Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren lauan, goizeko 12:20 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA.
1.- Egoki irudituz gero, 1999ko irailaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.
1999ko irailaren 30ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
HIRIGINTZA
2.- Miguel Angel Sotillos Gomezek aurkeztutako iharduera espedientea, Lopene plazako 1.ko lokala egokitzeko obra lizentzia eskatuz, taberna-okindegi ihardueran lan egiteko.
Miguel Angel Sotillos Gómezek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu ondoren, Lopene plazako 1.an kokatutako lokala taberna-okindegitarako egokitzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT. Miguel Angel Sotillos Gómezi obra lizentzia ematea Lopene plazako 1.an kokatutako lokala taberna-okindegitarako egokitzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zutzentzaileak betetzearen baldintzapean, neurri horiek igorri zaizkiolarik.
BI: Obrak burutu ondoren ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla esaten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 146.778,- pta ordaindu beharko du.
3.- Tesinsaren ordezkari gisa Luis Miguel Laguna Megalek aurkeztutako espedientearen aldeko txostena, Olaizola kaleko 1.ko pabilioia egokitzeko.
Tesinsaren ordezkari gisa Luis Miguel Laguna Megalek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Itturrin Poligonoko Olaizola kaleko 1.an kokatutako pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ezegonkortasun geotermikoren prebentzioa eta zuzenketa ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:
BAT: Tesinsaren ordezkari gisa Luis Miguel Laguna Megalek aurkeztu duen iharduera espedientearen aldeko txostena ematea, Itturrin Poligonoko Olaizola kaleko 1.an kokatutako pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan ezegonkortasun geotermikoren prebentzioa eta zuzenketa ihardueran lan egiteko xedez.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
GIZARTE ONGIZATEA:
4.- Gizarte beharrizan larrialdietarako dirulaguntzak onartzea.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hau hartu du:
BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza onartzea ondorengo espediente hauei:
569 a.................... 36.374,-pta
301 b...................198.450,-pta
103 a.....................37.464,-pta
Guztira................272.288,-pta
BI: Kopuru hori gastuen partida honi atxikitzea: 1.480.00.313.00.99.
5.- Lezoko kiroldegian aktibitateak egiten dituzten 3. adinekoei bazkide kuota ordaintzea.
Puntu hau mahai gainean geratu da.
6.- Trakzio mekanikodun ibilgailuien zerga ordaindu beharrik ez izateko Angel Herrerok egin duen eskabidea onartzea.
Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko Angel Herrero Perez-ek aurkeztu duen eskabidea ( bere seme den Iban Herrero Fregenedaren ordezkari gisa) ikusi eta Gobernu Batzordeak 1999ko ekainaren 9an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposaturik ondorengo erabakia hartzea erabaki du Gobernu Batzordeak.
BAT: Angel Herrero Perez-ek (bere semea den Iban Herreroren Fregenedaren ordez) egindako eskaera ez onartzea, autoaren potentzia fiskala, finkatuta dagoen 12CV baino handiagoa delako.
7.- Etxez-etxeko laguntza: M. Angeles Areitiok egin duen eskabidea onartzea.
Etxez-etxeko laguntza eskatzeko M.Angeles Areitiok, bere ama den Isabel Zubia Salaberria-ren izenean, egin duen eskabidea ikusirik eta, era berean, horri buruz gizarte langileak egin duen txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:
BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Isabel Zubia Salaberriari hemen segidan zehazten den bezala:
1.- Zerbitzua atentzio pertsonala eta familiari apoioa eskeintzeko izango da, eta egunean ordubetekoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
1. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 3.435.- pta. da.
EUSKARA
8.- ?Internazionalista eguna? ospatzen dela eta, Askapenari dirulaguntza ematea.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak hala proposaturik eta atxikita doan dokumentazioa kontutan izanik, ?Internazionalista eguna? dela eta, Gobernu Batzordeak erabaki du diru-laguntza modura 40.000 pezeta ematea Askapenari aurtengo iharduerarako. (AD-786/99).
9.-Iraila/99 herriko jaietan ospatutako zenbait ekintza dela eta, dirulaguntzak ematea.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak hala proposaturik eta Iraila/99 herriko jaietan ospatutako zenbait ekintza dela eta, Gobernu Batzordeak erabaki du diru-laguntza hauek ematea:
BAT: 15.000pezeta Urantzu Dultzaineroei. (AD-787/01)
BI:Buruhandien agerraldietan lagundu dutelako ondoko hauei 48.000 pezeta, hau da, 12.000 pezeta bakoitzeko, (AD-787/02):
Iñigo Unanue Manterola....................... N.A.: 72486160-G
Juan Manuel Frutos Fernandez............. N.A.: 44166779-V
Javier Hernandez Santos....................... N.A.: 44133409-C
Iñaki Couceiro Aller................................N.A.: 44133309-N
HIRU: Haurtxo haurtzaindegiari haurrentzat merienda antolatzeagatik 17.976,- pta.(AD-788/99)
LAU: Itziar Bandres Saldiasi, 34.500,- pta. buruhandien konponketagatik, (AD-789/99).
BOST: Lezantzin Tiñelu Kultura Taldeari 45.000,- pta. (A-791/99) ondorengo ekintza hauek antolatzeagatik:
1.- Irailak 16: Aurkezpen Eguna .................... 15.000,- pta.
2.- Urriak 22: Sexualitateari buruzko hitzaldia 20.000,- pta.
3.- Azaroak 13: Argazki Erakusketa ............... 10.000,- pta.
10.- Akerbeltz Aterpetxeko zerbitzuen baldintza administratiboen plegua onartzea.
Gobernu Batzordeak onartu egin du Akerbetz aterpetxeko sustapen eta kudeaketarako lehiaketa eraenduko duen baldintza administratiboen plegua, Hezkuntza, Euskara eta Kultura gaietarako udal zerbitzuek aurkeztutakoa. Aldaketa batzuk egin dira:
- Emakida bi urteko da, eta beste bi urtez luzagarria.
- Esleipena Gobernu Batzordearen eskumenekoa da.
- Esleipen-irizpideak hauek dira:
- Denbora libreko antzeko lanetan esperientzia: %40.
- Proposamenaren planteamendua: %30.
- Eskainte ekonomikoa: %20.
- Titulazioa: denbora libreko monitoreak: %10.
Bai plegua baita lehiaketa deialdia ere Gipuzkoako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialetan eta egunkarietan argitaratuko dira. Akordio honen berri Nafarroako Diputazioari eta Urtzainkiko Udalari emango zaie
KONTUHARTZAILETZA
11.- Zenbait faktura onartzea.
Futbol-zelaian egindako obrei dagokienez U.T.E. Oreretak aurkeztutako fakturak azterturik, Gobernu Batzordeak onartu egin ditu ondorengo hauek:
- Eraikuntza obretako (1. fasea) 6. ziurtapena: 12.116.084.- pta. (Erf. DO-519).
- Eraikuntza obretako (1. fasea) 7. ziurtapena: 8.008.520.- pta. (Erf. D0-1224).
- Eraikuntza obretako (1. fasea) 1. ziurtapena:4.110.686.-pta.,gainezkabideeneranskina, (Erf.DO-520).
- Eraikuntza obretako (1. fasea) 1. ziurtapena:13.841.900.-pta., beste zenbait eranskin, (Erf. DO-1223).
- Eraikuntza obretako (1. fasea) 2. ziurtapena: 4.683.334.-pta., ipar-mugako jabetzaren horma eranskina, (Erf. DO-1222).
Era berean onartu egin da Berdin kolektiboa C.B.k aurkeztutako ordain-saria, Mikel Arrizabalaga Pikabearen defentsari dagokiona, 349/97 espedientean, horren zenbatekoa guztira 120.176,- pta. izanik.
Aldez aurretik premiazkotasuna deklaraturik, aho batez erabaki da ondorengo puntu hau tratatzea:
12.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza ekonomikoak onartzea.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du.
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei:
579 a....................14.846,-pta
224 a....................20.748,-pta
484 b..................152.000,-pta
093 ................... 14.846,-pta
Guztira................202.440,-pta.
BI: Kopuru hori gastuen partida honi atxikitzea: 1.480.00.313.00.99
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 13:25 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.