2000.eko Maiatzaren 25ekoa

    Lezon, 2000ko maiatzaren 25ean, goizeko 10:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko maiatzaren 11an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko maiatzaren 11an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Alkatetzak adierazi du, agindua emateko asmoa duela, udal eraikinetako suteen kontrako eta alarmei buruzko segurtasun neurrien azterketa bat egin dadin.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Vicón, Viviendas y Contratas, S.Coop. enpresak aurkeztutako eskabidea, Altamira auzoan, 27 poligonoan garajetarako eraikin bat egiteko obra lizentzia eskatuz.

    Puntu hau mahai gaienan geratu da.

    EUSKARA

    4.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamena

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du ondorengo dirulaguntza hauek ematea:

    BAT: Aurtengo ?KilometroaK? egintzaren alde Azpeitiako Ikasberri Ikastolari 40.000 pta. (AD-153).

    BI: Allerruri, txirrindularitza sailean ?Euskaldun Trofeoa? eratzeagatik 200.000 pta. (AD-441).

    HIRU: Altzate eta Ekaitz, 114.626 pta., ?Altamirako haurren asteburua? eratzean sortutako defizitagatik. (AD-442).

    LAU: Murixka, Euskal Dantza Taldeari ?Euskal Jaia 2000? eratzeagatik 350.000 pta. Horren %60 orain emango zaio eta gainerako %40 gastuen likidazioa aurkezterakoan. (AD-443).

    BOST: Pasaia Lezo Lizeoari, 5.000.000 pta., zenbait ekintza eratzeagatik. (AD-448).

    SEI: Lezo Institutuari, 300.000 pta., zenbait ekintza eratzeagatik. (AD-447).

    ZAZPI: Korri, Xalto ta Brinko (2000) Mikel Susperregi Olaizolari, 330.000 pta., Trapujale, Mendekoste eta Santakrutzetako emanaldiengatik. (AD-446)

    ZORTZI:Lezoko Txirrindulari Eskola: 200.000 pta., Gipuzkoako Txapelketa eratzeagatik. (AD-445).

    BEDERATZI: Lezoko Txirrindulari Eskola, 60.000 pta., ?Lasterketa Federatua? eratzeagatik. (AD-444).

    5.- Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailari dirulaguntza eskaera egitea onartzea, udal liburutegirako(zibergela).

    Kultura Sailaren 2000ko martxoaren 31ko Aginduari dagokionez, haren bidez deia egin eta arautzen baitira Euskadiko Elkarte Autonomoko udalentzat dirulaguntzak, biblioteka-azpiegiturak sortzeko eta berritzeko xedez, eta Udal honek interesa duenez udal-boblioteka hornitzeko, bai altzariz baita Interneti konektaturiko bi ordenagailuz, eta gainera eskanerra, inprimagailua, softwar

    e.a., Gobernu Batzordeak behar den dirulaguntza eskatzea erabaki du, udal biblioteka publikoa zibergela batez hornitzeko.

    Aldez aurretik premiazko deklaraturik, ahobatez erabaki da ondorengo puntu hau tratatzea:

    PREMIAZ

    6.- Zenbait erakunderi dirulaguntzak emateko proposamena.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du ondorengo dirulaguntza hauek ematea, herriko zenbait erakunderi, guztira 3.596.000 pta, Mendekoste jaietako zenbait ekintza ordaintzeko. (A-452).

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.067.etik 225.068.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna