2006.eko Martxoaren 28ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2006ko martxoaren 28an, asteartea, 8:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea) eta Maria Luz Anglada González (PP taldea).

Ez da bilkurara etorri Isabel López Aulestia (IU-EB taldea), ezta Ainhoa Villanúa Ayuela ere (PSE taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- 2006-2009ko plan ekonomikoa onartzeko proposamena.

Alkateak gai honi buruzko atzo bertan egindako proposamena aurkeztu die. Batzarkideei gogoratu die duela hiru hilabete onartutako kreditu operazioari jarri zitzaion baldintza dela gaur aurkezten den dokumentua. Adierazi du, epea bukatzear egotea dela, gaia batzorde berriemailean diktaminatu gabe, osoko bilkurari zuzenean aurkeztearen arrazoia.

Urgentzia aho-batez onartzen da.

Erabaki proposamenak honela dio:

?2006/2009 arteko plan ekonomiko finantzarioa onartzeko proposamena.

Entitate honen bi kreditu-eragiketaren hitzarmena onartu zuen, Kutxarekin, guztira 1.500.000 ?, 2005eko abenduaren 27ko osoko bilkuran.

Horien ondorioz, defizit egoera sortu da Nazio eta Eskualde Kontuan Sistema Europarraren terminoetan (SEC-95).

Hori dela eta plan ekonomiko finantzario bat egin beharko da, Aurrekontu-Egonkortasunerako 18/2001 Legeko 22. artikuluak finkatutakoa betetzeko.

Plan hori, defizita agertu ondorengo hiru hilabeteko epean egingo da eta Udalbatzaren onarpenerako jarriko da.

Plan horrek egiaztatu behar du desoreka-egoeraren desagerpena hiru ekitalditan.

Hori dela eta, Osoko Bilkurari ondorengo ERABAKI hau proposatu zaio:

Plan ekonomiko finantzario hau onartzea, ondorengo atal hauek osaturik:

· 2005 ekitaldiaren likidazio-dekretua.

· 2006/2009 Aurrekontu-Eszenatokia.?

Mikel Antton Arrizabalaga zinegotziak galdetu du ea 2005eko aurrekontuaren likidazioa non den. Alkateak erantzun dio atzo bertan onartu zuela eta espediente honi gehitu zitzaiola.

Alkateak argitu du, deialdiarekin batera bidalitako dokumentazioan aurrekontuaren bi garapen-eremu zeudela, bata berak egina eta bestea udal kontu-hartzaileak. Gaur kontu-hartzaileak proposatutakoa aurkezten da bozketara, irizpide teknikoak erabiltze aldera.

Jendartetik Aitor Sarasolak kritikatu du emandako hiru hilabeteko epeari azken orduan, presaka eta espedientean agertzen diren dokumentu eskasekin, erantzun nahi izatea. Plenoko deialdi espedientean ez omen dago inongo alkatearen memoriarik aurrekontu posible horiek justifikatzeko. Alkateak kontu-hartzaileak proposatutakoa bozkatzea proposatzeak harritzen du, herrena baita, erreala ez delako, iazko aurrekontuaren luzapena delako soilik, ez dituelako kontutan hartzen gobernu taldeak gauzatu nahi dituen erabakiak. Memoriarik egon ezean, ezin da oinarritu honelako dokumenturik eta erabakiak hartzeko ez du inongo baliorik. Zenbakiak jartzea erraza dela dio. Horrela salatu izan omen dute aurrekontuak onartzeko bileretan eta iazko urteko likidazioak arrazoia ematen omen dio: obra bahimenengatik aurreikusitako diru sarreratatik %24 soilik bildu omen da; aprobetxamendu urbanistikoagatik bildu beharreko diru kopuru dezentetik zero bildu omen da. Zenbakiak betetzea omen da inportantea eta ez espedienteak betetzeko zenbakiak jartzea. Kezkatzekoa omen da, alkateak egindako aurrekontuen garapen eremuan aurrerapen negatiboa aurreikusten duelako eta, laster, udalak ez duelako dirurik izango bere gastu arruntak ordaintzeko, nahiz eta oinarririk gabeko diru sarrerak aurreikusi.

Ondoren bozketa egin da eta proposamena onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta EAJ eta EAko gainontzeko zinegotzienak) eta bi abstentzio (PSEko eta PPko bi zinegotziena).

2.- Euskal Herria plazan lurpeko garajeak egiteko proiektuaren idazketa eta obren exekuzioaren esleipena onartzeko proposamena.

Alkateak dio, joan den martxoaren 9rako deitua zegoen Hirigintza Batzordeari aurkeztu behar zitzaion proposamena dela hau. Batzordea ez zen egin idazkaririk ez zegoelako eta gaur urgentziaz aurkezten omen du, urgentzia onartzeko eskatuz batzarkideei.

Urgentzia aho-batez onartu da.

Proposamenak Kontratazio mahaiarena jasotzen du. Ondorengo erabaki hauek hartzea proposatuz:

?Baldintza agiriaren 19., atalak xedatutakoari jarraiki eta kontratazio mahaiak proposaturik, Osoko Bilkurari hemen heldu diren ERABAKIAk hartzea proposatzen zaio:

BAT: Euskal Herria Plazan lurpeko garajeak eraikitzeko proiektua idatzi eta obrak egikaritzea kontratatzea Construcciones Moyua, S.L. enpresari esleitzea, 2.141.119,50 ?tan eta 13 hilabeteko epean.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Berme honen zenbatekoa esleipenerako aurrekontuaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 96.785 euro.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.?

Idazkariak udal kontu-hartzaileak egindako txostena irakurri du. Bertan dio, indarrean dagoen udal aurrekontuan ez dagoela nahiko finantzaziorik gastu honetarako. Beraz proposatutako erabakia ez da legezkoa.

Alkateak dio ez diola arrazoirik kendu nahi kontu-hartzaileari baina iazko eta aurtengo aurrekontuetan badela kontsignaziorik eta Izartu II programaren barruan diru sarrerak izango dituela udalak plazaren urbanizaziorako. Bestalde obraren esleipena ez atzeratzea komeni dela dio eta horregatik proposamenaren onarpena proposatu du.

Mikel Antton Arrizabalagak galdetu dio ea noiz aurkeztuko dituen 2006ko udal aurrekontuak. Alkateak esan dio apirilean aurkeztuko dituela.

Mari Luz Angladak dio ez duela ulertzen, alkateak dioena hala bada, nola kontu-hartzaileak egin duen txosten hori, hark ere jakin beharko lituzkeelako datu horiek.

Jendartetik Aitor Sarasola kexatzen da orain dela urtebete hasitako espedientea oraindik horrela egoteaz. Gogoratu du Lezoren Aldek kontzesio proposamenari aurkeztutako alegazioak erantzun gabe daudela: indarrean dagoen udal planeamenduak garajeak beste toki baten aurreikusten dituelako eta ez orain proposatzen den tokian eta ez delako inongo azterketarik aurkeztu ez garaje beharren inguruan ez kokapen berriaren inguruan. Adjudikazioari buruz dio inkognita gisa eta inongo gardentasunik gabe proposatua dagoela, balorazio teknikoaren zergatiak ez direlako ezagutzen, nahiz eta hirigintza zinegotzi delegatuak kontratazio mahaian esan txostena egokia zela. Ez du onartzen balorazio horretan inongo aipamenik ez egitea gaurko egunean herrian erabilienetakoa den plazarako proposatutako urbanizazioari, hori izanik obra honetan Lezoko herritarrei gehien interesatzen zaiena.

Bozketa egin da eta proposamena aho-batez onartu da.

3.- Euskal Herria plazako lurpeko parkingean bertakoentzat ibilgailu automobilak gordetzeko garaje-plaza itxien emakida demanialerako baldintza-agiria onartzeko proposamena.

Alkateak dio joan den martxoaren 9rako deitua zegoen Hirigintza Batzordeari aurkeztu behar zitzaion proposamena dela hau. Batzordea ez zen egin idazkaririk ez zegoelako eta gaur urgentziaz aurkezten omen du, urgentzia onartzeko eskatuz batzarkideei.

Urgentzia aho-batez onartu da.

Proposamenak honela dio:

Lezoko Udalak, Euskal Herria plazan kokatuko diren , eta jabari publikoko eta udalaren titularitatekoak izango diren, lurpeko garaje-plaza itxiei dagokionez, 60 urtetarako emakida demanialak gauzatzea proposatzen da.

Horrela, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 74. artikuluaren eta ondorengoen arabera, udalak emakidaren egitasmoa eta baldintza plegua idatzi eta onartu egin behar ditu, eskaerak aurkezteko iragarkia argitaratu, eta gutxienez 30 eguneko epean interesa duen orok bere proposamena aurkez dezan.

Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Osoko Bilkurak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Euskal Herria plazan kokatuko diren, eta jabari publikoko eta udalaren titularitatekoak izango diren, garaje-plaza itxiei dagokionez, 60 urtetarako emakida demanialak arautuko dituen baldintza plegua onartzea.

BI: Aipatu emakidetarako proposamenak aurkezteko deialdia ateratzera baldintza pleguaren arabera, Gipuzkoako Aldizkari ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 2 hilabeteko epean pleguko baldintzak betetzen dituen orok bere eskaera aurkez dezan.?

Idazkariak dio, 2005eko irailaren 29an egin ziola baldintza agiriari lehen txostena, aldaketa batzuk egin zaizkiola eta 2006eko otsailaren 15ean egin ziola beste bat eta gaur aurkezten den dokumentuan txosten horietan egindako oharpenetatik oraindik jaso gabeak gogoratu behar dituela:

? 5.- Garajeen prezioa: TKOAren 80.7 artikuluan xedatzen duenez, pleguetan kontzesioarengatik ordaindu beharrekoa zehaztu behar da eta prezio horrek tasa izaera duela dio. Beraz tasak indarrean egoteko ordenantza fiskalean jaso behar da (TOLA, 20.1 art.) eta tasa erabakitzeko txosten tekniko-ekonomikoa behar da (TOLA, 25. art.) merkatu balorean oinarritu beharko delarik (TOLA, 24.1 art.).

? ?

9.- Pleguak aurreikusten dituen arau hausteen tipifikazioa eta santzioak ez dira zehatzak, bere aplikaziorako zalantzagarriak. Zuzendu beharko ziratekeen. Adibidez, 23. klausulan arina bezala jotzen da plazaren eiteari aldaketak egitea 21. d) klausulan baimenik gabeko obrak eteteko arrazoi direnean; edota, 23.ean larri bezala deskribatzen den lehenengoa eta oso larri deskribatzen den bigarrena berdinak izatea;edota euskaraz eta gaztelerazko testuak bat ez etortzea (23.klausulan azken lerroaldean arau hauste oso larriak zehazterakoan eta 24. klausulan 3. lerroaldean gazteleraz dagoen zati bat falta da euskaraz).

Bestalde, arau haustearen preskripzioaren xehetasunak jasotzea falta du pleguak.

10.- TKOAk bermeak eskatu beharra aipatzen du kontzesio demanialen onuradunei: behin behinekoa jabari publikoaren balorearen %2a (TKOA 87.3 art.) eta behin betikoa, balorearen %3a (TKOAren 90.1art.). Horiek, baldintza agiriak jaso beharko lituzke. ?

Jendartetik Aitor Sarasolak dio orain dela urtebete egindako, eta erantzun gabe dagoen, alegazioan aipatu zituztela prezioaren inguruko zalantzak: are gehiago arkitekto aholkulariaren orduko txostenean 25.000 ?tako prezioa aipatzen zenean, merkatuak onar zezakeen prezio bezala, eta orain, beste txostenik gabe, 20.000 ?tara jaisten da prezioa. Erabaki horrek dituen ondorioak azpimarratu ditu, udalak gutxienez herritar guztienak diren 200.000 ? emango baititu 97 garaje-erosleei diruz laguntzeko, eta hori, obra garestiago ez bada ateratzen, zeren Kale nagusiko obraren adibidearekin %11aren igoera izaten badu, gain prezio hori ere udalak ordaindu behar baitu. Bere ustez, udalak behar larriagoak baditu dirulaguntza hauek eman aurretik.

Bozketa egin da eta proposamena aho-batez onartu da.

4.- Altzate eremuko Barne Eraberritzerako Plan Bereziaren izapidea Errenteriako udalak egiteko baimena emateko akordio-proposamena.

Alkateak dio joan den martxoaren 9rako deitua zegoen Hirigintza Batzordeari aurkeztu behar zitzaion proposamena dela hau. Batzordea ez zen egin idazkaririk ez zegoelako eta gaur urgentziaz aurkezten omen du, urgentzia onartzeko eskatuz batzarkideei.

Urgentzia aho-batez onartu da.

Proposamenak honela dio:

?Lezoko Udalak 2004ko abenduaren 1ko batzarrean Altzate eremua garatzeko, Errenteria eta Lezoko Udalen arteko lankidetza hitzarmen bat onartu zuen. Hitzarmen honen arabera Errenteriako Udalak Altzate eremuaren hirigintza garapena aurrera eramateko ezinbestekoa den Arau Subsidiarioak aldatzeko proiektua idatziko zuen ondoren Lezoko Udalak izapidetzeko.

Horrela arestian aipatu lankidetza hitzarmenak xedatu bezala Errenteriako Udalak Altzate eremuari dagokionez Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren haserako onarpenerako dokumentua aurkeztu zuen eta Lezoko udalak haserako onarpena eman zion 2006ko otsailaren 1an egindako udal batzarrean.

Altzate eremua bezala ezagutzen denak Errenteriako eta Lezoko udalerrien barruko lurzoruak hartzen ditu. Lezori dagokionez indarrean dauden Arau Subsidiarioetako 12 eta 28 poligonoetarako xedatzen dena indargabetzea dakar Errenteriako Udalak proposatzen duen Arau aldaketak.

Aipatu Arau Subsidiario aldaketa dokumentuan jasotzen den zehaztapenetako bat hain zuzen ere, hirigintza dokumentu hau garatuko duen Barne Eraberritze Plan Berezi baten idaztearena da.

Halaber bi udalen artean izenpeturiko lankidetza hitzarmenean zera adostu zen besteak beste, Lezoko udalak Errenteriako udalari aipatu Barne Eraberritze Plan Berezi horren izapidea aurrera eramatea baimenduko ziola, bi udalek bere kasa izapidetu beharrean. Haatik, 2004ko abenduaren 1ko batzarrean Lankidetza Hitzarmena onartzean jarritako baldintzetako bat zera zen, Plan Berezia Errenteriako Udalak izapidetuko bazuen ere Lezoko udalak aipatu Plan Bereziari ongi ikusia eman beharko ziola.

Hori dela eta 5/1998ko Legearen 4.2 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, hona AKORDIO PROPOSAMENA:

BAT: Errenteriako Udalari Altzate Eremurako idatzi behar den udalaz gaindiko Barne Eraberritzerako Plan Berezia izapidetu dezan eskatzea eta horretarako espresuki baimena ematea.

BI: Errenteriako Udalak aipatu Plan Bereziari haserako eta behin behineko onarpena eman aurretik Lezoko udalak ongi ikusia eman beharko dio Plan Berezi horri.

Proposamena aho-batez onartu da.

5.- ?Tokiko Agenda 21? delakoaren behin-betiko diagnostikoa onartzeko proposamena.

Alkateak dio joan den martxoaren 9rako deitua zegoen Hirigintza Batzordeari aurkeztu behar zitzaion proposamena dela hau. Batzordea ez zen egin idazkaririk ez zegoelako eta gaur urgentziaz aurkezten omen du, urgentzia onartzeko eskatuz batzarkideei.

Urgentzia aho-batez onartu da.

Alkateak dio proposamena duela denbora hasitako lanaren ondorio dela eta diagnostikoaren ondoren ekintza plana etorriko dela. Proposamenak honela dio:

?2004ko apirilaren 19an, hitzarmena izenpetzean, eratu zen Udaltalde 21 Oarsoaldea. Udaltalde horren helburua lan-talde bat sortzea zen, lau udalen, Oarsoaldea S.A.ren Diputazioaren eta Ihobe-ren artean, Tokiko Agenda 21 horiek ezartzea errazteko xedez garapen eusgarriaren bidean aurrera egin ahal izateko.

Hitzarmen hori izenpetzean konpromiso politiko bat hartu zen lau udal horien aldetik, Agenda 21 ezartzearen bidez etengabeko hobekuntzarako. Horregatik Lezoko Udalak bere atxikimendua onartu zuen ?Europako Hirien Karta Jasangarritasunaren alde? (Alborg-ko Karta) delakoarekiko, 2004ko urriko udalbatzaren osoko bilkuran.

Hori izenpetuz ekin zitzaion Agenda 21 ezartzeko prozesuari. Prozesu hori hiru etapa nagusik osatzen dute:

  • Diagnostikoa: bizitza-kalitatea hobetzeko aurrez jakin beharra dago zein den gure udalerriaren benetako egoera. Horretarako ingurumen, gizarte eta ekonomi erradiografia bat lantzen da.
  • Ekintza-Plana: diagnostikotik abiatuz ekintza-plan bat diseinatuko da udalerriaren etorkizuna eraikitzeko alde positiboak indartuz eta alde negatiboak arinduz ingurumen, ekonomi eta gizarte gaietan.
  • Gauzatzea eta jarraipena: aldian-aldian neurtu behar ditugu emaitzen bilakaera eta lortutako hobekuntzak.

LEHEN ETAPA: DIAGNOSTIKOA

Lehen etapa, diagnostikoa, une hauetan burutzear dago diagnostikoa aurkeztu eta onartuz, eta horretara heltzeko ondorengo urrats hauek egin dira.

Diagnostikoaren zirriborroa landu urrats hauen bidez:

-Enpresetatik eta udalerrian eskumenik duten administrazio eta entitateetatik informazioa jaso, eta hori bera udal departamentuetatik.

-Departamentu-arteko mahai teknikoak bildu 2004ko azaroaren 23 eta 25ean: plangintza urbanistiko, ingurumen eta sozio-ekonomikoa.

-Herritarrek partehartzeko foroa 2004ko abenduaren 16an.

-Herritarren partehartzeari buruzko inkesta.

Behin-betiko diagnostikoa lantzea, honen bidez:

-Diagnostikoaren zirriborroa eta helburuen proposamena argitara eman dira uztailean, herritarren partehartzeko beste deialdi bat eginez, ekarpen gehiago jasotzeko xedez.

-Departamentu-arteko mahai teknikoak biltzea 2005eko irailaren 19, 20 eta 21ean: plangintza urbanistiko, ingurumen eta sozio-ekonomikoa.

-Herritarren partehartze foroa egitea 2005eko azaroaren 8an.

-Zirriborroa berraztertzea, gobernu-ekipoaren aldetik ekarpenekin.

-Behin-betiko diagnostikoa lantzea.

-Behin-betiko diagnostikoa aurkeztu eta barnean onartzea.

BIGARREN ETAPA: EKINTZA-PLANA

Bigarren etapa, ekintza plana, une hauetan ari da garatzen eta ondorengo urrats hauek burutu dira:

Ekintza-planaren zirriborroa landu, hauen bidez:

-Udal departamentuetako ekintzak bildu eta, era berean, udalerrian eskumena duten entitateetakoak.

Behin-betiko ekintza-plana lantzea, hauen bidez:

-Mahai teknikoak ? foroak egitea 2006ko otsailaren 20 eta 21ean.

Alkatetza honek, Udalaren Osoko Bilkurara darama honako proposamen hau:

BAT: ?Tokiko Agenda 21? delakoaren behin-betiko diagnostikoa, azken aldi honetan zehar Lezon landutakoa, onartzea.?

Jendartetik Imanol Esnaolak dio dokumentuan aipatzen den Lezoren Alderen partehartzearena aipamen ironikoa dela hautetsi izan ziren eta izan beharko luketenak betatuak izan direlako prozesu honetan. Kritikatu du jasangarritasuna Lezon ez definitu izana, zer den eta haren mugak non dauden ez argitu izana. Dio batere lan dibulgatiborik ez dela egin eta partizipazioa minimoa izan dela. Prozesuan ez omen da adostasunik bilatu eta tragala bat izan dela. Udalak egin nahi dituen interbentsio asko kontrajarriak omen daude proposatutako jasangarritasunarekin eta herritarrak egindako ekarpenekin. Adibidez Jaizkibel babestu ordez kanpoko kaia bultzatu; hirigintza planaren oinarri bilakatu etxebizitza beharra norentzako, nolako eta non aztertu ordez 1.300 etxebizitza proposatu estrategikoak diren landa lur lurretan; langabezia aztertu ordez industri lurrak bultzatu, behar bada industrialentzat langabetuentzat baino. Bere ustez plana erabili egin da, behar den berme bat bilatzeko eta interbentsioak babesteko.

Besterik gabe, bozketa egin da eta proposamena aho-batez onartu da.

6.- UTE- Lezok aurkeztutako 7. ziurtapena onartzeko proposamena, Kale Nagusiko urbanizazio obraren ingurukoa.

Alkateak dio joan den martxoaren 9rako deitua zegoen Hirigintza Batzordeari aurkeztu behar zitzaion proposamena dela hau. Batzordea ez zen egin idazkaririk ez zegoelako eta gaur urgentziaz aurkezten omen du, urgentzia onartzeko eskatuz batzarkideei.

Urgentzia aho-batez onartu da.

Honela dio proposamenak:

? Udalbatzak 2004ko abenduaren 14an egindako bilkuran adjudikatu zion UTE-Lezo enpresari, Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. ? Arian, S.A. Construcción y Gestión de Infraestructuras enpresek osatua, Lezoko Kale Nagusiko urbanizazio obra, guztira 895.257,93 eurotan

UTE-Lezok 7. ziurtapena (05/0009 faktura) aurkeztu du, guztira 125.388,89 euro.

Markitec-ek, obrako arkitektoek alegia, aurkeztutako txostena ikusirik, partidak handitzeari eta beste zenbait aldaketari buruz, Hirigintzako Delegatu honek, Osoko Bilkurara darama ondorengo ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: UTE-Lezok aurkeztutako 7. ziurtapena (05/0009 faktura) onartzea, guztira 125.388,89 euro, argi jasorik utziz 98.546,75 eurotan gainditzen duela aipaturiko obraren adjudikatzea, (ADO 905 001 eta 002).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.?

Jendartetik Aitor Sarasolak dio transparentzi gehiago behar dela honelako kontuetan, ez dagoelako antzematerik zergatik gastatu den gehiago. Gutxienez desbiazioen koadro bat egin beharko zela eta udal arkitekto edo aparejadorearen informea beharko zela onartu aurretik.

Besterik gabe, alkateak proposamena bozkatzeko eskatu du eta aho-batez onartu da.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:35etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna