Agiri mota
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian,
2000ko ekainaren 21ean, 19:10 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA
egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria alkatearen
lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena
Iza, Nekane Artola Labordeta, Xabier Alegria Loinaz, Imanol Esnaola Arbiza, Juli
Del Sol Bermejo, Inmaculada Muñoz Martinez, Pello Garbizu Azkue,
Jesús Mª Martiarena Jaka, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin y Ainhoa
Villanua Ayuela.
Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Gurutze Sein Cordero ez dira izan bilkuran, aurrez inolako arrazoirik adierazi gabe.
Bertan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi, udal idazkariak.
1.- LEZOKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO ZENBAIT ELEMENTUREN ALDAKETA-AURRERAPENA ONARTZEKO PROPOSAMENA, N-1 ERREPIDEKO SISTEMA OROKORRARI DAGOKIONEZ, LANBARRENGO LOTUNEAN ETA INDUSTRIALDEETARAKO SARBIDE BERRIETAN, GI-2638 ERREPIDEAREKIN LOTURA.
Alkateak proposatu du, obra eta hirigintza batzordeak joan den astelehenean emandako diktamena onartzea. Diktamenak honela dio hitzez hitz:
“2000ko ekainaren 15ean aurkeztu zen Lezoko Arau Subsidiarioen aldaketarako Aurrerapena, nola Oiartzungo udalerrian kokaturiko etorkizuneko poligono industriala hala GI-2638 errepidea (Lezo-Gaintxurizketa) N-1 errepidearekin lotzeari dagokiona (Lanbarrengo lotunea). Dokumentu hori ESTUDIO URGARI, S.L. enpresak egina da, Jose Javier Uranga Uranga eta Patxi Gastaminza Santa Coloma arkitektoek ordezkatzen dutelarik.
Oiartzungo Udalak 1999ko otsailaren 2an onartu zuen hastapenez Oiartzungo Arau Subsidiarioen zenbait Elementuren Aldaketarako Dokumentua, 78. Arloa sortzeari zegokiona “Lanbarren Parke Logistikoa”.
Adierazpen publikorako ipinirik egon zen denboran, Lezoko Udalak alegazio bat aurkeztu zuen, etorkizuneko poligono industrialaren eta N-1 errepidearen arteko loturak era berean Lezoko udalerriari ere zerbitzua eman ziezaion proposatuz eta, horretarako, lotune gisa glorieta bat eraikitzea proposatu zuen, alegazio hori onartu eta konponbidea dokumentuan jaso zelarik, eta haren behin-behineko onarpena 1999ko ekainaren 1ean eman zen.
Glorieta horren obragintza garatzen joan da eta, era horretan, “Lanbarren Parke Logistikoari” zerbitzu emateaz gain, Lezo-Gaintxurizketa errepidearekin lotura egiteko bidea emango du (industrialdeei N-1 errepidera zuzeneko irtenbidea emanez, herrigunetik pasa gabe) eta, behar izanez gero, gaur egungo N-1 errepidea bitan banatzeko aukera emango du.
Glorieta hori Oiartzungo udalerrian kokaturik dago, baina azelerazio eta desazelerazio erreiak, Ekialdekoak, Lezoko udalerrian daude eta, era berean, etorkizunean GI-2638 errepidearen eta 108 (Itturrin) poligonoaren arteko errepidearekin konektatuko duen bidearen parte bat. Aipatutako esparruetako lehenari 9. S.O. (Errepideetako Sistema Orokorra) deritza eta bigarrenari 10. S.O. (Errepideetako Sistema Orokorra) eta, aurreikusitako helburu horiek lortzeko lur horien kalifikazioa aldatu beharra dagoenez, beharrezkoa gertatzen da Arau Subsidiarioen aldaketa, horren tramitazioa bi udalerrietan aldi berean egingo delarik bakoitzari dagozkion esparruetan, Lezon orain aurkezten den Aurrerapenarekin hasita.
Dokumentu horretan, 9. Sistema Orokorraren esparruan lurzoru ez-urbanizagarriaren klasifikazioa mantentzea proposatzen da, Bide-Sistema Orokor gisa kalifikatuz, eta 10. S.O.-aren parte diren esparruen gaur egungo klasifikazioa mantentzea, era berean Bide-Sistema Orokor gisa kalifikatuz.
Hirigintzako Batzorde Informatzaileak, Euskal Herritarrokeko Aitor Sarasola eta Xabier Alegria ordezkarien aldeko botoez, eta Pello Garbizu (EAJ), Iñake Urrestarazu (EA) eta Mikel Antxon Arrizabalaga (PSE) ordezkarien abstentzioarekin, Osoko Udalbatzari proposatzen dio ondorengo AKORDIO hau har dezan:
BAT: Lezoko Arau Subsidiarioetako zenbait elementuren Aldaketa-Aurrerapena onartzea, N-1 Errepideko Sistema Orokorrari dagokionez, Lanbarrengo lotunean eta industrialdeetarako sarbide berrietan, GI-2638 errepidearekin lotura.
BI: Informazio publikorako hiru eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan iragarkia argitaratuz, egun horietan iradokizunak aurkez daitezen eta, hala balitz, planeamendurako beste hautabide batzuek aurkez ditzaten korporazioek, elkarteek nahiz partikularrek.
Alabaina, Udalbatzak erabakiko du egoki iruditzen zaiona”.
Alkatearen iritzia da ezen, beste erakundeek egiten dituzten bata bestearen segidako planteamenduen aurrez aurre, Lezoko udalak bere irizpide propioak landu behar dituela lurralde antolamenduaren gaietan eta, horren ildotik, Lanbarrengo lotunearen errepide-ordenamendurako aurrerapen hau aurkeztu du. Azpimarratu du, proposamen hau ingurugiroaren errespetuaren ikuspegitik egina dela, haren kontrako eraginik txikiena izateko, eta gaur egun dauden errepideen erabilpena mantentzeko asmoz, horiek osatzea bilatuz. Hortaz gogorarazi du, Batzar Nagusiak bidesari gabeko autopistaren alde azaldu direla eta, Oiartzungo udalarekin batera, N-1 errepidearen estudio bat enkargatu dela.
Mikel Antxon Arrizabalagak bere adierazpenaren hasieran ordena arazo bat planteatu du udalbatzaren osoko bilkuren garapenari buruz: haren iritzirako, itzultzaileak eta kontuhartzaileak osoko bilkuretan bertan izan behar dute beti, eta dena den, kontuhartzaileak, guztietan ez bada ere, gai ekonomikoak tratatzen direnetan behintzat bertan izan behar du.
Planteaturiko proposamenari dagokionez iruditzen zaio ezen, obrak baimendu eta egingo dituena Diputazioa izango denez, harekin adostu beharko litzatekeela aldakuntza-proposamena, alferrik dirua eta denbora ez galtzeko.
Pello Garbizuk lehenik forma-arazo bat planteatu du: galdetu du ea bozka daitekeen diktamena, bilkurarako deialdia baino geroago egina, deialdiarekin batera igorritako aztergai zerrendan proposamen gisa ageri baita.
Proposatutako aldaketari dagokionez, gaiaren inguruan izan den informazio falta kritikatu du, eta adibide gisa esan du, berak joan den astelehenean jakin zuela udalak alegazio batzuk egin izana Oiartzunek planteatutako aldaketa bati, eta baina inolako momentutan hirigintza batzordean horri buruz informatu gabe eta hortaz tratatu gabe.
Zentzu berean hitz egin du Jesus Mari Martiarenak eta galdetu du ea jaso den edo hartu ote den Oiartzundik inolako erantzunik egindako alegazioari buruz. Nolanahi ere, bere iritzirako, Lezoko Udalak bere ekimenaren arabera jokatu behar du eta ez Oiartzungo udalaren jokabideei atzetik jarraitzeko.
Alkateari iruditzen zaio planteatutako arazoak formalak direla eta, aldiz, aurrerapen hau, egindako planteamenduari iradokizunak eta alternatibak aurkezteko aukera bideratzen duen dokumentu bat dela eta, beraz, hori kritikatzen duten talde politikoak gonbidatu ditu eskualde horretako bideei buruz beraien ordenazio-proposamena aurkez dezaten.
Pello Garbizuk planteaturiko forma-arazoari dagokionez idazkariak ohartarazi du ezen, deialdiarekin batera igorritako proposamena bozkatu beharko lukeela udalbatzak, aldez aurretik gaiaren premiazkotasuna berretsi eta hura aztergai zerrendan sarturik. Argitu du ezen, proposamena onartuko litzatekeen kasuan, horren bere baitan eramango lukeela aurrerapenaren onarpena eta informazio publikorako 30 eguneko epea irekitzea.
Alkatearen proposamenaren funtsa bozkatzeari ekitea udalbatzak onartzen ote duen bozkaturik, aldeko zazpi boto eman dira, alkatearena eta EH taldeko gainerako zinegotzienak, eta lau boto kontra, EAJ eta PSE taldeetako zinegotziek emanak.
Premiazkotasuna onarturik, alkatearen proposamena bozkatzea erabaki da, eta proposamenak honela dio hitzez hitz:
“Estudio Urgari S.L. enpreak idatzitako aurrerapen-dokumentua 2000ko ekainaren 13an aurkeztu da, Lezoko Arau Subsidiarioetako zenbait elementuren Aldaketarako, N-1 Errepideko Sistema Orokorrari dagokionez, Lanbarrengo lotunean eta industrialdeetarako sarbide berrietan, GI-2638 errepidearekin lotura birmoldatzeko.
Aipatutako aurrerapen-dokumentua arkitekto hauek idatzi dute: Jose Javier Uranga Uranga eta Patxi Gastaminza Santacoloma.
Alkatetzak Udalbatzari proposatzen dio ondorengo akordio hau har dezan:
BAT: Informazio publikorako hogeita hamar eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egunkarietan iragarkia argitaratuz, egun horietan iradokizunak aurkez daitezen eta, hala balitz, planeamendurako beste hautabide batzuek aurkez ditzaten korporazioek, elkarteek nahiz partikularrek.

Bozketa eginik, aurrerapena onartzeko proposamena ontzat eman da aldeko zazpi botoz, alkatearena eta EH taldeko gainerako zinegotzienak, eta lau boto izan dira kontra, EAJ eta PSE taldeetako zinegotziek emanak.
2.- EPE LUZERAKO KREDITU ERAGIKETA BAT ONARTZEKO PROPOSAMENA.
Alkateak aurkeztu du diktamena eta honela dio:
“Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2000ko apirilaren 13an egindako bilkuran, Aitor Sarasola Salaberria (E.H.) eta Nekane Artola Labordetaren (E.H.) boto ponderatuak alde zirelarik, eta Pello Garbizu Azkueren (P.N.V.) eta Iñake Urrestarazu Azurmendiren (E.A.) abstentzioekin, eta maiatzaren 4an egindako bilkuran, Aitor Sarasola Salaberria (E.H.) eta Nekane Artola Labordetaren (E.H.) boto ponderatuak alde zirelarik, eta Pello Garbizu Azkueren (P.N.V.) abstentzioarekin hartutako erabakien arabera, Udalaren Osoko Bilkurari proposatzen dio ondorengo akordio hau onartzea:
Mailegu bat hartzea
Lehenbizi epe luzerako mailegu hau hartzeko egindako espedientearen berri eman zaio osoko bilkurari. Mailegua, izan ere, 2000ko Aurrekontuan ageri da, sarreratzat.
Finantza erakundeei egindako kontsulten ondorioz, haiek aurkeztutako eskaintza guztien artean Bando de Crédito Local delakoak egindako eskaintza hautatu da, oro har, abantailatsuena iruditu zaiolako Udalaren interesentzako.
Aztertu da, hala berean, kontuhartzaileak egindako informea.
Hori guztia dela eta, ondorengo akordio hau hartzea proposatzen da:
Bat:
1) Banco de Crédito Local-ekin 140.000.000 pta. (EHUN ETA BERROGEI MILIOI) kopuruko mailegua kontratatzea; honen ezaugarri berezienak hauek dira, onartu den Kontratu-Proiektuaren arabera:
- Korritua, aldakorra: MIBORa + % 0,09
-.Amortizatzeko epea: 15 urte (bi gabe).
- Irekiera-komisioa: ez du.
- Amortziazioa: Urtero.
- Interesa: hiruhilabetero.
- Kitatzea: ezinezkoa.
2) Maileguaren helburua inbertsioak, 2000ko Aurrekontuetako gastuetan heldu direnak, finantzatzea da, osorik edo partzialki.
3) Kontratatutako mailegua itzultzeko bermetarako jarritako aurrekontuetako sarrereren berme nagusiaz gain, eta egungo eta etorkizuneko ondasun eta eskubide guztien berme orokor eta subsidiario barne, ondorengo hauek ematen dira:
‘Esandako maileguaren eta hark dakartzan korrituen, gastuen eta gainerako guztien hartzekodun, Lezoko Udalaren hartzekodun, den aldetik, behean heldu diren baliabideetatik sortutako sarrerak lotu eta kargatuko dira bereziki. Baliabideak:
Bermea hartu ahal izateko, berriz, aginpidea ematen zaio Banco Crédito Local delakoari -aginpidea kentzeko biderik gabe-, Lezoko Udalak zor dizkionak jasotzeko akordio hau ordainketa egin behar duen Erakunde edo Organuaren aurrean erakuste hutsarekin goian adierazitako baliabideetan duen partetik.
4.- Era ezeztaezinean Banco de Crédito Local entitatean helbideratzea Udal Finantzaketako Foru-Fondoan esku hartzetik eratorritako diru-sarrerak (Zerga Itunduak) edo, hala dagokionean, haiek ordezka ditzakeena, Udalak, orain kontratatzen dena barne, formalizatuak dituen maileguen eta kredituen ehuneko berdinean edo handiagoan, zorpetzearen guztizkoari datako egunean dagokionez.
Bi:
Aginpidea ematea alkate-lehendakariari (Aitor Sarasola Salaberria), edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.
Hiru:
Jendaurrera aterata edukitzea erabakia eta espediente osoa 15 egun, hala eskatzen baitu legeak.
Lau:
Foru Aldundiari espedientea bidaltzea, hark aldez aurretik eta agindua de bezela baimena eman dezan”.
Mikel Antxon Arrizabalagak esan du kontra bozkatuko duela, aurrekontuaren kontra izan zirelako eta proposaturiko maileguak amortizazio-epe luzea duelako eta etorkizuneko beste udalbatza batzuk konprometitzen dituelako.
Pello Garbizuk esan du kontra bozkatuko dutela aurrekontuarekin ere hala egin zutelako. Maileguak finantzatzen dituen inbertsioak zein diren zehazteko eskatu du.
Bozketa eginik, diktamena onartu egin da aldeko zazpi botoz, alkatearena, Aitor Sarasola Salaberria, eta EH taldeko gaineko zinegotzienak: Mikel Mitxelena Iza, Nekane Artola Labordeta, Xabier Alegria Loinaz, Imanol Esnaola Arbiza, Juli Del Sol Bermejo eta Inmaculada Muñoz Martinez, eta kontrako lau botorekin, EAJ taldeko zinegotzienak: Pello Garbizu Azkue eta Jesus Mª Martiarena Jaka eta PSE taldekoenak: Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin eta Ainhoa Villanua Ayuela.
3.- LORENZO AIESTARAN LEGORBURU “FANEKAS” ERREFUXIATUAREN EGOERARI BURUZ ”LEZOKO SENIDEAK”-EK AURKEZTUTAKO MOZIOA.
Alkateak aurkeztu dio udalbatzari mozioa eta horren onarpena eskatu die. Bere iritzirako, Fanekasek, Lezon bizi balitz, izango lituzkeen eskubideen errekonozimendu gisa ulertu behar da mozioa.
Mozioak honela dio, hitzez hitz:
“Jose Lorentzo Aiestaran Legorburu “Fanekas”
istripu larri baten ondoren ezindua.
Jose Lorentzo Aiestaran Legorburu, ‘Fanekas’, Lezon sortu zen 1957an. Etxetik ihes egin bhear izan zuen eta Ipar Euskal Herrian eman zituen hainbat urte. 1985ean atxilotua izan zen eta ondoren Venezuelara deportatu zuten. Beste deportatuek bezala, ez du dokumentu ofizialik, ez pasaporterik, ez bizitzeko edo lanerako baimenik. Ofizialki ez da existitzen.
Jose Lorentzok, bertan nola edo hala eusten dio ahal duenean lan eginez eta bere ingurukoen laguntzaz. Joan den hilean istripu bat izan zuen, hankagaina apurtu zuen eta bihotzekoak eman zion. Ebakuntza egin behar izan diote. Ebakuntza honen gastuak 1.200.000 pezetakoa da. Larriena, berriz, ondoren etorriko dena izango da. Denboraldi batez ezin izango du mugitu eta bihotzekoaren ondoren nola geldituko den ere ezin jakin. Nola bizi behar du lanik egin ezin duen “ilegal” batek krisiak jotako Venezuelan?
Jose Lorentzo, beste hainbat euskal herritar bezala, abertzale izateagatik, bere herriaren askatasunaren alde borrokatzeagatik zigortu zuten. Lezoko seme honek ondo ezagutzen du zein garesti ordaintzen den konpromezu abertzalea.
Lerro hauen bidez egoera zeinen larria den adieraztea lortu dugulakoan, honako hau eskatu nahi diogu Lezoko Udalbiltzari:
1.- Jose Lorentzo Aiestaran Legorbururen ebakuntzaren gastuak Lezoko Udalak bere gain hartzea.
2.- Jose Lorentzo Aiestaranen senideei elkartasuna adierazi eta laguntza ekonomikoa eskaintzea.
3.- Ezindua zein langabetua dagoen bitartean, beste edozein herritarren adinako eskubideak izatea.
4.- Frantziar Estatuari deportazioarekin amai dezan eskatzea.
5.- Jose Lorentzok, zein beste hainbat euskal deportatuk, Euskal Herrian bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzea”.
Mikel Antxon Arrizabalagak bere desadostasuna azaldu du planteatutako akordioekiko zeren, bere iritzirako, Gizarte Ongizate departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez tramitatu behar bailitzake.
Pello Garbizuk adierazi du ezen, tamalez, testuak ekartzen duen berri bakarra lezoar batek izandako istripu larriarena dela zeren, bere ustez, mozioan jasotzen diren gainerako kontsidero guztiak sarritan eztabaidatu izan baitira Lezoko udalbatzaren osoko bilkuretan. Laguntza ekonomikoari dagokionez iruditzen zaio, udal aurrekontuetan premiazko kasuetarako xedatzen diren aurrekontu-partidetatik alkateak molda dezakeen arazo bat dela, familiaren eta Gizarte Ongizatearen eskutik bideratuz.
Alkatearen iritzirako, Gizarte Ongizateko laguntzez baliatzeko eskatzen diren baldintza batzuk Fanekasek betetzen ez dituenez, laguntzak suposatzen duen konpromezua udalbatzak abalatu behar du.
Imanol Esnaolak ironikotzat hartzen du Mikel Antxon Arrizabalagak eginiko planteamendua zeren, paperik gabeko errefuxiatuen, torturatuen eta baita eraildakoen egoera tragikoa sortu duena haren talde politikoa bera, PSOE alegia, izan baita eta, orain, laguntza Gizarte Ongizateak eta Eusko Jaurlaritzak ematea nahi baitu.
Pello Garbizuk adierazitakoari dagokionez, Imanol Esnaolak ondorioztatzen du laguntza ekonomikoarekin ados daudela baina, iruditzen zaio ordea, EAJ gehiago konprometatu behar dela euskal deportatuen arazoarekin.
Bozketa eginik, mozioa onartu egin da aldeko zazpi botoz, alkateak eta EH taldeko gainerako zinegotziek emanak, kontrako bi botorekin, PSE taldeko zinegotzienak, eta bi abstentziorekin, EAJ taldeko zinegotziak.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, Alkate-lehendakariak 19:44 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, Idazkari naizen aldetik, akta 225.405etik 225.412.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA

Eguna