1999.eko Abuztuaren 5ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren bostgarrena. Goizeko 8:45etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordeetako Gelan. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria (alkate-lehendakaria), Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- Gobernu Batzordearen erakuntza eta bilkuren maiztasunari buruzko akordioa.

Gobernu Batzordea hiru kidez osatua gelditu da, Aitor Sarasola Salaberria (alkate-lehendakaria), Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta. EAJ/EA eta PSOE-EE alderdiek, eskaintza egin zaien arren, ez dute bertan parte hartu nahi izan.

Gobernu Batzordeak, hamabostean behin, ostegunetan, goizeko 9:00etan egingo ditu ohiko bilkurak, irailetik hasita.

GIZARTE ONGIZATEA:

2.- Gizarte-larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei:

566 A.................... 99.999,-pta

002 A....................191.665,-pta

537 A.................... 28.000,-pta

487 B ....................184.000,-pta

231 B ................... 247.000,-pta

BI: Kopuru hori gastuen partida honi atxikitzea: 1480003130099

3.- Etxez etxeko laguntza-zerbitzu bat ematea.

Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Gregorio Urkizu Miitxelenak egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte laguntzaileak eman duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Gregorio Urkizu Mitxelenari baldintza hauetan:

1. Zerbitzua norberarentzako lanak izango da, eta astean 5 ordukoa izango da, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua hasieran Josefa Lasarte eta Izaskun Kintas laguntzaileak emango dute. Zerbitzua jasotzeagatik dagokion diru-ekarpena, hilean, hau da: 7.852.- pezeta.

4.- Zaharren Egoitza batean pertsona baten egonaldiaren gastuei erantzutea onartzeko konpromiso ekonomikoa hartzea.

Sebastián Jimenez Torresek egindako eskabidea aztertu ondoren (hirugarren adinekoentzako erresidentzian, lagundutakoan, sartzekoa), eta baita haren familiak hartutako konpromezua ere (gastua finantzatzekoa) eta "Aldakoenea" edota "Txara 2" egoitzan segituan sartzeko modua dagoenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Konpromezua hartzea Sebastian Jiménez Torres hirugarren adinekoentzako erresidentzian egotea kostatzen dena, 55171.,-pta hilean, (urtean: 357.755.-) Udalak bere gain hartzeko. Baliteke, edozein moduz ere, kopurua aldatzea, egokitzen zaion plazaren (236.885,- pta hilean) eta interesatuak zer pentsio jasotzen duen eta plaza ordaintzeko ematen duena (54.617,- pta. hilean) kontuan harturik, eta halaber Foru Diputazioaren ekarpena (110.717,- pta. hilean).

BI: Gastu hau partida honen gain izango da: 1 227-99- 311 00 99 "estancia en residencias" delakoa.

5.- INEM eta Toki-Korporazioen arteko enplegu sustapenerako programaren barruan, zenbait langile kontratatzeko proposamena.

Lezoko 7 langile kontratatzea suposatuko luketen 3 programa burutzeko behar ziren laguntzak eskatu ondoren suertatu da, guztira 6.487.690 eman duela Gipuzkoako INEMek Toki Gorporazioekin batera Lana Suspertzeko programan.

Beraz, emandako dirulaguntza horiek ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Lorazaintzako 1.Mailako ofizial bat hartzea, denboraldi baterako kontratu laboral bidez, gutxi gora behera 7 hilabetean egun erdiz lan egiteko 10. mailari dagokion soldata kobratuz

BI: Lorazaintzako 2 peoi hartzea, 98-99 lorazaintza-ikastaroa egin dutenen taldetik, I eranskinean aipatzen direnak, denboraldi baterako kontratu laboral bidez, gutxi gora behera 7 hilabetean egun erdiz lan egiteko 8.mailari dagokion soldata kobratuz.

HIRU: Familia hezitzaile bat hartzea, denboraldi baterako kontratu laboral bidez, gutxi gora behera 4 hilabetean egun erdiz lan egiteko 11.mailari dagokion soldata kobratuz. Horretarako 776.626,- pta. dirulaguntza eman da.

PERTSONALA:

6.- Arkitekto Aholkulariaren zerbitzu-ematearen kontratua luzatzea.

Udal arkitekto aholkulariaren zerbitzu kontratua hil honen 29an bukatzen denez, eta kontratatu ezkero hari gomendatu zaizkion gaietan duen esperientzia eta eginkizun horiek biziki egokiro bete izan dituela kontuan izanik, Gobernu batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Udal arkitekto aholkulariaren, Raimundo Mendiburu Abaden, zerbitzu kontratua lau urtez luzatzea, hau da, 2003. urteko abuztuaren 29 arte.

BI: Dedikazioa hilean hirurogei ordu da, astean bi egunez udal bulegoetan izan beharko duelarik. Ordainsariak, elkartearen tarifek markatzen dutenaren arabera finkatuko dira.

ALKATETZA:

7.- Alkatearen 137 eta 142. dekretuak berrestea (zerga eta tasa ordainketen salbuespenak), eta era berean 145. dekretua berrestea (hiru langile kontratatzea, kaleetako garbiketa lanak egiteko abuztuan eta irailean zehar).

Gobernu Batzordeak alkateak emandako hurrengo dekretuak berretsi ditu:

  • 137. dekretua. Dekretu honen bidez udal tasak ordaintzetik salbuetsiak izango diren pertsonen zerrenda onartzen da.
  • 142. dekretua. Dekretu honen bidez trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu behar ez dutenen pertsonen zerrenda onartzen da.
  • 145. dekretua. Dekretu honen bidez hiru langile kontratatzea erabakitzen da, kaleetako garbiketa lanak egiteko abuztuan eta irailean zehar.
  • 118, 132 eta 134 dekretuak. Dekretu hauen bidez hiru pertsona kontratatzen dira kaleetako garbiketa lanak egiteko uztailan eta abuztuan zehar.

8.- Galde eskeak.

Ez da inongo galdera edo eskaerarik egin.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:55an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna