2013ko irailaren 26a

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2013ko irailaren 26an, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso eta Luis Garrido Corral (BILDU udal taldekoak), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza eta Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldekoak).

Ez dira bileran izan, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Naroa Tubilla Ziganda, Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldekoak) eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Sozialistas Vascos)

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Alkateak, gai zerrendan sartuta ez dagoen puntu bat, urgentziaz sartzeko proposamena egiten du. Hain zuzen, alkatetzak, 2013ko irailaren 4ean emaniko D13/0788 ebazpena berrestea, Pedro Etxarriri Errenteriako udalean kontuhartzaile gisa lan egin dezan baimena ematearena.

Udalbatzak aho batez gaia urgentziaz tratatzea erabaki du, gai zerrendan bigarren tokian tratatuko da.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko maiatzaren 29ko eta uztailaren 18ko osoko bilkurako aktak onartzea.

Aktak onartu eta sinatu egin dira. Uztailaren 18ko aktan zuzenketa bat egin da Kepa Garbizuren eskariz: aktaren lehen orrian, gai-zerrendako lehengaian jasotzen den maiatzaren 29ko aktaren akats zuzenketa Kepa Garbizuren ekimenez egin zela jasotzea eskatu du.

2. D13/0788 dekretua (Pedro Etxarri Ollokiegiri baimena Errenteriako udalean kontuhartzaile gisa lan egitea), berrestea

Alkateak urgentziaz proposaturik aldeko 6 botoekin (BILDU udal taldekoak) eta kontrako 3 botoekin (EAJ-PNV udal taldekoak) D13/0788 dekretua berretsi da. Honela dio ebazpenak:

Errenteriako kontuhartzaileak borondatezko erretiroa eskatu du 2013ko irailaren 13tik aurrera.

Lanpostua behin-betiko betetzeko urtero egiten diren lehiaketa bidez betetzen den arte, lan postu hori behin-behinekoz betetzeko Errenteriako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari tramiteak egitea eskatu zion, baina izapideek ez dute emaitzik eman.

Egoera honen aurrean, Errenteriako Udalak bitarteko Kontuhartzaile bat izendatzeko hautaketa prozesu bati ekitea aurreikusi du. Prozesu hori amaitu bitartean Lezoko Udalari bertako Kontuhartzailearen lankidetza eskatu dio, Errenteriako Udalean kontuhartzaile lanak egin ditzan.

1994ko uztailaren 29ko Errege Dekretuak, estatu mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioei gordeta dauden hornikuntza arautzen duenak, 4.2 artikuluan, egin behar honetarako metaketa erregimena gauzatzea planteatzen da. Ikusirik baita, interesatua, Pedro Etxarri Ollokiegi prest dagoela aipatu lan postua betetzeko, Alkatetza honek zera ERABAKI DU:

BAT: Udal honetako kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegiri baimena ematea, metatze erregimenean eta behin-behineko Kontuhartzailea hautatzeko prozesua burutzeko behar den denboran, Errenteriako Udaleko kontuhartzaile lanpostuari dagozkion funtzioak bete ditzan.
BI: Pedro Etxarri Ollokiegi, Errenteriako Udalean metatze erregimenean diharduen bitartean, Lezoko Udalean jornadaren %80an lan egingo du eta soldataren %80a jasoko du.

HIRU: Hurrengo Osoko Bilkuran dekretu hau berrestea.

3. Diktamina, 2013. urteko Plantila Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda aldaketaren onarpenerako (2013PE290002)

Alkateak, diktamina onartzea proposatzen du. Honela dio diktaminak:

“Udalbatzak 2012/11/29an egindak bilkuran 2013. urteko Plantila Organikoa eta Lan Postuen Zerrenda onartu zituen.

Ondoren, 2013ko uztailaren 18an egindako osoko bilkuran 2013. urteko Lan Postuen Zerrendaren aldaketa onartu zen, bertan ezartzen ziren musika irakasleen dedikazio porzentaia gauzatutako matrikulazioen araberakoak.

Oboe ikasteko izena ikasle batek soilik eman du, matrikulazio epea amaitu eta gero. Hori dela eta, irakaslearen lan jarduna %1,33koa izango dela ondorioztatzen da.

Egoera honen aurrean, ikaslea beste instrumento baten ikasketara bideratu da eta oboe irakaslearen plaza amortizatzea proposatu da.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loiarte, Angel Portugal Formoso eta Eneko Lartige Zabalekuren aldeko botoekin, Mikel Antxon Brusinen kontrako botoarekin eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin, Barne Batzordeak, behean heldu dena diktaminatu du Osoko Bilkurak onar dezan:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2013ko Plantila Organikoari eta Lan Postuen Zerrendaren aldaketari, oboe irakasle plaza amortizatuz.

BI: Espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunez.

HIRU: Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, aldaketa behin betiko onartu eta argitaratzeko agindua emango litzateke, bestelako erabakirik hartu beharrik gabe. “

Diktamina bozkatu eta onartu egin da aldeko 6 botoekin (BILDU udal taldekoak) eta kontrako 3 botoekin (PNV-EAJ udal taldekoak).

Kepa Garbizuren aurkako botoaren azalpena eman du. Bere iritsiz onartu den lanpostu galera hau udalbatzak 2012ko martxoaren 28an musika eskolako matrikulen onurak kentzetik datorrela dio, 35 ikasleek baja izan ziren musika eskolan eta orain amortizatzen den lanpostu honengan ere eragina izango zuen neurri hark.

Mikel Arrutiren ustez ezin dira lotu Garbizuk aipatutako datuak eta lanpostu honen desagertzeak. Beti izan omen dira oso ikasle gutxi oboe tresnan. Matrikulen laguntzen inguruan dio diru sarrera gutxien dutenei laguntza gehiago ematea erabaki zela 2012ko martxoan.

4. Diktamina, Auto-Taxi zerbitzuaren Udal Ordenantzaren onarpenerako (2013H0290001)

Eneko Lartige Zabalekuk, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak, diktamina onartzea proposatzen du. Honela dio diktaminak:

“2013ko irailaren 18an Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Batzordea egin zen.

Taxi zerbitzuaren ordenantza idazterakoan ondorengo hauek izan dira kontuan.

Batetik euskal erkidego autonomoan indarrean dagoen legedia hau da:

- 2/2000 Legea, ekainaren 29koa, Bidaiariak Herri Barruan eta Herriz Kanpo kotxez garraiatzeko Zerbitzu Publikoa Arautzen duena.

- 243/2002 DEKRETUA, urriaren 15ekoa, bidaiariak herri barruan eta herriz kanpo kotxez garraiatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua onartzen duena.

Bestetik Udalen eskumenei dagokienean, berariaz aipatu behar dira, bai Toki-Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 2. artikuluko 1. paragrafoa, toki-erakundeek beren interesak ukitzen dituzten gaietan parte hartzeko duten eskubideari Estatuak eta autonomia erkidegoek zor dieten errespetuari buruzkoa, eta bai lege beraren 25.2.11) artikulua, zeinak «nolanahi ere» eskumenak ematen baitizkie erakunde horiei «bidaiarien garraio publikoaren arloan». Gogoratu beharra dago, gainera, 86.3 artikuluak toki-erakundeentzat funtsezkotzat jotzen duela bidaiariak garraiatzeko zerbitzu publikoa.

Horiek horrela, herri barruan jarduera burutzeko behar diren lizentziak emateko eskumena ematen zaie udalei, baita zerbitzua emateko modua orokorki arautzeko eskumena eta zerbitzuak ikuskatu eta zigortzeko eskumena ere.

Ondorioz onartzea proposatzen den ordenantza honek arestian aipatu legedi autonomikoa osatzea du xede, Lezoko taxi zerbitzua arautuko duen lege marko oso bat izateko.

Eneko Lartige, Ainhoa Zabalo, Angel Portugal eta Mikel Antxon Arrizabaldaren botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioekin Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onarpena ematea Taxi zerbitzuaren Ordenantza.

BI: Informazio publikorako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

HIRU: Jendaurreko epean alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.”

Kepa Garbizuk dio ez dutela alde bozkatuko, behar bada jendaurreko epean alegazioak egiteko aukera erabili nahi dutelako.

Diktamina onartu egiten da aldeko 6 botoekin (BILDU udal taldekoak) eta 3 abstentziokin (PNV-EAJ udal taldekoak)

5. Diktamina, 2014.ekitaldirako Ordenantza Fiskalen onarpenerako (2013KO290005)

Alkateak, diktamina onartzea proposatzen du. Honela dio diktaminak:

“Ogasuneko batzordearen lehendakariak azaldu ditu 2014. urterako ordenantza fiskalak eratzeko erabilitako irizpideak, ikerketa ekonomikoen eta kontuhartzailetzaren informeetan oinarriturik.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, Kontu eta Ogasun batzordeak, 2013ko irailaren 18an egindako bilkuran behean heldu dena, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo eta Eneko Lartigeren botoa alde dela eta Kepa Garbizu eta Mikel Antxon Arrizabalagaren abstentzioarekin

DIKTAMINATZEN DU:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo Ordenantza Fiskal hauen aldaketari:

? 2014ko egutegi fiskala eta Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra
? 1. Ondasun Higiezinen zerga
? 6-1. Lurzoru, lurpe edo hegal-kinaren aprobetxamendua
? 6-2. Ibilgailuen sarrerak eta ibiak
? 6-3. Jabari publikoaren erabilpen pribatiboa
? 6-4. Jabari publikoaren erabilpen pribatiboak jaietan
? 6-5. Udal lokalak erabiltzearen tasa
? 6-6. Ibilgailuak erretiratzea
? 6-7. Igogailuak, antenak eta besteak
? 7-1. Ura
? 7-2. Estolderia
? 7-3. Zaborra
? 7-4. Herriko Kanposantua
? 7-5. Autotaxi Lizentziak
? 7-7. Jardueren ikuskaritza
? 7-8. Hirigintza lizentziak
? 7-9. Eskaera bitartez emandako dokumentuak
? 7-11. Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate igerilekuak
? 7-13. Udalekuak
? 7-14. Ludoteka
? 7-16. Udal zerbitzuaren lan orduak
BI: Informazio publikorako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.”

Ainhoa Zabalo alkateak, diktamina azaltzen du. Orokorrean, 2014. urterako %1,8ko igoera proposatzen dela dio. Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, 2. urtez, izoztuta geratuko da.Zabor tasan, etxean autokonposta egiten duenari, %40ko hobaria aplikatuko zaio. Ludoteka zerbitzua erabiltzen dutenentzat, 35€tik 50€ ordaintzeko proposamena egiten da. Udalekuetan familia ugariei %20ko deskontua egingo zaie.

Kepa Garbizuk dio akatsa dagoela banatutako dokumentazioan, 6. Orrialdean 3. Artikulutik 9.artikulura pasatzen delako. Ez dago ados Gipuzkoan altuena den IBIa %1,8an igo nahi delako. Ibilgailuen gaineko zerga nahiz eta izoztu Gipuzkoa eta Estatatuko altuenetako dela dio, eta ez dago ados horrekin. Igerilekuko uraren prezioa jeitsi izanarekin ere ez dago ados edozein herritarrena baina 42 bider merkeago delako. Lehiaketa ondoren egindako aldaketa hori lehiaketari tranpa egitea dela dio, baldintzak ondoren aldatu zirelako.

Alkateak erantzun egin dio Garbizu jaunari. IBIarenaren inguruan dio iaz gai berdinarekin bilera batera gonbidatu zutela kontuhartzailearekin batera eta aurten dudak baldin baditu berriz ere bilera deituko dutela. Ibilgailuen zerga bigarren urtez jarraian izoztu izana azpimarratu du. Kiroldegi eta igerilekuen ur prezioak plenoak onartutakoak direla dio, zerbitzuari eusteko.

Diktamina onartu egiten da aldeko 6 botoekin (BILDU udal taldekoak) eta kontrako 3 botoekin (PNV-EAJ udal taldekoak)

6. Diktamina, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmenaren (udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko) onarpenerako (2013KO360001)

Alkateak, diktamina onartzea proposatzen du, honela dio diktaminak:

“Udal Kontu- hartzaileak erabaki proposamenaren berri eman du. Proposamenak honela dio:

“Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalaren zuzenbide publikoko sarrera guztiak bide exekutiboan biltzeko aukerarekin jarraitzeko, lankidetza hitzarmen berria onartu behar da.

Hori ikusirik, Ogasun Batzordeko lehendakariak, Ogasun eta Kontu batzordera darama ondorengo

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena eta horren eranskinak sinatzea onartu.”

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, Kontu eta Ogasun batzordeak, 2013ko irailaren 18an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo, Eneko Lartigeren eta Mikel Antxon Arrizabalagaren botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan.”

Diktamina, udalbatzak aho batez onartzen du, aldeko 9 botoekin (6 BILDU udal taldekoak eta 3 EAJ-PNV udal taldekoak)

7. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketena (2013KO030009 eta 2012KO010004)

Alkateak egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2013KO030009 eta 2013KO010004 espedienteetan jasoak. Hain zuzen, ontziratu zaitez kanpainarena eta Behemendirekin batera, espezie inbaditzaileen aurkako kanpaina.

8. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkatea mintzatzen da eta esan du, gaur, goizeko 10etan Batzorde Bozeramailea egin duela, Kepa Garbizurekin (EAJko zinegotzia) batera. Hondoko gaiak eztabaidatu dituzte eta alkateak hitz egindako gai horien azalpena egiten du:

Gizarte Zerbitzuak

Azaroko aurreikusten ari dira, emakumeari zuzendutako autodefentsa ikastaro bat egitea, dohainik izango da.

Berdintasunarekin lotuta egindako logo lehiaketan parte hartutako logo guztiekin, erakusketa bat egingo da.

Osakidetzarekin hitzarmen bat sinatu da, hain zuzen Koordinazio sozio-sanitarioko protokoloa Hitzarmenaren helburua Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Lezoko Osasun Zentroko koordinazioa zehaztea izango litzateke.

Lezoko Osasun Zentroak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradunek osasun edo/eta arazoak izan edo izateko arriskua duten pertsonen arretan parte hartzen duten agenteen arteko koordinazioa beharrezkoa delako sinatu da bi instituzioen arteko hitzarmena.

Helburu nagusiak bi dira:

• Kasuen antzematea bideratzeko modua jarri nahi da, helburuen eta jardunbide bateratuen definizioa elkarrekin identifikatuz.

• Bestetik, neurri sozial, sanitario edo beharrezkoak direnak egokitu eta aktibatu nahi dira, eta bide batez, jarraipena egin nahi da funtzionamendu egoki baterako.

Hitzarmenak eragiten die euren arazoa edo arrisku egoera modurik eraginkorrenean konpontzeko sistema sanitarioaren eta gizarte zerbitzuen esku-hartze bateratua behar duten pertsona edo familiei. Besteak beste, ahultasun eta arrisku egoeran dauden adineko pertsonak; gizarte bazterketa pairatzen dutenak; buruko gaitz larrika dituztenak; babesgabetasun egoeran edo arriskuan dauden adingabeak edota genero indarkeriaren biktimak.

Udaltzaingoa

Alkateak dio, jaiak arazo larririk gabe pasa direla balantzea oso positiboa izan dela. Pibote hidraulikoa puskatu dela dio, baina konponduta dagoela jadanik.

Hirigintza

Zenbait inzidentzien kontu eman ditu alkateak:

• Argiterian koadro bat aldatzen ari dira. Plazeta inguruan, egin da, arazoak ematen baizituen
• San Markosi zabor tonak kudeatzeagatik, hilabetero ordaintzen zaizkion bataz-besteko 17.000€en fakturak, maiatzetik aurrera jaitsi egin dira. Bataz-beste, oraingoak 3.000€koak dira.
• Atez-ateko bulegoa tokiz aldatu dela esan du.

Kontuhartzailetza

• Errenteriako udalak, laguntza eskatu dio Lezoko udalari, kontuhartzaile gabe daude eta horretarako, Lezoko udaleko Kontuhartzaileak bertan egingo du lan hilabete batzuetan. Hemen Lezon, %80ko lanaldia izango du.

Kultura

Jaie buruz esan du, intzidentzi nabarmenik gabe igaro direla. Rock kontzertua ez zen egin, itotiak zeudelako.

Orokorrean, administrariak atez-ateko inguruan ikastarotxo bat jaso dutela esan du alkateak, hemendik aurrera gertatu daitezkeen inzidentzien aurrean nola jokatu eta nola bideratu jakiteko.
Oarsoaldeko garapen agentzian, kontseilari baten aldaketa egon da. Asier Mugikaren ordez, Julen Mendoza alkatea izango da kontseilari berria.
Ikurriñaren inguruan, Ainhoak, jaialdi bat egin daitekeela proposatzen dio Kepari, aldi berean, lan talde baterako gonbidapena egin dio alkateak.
Udalaren jarrera epaitegietan, egurra ez botatzearena izaten dela argitu du alkateak.
Kepak (EAJ udal taldeko zinegotzia), markesaneko akanpatuei buruz galdetu du, bai eta Kale Nagusiaren egoera oso gaizki dagoela esaten du, lan talde bat egingo dela arazoari aurre egiteko.

9. Galde-eskeak.

Kepa Garbizuk diru-laguntzen deialdiei buruzko 5 galdera egin ditu; hain zuzen,

• Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerena.
• Liburutegi, kultura eta sustapen programane konturako laguntzena.
• Zerbitzu publikoetan enplegua bultzatzeko programenarena.
• Hiri hondakin sortze-prebentzioaren eta berrerabilpenaren arloko jarduerena.
• Garapen jasangarria sustatzeko ekintzena

Alkateak dio, aurkezten dituen idatzizko galderen inguruan, behin eta berriz esan duela udaletxeko ateak irekiak dituela bertan erantzuna jasotzeko.

Kepa Garbizuk esaten du, alkatearen lana dela udal langileak hortaz ohartzea, eta berak agindu behar duela.

Idatziko galderez gain, hitzez, Kepa Garbizuk, proposamen bat egin du emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako protokoloaren neurri urgenteenak martxan jartzeko. Alkateak dio horretan ari dela Oarsoaldean eratutako mahai tekniko politikoa eta aurtengoa dela lehen aldia aurrekontuetan ekintza horietako diru partida aurreikusi dela.


Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:15ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1106004tik 1106011ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna