2006.eko Irailaren 18ekoa

Lezon, 2006ko irailaren 18an, astelehena, goizeko 10:45etan, Osoko Bilkura bukatu ondoren, hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Idazkariak ohartarazi du, deialdia egin zenean ez zela proposamenik, ez txostenik, gaiaren inguruan eta horregatik ez zirela bidali deialdiarekin. Espedientea bilera honetan bertan jaso duela esan du.

1.- Etxetxiki baserriko exekuzio proiektuaren onartzeko proposamena

Jose Maria Goienetxea Makusok, obra lizentzia eskatu zuen 2005ko abuztuaren 25ean Etxetxiki izeneko baserriaren zati bat eraitsi eta baserria eraberritzeko.

2005ko irailaren 12an udal arkitekto aholkulariak eskaeraren aldeko txostena egin zuen

Lezoko Udal Gobernu Batzarrak 2005ko irailaren 12an bertan arestian aipatu obrak egiteko lizentzia eman zuen.

2005ko azaroaren 10ean Lezoren Alde Herri Plataformak birjarpen helegitea tarteratu zuen irailaren 12ko udal akordioaren aurka ondorengo arrazoi hauetan oinarrituta:

- ?Ez da birgaipena, baserria handitzea baizik. Aurkezturiko proiektuaren arabera ez dira errespetatzen jatorrizko higiezinaren eraikigarritasuna eta bolumetria konposizioa. Adibidez eraikigarritasuna bikoiztu egiten da.

- 1998ko azaroaren 24ko 82/98 Dekretuak xedatzen duena ez da betetzen. Lurzoru hiritarrezinean lehendik dauden nekazaritza ustiapenei lotutako etxebizitzak egiteko baimenak eskatzen dituztenek, dagokion eraikuntza proiektuaz gain, proiektuetako eraikin berrien bideragarritasunaren eta premien azterketa aurkeztu beharko dute, eta ondoren Foru Aldundiko Nekazaritza eta ingurugiro Departamentuari txostena eskatu behar zaio. Aipaturiko izapideak ez dira bete.

- Obra lizentziak ez du aipamenik egiten ondoko txabola handitzeko egiten ari diren lanetaz.?

Hartutako erabakia berraztertu eta atzera botatzea eskatzen dute.

Udal Arkitekto aholkulariak 2005ko azaroaren 30ean egindako txotenean zera proposatzen du, Foru Aldundiari 82/1998 Foru Dekretuak eskatzen duen aurretikako txosten loteslearen eskaera egitea.

2006ko urtarrilaren 10ean Lezoko Udalak Foru Aldundiari Etxetxiki baserria parte batean eraisteko eta hura birgaitzeko oinarrizko proiektua igorri zion, aplikagarri balitzaio, 82/1998 Foru Dekretuan aurreikusitako txotena egin zezan.

2006ko urtarrilaren 16an egindako Tokiko Gobernu Batzordean zera erabaki zen: Lezoren Alde Plataformak aurkezturiko helegitearen erantzuna atzeratzea erabaki zen, Foru Aldunditik erantzuna jasotzeke baitzegoen.

2006ko apirilaren 10ean eman zaio sarrera Lezoko erregistroan Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentuak egindako txostenari, Udalak eskaturiko kontsultari erantzuten dionari, alegia. Txosten horren arabera Etxetxiki baserria:

?Nekazaritza Ustialekuen Erroldan jasota dauden datuen arabera, gaur egungo ustialekuaren maila ekonomikoak ez du gainditzen 82/1998 Foru Dekretuak eskatzen duen gutxieneko bideragarritasuna etxebizitza berria eraikitzeko.

Kontuan hartu behar da Landa Inguruaren Garapenerako Departamentuak baiezko iritzia emango diola baserri bateko lur sailetan etxe berri bat eraikitzeko baimenari, baldin eta baserriak bizitzeko baldintzak betetzen ez baditu, erortzeko arriskuan badago edo eta konpontzea ezinezkoa bada. Hori guztia udaleko arkitektoaren txostenaren bidez egiaztatu beharko da?.

2006ko ekainaren 7an udal arkitekto aholkulariak arestian aipatu gaiei buruzko txostena egin zuen.

2006ko abuztuaren 3an ematen zaio sarrera Lezoko erregistroan Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentuak gain honi buruz egin duen bigarren txostenari. Arkitekto ahokulariaren txostena Jose Maria Goienetxea Makuso jaunak igorri duela argitzeaz gain, aipatu txotenak eraikin berriaren beharra justifikatzen duela irizten dio aipatu Foru Aldundiko Departamenduak eta beraz bi etxebizitzako etxe berriaren eraikitzeari aldeko txostena ematen dio.

Hirigintza teknikariak bere txostenean zera dio besteak beste:

?Lezoko Udal Gobernu Batzarrak 2005eko irailaren 12an obrak egiteko lizentzia eman zuen Etxetxiki izeneko baserriaren zati bat eraitsi eta baserria eraberritzeko. Aurkezturiko proiektua aztertuta, ordea, garbi dago baserria eraitsi eta berri bat eraikitzea dela benetako xedea. Gainera, eraiki nahi de baserri berria aurrekoa baino askoz ere handiago da proiektuan jasotzen den moduan. Horrek ezinbestean 1998ko azaroaren 24ko 82/98 Foru Dekretuak xedatzen duen izapidea aurrera eraman beharra dakar, hain zuzen ere loteslea den Foru Aldundiko Landa Ingurumenaren Garapenerako Departamentuaren txostena. Beraz, lizentzia arauturiko ezinbesteko izapide bat egin gabe eman da.

Auzitegi Goreneko jurisprudentziak garbi utzi du, lur ez urbanizagarrian egin behar diren hainbat obra egiteko derrigorrezkoa den organo autonomiko egokiaren ( Euskal Erkidego autonomoan, lurralde historikoen legea dela eta, Foru Aldundien eskumena bada ere, horrek ez dio gaiaren mamiari eragiten) aurretiazko baimenik gabeko lizentziak erabat deusezak direla, eta ez soilik deuseztagarriak. Horrela Auzitegi Goreneko 2001ko abenduaren 3ko Sententzia (RJ 2002/4912) eta sententzia horrek aipatzen dituen 1999ko apirilaren 4ko, 1998ko azaroaren 23ko eta 1992 ekainaren 3ko sententziak, besteak beste.?

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoren Alde plataformak aurkezturiko helegitea onartzea eta udalak 2005ko irailaren 12an emandako lizentzia deuseztatzea.

BI: Lizentzia-eskaera ezkero Lezoko Udalak orain arte emandako jardun administratibo guztietan atzera egitea.

HIRU: Gipuzkoako Foru Aldundiari 82/1998 Foru Dekretuan aurreikusitako txostena eskatzea.

LAU: Etxetxiki baserriaren ondoan egin den txabolari dagokionez, obra hori ez da aurkezturiko proiektuan jasotzen, beraz, lehenik eta behin legez kontra egindako eraikin hori legeztatzeko, hirigintza legedia berrezartzeko prozedurari hasiera ematea, eta Jose Maria Goienetxeari bi hilabeteko epea ematea aipatu eraikina legezta dezan.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, bi, hiru eta lau erabakiak berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean lau erabakien aurka.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna