1998.eko Abenduaren 17ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abenduaren hamazazpigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko abenduaren 2an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko abenduaren 2an ospaturiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    3.- Etxez etxeko laguntza-eskaerak.

    a) Luis Mendez Gonzalezek egindako eskaria.

    Ikusirik etxez-etxeko laguntza eskatzeko Luis Mendez Gonzalezek (Ramira Gonzalez eta Silvina Garridoren senitartekoa) egin duen eskabidea. Era berean, azterturi horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Luis Mendez Gonzalezen senitartekoa den Silvina Garrido Cordobari eta baldintza hauetan:

    1. Zerbitzua Silvina Garrido Córdobari atentzio pertsonala eskeintzeko izango da eta astean bost ordukoa. Lezon egiten duen egonaldiak irauten duen bitartean eskeiniko zaio zerbitzua(urria, azaroa eta urtarrila).

    2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 2.454.- pta. da.

    3. Zerbitzua 1999ko urtarriletik aurrera hasiko da

    4. Izaskun Kintas eta Pepi Lasarte laguntzaileak eskeiniko dute zerbitzua.

    b) Jose Gonzalez Cabellok egindako eskabidea.

    Ikusirik etxez-etxeko laguntza eskatzeko Jose Gonzalez Cabellok egin duen eskabidea. Era berean, azterturik horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Jose Gonzalez Cabellori eta baldintza hauetan:

    1. Zerbitzua atentzio pertsonala eskeintzeko izango da, astean bost ordukoa. Atentzio pertsonala eguneroko ibilaldietan laguntza eskeintzeko da.

    2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 4.417.- pta. da.

    3. Zerbitzua 1999ko urtarriletik aurrera hasiko da.

    4. Izaskun Kintas eta Pepi Lasarte laguntzaileak eskeiniko dute zerbitzua.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    4.- ?IX. Mountain Bike Bilkura? antolatzeagatik dirulaguntza ematea.

    Irailaren 27an, Lezon burutu zen IX. Mountain Bike Bilkurako antolatzaileek, bilkurak eragindako gastuen zerrenda aurkeztu dute, horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 300.000,- pezetako dirulaguntza emateak IX. Mountain Bike Bilkurako antolatzaileei.

    Idazkariak ohartarazi du, Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    5.- AEKri dirulaguntzak ematea, Santo Tomas eguna eta Olentzeroa antolatzeko.

    Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiak Santo Tomas eguneko eta Olentzero eguneko ekitaldien egitaraua aurkeztu du, horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 214.000,- pezetako dirulaguntza ematea Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiari, Santo Tomas egunerako aurkeztutako egitaraua burutzeko. Dirulaguntza honen, %60a aldez aurretik emango da (128.400,- pezeta) eta beste %40a (85.600,- pezeta) memoria ekartzerakoan.

    BI: 14.700,- pezetako dirulaguntza ematea Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiari, 98ko Olentzero egunerako aurkeztutako egitaraua burutzeko. Dirulaguntza honen, %60a aldez aurretik emango da (8.820,- pezeta) eta beste %40a (5.880,- pezeta) memoria ekartzerakoan.

    Idazkariak ohartarazi du, Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    6.- ?Bai independentziari? eta Txerrimuñori dirulaguntzak ematea.

    Ikusirik dirulaguntzak eskatuz ?Bai independentziari? taldeak eta Txerrimuñori egindako eskariak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 250.000,- pezetako dirulaguntza ematea ?Bai independentziari? taldeari, egin behar duten bideo baten aurrekontua finantziatzeko.

    Idazkariak adierazi du, Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    BI: 180.000,- pezeta ematea Txerrimuñori, aurkeztu duten egitaraua aurrera eramateko. Dirulaguntza honen, %60a aldez aurretik emango da (108.000,- pezeta) eta beste %40a (72.000,- pezeta) memoria ekartzerakoan.

    Idazkariak ohartarazi du, Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    7.- Oarsoaldeari 100.000,- ptako ekarpena, kirol-monitoreak trebatzeko eta materiala erosteko.

    Oarsoaldeko Euskara Batzordea eta eskualdeko kirol teknikariak bildurik, Kirol begiraleak euskaraz trebatzeko eta hainbat material euskaraz sortzeko, herri bakoitzak 100.000,- pezeta zuzentzea planteatu zen, horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 100.000,- pezeta ematea Oarsoaldeari, kirol begiraleak euskaraz trebatzeko eta hainbat materiala euskaraz sortzeko.

    Idazkariak ohartarazi du, Kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    8.- ?Soinu zaharren txapelketa? eratzeko dirulaguntza ematea.

    Murixka Dantza Taldeak, herrian abenduaren 20rako antolatu nahi duen ?Soinu zaharren txapelketarako? dirulaguntza eskatu du, horiek horrela Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 150.000,- pezetako dirulaguntza ematea Murixka Dantza Taldeari Soinu zaharren txapelketa antolatzeko. Dirulaguntza honen, %60a aldez aurretik emango da (90.000,- pezeta) eta beste %40a (60.000,- pezeta) memoria ekartzerakoan.

    Idazkariak ohartarazi du, Kontuhartzailetzaren txostena falta dela.

    9.- Dario Foren antzerkiari buruzko saiorako dirulaguntza ematea.

    Begoña Amonarrizek, herriko antzezle talde baten izenean, dirulaguntza eskatu du Dario Forenen antzez lan bat prestatzeko datorren udaberrirako, horiek horrela Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 50.000,- pezetako dirulaguntza ematea Begoña Amunarrizi Dario Foreren antzez lan bat prestatzeko. Dirulaguntza honen, %60a aldez aurretik emango da (30.000,- pezeta) eta beste %40a (20.000,- pezeta) memoria ekartzerakoan

    Idazkariak ohartarazi du, Kontuhartzailetzaren txostena falta dela.

    ALKATETZA:

    10.- Alkatetzaren 177. eta 184. Dekretuak berrestea, alegia, garbiketako eta herriko kanposantuko zerbitzurako bi kontratazio egitea erabakitzen duten dekretuak, eta era berean 183. Dekretua, horren bidez erabakitzen baita uko egitea famili hezitzailea kontratatzeko Foru Diputazioak emandako dirulaguntzari.

    Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu alkateak emandako 177, 179,183 eta 184. dekretuak.

    - 177. dekretuaren bidez Ramon Lizaso Arrastuaren zerbitzuak kontratatzen dira Iñaki Rojo Gonzalezen gaixotasun baja ordezkatzeko.

    - 179. dekretuaren bidez, Juan Jose Zapirain Aduriz kontratatzen da Lezoko langabetuentzat lorazaintza ikastaroa emateko.

    - 183. dekretuaren bidez familia hezitzailearen kontrataziorako Gipuzkoako Foru Diputazioak onartutako dirulaguntzari uko egiten zaio, kontratazio hau INEMek subentzionatuko baitu.

    - 184. dekretuaren bidez Juan Jose Arraiago Herreraren zerbitzuak kontratatzen dira, Manuel Mesa Ciborroren gaixotasun baja ordezkatzeko.

    Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hauek aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    11.- Kiroldegiko obrak zuzentzeagatik Juan Azcue Toledok aurkeztutako minuta ordaintzea.

    Kiroldegiko obrak zuzentzeagatik Juan Azcue Toledok aurkeztutako minuta aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:

    BAT: Juan Azcue Toledori 4.334.465,- pta. ordaintzea, kiroldegiko obretako zuzendaritzagatik aurkeztutako minuta gisa. (ADO 99 1540/98).

    12.- Proposamena, etxez-etxeko langile den Izaskun Kintasen eguneko lanaldia ordu batez gehitzeko.

    Etxez-etxeko laguntza eskaera berriak ikusirik eta gaur egun etxez etxeko langileen ordutegia azterturik zerbitzu berri hauek eskeini ahal izateko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez etxeko langile den Izaskun Kintasen eguneko lanaldia ordu batez gehitzea 1999ko urtarriletik aurrera. Lanaldi berria sei ordukoa izango litzateke.

    BI: Onartzea lanaldi hori txikitzeko aukera ere, baldin eta zerbitzuak ematerik ez bada, egunean bost orduko gutxieneko lanaldiari eutsiz beti lanaldi ohiko gisa.

    13.- Udal kiroldegiko sarrerak informatizatzeko zenbait elementu erostea eta zuzendaritzarako sistema informatiko bat jartzea.

    Teinsoft S.L.k aurkeztu duen aurrekontua aztertu ondoren, alegia, bi norabidetako tornu bat erosi eta jartzeko, bi sarrera-irakurle motorizatuak eta irteera librea izango dituena, eta kiroldegiko zuzendaritzarako zenbait elementu informatiko jartzeko, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:

    BAT: Bi norabidetako tornu bat hornitu eta jartzea, bi sarrera-irakurle motorizatuak eta irteera librea izango dituena, eta kiroldegiko zuzendaritzarako zenbait elementu informatiko jartzea, Teinsoft S.L. enpresari adjudikatzea, guztira 2.239.844,- pta kopuruan.

    Idazkariak ohartarazi du, Kontuhartzailetzaren txostena falta dela.

    14.- Udal arkitekto aholkulariaren kontratua luzatzeko proposamena.

    Udal arkitekto aholkulariaren zerbitzu-kontratua azaroaren 29an bukatu zenez, eta haren esperientzia eta kontratazioa ezkero eman zaizkion eginkizunak egoki bete izana kontuan harturik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:

    BAT: Raimundo Mendiburu Abad, udal arkitekto aholkulariaren zerbitzu-kontratua luzatzea, 1999ko ekainaren 29 arte, luzatutako kontratuko baldintzen arabera.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna