1999.eko Martxoaren 10ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren hamargarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko otsailaren 24an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu da 1999ko otsailaren 24ean ospaturiko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezerren berri eman.

HIRIGINTZA:

Obra lizentziak:

3.- Juan Ramon Arretxeari, Inversiones Bidasoa-Txingudi S.L.ren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, 113 poligonoan dagoen pabilioi industriala egokitzeko (antzinako Guiasa).

Juan Ramón Arretxeak, Inversiones Bidasoa, Txingudi, S.L..ren ordezkari gisa aurkeztutako obragintza proiektua azterturik, Arau Subsidiarioetako 113 poligonoan kokaturiko pabilioi industrial bat egokitzeko obra lizentzia eskatzen baitu, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT:

Obra lizentzia ematea Juan Ramón Arretxeari, Inversiones Bidasoa, Txingudi, S.L.ren ordezkari gisa, Arau Subsidiarioetako 113 poligonoan kokaturiko pabilioi industrial bat egokitzeko (antzinako Guiasa).

BI: Espreski lizentzia ukatzea nabea handiagotzeko, zeren eta momentu honetan poligonoko eraikigarritasuna osorik ahituta baitago.

HIRU: Premiamenduz eskatu ezen errepidetik aparte dagoen zerbitzu-bidearen kamio-muturreko bazterrean dagoen zuhaiztia kentzea ekidin behar duela.

LAU: Hustuketarako bideen azterketa falta hauteman da NBE-CPI-96-aren justifikazioan.

BOST: Obrak hasi aurretik proiektua eta aurrekontuak egokitu beharko zaizkio emandako baimen honi, eta orduan likidatuko dira udal zergak.

4.- Jose Angel Lopetegi Salaberriari lizentzia ematea, Sagar Zulo erretegi-jatetxea egokitzeko.

Jose Angel Lopetegi Salaberriak eskaturik, tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Herriondo Bailaran Sagar-Zuko jatetxe-Erretegia legalizatzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Jose Angel Lopetegi Salaberriari obra lizentzia ematea, Herriondo Bailaran Sagar-Zuko Jatetxe-Erretegia egokitzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharraren baldintzapean, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

BI: Obrak burutu ondoren, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz, hartan zehaztuko delarik ezen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak, banaka banaka, bete direla.

HIRU: Era berean ekarriko du, 4. Neurri zuzentzaileari dagokionez, aretoaren intsonorizazioaren egiaztapena ziurtatzen duen agiria.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 328.729,- pta ordaindu beharko du.

Fakturak eta aurrekontuak:

5.- Andreone aldea urbanizatzeko eta Polentzarrene kalea asfaltatzeko aurkeztu diren aurrekontuak onartzea.

Andreone aieka urbanizatzeko eta Polentzarrene kalea asfaltatzeko aurkeztu diren aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ondoren zehazten diren interesatuek aurkeztutako aurrekontuak onartzea, Andreone aieka urbanizatzeko eta Polentzarrene kalea asfaltatzeko.

- Construcciones Nigurko, S.L. Andreonen espaloia: 2.032.770 pta, gehi B.E.Z. (AD-112).

- Excavaciones y Transp. Orsa, S.L., urbanizazio lanak: 1.563.914 pta. gehi B.E.Z. (AD-113).

- José Ignacio Murua Elizondo, lan topografikoak: 55.680 pta.

- Bordaberri, eskubanda eraikitzea: 425.000 pta. gehi B.E.Z. (AD-114).

6.- Uralsan S.L.ri luzatzea Kontuhartzailetzako lokalean jarritako aire girotuaren ekipuaren mantenimendurako kontratua.

Udal alondegiko aire girotuaren mantenimendurako Uralsan S.L. aditzera eman dituen prezio-gehikuntzak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Uralsan S.L.ri beste urtebetez luzatzea Kontuhartzailetzako lokalean jarritako aire girotuaren ekipoen mantenimendurako kontratua, 1998ko faktura %2 gehituz.

BI: Hiruhilabetero ordaindu beharreko kopurua 21.456,- pta da. (AD-116).

GIZARTE ONGIZATEA:

7.- Gizarte-larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

Ikusi dut gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, ondorengo espedienteei (A 106/99):

002 a ..........224.998,-pta

175 a ..........192.560,-pta

Guztira .......417.558,-pta

PERTSONALA:

8.- Udal langileen barne araudia onartzea (ordutegiak, lizentziak, baimenak...).

Otsailaren 24ean egindako osoko bilkurak 1999 urtean 32 orduko lan astea martxan jartzea erabaki zuen, alkateak abenduaren 31n emandako dekretoa berretsiz.

32 orduko lan astearen helburua lan banaketa denez zazpi terdi lanpostu berri sortzeaz gain beste neurri batzuk martxan jarriko ditu udalak. Udal langileen barne araudian jasotzen dira neurri horiek, langileen lan egutegi eta ordutegiari buruzkoak, konpatibiliateari buruzkoak, ordu extrari buruzkoak, e.a..

Neurri hauek guztiak Barne Gaietarako zinegotzi delegatuaren eta ordezkari sindikalaren artean adostutakoak dira eta urtarrilaren 1etik indarrean dagoen ordutegi berriarekin batera sartu ziren indarrean. Langileei banatu zitzaizkien. Orain haiek berrestea proposatzen zaio Udal Gobernu Batzordeari.

Osoko bilkura berean Idazkariari Udal Pertsonal buru izateko funtzioak eta soldata onartu zitzaizkion, ondorioz adostutako neurriak izendapen berri honi egokitzen zaizkio baimenei e.a.ei dagokionez.

Horiek horrela, Gobernu Batzordeak berretsi egin du Udal langileen araudia. Jesus Mª Martiarena Jaka abstenitu egin da.

EUSKERA ETA KULTURA

9.- Dirulaguntzak ematea Herri Urratsi, Ziburuko Euskal Kolegioari eta Lezo Institutuari.

Herri Urratsi, Ziburuko Euskal Kolegioari eta Lezo Institutuari (eskolako jarduera osagarriak burutzeko) dirulaguntzak emateko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Dirulaguntza hauek ematea:

- Herri Urratsi 60.000,- pezeta. (A-107).

- Ziburuko Euskal Kolegioari 100.000,- pezeta. (A-111).

- Lezo Institutuari 250.000,- pezeta.

10.- Lesoinu 99rako egitaraua eta aurrekontua onartzea.

Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolakolak Lesoinu 99ko Aste Pedagogiko Musikalaren egitaraua eta aurrekontua aurkeztu du. Ekintzak martxoaren 9tik 14ra bitarte burutuko dira, eta aurrekontua 1.097.000 pezeta da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Lesoinu 99ko Aste Pedagogiko Musikala dela eta, aurkeztutako egitaraua eta aurrekontua, 1.097.000,- pezeta osotara (A-109).

11.- 1999. urtean Orratx aldizkariaren argitalpenak eragindako defizita berdintzeko 1.365.000,- pezeta zuzentzea.

1999. urtean Orratx aldizkariaren argitalpenak eragindako kostea berdintzeko aurkeztu den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 1.365.000,- pezeta zuzentzea 1999ko Orratx aldizkariaren kostea estaltzeko, aurrerapen gisa. Dena den, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak eman ditzaketen laguntzak Udalak jasoko ditu.

12.- WEB orri baten sorkuntza eta diseinua onartzea.

WEB orri baten sorkuntza eta diseinua onartzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Gudat enpresak egindako eskaintzaren arabera, ontzak hartzea WEB orri baten sorkuntza eta diseinua egitea eta 330.000,- pezeta zuzentzea aipatu orria sortzeko (AD-110).

13.- Galde eskeak.

Gobernu Batzordeak hurrengo bilera martxoaren 24an egingo du.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna