Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2003ko maiatzaren 14ean, 8:30 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO ETA PREMIAZKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (Batasuna) alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena Iza (Batasuna), Imanol Esnaola Arbiza (Batasuna), Juli Del Sol Bermejo (Batasuna), Iñaki Labaka Loperena (Batasuna), Inmaculada Muñoz Martinez (Batasuna), Iñaki Zabaleta Zabala (Batasuna) eta Pello Garbizu Azkue (EAJ).
Ez dira bilkurara etorri:, Jesús Mª Martiarena Jaka (EAJ), Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA ), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE), Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE) eta Gurutze Sein Cordero (EA)
Bertan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi, udal idazkariak.
Bertan dira ere Hirigintza Departamentuko arduraduna den, Aitor Iztueta eta udal arkitekto aholkularia den Raimundo Mendiburu.
1.- Deialdiaren premiazkotasuna berrestea.
Alkateak premiazkotasuna berresteko bilera deitu izanaren arrazoia azaldu du: osoko bilkura honek apirilaren 11an onartutako S 3 sektoreko lursail baten azalera eskubidearen esleipen baldintzak aldatzea proposatzea. Aldaketa inportanteena lizitazio tipoarena da erabilitako balorazio ekonomikoa okerra izan zelako eta jaso beharko lituzken karga guztiak jasotzen ez dituelako. Beraz lehen onartutako tipoa ez da zuzena eta hura zuzentzea proposatuko da gaurko bileran.
Alkatearen esanetan jakina da babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko administrazioen sustapen ekonomikoa ohikoa dela, bai lurra eskainiz, bai urbanizazioa ordainduz, e.a. . Lezok lurra eskaintzeaz gain gizarte zerbitzuetarako azpiegitura egitea (700.000 euroko kostekoa) eta 91.000 euro inguruko dirua eskatzen zuen. Baldintza horietan ez da bidagarria. Bai gai hori eta bai etxebizitza eta garajeen proiektuan zenbat aldaketa eginez lehiaketa deitu nahi da berriz eta publizitatea egiteaz gain interesa azaldu duten enpresei gonbitea egin bere eskaintzak aurkezteko.
Udal arkitekto aholkulariak aldaketa hauen inguruan egin duen txostena irakurri du.
Hirigintza departamentuko arduradunak pleguari proposatu zaizkion aldaketak irakurri ditu banan banan, 9., 11., 16., eta 21. oinarrietan egiten direnak hain zuzen.
Pello Garbizuk txostenen kopia eskatu du.
Argibide hauen ondoren osoko bilkurara bertaratu diren zazpi zinegotzien aldeko botoarekin (alkatea eta Batasuneko gainontzeko zinegotziena) eta abstentzio batekin (EAJko zinegotziarena) bileraren premiazkotasuna berretsi da.
2.- Proposamena, S. 3 Sektoreko lursail baten azalera eskubidearen esleipen baldintzak aldatzeko.
Alkateak erabaki proposamena azaldu du. Honela dio hitzez hitz :
"2003ko apirilaren 11an Lezoko Udalako osoko bilkurak erabaki zuen D-3 sektorean dagoen udal jabegoko lursail baten azalera eskubidearen esleipena eta lagapena.
Erabaki honi zegokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 80 alean argitaratu zen 2003ko apirilaren 30an.
Udal arkitektoaren txostena kontuan izanik.
PROPOSAMENA:
BAT: Baldintza pleguaren ondorengo atalak aldatzea: bederatzigarrena, hamaikagarrena, hamaseigarrena eta hogeita batgarrena hain zuzen ere.
BI: Lizitazio honetara proposamenak aurkezteko epea luzatzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean erabaki honen iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 3garren egun naturala arte."
Alkateak dio proposamenaren zergatiak premiazkotasuna argudiatzerakoan esandakoak direla. Besterik gabe, gaia bozkatzea proposatu du.
Idazkariak dio egingo den lizitazio publizitatea izango badu ere ez duela Kontratazio Legea betetzen epeetan eta gasturako udal aurrekontuan kontsignaziorik dagoen ez delako justifikatu.
Alkateak dio lehiaketaren publizidaderako GAOko iragarkiaz gain prentsa eta gonbite pertsonalak egingo direla. Bestalde dio Eguneko Zentroa eta apartamentu tutelatuak eraikitzeko Foru Aldundiaren dirulaguntza izango dela eta dirulaguntza horren bidez gastu hau finantzatzea proposatuko duela. Eskaintzak ezagutu ondoren proposatuko omen du gastu hau jasoko duen aurrekontu aldaketa eta hala beharrez gero osoko bilkurara ekarriko duela.
Proposamena onartu da aldeko zazpi botoekin, alkatearen eta Batasuneko gainontzeko zinegotzienak, eta abstentzio batekin, EAJko zinegotziarena.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 8:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.566.etik 310.567.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.