1999.eko Abenduaren 2ekoa

    Lezon, 1999ko abenduaren 2an, 13:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    (Bilkuraren hasiera atzeratu egin da Alkatea kanpoan zelako.)

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 1999ko azaroaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

    1999ko azaroaren 18an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak

    2.- Jose Luis Txokarro Amunarrizek, Vicon S. Coop-en ordezkari gisa, Altamirako auzoan lur-mugimendu eta horma euskarriren obrak egiteko lizentzia eskatuz aurkeztutako eskabidea

    Jose Luis Txokarrok, Construcciones Vicón, S.Coop. enpresaren ordezkari gisa, oinarriko proiektua aurkeztu du, Altamira auzoan garajeak, lokal komertzialak eta plaza publikoa eraikitzeko obra lizentzia eskatuz. Jadanik 1998ko azaroan aurkeztu zituen oinarriko proiektua eta obragintza proiektua helburu bererako, baina ez zen tramitatu zehazpen estudioa beharrezkoa zelako.

    Udal arkitekto aholkulariaren txostenak dio, orain aurkeztutako oinarriko proiektu hori udalbatzak 1999ko azaroaren 10ean behin-betiko onartutako Zehazpen Estudioarekin bat datorrela. Era berean esaten du, zehazpen estudioari egokitutako obragintza proiektua aurkeztu behar duela hiru asteko epearen barruan eta eman bide dela lizentzia lurketarako eta lurrei eusteko hormak tinkotzeko oinarriko proiektu eraberrituaren eta garai hartan aurkeztutako obragintzakoaren arabera, eskabidean eskatzen den bezala.

    Hori guztia dela eta kontuan izanik ezen, garajeak eraikitzeko lizentziak iharduera gogaikarrien espedientea tramitatu beharra duela martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren ildotik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    Jose Luis Txokarrori, Construcciones Vicón, S.Coop. enpresaren ordezkari gisa, Altamira auzoan lurketarako eta lurrei eusteko hormak tinkotzeko obra lizentzia ematea, aipatutako txosten teknikoko baldintzen arabera.

    Eraikina eta plaza egiteko lizentzia, obragintza proiektu berria aurkeztu eta informatu ondoren tramitatuko da. Era berean, garajeen iharduera lizentziaren tramitazioa eraikuntza lizentziaren aurrez egin beharko da.

    Udal zerga eta tasen likidazioa, obragintza proiektua tramitatzerakoan egingo da.

    Mikel Mitxelenak hala eskaturik eta Altamirako auzoa obra ugari jasaten ari dela medio, Vicom, S.Coop. enpresari eskatzen zaio obrak egiterakoan arretarik handiena izan dezala eta, halaber, lurketa egiten hastea eguberrietako oporrak iragan arte atzeratzea eskatzen zaio, eta ahal den heinean bertako biztanleei eragozpenik ez sortzea.

    Zenbait espedienteri buruzko txostenak

    3.- Comercial de Pastelería y Panaderia Lezo S. L.-ren ordezkari gisa Javier Rodrigo Pavok eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedienteari buruzko txostena, Sagasti Poligonoko Urune kaleko 27an dagoen pabilioia egokitzeko.

    Comercial de Pastelería y Panaderia Lezo S. L.-ren ordezkari gisa Javier Rodrigo Pavok eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Sagasti Poligonoko Urune kaleko 27an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, metalezko bandejen tratamendu industrialean lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Comercial de Pastelería y Panaderia Lezo S. L.-ren ordezkari gisa Javier Rodrigo Pavok eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea, Sagasti Poligonoko Urune kaleko 27an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskabideari dagokionez, metalezko bandejen tratamendu industrialean lan egiteko.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzeko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    4.- 1 Sistema Orokorreko Urbanizazio obren likidazioa onartzea, 2. fasea, Construcciones A. Sobrino S.A.k aurkeztutakoa.

    1 Sistema Orokorreko urbanizazio obrei buruz udal arkitekto aholkulariak eta obren zuzendariak emandako txosten teknikoa ikusirik, 1999ko abuztuan Construcciones A. Sobrino S.A.k burutu zituen urbanizazio obra horiek, zuzendaritzak 1998ko otsailean agindutako zuzenketa guztiak eginik.

    Hori dela eta, likidazioa onartzea erabaki du Gobernu Batzordeak, 1 Sistema Orokorreko Urbanizazio obrei dagokiena, 2. fasea (Kiroldegiko aieka), 7. ziurtapena, 12.372.819.-pta.(Eref. ADO-1265).

    Hurrengo Obra Batzordean tratatuko da obraren behin-behineko harrerari buruz.

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Gizarte beharrizan larritarako laguntza ekonomikoak onartzea.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena ikusirik, eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei:

    585.a.......................... 46.150,-pta

    587.a................ ........46.150,-pta

    583.a.........................76.666,-pta.

    Guztira .............. 168.966 ,-pta.

    BI: Kopuru hori gastuen partida honi atxikitzea: 1.480.00.313.00.99.(A 865/99).

    6.- Lezoko kiroldegian iharduerak egiten dituzten 3. adineko bazkideei kuota ordaintzea.

    Lezoko jubilatu elkarteak kiroldegian antolatzen dituzten aktibitateak eta bertan parte hartzen duten jubilatuen zerrenda ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Onartzea aktibitate hauetan parte hartzen dutenei kiroldegiko bazkide kuota ordaintzea 1999ko irailetik 2.000. urteko ekainaren 30 arte.

    BI: Guztira 481.250,-pta ordaintzea Gezak enpresari.

    HIRU: Kopuru hori 1480.02.313.001999 gastuen partidatik ordaintzea. (AD 870/99).

    EUSKARA

    7.- Amnistiaren Aldeko Batzordeari laguntza ekonomikoa Olentzeroa antolatzeko.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Amnistiaren aldeko Batzordeari 45.250,- pta. ematea, Olentzero/99 antolatzeko dirulaguntza gisa. Kontuhartzailetzak ohartarazi du aurrekontu-kontsignaziorik ez dagoela.

    8.- ?Euskal Kulturaren Batzarreari? dirulaguntza.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Euskal Kulturaren Batzarreari 50.000,- pta. dirulaguntza ematea. (AD-871)

    9.- Oroitzene Euskaltegiari ekarpena, Santo Tomas eguna antolatzeagatik.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Oroitzene AEK Euskaltegiari 269.000,- pta dirulaguntza ematea, Santo Tomas egunean zenbait ospakizun antolatzeagatik eta 20.000,- pta Olentzerorako. Kontuhartzailetzak ohartarazi du aurrekontu-kontsignaziorik ez dagoela.

    10.- ?Euskararen Tunelari? dirulaguntza, erakusketa horren inguruan zenbait iharduera antolatzeagatik.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Lezoko Euskal Herrian Euskaraz taldeari 500.000 dirulaguntza ematea, ?Euskararen Tunela? erakusketaren inguruan zenbait iharduera antolatzeagatik.(A-873).

    11.- Miguel Angel Felipe Torresi kalteordaina, fotografien galeragatik.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Miguel Angel Felipe Torresi kalteordain gisa 7.304,- pta ematea, Santakrutz/99 jaietan egindako erakusketarako hark ekarritako fotografien galeragatik.(A 872-99).

    12.- Altzate Auzo Elkarteari dirulaguntza, Santakrutz/99 jaietako zenbait egintzagatik.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du Altzate Auzo Elkarteari 200.000,- pta dirulaguntza ematea 99ko iraileko jaietan antolatutako kalejira eta danborrada ekitaldiengatik. Kontuhartzailetzak ohartarazi du aurrekontu-kontsignaziorik ez dagoela.

    Aldez aurretik premiazkotasuna deklaraturik, aho batez erabaki da ondorengo puntu hau tratatzea:

    PREMIAZ

    13.- Kanposantuan egindako obren fakturak onartzea.

    Joan den irailaren 30eko Gobernu Batzordeak onartu zituen Construcciones Nigurko S.L.k aurkeztutako aurrekontuak, kanposantuan nitxoak eraikitzeko. Obra burutu ondoren, horiei dagozkien fakturak aurkeztu dira, bata nitxoak eraikitzeari dagokiona, horren zenbatekoa 7.381.883,- pta delarik (O 99/1590), eta bestea, hamaika nitxoen aurreko aldean egindako itxiturarengatik eta atzeko aldean zuloak irekitzeagatik, guztira 327.491,- pta (O 99/1591).

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 14:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna