2006.eko Uztailaren 17ekoa

Lezon, 2006ko uztailaren 17an, astelehena, goizeko 9:05etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko uztailaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko uztailaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Lehen erabilpenerako lizentzia Aitor Zendoia Corderori emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 49.eko lokalari buruzkoa.

Aitor Zendoia Corderok, Jaizkibel hiribideko 49an, eskubiko bastardean, kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, eta honela dioenez:

??Jaizkibel hiribideko 49an, eskubiko bastardean, kokaturiko lokalean egindako etxebizitzetariko baten (bast. esk.) lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia lortzeko helburuz, Aitor Zendoia Corderok plano bat aurkeztu du, etxebizitzaren oinaren behin-betiko egoera bertan jasoz.

Egindako obrak eta, era berean, habitagarritasunerako gaur egun eskaturiko gutxieneko baldintzak betetzen diren egiaztatzeko behar zen ikuskapena eginik, seinala daiteke obra horiek bere garaian aurkeztutako proiektuaren arabera egin direla eta gaur egun habitagarritasunerako eskaturiko gutxieneko baldintzak betetzen direla.

Beraz, lehen erabilpeneko lizentzia ematearen aldeko txostena egin da.

Jaizkibel hiribideko 49ko lokalean lehengo hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Aitor Zendoia Corderori, 2004ko martxoaren 29an eman zitzaion Gobernu Batzordearen ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2004ko martxoaren 29an hitzarmena izenpetu zuen Aitor Zendoia Corderorekin, Jaizkibel hiribideko 49ko behe eskuin lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Era berean, 2004ko martxoaren 29an eman zitzaion Gobernu Batzordearen ebazpenaren bidez, aipaturiko lokala egokitzeko obretarako lizentzia.

Hori guztia ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aitor Zendoia Corderori behin betiko lizentzia ematea Jaizkibel hiribideko 49ko bastardeko eskuineko lokal komertzialaren erabilpena etxebizitzatara aldatzeko.

BI: Aitor Zendoia Corderori lehen okupaziorako lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 49ko bastardeko eskuineko lokala etxebizitza gisa erabiltzeko.

HIRU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa ekarri beharko du, Hiri Kontribuzioaren aldaketari buruzkoa.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 56,34 ?.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Obra eta iharduera lizentzia Francisco Javier Aracamari, Omei Kayak, S.L.ren izenean, emateko proposamena, Sagasti kaleko 9ko 29 eta 30. zenbakietan kokaturiko pabilioietan motorrik gabeko kirol ontzi arinak bildu, muntatu eta konpontzeko jarduerarako (2005H0050001).

Francisco Javier Aracamak eskatuta, Omei Kayak, S.L. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Francisco Javier Aracamari, Omei Kayak, S.L. enpresaren ordezkaritzan, jarduera lizentzia ematea, Sagasti kaleko 9an kokaturiko 29 eta 30 pabilioietan kirol ontziak gorde, muntatu eta konpontzeko, baldintza gisa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Neurri zuzentzaileak bete ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lan horiek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Obra eta iharduera lizentzia Fermín Pinzolas Bidaurreri, Itturrin, S.A.ren izenean, emateko proposamena, Urune kaleko 22-23 zenbakietan kokaturiko pabilioian, elikagai-hornidurarako produktuak biltegiratzeko jardueran aritzeko (2005H0050005).

Itturin, S.A.k eskatuta, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, era berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Urune Kaleko 22-23an, (Sagasti poligonoa) kokaturiko pabilioian opil eta okindegi jarduera garatzeko, baldintza gisa, aurkeztutako proiektuan jasotzen diren neurri zuzentzaileak betetzekotan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lan horiek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 7.266,33 ? ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

6.- Allerru K.E.ko Pilota Taldeari dirulaguntza emateko proposamena Josetxo Etxandi XXXI Oroitaldia antolatzeko (2006KI010002).

Allerru K.E.ko Pilota Taldeak aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal kontuhartzaileak udal aurrekontuetan beharrezkoa den kontsignaziorik ez dagoela ohartu ondoren eta ondorioz, erabakia baliogabea izango denaren idazkariaren oharpena entzun ondoren, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Allerru Pelota Taldeari 12.908,88 ?tako (AD-35/2006) dirulaguntza ematea Josetxo Etxandiren XXXI. Oroitaldia antolatzeko sinatu den hitzarmenak dioenari jarraituz.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA ETA KULTURA

7.- 2006ko Altamirako jaietarako dirulaguntza Mikel Mitxelena Izari, Altzateren izenean, onartzeko proposamena (2006KU010002).

Mikel Mitxelena Izak, ?Altzate? Altamirako Auzo Elkartearen izenean eginiko eskaera ikusirik (S.E. 1864, 2006/06/23), eta udal kontuhartzaileak udal aurrekontuetan beharrezkoa den kontsignaziorik ez dagoela ohartu ondoren eta, ondorioz, erabakia baliogabea izango denaren idazkariaren oharpena entzun ondoren era berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mikel Mitxelena Izari 3.875 ?tako (AD-361) dirulaguntza ematea 2006ko irailaren 1, 2 eta 3an Altamirako jaiak antolatzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- 2006ko Gaintxurizketa jaietarako dirulaguntza Julian Mendizabal Toledori onartzeko proposamena (2006KU010003).

Julian Mendizabal Toledok, San Roke jaiak Gaintxurizketan antolatzeko egin duen eskaera ikusirik (S.E. 2006, 2006/07/07), eta udal kontuhartzaileak udal aurrekontuetan beharrezkoa den kontsignaziorik ez dagoela ohartu ondoren eta, ondorioz, erabakia baliogabea izango denaren idazkariaren oharpena entzun ondoren, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Julian Mendizabal Toledori 3.875 ?tako (AD-362) dirulaguntza ematea 2006ko San Roke jaiak Gaintxurizketan antolatzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna