Agiri mota
Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko
apirilaren hamalaugarrena, 19:00 orduetan bildu da, Udaletxeko biltzar areto
nagusian UDALBATZA OSOA bere OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel
Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean eta zinegotzi hauek bertan
direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel
Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta,
Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Pello Garbizu Azkue, Iñake
Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho, Jesus Mª Martiarena Jaka
eta Nicanor Barradas Piris.
Mirari Recalde Gonzalez ez da bilkurara etorri.
Xabier Loiola Aristi aritu da idazkari gisa eta Xanti Val Zabaleta itzultzaile gisa.
1.- UDALBATZAREN OSOKO BILKURETAKO AKTAK ONARTZEA: 98/11/24 DATAKOA (EZOHIKOA) ETA 99/02/24 DATAKOAK (OHIKOA).
1998ko azaroaren 24ko bilkurako akta onarpenerako jarririk, Jose Mª Botori iruditzen zaio akta horrek ez duela behar bezala azaltzen bilkura hartan adierazitakoa, gai hain garrantzitsuak eskatzen duen bezala, beraz, horregatik eta inolako zuzenketa zehatzik aurkeztu gabe aurreratu du bere taldeak ez duela akta hori onartuko. Gainerako zinegotziek onartu egin dute eta adostasunez izenpetu egin dute akta.
Otsailaren 24ko bilkurako akta onarpenerako jarririk, Jose Mª Botok esan du bere taldeak ezin duela onartu zeren, oposizioaren adierazpenak ez baitira behar bezala jasotzen. Inolako zuzenketa zehatzik aurkeztu gabe esan du bere taldeak ez duela akta hori onartuko. Gainerako zinegotziek onartu egin dute eta adostasunez izenpetu egin dute akta.
2.- 1999KO AURREKONTUAN AURREIKUSITAKO KREDITU-ERAGIKETA BATEN HITZARMENA.
Kreditu-eragiketa baten hitzarmena egiteko prestatu den espedientearen berri eman da, epe luzerako mailegu eran, 1999ko ekitaldirako Sarrera Aurrekontuan aurreikusiaren arabera.
Kreditu-entitateei egindako galdeketen erantzunen ondorioz, Gipuzkoa Donostia Kutxak aurkeztutako eskaintea hautatu da, bere osotasunean udal interesentzat abantailatsuena dela iritzirik.
Era berean Fondoen Kontuhartzailearen txostena ikusirik,
Osoko Udalbatzak, gai horretaz eztabaidatu ondoren, aldeko zortzi botorekin (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka), kontrako hirukin (Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris) eta abstentzio batekin (Pello Garbizu Azkue), Udalabatza eskubidez osatzen duten partaideetarik legez esijitutako gehiengo absolutuaz, ERABAKI DU:
Bat:
- Korritua, aldakorra: MIBORa + 0,25
- Amortizatzeko epea: 15 urte (bi gabe).
- Irekiera-Komisioa: % 0,15ekoa
- Interes tasaren berrikuspena: hiruhilerokoa
- Amortizazio-sistema: Kuota beti berdina
"Esandako maileguaren eta hark dakartzan korrituen, gastuen eta gainerako guztien hartzekodun, Lezoko Udalaren hartzekodun, den aldetik, behean heldu diren baliabideetatik sortutako sarrerak lotu eta kargatuko dira bereziki. Baliabideak:
UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA.
Bermea hartu ahal izateko, berriz, aginpidea ematen zaio Gipuzkoa Donostia Kutxari -aginpidea kentzeko biderik gabe-, Lezoko Udalak zor dizkionak jasotzeko akordio hau ordainketa egin behar duen Erakunde edo Organuaren aurrean erakuste hutsarekin goian adierazitako baliabideetan duen partetik".
Bi:
Aginpidea ematea alkate-lehendakariari (Mikel Arrizabalaga Pikabea), edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.
Hiru:
Jendaurrera aterata edukitzea erabakia eta espediente osoa 15 egun, hala eskatzen baitu legeak.
Lau:
Foru Aldundiari bidaltzea espedientea onartu dezan
Jose Mª Botok bere taldearen ezezko botoa arrazoitu du, udal aurrekontuei eta hartan aurreikusitako inbertsioei eman zieten ezezko botoarekin koherentzia mantendu beharra aipatuz.
Aztergai zerrendako hirugarren puntuaren eztabaidari ekin aurrez, Maixabel Unzain Zapianek utzi egin du bilkura.
3.- DIKTAMENA, ALTAMIRAN IGERILEKUAK EGITEKO PROIEKTUA ETA ADJUDIKAZIORAKO OINARRIAK ONARTZEKOA.
Alkateak aurkeztu du udalbatzaren onarpenerako obra eta hirigintza batzordearen diktamena. Alkateak defendatu du Altamirako auzoan igerilekua eraikitzeko proposamena, hain zuzen gaur egun jendeak eguzkia hartzeko erabiltzen duen zabaldian. Adierazi du ezen, Lezon hain eragin handia duen Errenteriako zeharbidearen eraikuntza dela medio, igerileku batzuk eraikitzea planteatu zitzaiola Diputazioari. Diputazioa konforme azaldu zen ekipamendu horretan ehun milioikin parte hartzeko, eraikuntza horretarako beharrezkoa zen urbanizazio osagarria utziz. Deialdia presazko prozeduraz egitea proposatzen da, eraikuntza eta urbanizazioa zeharbideko obrekin jarraipenean egin ahal izateko, obra horiek bukatzear baitaude.
Alkateak gogorarazi du aurrekontuan kontsignazio aski badagoela.Hori guztia dela eta, diktamenaren onarpena eskatu du. Diktamenak hitzez hitz honela dio:
“Obra eta hirigintza Batzordean tratatuaren arabera, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen aldeko botoarekin eta Pello Garbizuk eta Nicanor Barradasek iritzirik erabaki ez dutelarik, Udalbatzari proposatzen zaio ondorengo akordio hauek har ditzan:
1.- Altamiran igerileku estalgabeak, aldagelak eta garbigela osagarriak eraikitzeko eta auzo-elkartearen aretoa birmoldatzeko obren kontrataziorako espedientea onartzea, guztira 107.627.359 pta kopuruko gastuaz, eta aipatutako kontratuan jarraitu beharreko Baldintza administratibo partikularren Agiria onartzea.
2.- Raimundo Mendiburu arkitektoak idatzitako Proiektua eta Jarraipide Teknikoen Agiria onartzea.
3.- Espedientearen presazkotasuna deklaratzea, Administrazio Publikoaren Kontratuetarako Legeko 72. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.
4.- Adjudikaziorako prozedurari ekitea xedatzea.”
Proposamena luze eztabaidatu da. Adierazpenak egin dituzten zinegotzi guztiak bat datoz Lezon igerileku bat eraikitzearen alde. Diferentzia nagusia igerileku estalgabe eraikitzearen egokitasuna ala hura estalia izan beharra iriztean datza. Hautatu den kokagunea eta kanpoko laguntzen kudeaketa ere planteatu dira eztabaidan.
Zentzu horretan Jose Mª Botok bere desadostasuna azaldu du igerileku estali bat eduki baino lehen igerileku estalgabe bat eraikitzeari dagokionez, igerileku estaliaren bideragarritasunaz aldez aurretik inolako estudiorik egin gabe. Iruditzen zaio proiektua ez dela oso loretsua eta zenbait gauza falta zaizkiola. Esan du inoiz ez dela ados izango proiektu horien egilea udal arkitekto aholkularia izatearekin zeren, horrela, udal teknikariak iritzi kontrajarriak azalduz udalbatzari aholku emateko posibilitatea deuseztatzen baita.
Iruditzen zaio ezen, horrekin eta zerbait gehiagorekin Herri Batasunak zeharo hondatu duela Altamirako parkea.
Alkateak azken iritzi honen kontra argudiatu du. Haren iritzirako parkeari ez zaio kalterik egiten eta solariuma hobetu egiten da. Bere iritziz Altamirako arazoak ez dira proiektu honetatik sortu baizik eta beren jatorria lehenagoko beste egintza batzuetan datza.
Jesus Mª Martiarenak esan du ez dagoela igerilekuen kontra, baina haiek estaliak izatearen alde dagoela. Hari iruditzen zaio, eskualde honetako klimatologia ez dela molde horretako azpiegituretarako egokia. Haren iritzirako, udal erronka zentzu horretan zuzendu behar da, horrek izan dezakeen kostu ekonomikoaren gehikuntza eta udal ekonomiaren gain izan dezakeen eragina aztertuz. Gogorarazi du ezen, Errenteriako zeharbidearen bigarren faseko proiektuak toki horretan beste tunel baten eraikuntza aurreikusten duela. Izugarritzat jotzen ditu proiektuaren aurrekontua eta teknikari idazleen ordainsariak. Hori guztia dela eta, bozketan abstenitu egingo dela esan du.
Alkateak erantzun dio esanez ezen, bere iritzirako, orain Diputazioaren ehun milioiez baliatzea eta 107 milioitan egitea errentagarria dela. Zeharbidearen bigarren faseari dagokionez esan du, igerilekuen proiektuak inguruabar hori kontuan eduki duela.
Jesus Mari Martiarenak espero du, oraingo inbertsioa ez dela eragozpena izango igerileku klimatizatuarentzat.
Pello Garbizuk tamalgarria deritza proiektuak idatzi zenetik Hirigintza Batzordean haren berri eman arte bost hilabete iragan izanari. Eztabaidatzen ari diren arazoari dagokionez iruditzen zaio lehentasunen arazoa dela: bere iritzirako nabarmena da igerileku estalgabe baten behar handiagoa.
Iñake Urrestarazuk gogorarazi du, 1992ko udal aurrekontuan jaso zela igerileku estalia baten proiektuaren zirriborroa. Esan du, HBk jakingo duela zergatik ez zuen garatu eta gauzatu. Haren ustez, gaur egun igerileku estalgabeek estaliek baino arazo handiagoak sortzen dituztela: arazo sanitarioak, mantenimendu arazo eta kostu handiagoak.
Alkateak esan du onartzen dituela eta bere egiten dituela azaldutako kezkak. Esan du ezen, seguruenik, baldin eta Diputazioak diru hori eskaini ez balu, berak ez zuela planteatuko inbertsio hori. Gogorarazi du ezen, 92.ean Diputazioa izan zela igerileku estalia eraikitzeko posibilitatea ukatu zuena eta irizpide berean segitzen duela kirol-instalazioez luzatutako 2001 arteko foru planean.
Jose Mª Botok dio, legealdi askotan zehar izan dituen zinegotzi ardurak uztera doan hontan atsekabez ikusten duela Lezon igerileku estali bat eraikita ez ikustea, igerileku estali bat izan behar zuen tokian garajeak ikusi beharraren nahigabearekin doala esan du kiroldegiari aipamena eginez.
Eztabaida bukatutzat emanik, alkateak diktamenaren bozketa planteatu du. Bozketa eginik, aldeko sei botorekin onartu egin da diktamena (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia), kontrako hirukin (Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris) eta abstentzio bi (Pello Garbizu Azkue eta Jesus Mª Martiarena Jaka).
4.- DIKTAMENA, 1 SISTEMA OROKORREKO OBRA-GEHIKUNTZA, ZENBAIT ETXEBIZITZATAKO BALKOIAK IXTEKO.
Alkateak planteatu du diktamenaren onarpena. Diktamenak honela dio hitzez hitz:
“Hirigintza Batzordeak alkatearen proposamena aztertu du. 1 Sistema Orokorreko urbanizazio obrek eragina izan dute zenbait etxebizitzetan zeren, bide berriaren eraikuntzak Guillermo de Lazon kaleko zenbait etxebitzaren intimitatea eta segurtasuna galaraztea eragin baitu.
Honegatik proposatu dio Batzordeari eta honek Osoko Bilkurari (alkatearen aldeko botoarekin eta Pello Garbizu eta Nicanor Barradasen abstentzioarekin), afektatutako leihoen itxitura gastuetan parte hartzea, %100, %75 eta, bi kasuetan, %50 proportzioetan.”
Adierazpenetarako txanda irekirik, Jose Mª Botori iruditzen zaio proposamen hori 1 Sistema Orokorraren urbanizazioko beste lardaskeria bat dela, planeamendu-aldaketa absurdoekin, obra erdipurdikoak, urbanismoa degradatuz. Ulertzen du ezen, kalterik badago, ordaindu egin behar dela baina, oro har, 1 Sistema Orokorraren gestio dohakabea guztiontzat kaltekoa dela.
Alkateak gogorarazi dio ezen, egin den urbanizazioa %90ean bat datorrela 1986ko arau subsidiarioetan planteatutakoarekin, eta horien egileetako bat Jose Mª Boto bera izan zela.
Iñake Urrestarazuk paradoxa azaldu du, alegia, udalak balkoi batzuen itxitura subentzionatzen duen bitartean, bloke berean beste balkoi batzuk ixteko lizentzia ukatu egiten zaiela.
Alkateak esan du, egoera desberdinak direla eta itxitura horiek beharrezkoak direla errepidea eraiki ondoren.
Bozketa eginik, diktamena onartu egin da aldeko zortzi botorekin (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Pello Garbizu Azkue), Jesus Mª Martiarena eta kontrako hirukin (Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).
Aztergai zerrendako bosgarren puntuaren eztaibaidari ekin baino lehen, Jesus Mª Martiarena Jakak utzi egin du bilkura.
5.- PROPOSAMENA, UDAL PLANTILLAKO ZENBAIT LANPOSTUTARAKO BEHIN-BEHINEKO IZENDAPENAK.
Pertsonaleko zinegotzi eskuordeduna bertan ez denez, alkateak aurkeztu du proposamena eta hura onartzea proposatu dio udalbatzari. Gogoratu die ezen, gaia diktaminatu gabe dagoenez, horretarako deitutako pertsonal batzordean behar zen quorumik lortu ez zelako, hori bilkura honetako aztergai zerrendan sartzea berretsi egin beharko dela.
Proposamenak honela dio hitzez hitz:
“1999. urterako onartutako udal plantilan lanpostu berri batzuk onartu ziren. Haien behin-behineko horniketa proposatzera nator:
Gaur egungo udal langileen sustaketaren aukerak bultzatu nahiean pertsonalerako teknikariaren lanpostua plantilakoei eskaini zaie.
Hasieran behin-behineko izendapena proposatu da, gero behar izango diren beharrezko baldintzak betetzen dituen Karlos Etxezurietak eman du bere izena eta egoki ikusi delako, haren bi urteko zerbitzu aldia proposatu da.
Hark betetzen zuen lanposturako, idazkaritzako administrariarena, Izaskun Mariezkurrenak egin du eskaera, bera ere administraria eta lanpostuaren betebeharrak betetzen dituena hizkuntza eskakizuna izan ezik. Behin-behineko izendapena denez onartzea proposatzen da ohartuz behin-betikoa egiteko lanpostuaren betekizunak bete behar direla.
Azken aldaketa honekin hirigintzako administrariaren lanpostua behin-behinekoz hutsik geratzen zenez, izena emandako hiru administrari laguntzaileen arteko azterketa deitu zen. Bakarra bertaratu zen eta azterketa gainditu. Ondorioz Maite Hualde proposatzen da behin-behinekoz eta zerbitzu aldian hirigintza administraria izateko.
Gainontzeko lanpostuetarako lan poltsatik egingo dira behin-behineko aukeraketak. Behin-betiko aukeraketak lanpostuen oposaketa deitzean egingo dira.
Hori guztia dela eta ondorengo akordio hauek proposatzen zaizkio udal plenoari:
BAT: Karlos Etxezurieta Sarasola, idazkaritzako administraria dena, bi urteko zerbitzu aldian pertsonaleko teknikari lanposturako izendatzea.
BI: Izaskun Mariezkurrena Gastearena, hirigintzako administraria dena, idazkaritzako administrari lanposturako izendatzea, hura hutsik dagoen denboran.
HIRU: Maite Hualde Abaitua, administrari laguntzaile dena, hirigintzako administrari izendatzea, zerbitzu aldian, lanpostua hutsik dagoen bitartean eta gehienez ere, bi urtetako eperako.
LAU: Alkatea ahaltzea akordio hauek gauzatzeko.”
Jose Mª Botok ez du inolako zalantzarik proposatutako pertsonak baliokoak direla. Alabaina gogorazi du ezen, onartutako lanpostu-zerrendarekin ez daudela ados eta, gainera, iruditzen zaie ezen, izendapen horiek egiteko prozedura ez dela zuzena eta errekurtsoren bat izan daitekeela.
Gaia Barne Batzordeak diktaminatu gabe dagoenez, alkateak udalbatzari proposatu dio horren premiazkotasuna onar dezan. Bozketa eginik, premiazkotasuna onartu egin da aldeko sei botorekin (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, eta kontrako bi (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris) eta bi abstentzio Pello Garbizu Azkue eta Iñake Urrestarazu Azurmendi.
Premiazkotasuna onarturik, pertsonaleko eskuordedunak aurkeztutako proposamena bozkatu da. Bozketa eginik proposamena onartu egin da aldeko sei botorekin (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, eta kontrako hiru (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta Pello Garbizu Azkuek ez du botorik eman.
6.- “INTSUMISIOA EZ DA DELITUA” LEMAPEAN EUDIMAK AURKEZTUTAKO MOZIOA.
Agustina Pontestak irakurri du Eudimak aurkeztutako mozioa, eta honela dio hitzez hitz:
“Inhabilitazioen inguruko gaia dagoeneko ez da berria oraindik ere ezer gutxi egin da administrazio mailan gai honen inguruan. Euskal Herrian milaka gazte dago inhabilitaturik edo inhabilitatzeko prozesuan, Soldaduskari eta Ordezko Zerbitzu Sozialari uko egiteagatik. Inhabilitazioa insumisoen aurkako zigor “inteligente” bat da, kartzela zigorraren aurrean askoz ere eragin sozial gutxiago sortzen baitu. Hala ere insumisoentzat ondorio latzak dakarzki inhabilitazioak, lanpostu publikorik ezin eskuratu, babes ofizialeko etxebizitzetarako aukerarik ez, bekak ezin eskuratu, kargu publiko izateko aukerarik ez, azken finean administraziotik eskura daitezken laguntza guztien ukapena. Beraz esan daiteke bigarren mailako pertsona bihurtzen dela insumisioa, edozein gizabanako eskubidea, hezkuntzarako eskubidea etab...
Gaur egun egoera honetan daude Euskal Herrian gazte ugari, baina ez bakarrik gazteak udalak ere inhabilitazioaren gaia dela eta ez dela arazo ugari ditugu, lan eskeintzak egiterakoan edo lanpostuak betetzerakoan. Gobernuak inhabilitazioen bidez insumisioak zigortzeko ardura nagusia administrazioarengan jartzen du eta udalek zigor hauek aplikatzerakoan zer esan haundia daukagu, gure lana ere zeharo baldintzatzen baitu. EUDIMAtik egunetik egunera argiago ikusten dugu udaletxetik argi eta garbi azaldu behar dela honekin ez gaudela ados eta legea publikoki salatzen dugula.
Beraz hauxe jakin arazi nahi dugu:
1.- Gizarte desmilitarizatu baten aldeko insumisoekin gure elkartasuna adierazi nahi dugu.
2.- Alistamenduak udaletan egin beharrarekin ez gaude ados eta horregatik ez dugu espainiar armadarekin kolaboratuko.
3.- Insumisioei ezartzen zaizkien inhabilitazio zigorrekin bat ez etortzearekin batera zigor hauek ezartzea salatu nahi dugu.
4.- Behingoz insumisioaren despenalizazioa aldarrikatzen dugu. Intsumisoei inolako zigorrik ez jartzea exijitzen dugu.
5.- Udaletxean hartutako erabaki hau publikoki egingo dugu, herritarrei, EUDEL, Foru Aldundiari, Gazteizko lege biltzarrari, Iruñako lege biltzarrari, eta Espainiako parlamentuari igorriko diogu akordio honen kopia.
6.- Era berean akordio honen berri emango diegu komunikabideei eta EUDIMAri.
Idazkariak ohartarazi dio udalbatzari soldaduska-zerrendak egiteko udalaren legezko beharra, behar hori bete nahi ez delarik mozioko bigarren puntuaren arabera, beraz, onartuko balitz akordioa zuzenbidearen kontrakoa litzateke.”
Zinegotziak bat datoz esatean udalbatzak sarritan hartu dituela antzeko akordioak, testu honek ezer berririk ez dakarrelarik.
Alkateak esan du ezen, agian, Eudima gai honen sentsibilizazio eta sozializazio kanpaina bat egiten ari delako izango dela.
Mozioa bozkaturik, onartu egin da aldeko zortzi botorekin (Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Jone Mª Salaberria Lizarazu, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Pello Garbizu Azkue eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta bi abstentzio (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris).
7.- ALKATETZAREN ADIERAZPENAK ETA DEKRETUAK: 47 (ALKATETZAREN ORDAINKETETAN 98KO KPI-AREN GEHIKUNTZA), 48 (98KO AURREKONTUAREN LIKIDAZIOA ETA 55 (98KO EKITALDIKO KONTUEN EGOERAREN AUDITORIA)
Alkateak eman du 47. dekretuaren berri, haren bidez gehitzen baitzen KPI-ren heinean alkatetzaren ordainketa, eta Jose Mª Botok erantzun du galdetuz ea noiz eguneratuko diren gainerako zinegotzien ordainketak.
Halaber aditzera eman du 48. dekretua, 1998ko udal aurrekontuaren likidazioa onartzen zuena. Zifra orokorrak laburbildu ditu eta, esan du, udalaren zorpetze maila %16,74 dela. Jose Mª Botok dio likidazioak badituela beste irakurketa ez hain positibo batzuk, esateko, aurreikusitako inbertsioen gauzatze portzentaia, %75, eta kobratu gabe dauden sarreren kopuru handia, arazo horiek udal kudeaketa baldintza ez hain positibotan kokatzen dutelarik.
Alkateak 55. dekretuaren berri eman du, 1998ko ekitaldiko kontu-ikuskapena egiteko lanak adjudikatzen dituena.
Alkateak adierazi du udaletxean espazioak berregokitzearen lanei ekin zaiela. Proiektua gaur goizeko gobernu batzordeak onartu du, 20 milioi inguruko aurrekontua du, nahiko aurrekontu-kontsignazioa baduelarik.
Alkateak alderdi politiko bakoitzari eman dio udal aurrekontua 1999ko lehen hiruhilabetekoan gauzatu izanari buruzko informazioa.
8.- GALDERA ESKAERAK.
Iñake Urrestarazuk aditzera eman dio alkateari ezen, berak eta beste zinegotzi batzuek gaur aurkeztu dutela erregistroan eskaera bat kontu-ikuskapena, 1998ko udal kontuez gain, zabal dadin Haurtxo Haurtzaindegiaren kontuetara, AEKrenetara eta 1995eko Euskal Herriko Itzuliaren etapa-bukaeraren batzordearenetara.
Alkateak esan du aztertuko duela eskaera.
Bai Iñake Urrestarazuk eta baita Jose Mª Botok ere esan dute, eskaeraren arrazoia ez dela susmoa baizik eta, udalaren kontuak ikuskatu behar direnez, irizpideak bateratu edo argitzeko xedez beste entitate horiek ere ikuskatzea.
2.- Jose Mª Botok galdera eta eskaera zerrenda bat egin du:
2.1.- Eskatu du konpon dadila Urdaburun eguerdian autobusa aparkatzearen arazoa, azken bilkuran ere hori bera seinalatu zuelarik.
2.2.- Esan du poligono industrialak hondatzen ari direla (zikinkeria, suak...). Neurriak hartzeko eskatu du.
2.3.- Portuko zamaketa lanez galdetu du, Lezoko udalerrian barrena hautsa zabaltzen baitute, halaber kamioietan babesik gabe garraiatzen baitituzte, eta seinalatu du ezen, agian, azken arazo horri buruz udaltzaingoak zerbait egin ahal izango lukeela.
Alkateak esan dio, portuaren azken administrazio-kontseiluan kexu formal bat aurkeztu zuela arazo horri buruz, kamioien arazoa ere aipatuz. Ez daki portu-agintaritzak inolako neurririk hartu ote duen.
2.4.- Galdetu du ea nola geratuko den zeharbideko bidekorapiloaren inguruetako errepidea. Alkateak esan dio, Diputazioak hura asfaltatzea agindu duela Pasai Donibaneraino, Renferen geltokitik hasita suposatzen du.
3.- Nicanor Barradasek galdetu du ea ezer pentsatu den Jaizkibel mendia garbitzeaz, eta errepidearen ondoan suebakiren bat egiteko komenigarritasunaz. Jesus Mari Etxebestek, mendiez arduratzen den zinegotziak, erantzun dio beti egiten direla suebakiak eta ohiko garbiketez gainera azken sutean erreziren 30 hektareak berriro landatu direla.
Halaber galdetu du Aralar kaleko 2.eko patioko saneamendu-hodien arazoaz: udalak sarritan ordaindu die zenbait enpresari baina, agian, beste konponbideren bat behar dute.
Alkateak esan dio, ezer baino lehen arazoaren diagnostiko tekniko bat egitea dela egokia. Gogorazi du, Ijurko auzo osoko saneamendu sarearen egoera nahikoa kaskarra dela.
4.- Iñake Urrestarazuk galdetu du ea zein egoeratan aurkitzen diren Arau Subsidiario berriak idazteko lanak.
Alkateak erantzun dio, Gaintxurizketako trianguluaren etorkizuneko erabilpenaren arazo puntualak eztabaida piztu duela bere taldearen barruan eta horrek lanak atzeratu egin dituela. Esan du, aurrerapenaren onarpena hurrengo udalbatzarentzat geratuko dela.
5.- Pello Garbizuk idatziz aurkeztu du galdera zerrenda bat eta udalbatzaren bilkura honen espedientean jaso dira. Batzuei erantzun zaie:
5.1.- Lezoko baserriari buruzko lanen egoeraz galdetu du, alegia, kultur batzordetik beka eman zitzaienez. Kulturako zinegotzi eskuordedunak erantzun dio esanez lan hori ez dagoela bukaturik, beraz, hura bukatzeko epeak ez direla betetzen ari, agian aurreikusitakoak laburrak izan zirelako. Aurreikusi denez, aste honetan entregatuko da lanen bigarren partea eta, halaber esan du, atzerapena dela medio hileroko ordainketak etenik daudela.
5.2.- Galdetu du ea nolabaiteko baloraziorik egin den idi-demak mendekosteetako jai-egitarauan berriro sartzeko. Jone Salaberriak erantzun dio, gai hori tratatzen duen batzordeko partaide dela eta bertara joan besterik ez duela.
5.3.- “Pakea Behar Dugu” kartela jartzeari buruz galdetu du. Alkateak esan dio, giro egokia aurkitu ez duelako ez dela jarri, baina bihar bertan enkargatuko duela.
AKTAREN AMAIERA.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, 21:30 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

- Gipuzkoa Donostia Kutxarekin 226.100.000 ptakoa (BERREHUNTA HOGEITASEI MILIOI ETA EHUN MILA PEZETA) zenbatekoa duen mailegua kontratatzea; honen ezaugarri berezienak hauek dira, onartu eta ERANSKIN gisa erabaki honi atxikitzen zaion Kontratu Proiektuaren arabera:
- Korritua, aldakorra: MIBORa + 0,25
- Amortizatzeko epea: 15 urte (bi gabe).
- Irekiera-Komisioa: % 0,15ekoa
- Interes tasaren berrikuspena: hiruhilerokoa
- Amortizazio-sistema: Kuota beti berdina
- Maileguaren helburua inbertsioak, 1999ko Aurrekontuetako gastuetan heldu direnak, finantzatzea da, osorik edo partzialki.
- Mailegua itzultzeko bermetarako jarritakoak dira Aurrekontuetako sarrera nagusiak, diren eta izango diren ondasun eta eskubideak, eta baita hau ere
"Esandako maileguaren eta hark dakartzan korrituen, gastuen eta gainerako guztien hartzekodun, Lezoko Udalaren hartzekodun, den aldetik, behean heldu diren baliabideetatik sortutako sarrerak lotu eta kargatuko dira bereziki. Baliabideak:
UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA.
Bermea hartu ahal izateko, berriz, aginpidea ematen zaio Gipuzkoa Donostia Kutxari -aginpidea kentzeko biderik gabe-, Lezoko Udalak zor dizkionak jasotzeko akordio hau ordainketa egin behar duen Erakunde edo Organuaren aurrean erakuste hutsarekin goian adierazitako baliabideetan duen partetik".
- Era ezeztaezinean Gipuzkoa Donostia Kutxan helbideratzea Udal Finantzaketako Foru-Fondoan esku hartzetik eratorritako diru-sarrerak (Zerga Itunduak) edo, hala dagokionean, haiek ordezka litzana, Udalak, orain kontratatzen dena barne, formalizatuak dituen maileguen eta kredituen ehuneko berdinean edo handiagoan, zorpetzearen guztizkoari datako egunean dagokionez.

Eguna