1999.eko Ekainaren 9ekoa

    Agiri mota
    Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren bederatzigarrena, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto nagusian UDALBATZA OSOA bere OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Recalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

    Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkuek aurrez abisatu dute ezin izango zutela bilkurara etorri.

    Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa.

    1. UDALBATZAREN OSOKO BILKURETAKO AKTAK ONARTZEA: 99/04/14 DATAKOA (OHIKOA) ETA 99/05/17 DATAKOAK (OHIZ KANPORAKOAK).


    Onarpenerako aurkeztutako udalbatzaren osoko bilkuren hiru aktak aldaketarik gabe onartu dira. Iñake Urrestarazuk nahi du, hautes-mahaien osakuntza zehatza eskura diezaiotela, hori baitzen bilkuretariko baten gaia.

    Aztergai zerrendako hurrengo puntua tratatzen hasi baino lehen, bikurarako zerrendan beste puntu bat sartzea proposatu du Iñake Urrestarazuk, hain zuzen berriki funtzionatzen hasi den eta Errenteriatik ospitaletara doan autobus-linea Lezo Pasai Donibane eta Poliklinikara luzatzea .

    Zinegotziek aho batez onartu dute proposamena. Proposamen hori 12. puntu gisa tratatuko da, aztergai zerrendan ondoren datozena atzeratuz.

    1. GAINTXURIZKETAN LURZORU-ERRESERBA BATEN MUGAK MARKATZEKO FORU AGINDU BATEK HASI DUEN PROZEDURARI BURUZ ALKATETZAREN PROPOSAMENA.


    Alkateak udalbatzari proposatu dio hitzez hitz honela dioen proposamena onartzea:

    “Obra Hidrauliko eta Hirigintza gaietarako Foru Diputatuak, joan den maiatzaren 24an diktatu zuen Foru Agindu bat, Lezoko udalerrian lurzoru-erreserba baten mugak markatzeko prozedurari ekiteko helburuz, ekainaren 29ko 20/1998 Legean aurreikusitakoaren arabera, eta erreserba horrek afektatuko dituen lurrak N-1 errepidearen, Lezotik Gaintxurizketako Gainera doan GI-2638 errepidearen eta, bien arteko lotura eginez, azken honetan kokaturiko gasolindegitik beste errepidera, 108-Letaman poligono trenbidepeko pasabidearen inguru arte doan bidearen artean dagoen lurzoro ez-urbanizagarriak dira, Lezoko industrialdetik ekialdean kokatuak, eta halaber errepideez beste aldean, lur-zerrenda bat N-1 eta GI-2638 errepideetan 15 metrokoa eta bien arteko lotura-bidearen beste aldetik 200 metrokoa.

    Oarsoaldearen Administrazio Kontseiluan hartutako irizpideei jarraiki, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, ondorengo akordio hau hartzea proposatzen dut:

    BAT: Foru Aginduan aurkezten den proposamenari Udal honen adostasuna ematea, betiere hartan ondorengo baldintza hauek jasotzekotan:

    1.- Kalifikatu bide den esparru horretan nahikoa lurzoru erreserba dadila hartara lekuz aldatu ahal izateko, etorkizunean udalerriaren etxebizitzatarako garapena gauzatzeko egoki liratekeen eta baina gaur egun enpresa edo iharduera ekonomikoek okupatzen dituzten lurretako eraikinak.

    2.- Udalak ez die uko egiten, irabazizko ustiapenari dagokionez, indarrean dagoen legedian aurreikusitako eskubideei.”

    Jose Mª Botok esan du ezen, nahiz eta bere taldea ados izan proposamenaren mamiarekin, ez dagoela ados formekin: inolako dokumentazio tekniko finkagarririk gabe aurkeztu da, ezta krokis sinple bat bera ere; errespeto falta iruditzen zaio legealdiaren bukaeran aurkeztea, agian molde horretako erabaki garrantzitsua hartzea hurrengo udalbatzari legokiokeelarik; foru dekretu bat sarritan aipatutako udal autonomiaren gainetik pasatzen aritzea kritikatu du, e.a.. Behin eta berriz galdetu du eskualde horren kokagune zehatzaz. Alkateak erantzun dio, xehetasun horiek argitzeko hirigintza batzordearen bilerarako deia egin zuela eta zinegotzi bat bera ere ez zela etorri.

    Hirigintza Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta lau boto kontra (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta bi abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. GAINTXURIZKETA TRIANGELUA DERITZAN ESPARRUAN ARAUEN ALDAKUNTZA PUNTUALARI BURUZ, ALKATETZAREN PROPOSAMENA.


    Aurreko akordioaren eta Oarsoaldeako Administrazio Kontseiluaren akordioen ondorio gisa, alkateak aurkeztu du proposamena. Akordio proposamenak honela dio:

    “Lezoko udalerrian iharduera ekonomikotarako etorkizuneko lurzoru-garapen posibleei dagokienez, Oarsoaldea S.A.ren Administrazio Kontseiluan eskualderako ahobatez onartutako proposamenean, urrats batzuk finkatu ziren.

    Haietariko batzuk jadanik burutu dira, esateko, afektaturiko lurrak eskuratzeko negoziaketen kasuan, edota Oiartzungo udalerriarekin koordinatutako analisia, bi udalerrietan eragina duten zenbait aspekturi dagokienez.

    Gaintxurizketako triangelua deritzanari dagozkion zehazpenak osatzeko helburuz, Osoko Udalbatzari proposatzen diot jarrera har dezala egungo Arau Subsidiarioen aldaketa puntualaren prozesuari ekitearen alde, Oarsoaldea S.A.k egindako azterketak kontuan izanik eta Oiartzungo udalarekin izandako harremanak kontuan harturik, ibilgailuen trafikoari baterako konponbidea emateko helburuz.”

    Jose Mª Botori iruditzen zaio adarra jotzea dela proposamena beste dokumentaziorik ez aurkeztea. Ulertzen du asmo-deklarazio bat adieraztea dela baina ez du ametitzen eginkizun horren esparru fisikoa ez dokumentatzea eta mugak ez seinalatzea.

    Hirigintza Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta lau boto kontra (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta bi abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. 1998KO KONTU OROKORRAREN ONARPENA.


    Joan den apirilaren zazpian, 1998ko Udal Kontuen Egoerari buruzgauzatzen ari den espedientearen alde informatu zuen kontuetarako batzorde bereziak. Txosten horren ondoren, espedientea jende aurrerako ipinirik egon da 15 egunez, erreklamazio ondorioetarako. Epe horretan ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu. Hori guztia dela eta, hori onartzea proposatu du alkateak.

    Bozketa eginik aldeko bederatzi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. KREDITU ALDAKUNTZAREN ESPEDIENTEA 1/99 KREDITU GEHIGARRIEN BIDEZ EGITEA ONARTZEKO PROPOSAMENA.


    Alkateak aurkeztu du onarpenerako proposamena eta honela dio:

    “Udal honetako Aurrekontuari eragiten dion kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea irakurri da.

    Kontuhartzaileak egindako txostenak dioenez, aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaio, eta zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauaren 34. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuaren 40. artikuluan ezarritako beharkizun eta tramiteei.

    Alkate naizen aldetik hemen heldu den erabakia hartzea proposatzen diot osoko bilkurari:

    ERABAKIA

    Lehenik.- Udal honen aurtengo ekitaldiko Aurrekontuari eragiten dion kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, proposamenaren eta ondoko partidakako laburpenaren arabera:

    KREDITU GEHIKUNTZAK

    Partida

    Azalpena

    Kreditoak





    Oraingoak

    Aldaketak

    Orokorrak

    622.03.451

    Mendi aterpea

    15.000.000

    2.500.000

    17.500.000

    601.01.433

    Urbanizazioak

    15.000.000

    35.000.000

    50.000.000

    227.99.433

    Mantenimiento Zonas Verdes

    6.000.000

    1.500.000

    7.500.000

    622.01.120

    Udal Eraikinen hobekuntza

    12.000.000

    15.000.000

    27.000.000

    623.01.444

    Baserriak eta Mendiak

    10.000.000

    2.000.000

    12.000.000

    622.02.452

    Campo de futbol

    45.000.000

    10.000.000

    55.000.000

    Guztira

    103.000.000

    66.000.000

    169.000.000



    FINANTZATZEN DITUZTEN BALIABIDEAK

    Partida

    Izena

    Zenbatekoa

    840.1

    Diruzaintzaren gerakina

    66.000.000

    GUZTIRA

    66.000.000



    Bigarren.- Jendaurrean ikusgai jartzea, erreklamazioen ondorioetarako. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin-betikotzat joko da. Espediente honi Aurrekontu Orokorra onesteko ezarritako gainerako tramiteak eman beharko zaizkio.”

    Gaia Hazienda Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea), bi abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi boto (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta bi abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. HIRITAR IZAKERAKO LURREN BALIO GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ONARTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA.


    Alkateak aurkeztu dio udalbatzari proposamenaren onarpena, eta honela dio hitzez hitz:

    “Horri buruz kontuhartzaileak emandako txostena ikusirik, alkatetza honek Haziendako Udal Batzordeari proposatzen dio 2.2 Ordenantza Fiskala ondoren azaltzen den bezala aldatzea:

    Beste 2. atal bat sartzea 1. Artikuluan, horren testuak hitzez-hitz honela diolarik: “1.2 Ordenantza Fiskal hau indarrean jarriko denetik aurrera aplikatuko da uztailaren 5eko Hiritar Izakerako Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergako 16/1989 Foru Arauaren Lehen Xedapen Iragankorreko 2-C atalak finkatzen duena.”

    Aipatutako ordenantzaren 2. eranskina aldatzea, tarifaren karga tipoari dagokiona, %30 ordez %5ean finkatuz.

    Aipatutako Ordenantza Fiskalaren azken xedapena aldatzea, bertan seinalatuz ezen, behin-betiko onarpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera aldakuntzak eraginak izango dituela.”

    Gaia Hazienda Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea), eta lau abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko bederatzi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. 1999. URTEKO AUTOTAXI ZERBITZUAREN HIRI BARRUKO TARIFAK ONARTZEKO PROPOSAMENA.


    Maixabel Unzainek, barne erregimenerako zinegotzi eskuordedunak, proposatu dio udalbatzari proposamenaren onarpena, eta honela dio hitzez hitz:

    “Ikusirik Gipuzkoako Taxizaleen Elkarteak (AGITAXek) egindako proposamena, gure herrian egiten diren autotaxi zerbitzuen tarifak igotzeko 1999 urtean, behan heldu den ERABAKIA har dezan proposatu nahi diot Osoko Bilkurari:

    BAT: Onartzea Gipuzkoako Taxizaleen Elkarteak (AGUITAXek) egindako proposamena gure herrian egiten diren autotaxi zerbitzuen tarifak 1999koak onartzeko.

    BI: Merkataritza Ordezkaritza Lurraldekoari eta Gipuzkoako Taxizaleen Elkarteari ematea erabaki honen berri.

    Tarifa berriak (1999)



    Abiasaria

    **egindako km-ko

    Zain izandako orduko

    Egunez

    358.- pta.

    112

    2.150.- pta.

    Gauez/Jai-egunez*

    358.- pta.

    179

    3.379.- pta.



    * Gaua: 23:00etatik 7:00etara. Jai-egunak eta igandeak: egun guztia.

    ** Zirkuito irekia. Gehigarria: 77.- pezeta maleta edo pardel bakoitzeko.”

    Gaia Hazienda Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea), eta lau abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta lau abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. KIROLDEGIKO ARAUTEGIARI BEHIN-BETIKO ONARPENA EMATEKO PROPOSAMENA.


    Jone Salaberriak proposatu dio udalbatzari proposamenaren onarpena, eta hitzez hitz honela dio:

    “Mintzaldien saioa ireki aurretik, Mikel Arostegik proposamenan eman diren hainbat aldaketa agertu ditu. Aldaketa hauek testuaren ulermena argitzeko bidean eman dira. Bidenabar, puntu berri bat erantsi da frontoi aterpetuaren inguruan.

    Aiton Bordak, eskaturiko argibideen artean, kirol ekitaldietan sarrerak libre den ala ez itauntzen du.

    Allerru Pilota taldeak, izkiriatuak agertzen diren hainbat puntuekiko ezadostasuna agertzen du. Hala ere, bai idatziz bai aurreko bileran esandakoak ez dituela errepikatu esaten du. Planteatu duten zuzenketa batzuk islatuak daude, ez aldiz besteak nahiz eta daudenak agertzeko edo ez egoteko bereizketaren zergatia ez duten ulertzen.

    Aiton Bordak prezioak berrikusi behar ote diren galdetu du. Izan ere, hainbat jubilatu ez omen duelako kuota ordaintzeko adina dirua. Honen inguruan, ordainketa-politikaren inguruan, kultura delegatuak zera dio: politika birmoldatuz gero, aldaketa ez dela kolektiboei zuzenduko –jubilatuak, gazteak ...- pertsona eta egoera bereziei buruzko aldaketak izan daitezkeela, ez bestela.

    Murixka dantza taldeak beraien arazoa agertu du. Hau da, proposatu arren, kiroldegian ez omen duelako kuota ordaindu behar zutelako gehi dantza taldeak ezarrita duten kuota. Beraz bi kuota (diru gehiegi). Bestalde egun erabiltzen duten lokalak baxuak direla adierazten duten.

    AEK-k galdetzen du noizko kultur jarduerari buruzko eztabaida eta arautegia? Dagoeneko eskarmentu desegokiak daude eta sortu diren ezadostasunen inguruan, herriko kezkak non jasoko diren. Gaiak premia du. Hainbat ekitaldi egin dira eta beste batzuk programatuak daude: pailazoak, Musika eskolakoa, Bai Euskarari, Benito Lertxundi, Korrika ..., beraz egoerari irtenbidea bilatu behar zaio. Beraz, ondorengo akordioak hartu dira:

    BAT: Kiroldegiko arautegia onartzeko proposamena osoko bilkurara aurkeztea bertan behin betiko erabakia hartzeko.”

    Jose Mª Botok galdetu du ea zein arrazoirengatik aurkitzen den proposamena euskaraz bakarrik idatzita. Eztabaida labur baten ondoren, dirudienez, denbora faltak eragin du proposamena itzulpenera ez pasatu izana. Jose Mª Botok horren itzulpena eskatu du.

    Gaia Kultur Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea), bi abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi boto (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta bi abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. “OIARTZUNGO KIROL INSTALAKUNTZAK S.A.”-RI UDALAK EMATEKOA ONARTZEKO PROPOSAMENA.


    Maixabel Unzainek, barne erregimenerako zinegotzi eskuordedunak, proposatu dio udalbatzari proposamenaren onarpena, eta hitzez hitz honela dio:

    “Bekoerrota udal kiroldegiaren osoko gestioa adjudikatzerakoan, Gezak S.L. enpresak aurkeztutako eskaintea hautatu zen, eta hartan planteatzen zen Oiartzungo Elorsoro kiroldegiaren sozietate jabearen (“Oiartzungo Kirol Instalakuntzak S.A.”, OKISA) eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza, instalazio bietako abonatuei bataren bai bestearen erabilpena eskaintzeko xedez.

    Bi instalazioak eskaini ahal izateak, horietako bat, Elorsoro, dagoeneko funtzionatzen aurkitzen delarik, lezoar abonatu ugari dituelarik eta Bekoerrotak baino instalazio osatuagoak eskaintzen dituelarik, behartu egiten du Lezoko Udala inguruabar horien truke Oiartzungo Elorsoro kiroldegiaren enpresa jabeari konpentsazio bat ematera.

    Batik bat konpentsatu beharrekoa da, gaur Oiartzunek dauzkan lezoar bazkideak Bekoerrotan alta ematean bazkide berri horrek Elorsoroko instalazioak ere erabili ahal izatea.

    Ekarpen horren zenbatekoa markatzerakoan abiapuntu gisa hartzen dena, Elorsorok abonatu lezoarrengandik jaso izan duena eta aurrerantzean jasoko ez duena: gutxi gora-behera 2.200.000,- pta, 259 bazkiderena.

    Zifra hori 2.500.000 kopurura igotzen da, Elorsoroko instalazioak eskaini ahal izatean Lezorentzat datorren onurarengatik. Zifra hau mantentzen da harik eta 300 titularretara heldu arte, eta zenbateko hori gaindituz gero, bazkide bakoitzarengatik kopuru seinalatu bat gehituz, bazkide bakoitzeko ekarpen hori murriztuko delarik bazkideen kopurua handitzen doan heinean, irabazia banatua izan dadin. Proposatutako ekarpenak hauek dira:

    Titularrak

    Titulares

    Titular bakoitzeko

    Por titular

    Aldea

    Diferencia

    GUZTIRA

    TOTAL

    0-300





    2.500.000

    300-600

    2.000

    600.000

    3.100.000

    600-900

    1.000

    300.000

    3.400.000

    900-1.000

    500

    50.000

    3.450.000



    Ekarpen horiek bi kiroldegietako zerbitzuen enpresa kontzesiodunaren bidez konpentsatuko dira kontratuaren urteroko likidazioan, betiere inguruabar hori mantentzen den arte; bi kiroldegietako enpresa esleitua izatearena.

    Hori guztia dela eta, planteaturiko ekarpenak onartzea proposatzen diot udalbatzari.”

    Jose Mª Botok proposamen horri buruz adierazi du, kiroldegian egin diren beste askoren artean lasdaskeria bat gehiago dela.

    Gaia Barne Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea), eta lau aurka (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko zazpi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta lau aurka (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. OARSO TELEBISTAREKIN KOLABORAZIO-HITZARMENA IZENPETZEA ONARTZEKO PROPOSAMENA.


    Agustina Pontestak, euskarako zinegotzi eskuordedunak aurkeztu du proposamena eta, hitzez hitz, honela dio:

    “1999ko Urtarrilaren 29an, goizeko 12:00etan, Oarsoaldeak dituen Olibeteko bulegoetan egindako Oarsoaldeako Euskara Batzorde Politikoan, parte hartu zuten ondoko hauek:

    Zinegotziak: Gema Artola (Errenteriako zinegotzia), Agustina Pontesta (Lezoko zinegotzia, Alazne Garmendia (Oiartzungo zinegotzia) eta Maribi Roteta (Pasaiako zinegotzia).

    Euskara Teknikariak: Jaione Urruzola (Pasaiako teknikaria), Xanti Val (Lezoko teknikaria) eta Ramon Egiguren (Errenteriako behin-behineko teknikaria Junkal Mintegiaren amatasun-baja ordezkatzen) idazkari lanetan.

    Bertan balantzea egin eta gero eta zinegotzien oniritzia jaso ondoren, besteak beste, aztertzen da OTBrekin egin nahi den hitzarmena. Eta aurreikusten diren lehentasun informatiboen arabera, honako alorrak jorratuko lituzke: kultura, euskara, gazteria eta enplegua.

    Beraz, Oarsoaldeako euskara batzordearen oniritziarekin, Udala eta OTBren arteko hitzarmena sinatzea.

    Hitzarmenaren laugarren puntuan agertzen den modura, 1.227.07.451.01 partidatik 1.250.000 pezeta zuzentzea hitzarmena betetzeko 1999ko ekainak 30 baino lehen.”

    Jose Mª Botok eskatu du proposamena mahai gainean gera dadila euskaraz bakarrik idatzita dagoelako eta, bere iritzirako, akordio horrek hurrengo legealdiaren jardukizuna baldintzatu eta hipotekatuko duelako.

    Proposamena mahai gainean lagatzeko planteamendua bozkatu da. Bi boto eman dira alde (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris), zazpi boto kontra (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta bi abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi).

    Mahai gainean lagatzeko proposamena bazterturik, ondorioz, proposamenaren premiazkotasuna onartutzat eman da nahiz eta euskara batzordeak diktaminatu gabe egon. Alkateak aurkeztu du proposamenaren bozketa. . Bozketa eginik aldeko bederatzi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. PROPOSAMENA UDALEKO KONTUHARTZAILETZAREN POSTUA, IZAERA NAZIONALEKO GAIKUNTZA DUTEN TOKI ADMINISTRAZIOKO FUNTZIONARIENTZAKOA, BETETZEKO 1999KO LEHIAKETA HUTSIK UZTEARI BURUZKOA.


    Alkateak aurkeztu dio udalbatzari proposamenaren onarpena eta, hitzez hitz, honela dio:

    “1999ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, izaera nazionala izan eta hutsik dagoen kontuhartzaile lanpostua hornitzeko deialdi arruntean parte hartzea erabaki zen, 1994ko urtarrilaren 4an osoko bilkurak lanpostua hornitzeko onartutako oinarriak erabiliz.

    Deialdiaren berri Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean martxoaren 25ean eman ondoren, ez da jarritako epean inongo eskaerarik aurkeztu. Beraz, izendapenak egiteko gai den Foru Aldundiari lehiaketa hutsik deklaratzea proposatuko zaio.

    Horiek horrela, 1999ko deialdi arruntari buruz, ondorengo erabakiak hartzea proposatzen dut:

    BAT: Proposatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko organu eskudunari, Lezoko Kontuhartzailearen postua, habilitazio nazionala duten funtzionarioentzakoa, betetzeko 1999an, egindakoa hutsik deklaratzea, izangairik aurkeztu ez delako.

    BI: Erabaki hauen berri ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari.”

    Gaia Barne Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, horren premiazkotasuna onartzea proposatu dio alkateak udalbatzari. Bozketa eginik aldeko bederatzi botoz onartu da premiazkotasuna (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi), eta bi abstentzio (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    Premiazkotasuna onarturik, alkateak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik aldeko bederatzi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta abstentzio bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. ERRENTERIATIK DONOSTIAKO OSPITALETARA DAGOEN AUTOBUS ZERBITZU PUBLIKOA LEZO ETA PASAI DONIBANERA ETA POLIKLINIKARA LUZATZEA ESKATZEKO PROPOSAMENA.


    Iñake Urrestarazuk proposatu dio udalbatzari akordio hartzea zeinaren bidez eskatuko bailitzaieke Garraio eta Errepideetako Foru Diputatuari eta Herri Bus S.A. Konpainiari, Errenteriatik Donostiako Ospitaletara dagoen autobus linearen zerbitzu publikoa luzatzea Lezo eta Pasai Donibaneraino eta Ospitaletatik Poliklinikaraino.

    Zerbitzu hori esperimentalki jarri da eta, proposatzailearen iritzirako, momentu egokia da zerbitzua Lezori eta Pasai Donibaneri ere ematen saiatzeko. Iruditzen zaio, luzatze horrek eragin eskasa izango lukeela zerbitzuen denboran eta maiztasunean.

    Udalbatzak osoan aho batez onartu du proposamena eta alkateari eta udal idazkariari eskatu die behar diren gestioak egin ditzaten akordioa ongi burutzeko.

    1. ALKATETZAREN 93. DEKRETUA BERRESTEA, HAREN BIDEZ ERABAKI BAITA ADMINISTRAZIOAREKIKO 404/99 AUZI-PROZESUKO AUTOETAN UDALA AURKEZTEA.


    Futbol zelaiko 3 partzelaren prezio justuaren gaineko 404/99 zk-dun administrazioarekiko auzi-prozesuko autoetara aurkeztea ebazten duen dekretua berresteko alkatearen planteamendua, beste partzela bateko antzeko beste errekurtso batean aurkeztea udalabatza osoak lehen onartu zuen bezala, aldeko zazpi botoz onartu da (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta eta Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea) eta lau abstentzio (Mirari Rekalde Gonzalez, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).

    1. ALKATEAREN ETA ZINEGOTZI ESKUORDEDUNEN INFORMEAK.


    Alkateak esan du, Diputazioko Errepide Zuzxendariarekin, Sarasolarekin, hitz egin duela eta, adierazi dionez, aurrekontu-ekitaldi honetan egingo dela Altamirako biribilgunetik Pasai Donibanera arteko errepidearen asfaltatzea.

    Iragarri du ezen, seguruenik, udalbatzaren azken osoko bilkura ekainaren 29an, 19:00 orduetan egingo dela.

    1. GALDERA ESKAERAK


    Mirari Rekaldek galdetu du ea zer egin behar duten kargua utzi behar duten zinegotziek udaletxeko giltzekin. Idazkariak esan dio, estimatuko liokeela uztailaren 2ª baino lehen edo egun horretan bertan entregatuko balituzkete.

    Jose Mª Botok galdetu du Guiasa-ren pabilioian egiten ari diren obrei buruz. Alkateak erantzun dio, barne berrikuntzetarako obra lizentzia badutela, obra handitarako lizentzia tramitatzen ari direla proiektu tekniko eta guzti beste obra handiago batzuk egiteko xedez, eta beste bigarren nahikunde bat dutela arau subsidiarioen aldaketa bat tramitatzeko, eraikitako bolumena handitzea bideratzeko.

    Jose Mª Botok argi adierazi nahi du Errenteriako saihesbideak Lezorako suposatu duen hobekuntza, eta Lezorako gutxi suposatu arren balio dezakeela oraindik egiteko geratzen denaz eta nola egin behar den pentsatzeko.

    Aukera honetaz baliaturik korporazioari agur egin nahi dio zinegotzi gisa zenbait legealdi egin ondoren.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 20:20 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna