Lezon, 2000ko apirilaren 13an, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA.
1.- Egoki irudituz gero, 2000ko martxoaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.
2000ko martxoaren 30ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
2.- Pilar Saizar Salaberriak aurkeztutako eskabidea, Aizepe etxean propano gasarentzat depositu bat kanpoan jartzeko obra lizentzia eskatuz.
Pilar Saizar Salaberriak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Herriondo bailaran kokatutako Aizepe etxean kanpoko aldean propano gasaren depositu bat jartzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Pilar Saizar Salaberriari obra lizentzia ematea, Herriondo bailaran kokatutako Aizepe etxean kanpoko aldean propano gasarentzat depositu bat jartzeko, Udal honetako teknikariak ezarritako neurri zuzentzaileak betetze-baldintzapean, horiek jakinarazpenari bateratzen zaizkiolarik.
BI: Obrak burutu ondoren eta instalazioa martxan jarri aurrez, ondorengo ziurtagiri hauek aurkeztu behar ditu Udal honetan:
-Obra zuzendaritzak bisatutako ziurtagiria, indarrean dauden arauak bete direla zehaztuz.
-Industria Ordezkaritzaren ziurtagiria.
-Gas-hornitzailearen instalazio eta obra ziurtagiria.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, eraikuntzaren gaineko zerga gisa 10.878,- pta ordaindu beharko du.
3.- Esther Errasti Uberak, Westmen Jeans Store enpresaren ordezkari gisa aurkeztutako eskabidea, Txulotxo kaleko 3, 4 eta 5 zenbakietako bebarruak egokitzeko lizentzia eskatuz, supermerkatua jartzeko helburuz.
Esther Errasti Uberak, Westmen Jeans Store enpresaren ordezkari gisa, eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Txulotxo kaleko 3, 4 eta 5 zenbakietako bebarruak egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, han supermerkatua jartzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Esther Errasti Uberari, Westmen Jeans Store enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Txulotxo kaleko 3, 4 eta 5 zenbakietako bebarruak egokitzeko, han supermerkatua jartzeko helburuz, Udal honetako teknikariak ezarritako neurri zuzentzaileak betetze-baldintzapean, horiek jakinarazpenari bateratzen zaizkiolarik.
BI: Obrak burutu ondoren, hau eskatu beharko du:
- Ihardueraren irekidura lizentzia, eta horrekin batera, ziurtagiri tekniko bisatua bertan adieraziz Udal honek ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla, eta eskatutako ziurtagiriak aurkeztu.
-Halaber, iharduera ekonomikoetako zergako altaren kopia aurkeztu behar du.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, eraikuntzaren gaineko zerga gisa 103.740,- pta ordaindu beharko du.
4.- Itsas Mendi Elkarteak aurkeztutako aurrekontua onartzea, udalerriko berdeguneen mantenimendu zerbitzuari dagokiona.
Herriko berdeguneen mantenimendu-zerbitzuari dagokionez, Itsas Mendi Elkarteak aurkeztutako aurrekontua ikusirik eta, era berean, teknikariak emandako txostena, Alkatetza honek Gobernu Batzordeari aurkezten dio ondorengo
-Aurkeztutako aurrekontua onartzea, herriko berdeguneen mantenimendu zerbitzua egiteko, 2000ko urtarrilaren 1.tik abenduaren 31 arte, guztira 8.560.000,- pta aurrekontuarekin, B.E.Z. barne, (AD-262. Kontuhartzailetzak ohartarazi du, partidan 8.000.000 pta-ko kontsignazioa dagoela).
5.- Jaizkibel mendian, Elortegiko gaineko aldean dagoen lurraldearen ustiapen-adjudikazioa luzatzea, Julian Mendizabal Toledori.
Udal Gobernu Batzordeak 1997ko irailaren 24an erabaki zuen, Julian Mendizabal Toledori adjudikatzea, urtebeterako, Jaizkibelen Elortegiko gaineko aldean kokatutako 12.000 m²ko lurralde baten ustiapena eta, denboraldi hori iraganik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Jaizkibelen Elortegiko gaineko aldean kokatutako 12.000 m²ko lurralde baten ustiapenaren adjudikazioa luzatzea, lau urtez, hau da, 1999ko urriaren 14tik 2003ko urriaren 13 arte.
BI: Adjudikaziodunaren baldintzak hasierako kontratuko lehengo berak izango dira: ustiapenerako lagatako lurraldea garbi mantentzea.
Mikel Mitxelenaren iritzirako, erabilpen hori onuragarria da lur horiek defendatzeko eta mantentzeko.
GIZARTE ONGIZATEA
6.- Etxez-etxeko laguntza eskaerak.
Etxez-etxeko laguntza eskatzeko Manuela Ageitos Grañak, Isabel Arana Dadiek eta Marisol Mendez Riverok egin dituzten eskabideak eta horri buruz gizarte langileak aurkeztutako txostenak eta Gizarte Ongizateko eskuordedunaren proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT:Etxez-etxeko zerbitzua ematea Manuela Ageitos Grañari ondorengo baldintzetan:
-Zerbitzua etxeko lanak egiteko eta laguntza pertsonala eskeintzeko izango da, eta astean 10 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
-Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 19.631,- pta. da.
BI:Etxez-etxeko zerbitzua ematea Isabel Arana Dadieri ondorengo baldintzetan:
-Zerbitzua laguntza pertsonala eskeintzeko izango da, eta astean 10 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
-Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 4.908,- pta. da.
HIRU: Marisol Mendez Riverori etxez-etxeko zerbitzua ukatzea. Arrazoia: ulertzen da ezintasun egoera aldi baterako dela eta etxez etxeko laguntza ez dela zerbitzu mota horiek betetzeko.
7.-Egoitzan sartzeko konpromezu ekonomikoak hartzea: Antonia Arzuaga, Iñaki Quiles eta Magdalena Herran.
3. adineko egoitzan sartzeko Magdalena Herran eta Iñaki Quiles Recartek egindako eskaera ikusirik eta, era berean, finantziazioa zehazteko Foru Aldundiak eta egoitzak sinatutako hitzarmena azterturik, halaber gizarte Ongizateko eskuordedunak egindako proposamena ikusirik, behean heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT:Magdalena Herran eta Iñaki Quilesek egindako eskaera eta sinatutako konpromezu ekonomikoa onartzea. Jasotzen duten pentsioaren %75a ordaindu beharko dute, Magdalena Herranek 63.725,-pta. hilean eta Iñaki Quilesek 107.880,-pta. hilean.
BI: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta egoitzaren arteko hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak bere gain hartzen du Iñaki Quiles eta Magdalena Herranen egonaldiak sortzen duen defizitaren ordainketa.
HIRU: Aipatutako defizita, Magdalena Herranen kasuan 64.863,-pta./60.715,-pta. hilean izango da. Iñaki Qilesen kasuan berriz 20.708,-pta./16.560,-pta. hilean izango da. Diru kopuru hori egoiliarraren egonaldiaren kostuan sor daitezkeen aldaketei lotuta dago, bai aurten eta bai datozen urteetan, (AD-327 eta AD-328).
Era berean, 3. adinekoen egoitzan sartzeko Antonia Arzuaga Saldiaseren senitartekoak egindako eskaera ikusirik eta finantziazioa zehazteko Foru Aldundiak eta egoitzak sinatutako hitzarmena azterturik eta, halaber, Gizarte Ongizateko eskuordedunak egindako proposamena azterturik behean heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT:Antonia Arzuaga Saldiasen senitartekoak egindako eskaera eta sinatutako konpromezu ekonomikoa onartzea. Konpromezu ekonomikoaren arabera Antonia Arzuagaren senitartekoak hartzen dute defizita ordaintzeko konpromezua.
BI: Konpromezua hartzea Antonia Arzuaga Saldias hirugarren adineko egoitzan egoteak dakarren gastua finantzatzeko. Finantzaketa, ordea, berak eta senitartekoak ezin badu, egingo du Udalak, orduan bakarrik.
EUSKARA
8.- Dirulaguntzak emateko zenbait proposamen:
Hezkuntza, Euskara eta Kultura Batzordeko eskuordedunak aurkeztutako proposamenak azterturik, Gobernu Batzordeak ondorengo dirulaguntza hauek ematea erabaki du:
- Inauterietako jaien kitapen gisa 5.356 pta. dirulaguntza zuzentzea ?Ekaitz? Atseden Taldeari, (AD-301).
- 10.000 pezetako dirulaguntza zuzentzea Sahatsa Tabernari, Inauterietako ekitandiengatik, (AD-305).
- 3.991.700 pta. dirulaguntza zuzentzea, Ekaitz Atseden Taldeari, ?Astindu 2000? ekitaldiagatik, (AD-303 eta AD-304).
- Xiberoko Botzaren ekitaldirako, 60.000 pta ordaintzea Tiñelu Elkarteari, 40 lagunen afaria prestatzeagatik,(AD-302).
- 136.900 pta. dirulaguntza Lezoko Herri Eskolari ?Ingurunearekin lotutako jarduerak eta irteerak? ekintzaren egitasmoagatik, (AD-300).
- 120.000 pta. dirulaguntza Lezoko Herri Eskolari, ?Ekoloji Tailerra? ekintzaren egitasmoagatik, (AD-299).
- 40.000 pta. dirulaguntza Laudioko Ikastolari ?Araba Euskaraz? 2000 ekitaldirako, (A-298).
PERTSONALA
9.- Udal departamentuetako pertsonalaren opor-egutegia onartzeko proposamena.
Ikusirik, idazkaritza, kontuhartzailetza, gizarte ongizatea, euskara-kultura-kirola, eta zerbitzuetako departamentuetako langileek aurkeztutako opor-egutegia, eta era berean, pertsonal gaietarako zinegotziak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak lan-egutegi hori onartu egin du.
Aurrekontuak onartzea.
10.- EricTel enpresarekin kontratu-proposamena, bulego orokorretako telefonogunearen mantenimendurako, urtebetez.
Bulego orokorretako telefonogunearen mantenimendurako EricTel-ek aurkeztu duen proposamena azterturik, Alkatearen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
- Bulego orokorretako telefonogunearen mantenimendurako Eric Tel-ek aurkeztu duen aurrekontua onartzea, urtebeterako: 2000ko urtarrilaren 1.tik abenduaren 31 arte, guztira 291.892 pta, (AD-111).
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.050.etik 225.054.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.