaki horretan Naturgas enpresari obra lizentzia eman zitzaion 2. faserako gas-hartuneko lanak egiteko (Donibane, Agustina Lizarazu, Aralar, Auñamendi, Larrun eta Urdaburu).
Bigarren baldintzak zion lanak behar bezala bukatuko ziren berme gisa, enpresak aurrekontuaren zenbatekoaren diru kopuru bera eman beharko ziola Udalari.
Gerora egindako eskaera batek eta hari buruz egindako txosten teknikoak diote eragindako urbanizazioaren berriztapenaren berme gisa nahikoa dela 3.000.000 pta. jartzearekin, lan horiek Lezoko alde zaharrari eragiten baitiote.
Horregatik guztiagatik hauxe erabaki da: uztailaren 16ko erabakiaren bigarren baldintza baliogabetzea eta berme gisa 3.000.000 pta. eskatzea.
GALDE ESKEAK.
Ez da galde eskerik izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.516.etik 309.521.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.