2005.eko Apirilaren 11ekoa

Lezon, 2005ko apirilaren 11ean, goizeko 9:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko martxoaren 14ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Euskal Herriko Bide, Kanal eta Portu Ingeniarien Elkargoak aurkeztutako berraztertze errekurtsoari erantzuteko proposamena, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 31eko akordioaren kontra, haren bidez erabakitzen baita Gurutze Santuaren plazaren, Zubitxo kalearen eta Donibane kalearen baterako urbanizatze proiektua egin eta idazteko kontratazioa, sistema ireki eta lehiaketa bidez.

Carmelo Bengoetxea Usategik, Euskal Herriko Bide, Kanal eta Portu Ingeniarien Elkargoaren izenean eta ordezkari gisa, berraztertze errekurtsoa jarri du Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 31ko akordioaren kontra, haren bidez erabakitzen baita Lezoko Gurutze Santuaren Plazaren, Zubitxo Kalearen eta Donibane Kalearen baterako urbanizatze proiektua egin eta idazteko kontratazioa, sistema ireki eta lehiaketa bidez, eta halaber obraren zuzendaritza eta segurtasun eta osasun koordinazioa eta urbanizazio obra horren kalitate kontrola kontratatzea ere.

Errekurtsoaren zergati gisa, errekurritutako akordioaren bidez onartutako kontratazioa arautuko duten baldintza administratibo partikularren agiriak finkatzen du, errekurtsogileak dioenez, ?aipatutako urbanizazio obraren proiekzio eta zuzendaritzarako gaitutako teknikari bakarra arkitekto bat da?. Baieztapen hori frogatzeko, aipatutako baldintza administratiboen agiriko 8. Artikuluaren parte bat transkribatzen du.

EGITATEAK

Errekurtsogilearen aldetik azaltzen den egitate-kontaketa erro-errotik baztertu behar dugu zeren, erreferentziako baldintza administratiboen agiriak inongo tokitan ez baitu finkatzen aipatutako urbanizazio obraren proiekzio eta zuzendaritarako teknikari gaitu bakarra arkitektoa denik.

Hain zuzen agiriko 8. Artikuluak xedatzen du, adjudikatzedunak lanetarako adskribatuko duela gutxienez ondorengo pertsonal hau: lanen arduradun arkitekto bat eta arkitekto tekniko bat, baina inolaz ere ez du seinalatzen kontratuaren adjudikatzeduna arkitekto izan behar denik eta, are gutxiago baztertzen du ingeniari bat izatea. Beraz, Kanal, Portu eta Bide Ingeniari bat bete-betean gerta daiteke kontratuaren adjudikatzeduna, nahiz eta lanen arduradun arkitekto bat eta arkitekto tekniko bat izendatzea obligaziozko izango duen.

Are gehiago, baldintza agiri bereko 18. Artikuluak bere e) zehazpenean finkatzen du ezen ?Kaudimen teknikoa, kontratuaren xedea gauzatzeko enkargatuen aldetik Arkitekto eta Ingeniari titulua edo hori lortu izanaren egiaztagiria aurkeztuz eta Hiritartze Proiektuko gutxienez hiru dokumentu aurrez idatzi izana ziurtatuz justifikatuko da.?

Beraz, ingeniariak ez baztertzea ezezik kontratatzeko gaitasuna eta trebakuntza frogatu ahal izateko, ekipoak halaber izan behar du, gutxienik, arkitekto batez gain ingeniari batez ere osatua.

OINARRI JURIDIKOAK

Errekurtsogileak alegatutako oinarri juridiko materialekin oro har ados izanik, Kanal, Portu eta Bide Ingeniariek urbanizazio proiektuak idazteko gaitasuna badutela frogatzen duten heinean, alabaina, horri buruzko zenbait ñabardura egin beharra dago Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian oin harturik.

Horrela, Auzitegi Gorenaren 1989ko otsailaren 23ko Epaiak xedatzen du:

?? Urbanizazio Proiektua ez da, benetan, proiektu bakar bat, baizik eta molde askotariko proiektu multzo bat, hala nola lurketa lanak, bideetako zoruak eta espaloiak egitea, hustubideak eta estolderia, edateko uraren hornidura, energia elektrikoarena eta argiteria publikoarena e.a., eta horrek frogatzen du profesionalen arteko elkarlana zeharo nahitaezkoa dela, definizioz ekipo-lanak diren eginkizunak burutara eramateko??

Bestalde, erreferentzia 1989/2532 duen Auzitegi Gorenaren Epaiak seinalatzen du:

?Hirigintza-zientzia bere izatez diziplinartekoa da, bertan biltzen baitira giza jakintzaren askotariko ezagutzak, hainbesteraino non ideal lorgarritzat jotzen baita jarduera hori profesional multzo batek burutzeko bidea ?arkitektoak, ingeniariak, juristak, soziologoak, geologoak, artistak e.a.- horiek, lehentasunezko ordenarik gabe eta zuzendaritza bateratu baten menpean, ekipoan lan egin dezaten bakoitzak bere espezialitatearen ezagutza propioak elkarlanera bilduz, eta horrek nabarmen adierazten du hirigintza-zientziak, bere gaurko egoeran, titulazio tradizionalen esparru espezifikoa gainditu egiten duela harik eta azkenean profesional urbanistaren figura berria sorrarazi duen arte?.

Horrek guztiak erabakitzen du ezen, aurka egin zaion baldintza agirian xedatutakoa, aipaturiko kontratua burutara eraman ahal izateko gaitasun eta kaudimen teknikoa frogatu ahal izateko gutxienez arkitekto batek eta ingeniari batek osatutako ekipoa exijitzearen zentzuan, erabat bat datorrela legearekin.

Lanaren ardura arkitekto bati ematea ez da ingeniarien eskumen propioekin kontraesanean sartzen, kontratatzen diren proiektu-idazketan eta gainerako zereginetan haiek ere parte hartu behar dutela bermatzen den heinean. Kontuan eduki behar da ezen, egin beharrekoa hirigune historikoan urbanizazio-proiektu bat idaztea dela eta, beraz, urbanizazioaren kanpoko irudia eta akabera egokia hiriaren diseinuarekin eta lehendik dagoen eraikuntza-tipologiarekin bat etorri beharrekoa baita, eta, arrazoi hori dela medio, ekipoaren arduraduna arkitekto bat izan behar dela iritzi diogu.

Hori guztia dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Atzera botatzea Carmelo Bengoetxea Usategik, Euskal Herriko Bide, Kanal eta Portu Ingeniarien Elkargoaren izenean eta ordezkari gisa, Tokiko Gobernu Batzarraren 2005eko urtarrilaren 31ko akordioaren kontra jarritako berraztertze errekurtsoa, haren bidez erabakitzen baita Lezoko Gurutze Santuaren Plazaren, Zubitxo Kalearen eta Donibane Kalearen baterako urbanizatze proiektua egin eta idazteko kontratazioa, sistema ireki eta lehiaketa bidez, eta halaber obraren zuzendaritza eta segurtasun eta osasun koordinazioa eta urbanizazio obra horren kalitate kontrola kontratatzea ere, kontratazio hori arautuko duten baldintza administratiboen agiria legearekin bat datorrela iritzirik.

BI: Ebazpen honen kontrako errekurtsoak:

· Jakinarazten dizugun berraztertzeko errekurtsoari buruz espresuki emandako ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakegu EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Donostiako Epaitegian bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

· Hori guztia, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. Eta 46.4 artikuluan ezarritakoaren arabera eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

4.- Martxel Odriozola Arrietari obra lizentziaren luzamendua emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 42an teilatua konpontzeko eta teilatupeko oina lau trastelekurentzat egokitzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko irailaren 13an eman zion Martxel Odriozola Arrietari obra lizentzia, Jaizkibel hiribideko 42an teilatua konpontzeko eta teilatupeko oina lau trastelekurentzat egokitzeko.

Interesatuak aurkeztutako eskabidea ikusi ondoren, lizentzia hori luzatzeko eskatzen baitu, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Eskatutako obra lizentziaren luzamendua ematea, hau da: erabakiaren jakinarazpena jasotzen duenetik hasita sei hilabete.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Larraka baserriaren lehen okupaziorako lizentzia Asensio Viaña Baldari emateko proposamena.

Proposamena baimena ematearen aldekoa bazen ere, udal arkitekto aholkulariak 2005eko urtarrilaren 26an egindako txostenak dioena kontutan izanik, Asensio Viañak otsailaren 4ean jasotakoa, oraingoz baimenik ez ematea erabaki du Tokiko Gobernu Batzarrak. Udal arkitektoaren txostenak dio, bai obra bisita baita lehen erabilpenerako lizentzia emateari dagokion informea egin gabe gelditu direla, harik eta pintura lanak burutu direla eta ateak, sanitarioak eta erradiadoreak jarri direla egiaztatu arte. Beraz, interesatuak hori ziurtatu bitartean, ez da egingo bisitarik ez informerik eta, ondorioz, ez da lehen erabilera baimenik eman ahal izango.

Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Erabilera askotarako gunea eraikitzeko proiektuaren idazketaren esleipen-espedientea irekitzea onartzeko proposamena.

Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu.

Dena den, erabakiak hartu aurretik Udal Idazkariak ohartarazi du proposamena ez datorrela bat indarrean den legediarekin: alde batetik, kontratu honek suposatuko duen gastua onartzerik ez da proposatzen eta ez dago gastu hori egin daitekeela egiaztatuko lukeen Kontu-hartzailearen txostenik. Horrek Administrazio Publikoaren Kontratazio Legearen 67.2 eta 69 artikuluak urratzen ditu eta, baita, Gobernu Batzar honek 2003ko azaroaren 24ean onartutako kontratazio prozedurak dioena. Baita ere ohartarazi du baldintza orriak soilik erdaraz idatziak daudela eta horrek Euskararen Erabilera Normalizatzeko 10/1982 Legea eta euskararen udal ordenantza urratzen dituela. Kontratazioaren beharra ere ez omen du arrazoitzen proposamenak.

Hala ere, 2005eko udal aurrekontuetako zirriborroan aurreikusitako gastua dela dio alkateak eta, haiek onartu bitarte, lehiaketarekin aurrera segitzearen aldeko da alkatea.

Guztia kontutan hartuta, aho-batez, ondorengo erabaki hauek hartu dira:

BAT: Askotariko erabilpenetarako ?PILDAIN? zentroa eraikitzeko proiektuaren idazketarako lehiaketa arautuko duten baldintza teknikoen eta administratiboen agiriak onartzea.

BI: Proiektua idaztea adjudikatzeko kontratazio-espedientea irekitzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a)Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b)Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Ura, estolderia eta zabor bilketaren gaineko udal tasen %75eko hobaria izateko eskaeren onartu eta baztertuen eranskinak onartzeko proposamena.

Ura, zaborra eta estolderia zergen hobaria izateko eskaerak aztertuta eta Udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea.

BI: Proposamenaren II eranskineko eskaerak ez onartzea erabakiaren ondoan azaltzen den arrazoiarengatik.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Familia laguntza programaren jarraipena ontzat emateko proposamena.

Ikusirik gizarte langileak eginiko txostena, familia hezitzailearen esku hartzearekin G.A. (esp. 275A) familiari ematen zaioen laguntza programari buruzkoa, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea familia laguntzaren jarraipena 2005eko abendu arte.

BI: Udalak beregain hartzea hezitzailearen saioen kostua, guztira 7.438,20? (AD-41).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak onartzeko proposamena.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta Udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Proposamenaren eranskineko eskaerak onartzea.

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxxtikari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instala xxxxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna