Lezon, 2000ko martxoaren 16an, goizeko 10:10 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA.
1.- Egoki irudituz gero, 2000ko martxoaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.
2000ko martxoaren 2an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
HIRIGINTZA
2.- Plegados Metálicos S.A. (Plamar) enpresaren ordezkari gisa Angel Plaza Rodriguezek aurkeztutako eskabidea, Lezoko Zerrategietako Sektore Industrialeko B-1 partzelan pabilioia handiagotzeko obrak egiteko lizentzia eskatuz.
Plegados Metalicos S.A.ren ordezkari gisa, Angel Plaza Rodriguezek 2000ko martxoaren 14an aurkeztu zuen eraikuntza-lizentziaren eskabidea, pabilioi industriala handiagotzeko, ?Lezoko Zerrategietako? Sektore Industrialeko B-1 partzelan, Jose Luis Cacharro arkitektoak idatzitako proiektuaren ale bat aurkeztuz.
Teknikari aholkulariak emandako txostena eta Alkatetzak egindako proposamena ikusirik Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT: Plegados Metalicos S.A.ren ordezkari gisa, Angel Plaza RodriguezI eraikuntza-lizentzia ematea pabilioi industriala handiagotzeko, ?Lezoko Zerrategiak? Sektore Industrialeko B-1 partzelan, aldez aurretik bigarren puntuko baldintzak bete eta hirugarren puntuko kopuruaren ordainketa eginik.
BI: Alabaina, obrei ekin aurrez, Udal honetan ondorengo dokumentazio hau aurkeztu behar du:
1.- Arkitekto Elkargo Ofizialak bisatutako proiektua.
Proiektu horretan aldatu egin beharko da orube-okupazioaren gehieneko azalera, 2.439 m/2etara egokituz eta, beraz, eraikuntza-hondoa 50 zentimetroz murriztea proposatzen da.
Fatxaden zehazpen-estudioa egin beharko da, haietan erabiliko diren materialak seinalatuz..
Kokagune-planoa aurkeztu behar da 1/1.000 eskalako takimetriko gainean, pabilioiaren atzeko aldearekiko eta, egiten bada, urbanizazio osagarriaren eraginak zehaztuz, edozein urbanizazio-elementu errekatik gutxienez 5 metrora egin beharko delarik.
2.- Zuhinketaren plano bat aurkeztu behar da, lehen adierazitakoa bertan azalduz.
HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 2.025.015,- pta da.
3.- Construcciones Vicón S. Coop. enpresak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea, 27 poligonoan (Altamira) garajetarako lokala egokitzeko.
Construcciones Vicón, S.Coop. enpresak aurkeztutako oinarriko eta obragintzako proiektu aldatua azterturik, Altamira auzoan eraikin bat egiteko lizentzia eskatzen baitu, garaje-iharduerarako xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du
BAT:Construcciones Vicón, S.Coop. enpresaren ordezkari gisa José Luis Txokarro Amunarrizek aurkeztutako iharduera espedientearen alde informatzea, Altamira auzoan, 27 poligonoan, eraikin bat egiteko lizentzia eskatzen baitu hartan, garaje-iharduerarako xedez.
BI:Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentura bidatzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
4.- Gas de Euskadi, S.A. Naturgas, enpresak aurkeztutako eskabidea gas naturalaren banaketa obrak egiteko lizentzia eskatuz.
Sociedad de Gas de Euskadi S.A. (Naturgas) enpresak aurkeztutako proiektua azterturik, Lezoko herrian gas naturalaren banaketa-hodiak jartzeko obrari dagokionez, eta udal teknikariak emandako txostena eta Alkatetzaren proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Sociedad de Gas de Euskadi S.A. (Naturgas) enpresari gas naturalaren banaketa-hodiak jartzeko obraren 1. faserako lizentzia ematea, ondorengo kale eta toki hauetan barrena: Renfe, geltokia; Agerreberri ? Altamira; Jaizkibel hiribidea; Tren-zubia; Altamira auzoa; Udal igerilekuak; Udal Kiroldegia; Guillermo de Lazon; Antonio Pildain eta Agustina Lizarazu.
BI: Naturgas, Euskaltel eta Lezoko Udalaren artean izan diren elkarrizketen ondorioz, obra honetan Euskaltelek jarriko ditu gerora begira, bere infraestrukturak eta infraestruktura horien barruan, subkonduto bat izango da Lezoko telekomunikazioetarako.
HIRU: Obra hauek egiteko, ikutuko balituzte, ur, sanemaendu, argindarra eta telfonikaren infraestrukturak, edo espaloiak, kaleko firmeak, eta abar, erabat konpondu beharko lituzkete eta lehengo egoera berean laga.
LAU: Obra hauek burutzeko epea 6 hilabete izango da.
BOST: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 2.084.939,- pta ordaindu beharko du, eraikuntzen gaineko zerga kontzeptu gisa eta 50.000,- pta obra handiaren gaineko tasa kontzeptu gisa, beraz, guztira 2.134.939,- pta.
GIZARTE ONGIZATEA
5.- Gizarte larrialdietarako laguntzak emateko proposamena.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena eta, halaber, Gizarte Ongizateko eskuordedunak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordea erabaki du onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ondorengo espediente hauei ematea:
103 a..................400.000,-pta
093 a.................. 90.200,-pta
585 a..................225.000,-pta
Guztira................715.200,-pta, (A-220).
EUSKARA
6.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamena.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamenak azterturik, ondorengo dirulaguntza hauek eta adierazten diren kontzeptuengatik ematea erabaki du Gobernu Batzordeak:
Entitatea |
Kontzeptua |
Kopurua |
Herri Urrats |
Aurtengo ospakizunerako (maiatzak14) |
60.000 (A- 221) |
Pasaia Lezo Lizeoa |
?Euskaraz Bizi? kanpainarako |
50.000 (AD-218) |
Lezo Herri Eskola |
E-1 Proiektua(Ekola-kirolaren gestio eta zaintza egiturak garatzeko). |
279.000 (AD-226) |
Lezo Institutua |
E-1 Proiektua(Ekola-kirolaren gestio eta zaintza egiturak garatzeko). |
171.000 (AD-227) |
Lezoko Musika Tal. |
Disko bar argitaratzeko |
585.200 (AD-233) |
Orratx Antzerki Tal. |
Urteroko dirulaguntza |
500.000 (AD-232) |
Euskal Kantuzaleen Elkarte Kulturala |
Euskal Kantu Txapelketako gastuak ordaintzeko. |
100.000 (AD-217) |
Xiberoak Botzari |
?Mustraka? , Zuberoako jaialdirako |
526.525 (A- 222) |
Lezoko Txirrindulari Eskola |
Aurtengo zenbait ekitalditarako |
150.000 (AD-242) |
Egunkaria, S.A. |
Epe luzeko sei akzioren erosketa |
150.000 (AD-243) |
Egunkaria S.A.ri akzioak erosteko azken partida horri dagokionez, aurrekontu-kontsignazioaren falta jasoarazten da, eta bozkatzerakoan alkatearen aldetik abstentzioa.
FAKTURAK
7.- Zenbait faktura onartzea.
Francisco Javier Alvarez Barral abokatuak aurkeztu duen konturako ordainsari minuta azterturik, Gipuzkoako Foru Diputazioaren 1996ko urtarrilaren 30eko akordioaren kontra Udal honek jarritako Administrazioarekiko Auzi-Prozesu hartan eskuahartu izanari dagokiona, horren zenbatekoa 4.640.000,- pta izaki, Gobernu Batzordeak aho batez onartu du.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.036.etik 225.039.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.