2004.eko Ekainaren 21ekoa

Lezon, 2004ko ekainaren 21an, goizeko 8:35etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Aroia Goienetxea Egibar, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aitor Mimendia Ibáñez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko ekainaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Jesús Mª Martiarenak eskatuta, ondorengo zuzenketa egin da: laugarren puntuan, Loli Hidalgo Yáñezi obra lizentzia eman zitzaion, Tomas Garbizu kaleko, 9, 10, 11, 12 eta 13an kokaturiko eraikinaren teilatua eta zorrotenak konpontzeko. Eraikuntzaren gaineko zergarengatik ordaindu beharreko kopurua 1.936,13 € zela esaten zen, baina benetan esan behar zuena hau zen: 968,06 €.

Beste aldaketarik gabe, akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

Alkateak azken Tokiko Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Estibadora Algeposa, S.A.k eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientearen alde informatzeko proposamena (espediente hau Transportes T.I.C., S.A.ren izenean hasi zen).

Proposamena mahai gainean utzi da, aurkeztutako proposamenaren inguruko xehetasun gehiago izan bitarte.

4.- Javier Aramburu Cruzari lubakiak egiteko emandako lizentziaren abala aldatzeko proposamena (NaturCorp Redes, S.A.U., gasifikazio obren laugarren fasea).

Proposamena mahai gainean utzi da, aurkeztutako proposamenaren inguruko xehetasun gehiago izan bitarte.

5.- Jaizkibel hiribideko 41 bis orubean bost etxebizitza eta trastelekuak eraikitzeko, obratze proiektua onartzeko proposamena (Nicolás Garmendia Urtizbereari emana, Gamboenea, S.L.ren ordezkaritzan)

Nicolás Garmendia Urtizbereak, Gamboenea, S.L.ren ordezkaritzan, 2003ko irailaren 10ean, Jaizkibel hiribideko 41 bis orubean etxebizitza-eraikin bat egiteko obratze proiektua aurkeztu zuen.

Martxoaren 18an, proiektua aztertu ondoren, jakinarazi zitzaion zenbait plano aurkeztu behar zuela, eta 2003ko irailaren 11n, oinarriko proiektuari obra lizentzia eman zionean Gobernu batzordeak ezarritako baldintzak gogorarazten zitzaizkion.

Eskatutako dokumentazioa 2004ko maiatzaren 6an aurkeztu zuen eta arkitekto aholkulariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jaizkibel hiribideko 41 bis orubean bost etxebizitza eta trastelekuak eraikitzeko obratze proiektua onartzea.

BI: Obrei ekin aurrez egin beharko da horiei buruzko zuinketa akta.

HIRU: Obra 6 hilabeteko epean hasi beharko da eta 2 urteko epean amaitu beharko da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Etxez etxeko laguntza-eskaera onartzeko proposamena.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Fco. Rey Dominguezek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Fco. Rey Dominguez-i etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 1:30ordu atentzio pertsonala egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 17 euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.165tik 310.167ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna