1999.eko Maiatzaren 26ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hogeitaseigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Karlos Etxezurieta Sarasolak egin du.

1.- 1999ko maiatzaren 13ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1999ko maiatzaren 13ko ohiko bilkurako akta.

HIRIGINTZA:

Fakturak eta aurrekontuak:

2.- Onartzea Nigurko S.L.k aurkeztutako faktura, N.1 Errepidean, la Rosaleda Campingaren parean, markesina bat eraikitzeko aurkeztutakoa.

Ikusirik Nigurko S.L.k aurkeztutako faktura, N. 1 Errepidean, la Rosaleda Campingnaren parean, markesina bat eraikitzeagatik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Nigurko Nigurko S.L.k aurkeztutako 3.924.993,- pezetako faktura, N. 1 Errepidean, la Rosaleda Campingnaren parean, markesina bat eraikitzeagatik.

3.- Onartzea Construcciones Nigurko, S.L.k aurkeztutako faktura, Andreone aldea urbanizatzeko eta Polenetzarrene kalea asfaltatzeko aurkeztutakoa.

Ikusirik Nigurko, S.L.k eta Bordaberri, S.L.k aurkeztutako fakturak, Andreone aldea urbanizatzeagatik eta eskubaranda egiteagatik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Nigurko, S.L.k aurkeztutako 2.766.881,- pezetetako faktura, Andreone aldea urbanizatzeagatik eta espaloia egiteagatik (AD 112).

BI: Ontzat hartzea Bordaberri S.L.k aurkeztutako 787.016,- pezetako faktura, eskubaranda egiteagatik.

ALKATETZA:

4.- Berrestea alkatetzaren 78. Dekretua (Mendekoste jaietarako pertsonala kontratatzeari buruzkoa) eta 80. Dekretua (Urzainkin etxe bat erosteko prozedurari buruzkoa).

Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu alkateak emandako 78. eta 80. dekretuak.

  • 78. dekretuaren bidez lau kalegarbitzaile kontratatu dira Mendekoste festetan lana egiteko.
  • 80. dekretuaren bidez Irigoien kaleko 2. zenbaki duen Nafarroako Urzainki herrian dagoen etxea, Euskadiko Kutxari 17.000.000,- pezetetan erosteko prozedura hastea erabaki da.ç

KULTURA:

5.- Dirulaguntza ematea Lezoko Txirrindulari Taldeari.

Allerru Zikloturismo Taldearen izenean, Joxan Gironek aurkeztu du eskabidea, eta hartan adierazten du, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak baimena eman diela Elite eta Sub-23 kategoriako txirrindulari-proba bat eratzeko, eta gertakizun hori burutzeko dirulaguntza eskatu du.

Hori dela eta, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:

BAT: Allerru Zikloturismo Taldeari 500.000,- pta dirulaguntza ematea, Elite eta Sub-23 kategoriako txirrindulari-proba bat eratzeko.

Kopuru honetatik, likidazioa egingo da, egindako gastuen arabera.

Gure hartu-emanetarako eta propagandarako euskara erabiltzea eskatzen dugu.

Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hau ere zerrendan sartu eta urjentziaz tratatzea erabaki da:

URJENTZIAZ:

6. ? Zenbait dirulaguntza ematea.

Dirulaguntzak jasotzeko egindako zenbait eskaera eta proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Jarraian aipatzen diren dirulaguntzak ematea.

  • 60.000,- pezeta Nafarroa Oinez 99ri.
  • 40.000,- pezeta ematea Araba Euskaraz 99ri.
  • 500.000,- pezeta Lezoko Korrika Batzordeari.
  • 50.000,- pezeta Euskal Selekzioaren aldeko Iritzi Taldeari.

7.- 99ko Mendekoste jaietarako diru gehiago zuzentzea.

Maiatzaren 13an eginiko batzarraldian Gobernu Batzordeak onartu zuen aurrekontuan, Txirrindulari taldeak bere frogarako sartu zuen aurrekontuan 247.000,- pezeta gutxiago ipini zituen.

Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 247.000,- pezeta gehiago zuzentzea, 14800345103 partidaren kargura aurtengo Mendekosteen egitaraua osorik burutu ahal izateko.

8.- Nigurko, S.L.k aurkeztutako faktura onartzea, Murixka Dantza Taldearen aretoa egikitzeko obrei dagokiena.

Ikusirik Nigurko S.L.k aurkeztutako faktura, Murixka Dantza Taldearen aretoa egokitzen egindako lanena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Nigurko S.L.k aurkeztutako 3.064.332,- pezetako faktura, Murixka Dantza Taldearen aretoa egokitzen egindako lanena (0 99 557/99 y DO 99 558/99).

9.- Etxez-etxeko zerbitzu bat emateko proposamena.

Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Maite Hualdek, bere ama den Edurne Abaituaren izenean, egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Edurne Abaituari eta baldintza hauetan:

  1. Zerbitzua atentzio pertsonala, laguntza eta gainbegirada egiteko izango da, eta egunean 1:30 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera. Zerbitzua ekainaren 1etik aurrera martxan jarriko da.
  2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 22.085.- pta. da.

10.- Galde-eskeak.

Alkateak adierazi du Lopenen lorategi berri bat egin dela.

Gobernu Batzordea ekainaren 9an bilduko da.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna