LEZOKO IV. ANTZERKI TESTU LABURREN LEHIAKETA ABIATU DA
|
Azken hiru urteetan Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketak izandako arrakastaren ondoren, Lezoko udalak eta HIKA Teatroak laugarren edizioa jarri dute martxan. Proiektu hau HIKA Teatroa Lezoko herrian garatzen ari den LEZO ESZENA 2026 izeneko bitartekaritza, sentsibilizazio eta publiko berriak sortzeko programaren barne kokatzen da eta, besteak beste, antzerki egileak ikusaraztea, gazteak antzerkigintzara hurbiltzea eta talentu berriak idaztera animatzea du helburu. Iaz bezala, aurten ere euskararen aldeko apustua egin dute eta euskaraz idatzitako testuak baino ez dira onartuko. Testuek gai librea izango dute, baina Lezoko herria traman agertu beharko da (idazleak nahi duen moduan). Testuak bidaltzeko epea apirilaren 23an hasi eta irailaren 11n bukatuko da. Aste bete geroago, irailaren 18an, lau finalisten izenak argitaratuko dira. Testu finalista hauen irakurketa dramatizatua, urriaren 3an ospatuko da “Lezoko irakurketa dramatizatuen IV. PARTIDA” delakoan. Parte hartzeko oinarriak hemen daude ikusgarri. |
