2002.eko Azaroaren 29ekoa

Lezon, 2002ko azaroaren 29an, goizeko 11:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko azaroen 7an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko azaroaren 7an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Alkatearen erabakien kontu ematea: alkatearen 250. Dekretua. Dekretu horren bidez Allerru Futbol Taldeari dirulaguntza aurreratzen zaio ohiko jarduerari aurre egin ahal izateko.

Batzordekideek berrestu egin dute dekretua.

3.- Lezoko Unibertsitateko Udalaren nortasun eskuliburuaren aurkezpena.

Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa erraztu aldera 2002ko Ekimen Planean, Idazkaritza Sailak burutu beharreko ekimenen artean, udalaren Komunikazio Plana dago.

Komunikazioa zenbait ataletan sailkatu da: irudi korporatiboa, idatzien estiloa eta komunikazio ekintzak.

Irudi korporatiboaren atalean udal armarri instituzionalaren deskribapena egiten da, irudi berria (logotipo berria) aurkezten da eta hauen erabileraz aritzen da, papertegiaren itxura finkatuz.

Bigarren atalean administrazioaren idazkera estiloaz aritzen da. Ahalik eta testu ulerterrazagoak sortu nahian ohikoen erabiltzen diren idatzien eredua aurkeztu da.

Eta azken atalean, hirugarrenean, udal zerbitzuen komunikazio ekintzen egutegia proposatzen da.

Gestio Taldean (komunikazio ekintzen egutegia) eta administrariekin (testu ereduak) landu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Bere oniritzia ematea eskuliburuari.

BI: Gainontzeko korporazio kideei ere dokumentu hauen berri emango zaie 15 eguneko epean bere ekarpenak egin ditzaten.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

4.- José Antonio Dozagarat Anduezari, U.U.D.1ean 1 eta 2 eremuetan kokaturik dauden Donibane kaleko 18, 20 eta 22. atzealdeko etxeak botatzeko lizentzia ematea.

2002ko irailaren 10ean arkitektoak Jauregi-aldeko 1. eta 2. zenbakietan dauden eremuetako eraikinak eraisteari buruzko eskaeraren inguruko txostena egin zuen. Bertan, José María Dozagarat Anduezak aurkeztutako eraisteko proiektuari baiezkoa eman zitzaion, baimena ematea Konpentsazioko Proiektuaren behin betiko onarpenaren baldintzapean jartzea proposatuz.

2001eko irailaren 26ko Gobernu Batzordeak proiektuaren aldeko txostena egiteko erabakia hartu zuen, kudeaketa-proiektua bideratzera eta onartzera baldintzatuz. 2002ko urriaren 23an, José Antonio Dozagarat Anduezak eta José María Ibañez Muñozek idatzi bat aurkeztu zuten, non Udalak jada emandako eraisteko baimenari buruz ezarritako baldintza atzera bota zezan eskatzen zuen, jausteko arriskua barne, eraikinen etengabeko narriadura zela eta.

Arkitekto aholkulariak, eskaera aztertu ondoren eta indarrean dauden AASS kontuan hartuz, hauxe jakinarazten du:

"Eskatu den eraisteko baimenak Donibane kaleko 18. eta 20. zenbakiei eta 22. zenbakiko zati bati eragiten dio. Udalak eraisteko baimen honi baiezkoa eman zion, Konpentsazioko Proiektua idaztera eta onartzera baldintzatuz.

Promociones Jauregi-alde, S.L. da jarduera-eremuko lursail guztien jabea. Bestalde, 18. zenbakian dagoen eskuineko lokalaren beheko solairuak alokairu hitzarmen bat du.

Konpentsazioko proiektua aurkeztu da eta hasierako onarpena jasotzeko bidean da. Bertan, sortuko nahiz aurkeztuko diren lursailen jabetza deskribatzen da. Halaber, obligazioz laga beharreko lurzoruen eta AASS-en Aldaketak UAD6 eta SG5 eremuetan ezartzen dituen erreserben kokapena zehazten da.

Eremuan dagoen karga bakarra 18. zenbakian dagoen beheko solairuaren alokairua da, eta kontuan hartuz eraikin hau 20. zenbakitik bananduta dagoela, behean sinatzen duen teknikariak hauxe dio: 20. zk. duen eraikinaren eta 22. zk. duen eraikinaren zati baten eraiste-lanak hasi ahal izango dira, baldin eta 18. zk. duen eraikinaren egonkortasuna bermatzen bada. Horretarako, eta burututako ekintzen aurrean arreta-neurri gisa, eraisteko lanak 18. zk.tik urrunen dagoen esparrutik hasiko dira. Hortaz, 18. zk. duen eraikinak eraso txikiena jasanez gero, Udalak eraiste-lanak berehala geldiaraziko ditu".

Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: José Mª Dozagarat Anduezari 20. zk. duen eraikina eta 22. zk. duen eraikinaren zati bat eraisteko lan-baimena ematea, baldin eta 18. zk. duen eraikinaren egonkortasuna bermatzen bada. Horretarako, eta burututako ekintzen aurrean arreta-neurri gisa, eraisteko lanak 18. zk.tik urrunen dagoen

esparrutik hasiko dira. Hortaz, 18. zk. duen eraikinak eraso txikiena jasanez gero, Udalak eraiste-lanak berehala geldiaraziko ditu.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 689,38 euro ordaindu behar du.

5.- Kale garbiketa zerbitzuaren kontratazioa arautuko duen baldintza teknikoen orriaren aurkezpena. Esleitze prozedura irekitzea eta premiazkoa deklaratzea.

Baldintzen orria aurkeztu da baina ez da onartu zuzenketa batzuen zain geratu delako. Alkateak dekretuz onartuko du.

6.- Caza y Pesca Jaizkibel ? Allerruren ordezkari Claudio Arregi Garmendiari obra lizentzia ematea, Lopene plazako 5.ean dagoen lokala gaitzeko, hartan "kirol eta gastronomi elkartea" jardueran aritzeko.

Caza y Pesca Jaizkibel ? Allerruren ordezkari Claudio Arregi Garmendiak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, Lopene plazako 5.ean dagoen lokala gaitzeko lizentzia eskatu baitu, hartan "kirol eta gastronomi elkartea" jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Caza y Pesca Jaizkibel ? Allerruren ordezkari Claudio Arregi Garmendiari obra lizentzia ematea, Lopene plazako 5.ean dagoen lokala gaitzeko, hartan "kirol eta gastronomi elkartea" jardueran aritzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako 18 neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du eta horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako 18 neurri zuzentzaileak bete direla banan bana justifikatuz.

HIRU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 8.342,37 euro ordaindu behar du.

GIZARTE ONGIZATEA

7.- Elbarrituen garraiorako ibilgailuentzako aparkaleku-txartel berezia ematea Aurelia Gómez Ortegari.

Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Aurelia Gomez Ortegak egin duen eskabidea ikusi eta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Aurelia Gomez Ortegari. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

KULTURA ETA EUSKARA

8.- Pasaia Lezo Lizeoari dirulaguntza emateko proposamena "gurasoak esan nahi dizuet..." liburuxka saila argitaratu ahal izateko.

Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hau ematea erabaki du:

BAT: "Gurasoak esan nahi dizuet? "liburuxka saila argitaratu ahal izateko dirulaguntza gisa, Pasaia Lezo Lizeoari, 1.200 euro zuzentzea, (AD-960).

Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren)

9.- Proposamena, R.M. Azkue ikastolari 2003 urteko ibilaldia aurrera eraman ahal izateko, dirulaguntza emateko.

Atxikitako dokumentazioa eta Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hau ematea erabaki du:

BAT: 2003 urteko IBILALDIA jarduera aurrera eraman ahal izateko dirulaguntza modura 250 euro ematea Lekeitioko R.M. Azkue Ikastolari (AD-1023).

10.- Obra proiektuaren onarpena, Jaizkibel Azpi Herri Eskola ikastetxean Auditorium baten moldaketarako.

Román Egaña Salaberria arkitekto teknikoak idatzitako obra proiektuaren kontu eman du alkateak. Aurrekontua 167.522,22 euro da (BEZ barne)eta obra gremioka egiteko asmoa dago. Gobernu Batzordeak proiektua onartu du.

11.- Gabonetako ekintzak aurrera eraman ahal izateko hainbat dirulaguntza ematea:

Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

BAT: Hezikuntza Guraso Elkarteari Gabonetako Olentzeroa antolatzeagatik dirulaguntza gisa, 300 euro zuzentzea (AD-1071).

Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren)

BI: Ixerka! Haur eta Gazte Sailari Gabonetako tailerra aurrera eraman ahal izateko, dirulaguntza gisa, 1.700 euro zuzentzea (AD- 1059).

Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren)

HIRU: Oroitzene AEK Euskaltegiari Gabonetako ekintzak aurrera eraman ahal izateko, dirulaguntza gisa, 1.292,18 euro zuzentzea. (AD-1072).

Lezoko udal araudiak bere 11. atalean jasotzen duen bezala, bi zatitan ordainduko da (%60 onarpenean eta %40 jardueraren justifikazioa egin ondoren)

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.756tik 309.760ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna