2000.eko Urriaren 5ekoa

    Lezon, 2000ko urriaren 5ean, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko irailaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko irailaren 21ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Alkateak aditzera eman du, Gobernu Batzordeko kide den Nekane Artola Labordetak zinegotzi karguari uko egin izana.

    Alkatearen 155. ebazpenaren bidez, Inmaculada Muñoz Martinez izendatu da Gobernu Batzordeko kide, eta ongietorria eman zaio.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Herrian hutsik dauden etxebizitzei buruz ikerketa bat egitea Azterka Ikaskuntza Elkartea enpresari adjudikatzeko proposamena.

    Lezoko udalerrian hutsik dauden etxebizitzei buruz ikerketa-eskuhartze proiektu bat egiteko Azterka Ikaskuntza Elkarteak aurkeztu duen proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    -Azterka Ikaskuntza Elkartea enpresari adjudikatzea Lezoko udalerrian hutsik dauden etxebizitzei buruz ikerketa-eskuhartze proiektu bat egiteko lanak, guztira 2.981.200,- pta. (B.E.Z. barne).

    Alkateak adierazi du, Ikei eta Ikertalde enpresekin kontsultatu zela, baina ikerketa estatistiko soilera mugatzen zirenez, interesgarriagotzat jo zela Azterkak aurkeztutako hautabidea.

    Idazkariak ohartarazi du aurrekontuan kontsignazio falta . (A-771).

    4.- Eskola garraioaren zerbitzua Emilio Belintxon Mitxelenariluzatzeko eta aurreko ikasturterai dagokionez kostua %3 gehitzeko proposamena.

    Eskola garraioko autobusen zerbitzuaren fakturazioan, 1999/2000 ikasturterako, K.P.I.aren heineko gehikuntzari buruz Emilio Belintxon Mitxelenak aurkeztutako eskabideari dagokionez, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Laugarren urtez segidan luzatzea (2000/2001 ikasturtea) eskola garraioaren zerbitzua.

    BI: Fakturazioa %3 gehitzea (K.P.I.) hileroko zerbitzuaren kostua guztira 890.835.-pta. (B.E.Z. barne) izanik, (Erref: AD-430).

    HIRU: Interesatuak egiaztapen-dokumentazioa ekarri beharko du, bai garraioa egin behar duten autobusen aseguruei dagokienez, eta I.T.V. delako errebisioei dagokienez.

    KULTURA

    5.- Urantzu Dultzaineroei dirulaguntza ematea, herriko jaietan emandako bi saiorengatik.

    Urantzu Dultzaineroei 90.000 pta. dirulaguntza emateko aurkeztu den proposamena azterturik, herriko jaietako bi emanaldirengatik, Gobernu Batzordeak onartzea erabaki du (AD-766).

    Idazkariak ohartarazi du aurrekontuan kontsignazio falta .

    6.- Txistulari Taldeari dirulaguntza proposamena, jaietako zenbait emanaldirengatik.

    Txistulari Taldeari 120.000,- pta dirulaguntza emateko aurkeztu den proposamena azterturik, herriko jaietako zenbait emanaldirengatik, Gobernu Batzordeak onartzea erabaki du (AD-767).

    Idazkariak ohartarazi du aurrekontuan kontsignazio falta .

    7.- Fernando Intxaurrandietari dirulaguntza proposamena jaietako lanetan parte hartu izanagatik.

    Fernando Intxaurrandietari jaietako lanetan parte hartu izanagatik 35.000 pta. dirulaguntza emateko proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak onartzea erabaki du (AD-768).

    Idazkariak ohartarazi du aurrekontuan kontsignazio falta .

    8.- Allerru Eskubaloi Taldeari dirulaguntza proposamena, 2000-2001 denboraldirako.

    Allerru Eskubaloi Taldeari 386.250,- pta dirulaguntza emateko proposamena azterturik, 2000-2001 denboraldirako, Gobernu Batzordeak onartzea erabaki du. Guztirakoaren %80, 309.000,- pta., orain ordainduko da, eta gainerako %20, 77.250,- pta., txostena aurkeztean. (AD-769).

    Idazkaritzak ohartarazi du, ordainketak bi alditan egin behar direla: lehenengoa guztirakoaren %60 ordainduz eta bigarrenean gainerako %40.

    9.-Nafarroa Oinez 2000, San Fermin Ikastolari dirulaguntza emateko proposamena.

    Nafarroa Oinez 2000 ? San Fermin Ikastolari 60.000,- pta dirulaguntza emateko proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak onartu egin du (A-154).

    Premiazkotasuna aldez aurretik aho batez onarturik, ondorengo puntu hauek tratatu dira:

    PREMIAZ:

    10.- U.T.E. Oreretak aurkezturik, futbol zelaiko zenbait faktura onartzea.

    U.T.E. Oreretak aurkezturik, futbol zelaian egindako lanei buruzko zenbait faktura onartu dira, eta ondorengo obra ziurtapei hauei dagozkienak dira:

    2 zenbakia: aldagelen handitze eranskina ................................. 8.824.598,- pta.

    2 zenbakia: beste zenbait eranskin .............................................. 15.156.309,- pta.

    3 zenbakia: gainezkabide eranskina ........................................... 2.064.748,- pta.

    3 zenbakia: ipar aldeko mugako horma erankina .................... 863.289,- pta.

    1 zenbakia: kanposanturako bide eranskina ............................. 25.794.700,- pta.

    Idazkaritzak azaldu du, kontuhartzailetzaren aginduzko txostenik ez dagoela.

    11.- Allerru Futbol Taldearekin hitzarmena onartzea Plazeta Futbol Zelaiaren mantenimendurako.

    Alkateak aurkeztutako hitzarmen proposamena onartu egin da. Udalak urteko 2.634.300,- pta. kopurua jarriko du.

    Idazkaritzak ohartarazi du, aurrekontu kontsignazioari buruz kontuhartzailetzaren txostena falta dela.

    GALDE ESKEAK.

    Ez da inolako galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.164.etik 225.167.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna