Agiri mota
Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita
hamazazpiko uztailaren hogeita zortzia. Arratseko 7etan hasi du Udalak OSOKO
BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenbiziko deialdian Mikel
Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria) eta beste zinegotzi
hauek bildu dira: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro,
Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria
Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka, Pello
Garbizu Azkue eta Iñake Urrestarazu
Azurmendi.
Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta Mirari Recalde Gonzalez ez dira bilkuran izan. Lehenengo biek aurrez abisatu dute ez direla etorriko.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1.- ONARTZEA EKAINAREN 11N EGINDAKO OSOKO BILKURA OHIKOAREN AKTA.
I. Urrestarazuk hartu du hitza aktaren zuzenketa eskatzeko. Hain zuzen erdarazako aktaren 13. orrialdean eta euskarazkoaren 15.ean Mirari Recalde Gonzalezek egindako galdera ez dagoela ondo jasoa dio: Donibane kalea zergatik itxi zen galdetu ordez erdialdea, Donibane eta Zubitxo kaleak, zergatik itxi ziren galdetu omen zuen. Zuzenketa egitea onartu da.
Aldaketa hori egin ondoren, onartu egin dute akta, P. Garbizuk ez beste zinegotzi guztiek.
2.- HASIERAKO ONARPENA EMATEA 1.GO SISTEMA OROKORREKO URBANIZAZIO PROIEKTUARI.
Hirigintza Batzordeak uztailaren 22an emandako diktamena onartzea proposatu dio alkateak Udalaren Osoko Bilkurari. Bilkurarako deialdiarekin batera bidalitako diktamenak honela dio hitzez hitz:
“Gobernu Batzordeak, 1996ko azaroaren 13an egin zuen bilkuran, 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko proiektua egitea agindu zuen.
Hala, Raimundo Mendiburu Abad eta Rafael Errazkin Ezponda arkitektuen artean egin dute proiektua, Pedro Azkue Elosegi bideetako injenieroak lagunduta. Ondoren, Udaleko arkitektu teknikoak ere egin du bere informea.
Horiek horrela, Hirigintza Batzordeak, 1997ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, HBko ordezkariaren eta Jesus Mª Martiarena Jakaren botoak alde eta EAko ordezkariaren abstentzioarekin, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi dio Osoko Bilkurari:
BAT: Hasierako onarpena ematea 1. Sistema Orokorra Urbanizatzeko Proiektuari, Raimundo Mendiburu Abad eta Rafael Errazkin Ezponda arkitektuen artean eginari, Pedro Azkue Elosegi bideetako injenieroaren laguntzarekin.
BI: Jendaurrera aterata edukitzea erabakia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia 15 egunetan jarrita. Hala, bitarte horretan izango da espedientea jendearen eskura, nahi duenak aztertu eta egoki jotzen dituen alegazioak egiteko. Gipuzkoako egunkari batzuetan ere jarriko da iragarkia.”
Alkateak gogoratu du proiektua zinegotzi guztien eskura egon dela Udaletxean uztailaren 9az geroztik.
I. Urrestarazuk, Hirigintza Batzordean zioen bezala, ez du onartzen Osoko Bilkurara bisatu gabeko proiekturik aurkezterik, ez eta akatsak zuzendu gabekorik, Lezoko Udala aipatu beharrean Mancomunidad de Sasieta aipatzen baitu proiektuaren memorian.
Alkateak proiektua gaur bertan bisatu dela azaldu badu ere, Osoko Bilkurarako behar zuela esan du I. Urrestarazuk, haren ustez obra honek ez baitu halako presarekin ibiltzerik eskatzen, kiroldegia bukatzeko asko falta baita oraindik.
P. Garbizuk hartu du hitza ondoren. Hiru gai ikutu ditu bere azalpenean: proiektua egiteak izan duen kostea eta epea, 1.go Sistema Orokorrak izan duen historia eta proiektuak guneak duen inundazio arriskuari ematen ez dion irtenbidea.
Lehenengoari buruz, azpimarratu nahi du agindu baino denbora gehiago pasa dela proiektua egiten, eta izan ere garestiago izan dela. Horren gainean, alkateak esan dio hasieran aurrikusi zen proiektu eremua handitu egin dela, eta, ondorioz, baita egiteko denbora eta kostua ere.
Bestetik, P. Garbizuk eremu horrentzat korporazio ezberdinek egindako historia gogoratu du, historia tristea dela dio. 1987an, Planeamenduko Arau Ordezkatzaileak onartu ondoren, proiektu kontrajarriak izan zirela eta eztabaidaz betetako historia. Duela hamar urte egunkarietan jasotakoak gogoratu ditu. Proiektu desberdin horien guztien ondoren, arauetan aurrikusitakora bueltatzen omen da orain, hamar urteren bueltan hasierara bueltatzen omen da.
Bestalde, kezkatuta azaldu da eremu horrek duen uholde arriskuagatik. Proiektuan ez omen du ikusi gaiari heltzen zaionik.
Alkatea kontu honi buruz Hirigintza Batzordean aipatu ziren erreka garbitzeaz, paretak altxatzeaz eta hartu daitezken beste neurri batzuei buruz aritu da.
Parte hartze horien ondoren, diktamenari buruzko bozketa egin da. Bederatzi zinegotzi izan dira aldeko botoa eman dutenak: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue; eta aurkako bat: Iñake Urrestarazu Azurmendi. Ondorioz, erabaki hauek hartu dira:

BI: Jendaurrera aterata edukitzea erabakia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia 15 egunetan jarrita. Hala, bitarte horretan izango da espedientea jendearen eskura, nahi duenak aztertu eta egoki jotzen dituen alegazioak egiteko. Gipuzkoako egunkari batzuetan ere jarriko da iragarkia.
3.- ONARTZEA 4´ SISTEMA OROKORREAN KIROL EKIPAMENDUA EGITEKO EXEKUZIO PROIEKTUA.
Hirigintza Batzordeak uztailaren 22an emandako diktamena onartzea proposatu dio alkateak Osoko Bilkurari. Honela dio diktamenak hitzez hitz:
“Luciano Paguegui Bilbao arkitektuak egin du 4’ Sistema Orokorrean Kirol Ekipamendua egiteko Exekuzio Proiektua, Agustin Erreak eta Jose Luis Loinazek lagunduta, eta Udaleko arkitektu asesorearen aldeko informea du.
Proiektuak lehenbiziko fasean egiteko jartzen dituen obrak egiteko aurrekontua 267.279.365 PTA da, eta 125.269.545 PTA bigarrengo fasekoak egiteko.

BAT: Onartzea 4’ Sistema Orokorrean Kirol Ekipamendua egiteko Exekuzio Proiektua, Luciano Paguegui Bilbao arkitektuak egina Agustin Erreak eta Jose Luis Loinazek lagunduta. Lehenbiziko faseko obrak egiteko aurrekontua 267.279.365 PTA da, eta 125.269.545 PTA bigarrengo fasekoak egiteko.”
I. Urrestarazuk dio onartu aurretik bisatua egon behar zuela proiektuak. Dena den, proiektuak aurrikusitako fase ezberdinekin ados ez dagoenez, aurkako botoa emango duela iragarri du. Bestalde, futbol-zelaia egingo den lurren espropiazioa nola dagoen galdetu du.
Alkateak dio proiektua ekainaren 2az geroztik bisatua dagoela, baina obra segurtasuneko proiektua falta denez, ezin dela jaso arkitekto elkargotik. Espropiazioari buruz dio espedientea martxan dela.
P. Garbizuk dio proiektu bisatua aurkezteko denborarik aski egon dela, egiteko enkargua joan den azaroan egin baitzen. Aurreko puntuan egin duen bezala, 1.go Sistema Orokorreko urbanizazio proiektuarekin, futbol-zelaiek Lezon izan duten historia gogoratu du: hirugarren futbol-zelaia izango omen da hau, lehenik Bazen Garaia, gero Darietakoa eta orain berri hau, Arretxene goikoa. Dudan jarri du azkena izango ote den.
P. Garbizu ez dago ados kokapen berriarekin: oso zentroan omen dago eta lur mugimendutan kostu handiko obra izango dela dio. Haren ustez, bazegoen kokapen egokiagorik.
P. Garbizu partaide zuen Gobernu Batzordeak futbol-zelai berri bat egiteko galdu zuen aukera gogoratuz erantzun dio J.M. Martiarenak.
Alkateak dio beharbada ez dela kokapenik egokiena izango, baina erabakiak hartzeko ardura duenak hartu egin behar dituela eta gaiak aurrera atera.
Parte hartze horien ondoren, diktamenaren bozketa egin da, aldeko zortzi boto jasoz, honakoena: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka; eta aurkako bi: Pello Garbizu Azkue eta Iñake Urrestarazu Azurmendi. Ondorioz, erabaki hau hartu da:
BAT: Onartzea 4’ Sistema Orokorrean Kirol Ekipamendua egiteko Exekuzio Proiektua, Luciano Paguegui Bilbao arkitektuak egina Agustin Erreak eta Jose Luis Loinazek lagunduta. Lehenbiziko faseko obrak egiteko aurrekontua 267.279.365 PTA da, eta 125.269.545 PTA bigarrengo fasekoak egiteko.
4.- ALDATZEA BALDINTZA BAT 30. POLIGONOA (LOPENE) GARATZEKO IZENPETUTAKO HITZARMENEKOA.
Hirigintza Batzordeak uztailaren 22an emandako diktamena onartzea proposatu dio alkateak Osoko Bilkurari.
I. Urrestarazuk dio diktamenak akats bat duela lehen lerroan jasotzen den datan, hitzarmena 1995eko abenduaren 8an onartu ordez azaroaren 8an onartu omen zen.
Zuzenketa hori egin ondoren, diktamenak honela dio:
“1995eko azaroaren 8an onartu zuen Lezoko Udalaren Osoko Bilkurak hirigintza-hitzarmen hau, Lezon etxebizitzatarako den hiri-lurreko 30. poligonoaren jestioa eta aldakuntza arautzeko.
Hitzarmenaren azalpenetako VI. puntuan jartzen du 220 m²ko lokala emango duela UTE TECSA-JAUREGUIZAHARek barne-ekipamendu bat jartzeko 30 mila pezetan metro karratua, eraikitze lanak egiteko eta altzariak jartzeko. Hori guztia Udalari eraikuntzaren irabazietatik tokatzen zaion %15aren eta hirigintza-jestioa edo beste zeraren bat egiteagatik UTEak zergatan ordaindu beharrekoaren kontura egingo da; izan ere, ondare bihurtzeko modukoa baita.
Hala, herriko osasun asistentzia hobetzeko eskari handia dago Lezon, alde batetik, eta oso egoera kaxkarrean daude oraingo istalazioak, bestetik. Hori horrela, lankidetza-ituna egin zuen Lezoko Udalak Osakidetzarekin: lokala jarriko zuela Udalak eta obra batzuk ordaintzen parte hartuko zuela Osakidetzak.
Osasun zentroak UTE TECSA-JAUREGIZAHARekin hitz egindakoa baino toki handiagoa behar zuen, ordea, eta hala hasi zen Udala UTEarekin berriz hizketan, egina zuten hitzarmeneko alderdi batzuk aldatu zitezkeen edo. Hala, lokala beste toki batean ematea eta 299,8 m² izatea proposatu zen.
Anbulatorioa egiteko proiektua egin behar zuen teknikariarekin hitz egin ondoren, ordea, eta hura egiteko aurrekontua aurrez hitzartutakoa baino handiagoa denez, eta haren inguruko auzoetan hirigintza gabezi batzuk badirenez.
Hirigintza Batzordeak, 1997ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, HBko ordezkariaren eta Jesus Mª Martiarena Jakaren botoak alde eta EAko ordezkariaren aurkako botoarekin, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi dio Osoko Bilkurari:
Pysbe auzoko hego-ekialdea urbanizatzeko erabiltzea 30. poligonoaren jabeek Udalari eman beharreko lokala anbulatorio jartzeko izendatutako dirua, oso egoera txarrean baitago aieka hori (baratzak eta arratoiak ugaritu egin dira) eta behin eta berriz eskatu baitute hango bizilagunek bere onera ekartzeko.
UTEak egin eta Udaleko Zerbitzu Teknikoek ikuskatutako antolaketa-azterketaren eta aurrekontuaren arabera egingo da urbanizazioa, edozein moduz ere. Urbanizazio lanetarako izendatutako aurrekontua 6.846.446 PTA da, BEZa barne.”
Ondoren, osasun zentrorako kokapen egokia den edo ez hizketan aritu dira zinegotziak. I. Urrestarazuren iritziz, hor kokatzeak zerbitzuen mugaketa suposatuko du, ezin izango baita X izpi aparaturik ipini, etxebizitzak daudelako oso gertu. Haren ustetan, Lezoko eta Donibaneko beharrei erantzungo dien zentroa eraiki behar da, eta ez zerbitzu mugatu batzuk eskeiniko dituena. Bestalde, Hirigintza Batzordean egin zuen bezala, gogoratu du ez dela Udalaren ardura osasun zentroak eraikitzea eta hornitzea, Osakidetzarena baizik.
Alkateak arrazoia eman dio X izpiaren gaian. Dena den, ez zaio zuzena iruditzen haiek ezin direla ipini eta osasun zentro txukun bat egiteari uko egitea. Alkateak, gaurko egoera kaxkarrari irtenbide bat ematearen aldekoa denez, erabakiak hartu behar direla dio. Bestalde, gogoratu du lokalak baduela Osakidetzaren oniritzia, eta lokala egokitzeko eta hornitzeko dirulaguntzak ere izango direla.
J.M. Martiarenak dio egingo den osasun zentroa Lezori bere biztanleen arabera dagokiona izango dela, horren araberako neurri eta ezaugarriekin.
Parte hartze horien ondoren, diktamenaren gaineko bozketa egin da. Bederatzi boto izan dira alde: Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria), Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue; eta aurkako bat: Iñake Urrestarazu Azurmendi. Ondorioz, erabaki hau hartu da:
BAT: Pysbe auzoko hego-ekialdea urbanizatzeko erabiltzea 30. poligonoaren jabeek Udalari eman beharreko lokala anbulatorio jartzeko izendatutako dirua, oso egoera txarrean baitago aieka hori (baratzak eta arratoiak ugaritu egin dira) eta behin eta berriz eskatu baitute hango bizilagunek bere onera ekartzeko.
BI: UTEak egin eta Udaleko Zerbitzu Teknikoek ikuskatutako antolaketa-azterketaren eta aurrekontuaren arabera egingo da urbanizazioa, edozein moduz ere. Urbanizazio lanetarako izendatutako aurrekontua 6.846.446 PTA da, BEZa barne.
5.- HIRIALDEKO ESTOLDA NAGUSIAREN PROIEKTUAREN ONARPENA.
Hirialdeko estolda nagusiaren proiektuaz bidalitako proposamena onartzea proposatu du alkateak.
Honela dio proposamenak:
“Udalak, 1994ko maiatzaren 25ean hartutatako erabakia bide zela, Pedro Mª Azkue Elosegi eta Narciso Iglesias Medrano bide, ubide eta portuetako injenieroei agindu zien hirialdeko azpiegitura-sarea jaso eta aztertzea eta saneamendu eta ur-banaketa sareak aztertzea.
Azterketak erakutsi zuenez, obra batzuk egin beharra zegoen gauza batzuk zuzendu eta beste batzuk berritzeko. Lanik handienak Lezoko hirialdeko kolektore nagusian zeuden. Hala, Hirialdeko Kolektore Nagusiaren Proiektua eginaraztea erabaki zuen Udalak.
Egina eta ekarria dago proiektua Udalera, eta Udaleko artitektu teknikoak ere egina du horren gaineko informea.
Horiek horrela, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diot Osoko Bilkurari:
BAT: Onartzea Lezoko Hirialdeko Kolektore Nagusiaren Proiektua, Pedro Mª Azkue Elosegi eta Narciso Iglesias Medrano bide, ubide eta portuetako injenieroek egina. Aurrekontua 217.675.172 PTA da.
BI: Jendaurrera aterata edukitzea erabakia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia hilabetean jarrita. Hala, bitarte horretan izango da espedientea jendearen eskura, nahi duenak aztertu eta egoki jotzen dituen alegazioak egiteko. Gipuzkoako egunkari batzuetan ere jarriko da iragarkia.”
Beste inoren parte hartzerik gabe, eta gaia diktaminatu gabe dagoenez, gaiaren premiari buruzko botazioa egin dute, eta badela premia erabaki. Hona botazioa nola izan den: alkateak (Mikel Arrizabalaga Pikabeak), HBko gainerako zinegotzek (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxeak, Jose Luis Ruiz Navarrok, Juana Mª Salaberria Lizarazuk, Maixabel Unzain Zapiainek, Rafael Salaberria Etxezurietak, Agustina Pontesta Garmendiak), Pello Garbizu Azkuek eta Jesus Mª Martiarena Jakak baiezkoa eman dute; eta I. Urrestarazuk ezezkoa. Hau da, bederatzi boto alde eta bat kontra.
Hala, proposamena onartzea ala ez onartzea erabaki dute hurrena. Botazioa egin eta onartzea erabaki dute, bederatzi boto alde (Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate eta Udalbatzako lehendakaria dena, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue) eta aurkako bat (Iñake Urrestarazu Azurmendi) izan baitira. Ondorioz, erabaki hauek hartu dira:

BI: Jendaurrera aterata edukitzea erabakia, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia hilabetean jarrita. Hala, bitarte horretan izango da espedientea jendearen eskura, nahi duenak aztertu eta egoki jotzen dituen alegazioak egiteko. Gipuzkoako egunkari batzuetan ere jarriko da iragarkia.
Gaiari buruzko bozketa egin ondoren, Autobiaren Aurkako Herri Ekimeneko zenbait partaide sartu dira Osoko Bilkura egiten ari den gelan, Biltzar Areto Nagusian, eta zenbait azalpen eta galdera eginez bilkura moztu egin dute. Jakin nahi dute ea zergatik ez den gai-zerrendan sartu beraiek aurkeztutako erabaki proposamena, autobiaren auzian Udalak kereila bat tarteratzearena Herri Ekimenarekin batera, gauza bera gertatu zela-eta duela hilabete batzuk obrak geldiarazteko eskaerarekin. Horrek guztiak, agerian uzten du, Herri Ekimenaren iritsiz, gai horrezaz Udalak duen utzikeria, obrak suposatzen duen txikizioan konplize bihurtuz.
Alkateak esan die kereila aztertzen ari diren abokatu batzuen iritziaren zain dagoela, eta hura jakin arte ez duela ezer erabakiko. Bestalde, obra gelditzeko eskaerari buruz, esan du gaia aztertzen ari direla HBn eta zuzendaritzatik ezer etorri arte ez duela erabakirik proposatuko.
Osoko Bilkuran gaudela gogoratu du alkateak, eta beste gaiaekin aurrera egin behar dutela dio. Herri Ekimenekoek txaloz eta hitzez aztergaiak tratatzea oztopatu egiten dutenez, denbora eskatu du alkateak HBko zinegotziek bilera egin ahal izateko, tarte bat egitea, alegia.
19:55ean eten egin da osoko bilkura, eta HBko zinegotziak atera egin dira aretotik. 20:05ean bueltatu dira berriz, Herri Ekimenakoak alde egin dute aretotik eta bilkurarekin jarraitzea erabaki da.
6.- LEZOKO UDALERRIAN ETXE ETA MERKATARITZA ERABILERETARAKO GAS KANALIZATUA HORNITZEKO ZERBITZU PUBLIKOA EGITEKO UDALAK DUEN AURRETIKO ESKUBIDEARI UKO EGITEA.
Alkateak deialdiarekin batera bidalitako proposamena onartzea proposatu du. Honela dio proposamenak:
“Irekia dago jada hodien bidez Lezoko etxeak nahiz lantegiak gasez hornitzea (zerbitzu publiko bat) administrazio emakidaz emateko espedientea.
Repsol Butano, S.A.k eta Sociedad de Gas de Euskadi, S.A.k (NATURGASek) hartu nahi dute zerbitzua ematea, eta hala aurkeztu dituzte beren proiektuak.
Udalak, nolanahi ere, bi proiektuen gaineko informeak egin ditu, eta baita sugerentziak ere: telekomunikazio sarea jartzea.
Repsolek ekarritako proiektuari Udalak ikusi dion alde txarra da depositua jartzea proposatzen duela hark.
Hala, espedientean dauden informeetan dioenari jarraiki, Udalak bere eskubidea gauzatu eta gasez hornitzeko zerbitzua berak eman ala eskubideari uko egin erabaki behar da orain. Izan ere, hala agintzen dute 10/1987 Legeak, ekainaren 15ekoak, 1.3 eta 6. artikuluetan, eta 7/1985 Legeak, apirilaren 2koak, 86.3 artikuluan. 10/1987 Legeak erregai gaseosoen gainean koordinaturik jarduteko araurik oinarrizkoenak jartzen baititu, eta “Toki Jaurbidearen Oinarriak” 7/1985 Legeak.
Horrenbestez, egokiago deritzot zerbitzu hori ematen berezitutako enpresak ematea zerbitzua. Aurkeztutako proiektuen artean herriarentzat onena, berriz, Sociedad de Gas de Euskadi, S.A.k (NATURGASek) aurkeztutakoa dela iruditzen zait (ez dute depositurik jarriko eta sartu egingo dute telekomunikazio sare bat). Hala, bada, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diot Osoko Bilkurari:
BAT: Uko egitea zerbitzua Udalak berak emateko eskubideari, hartarako eskubidea eman arren Udalari 10/1987 Legeak, ekainaren 15ekoak (ikus lehenbiziko artikuluko hirugarren paragrafoa), eta 10/1987 Legea da erregai gaseosoen gainean koordinaturik jarduteko araurik oinarrizkoenak dakartzana.
BI: Konformitatea ematea Sociedad de Gas de Euskadi, S.A. (NATURGAS) izan dadin zerbitzua emateko agindua izango duena.
HIRU: Ematea erabaki honen berri Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Saileko Delegazio Lurraldekoari.”
Beste inoren parte hartzerik gabe, eta gaia diktaminatu gabe dagoenez, haren premiari buruzko botazioa egin dute, eta badela premia erabaki. Hona botazioa nola izan den: alkateak (Mikel Arrizabalaga Pikabeak), HBko gainerako zinegotzek (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxeak, Jose Luis Ruiz Navarrok, Juana Mª Salaberria Lizarazuk, Maixabel Unzain Zapiainek, Rafael Salaberria Etxezurietak, Agustina Pontesta Garmendiak) eta Jesus Mª Martiarena Jakak baiezkoa eman dute; eta P. Garbizu eta I. Urrestarazu astenitu egin dira. Hau da, zortzi boto alde eta bi astentzio.
Hala, proposamena onartzea ala ez onartzea erabaki dute hurrena. Botazioa egin eta bilkuran diren hamar zinegotziek aho batez onartu dute proposamena. Ondorioz, erabaki hauek hartu dira:

HIRU: Ematea erabaki honen berri Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Saileko Delegazio Lurraldekoari.
7.- ONARTZEA EUSKO JAURLARITZAREKIN ITUNA IZENPETZEA JOANNES ETXEBERRI ESKOLA (LEZO INSTITUTUA) DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO ESKOLAK EMATEKO IZENDATZEKO ETA HAREN GASTUAK FINANTZATZEKO.
Alkateak deialdiarekin batera bidalitako proposamena onartzea proposatu du. Proposamenak honela dio:
“Onartzea Eusko Jaurlaritzarekin ituna izenpetzea Joannes Etxeberri eskola (Lezoko Institua) derrigorrezko bigarren hezkuntzako eskolak emateko hartzeko eta gastuak finantzatzeko.
Orain bidali du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lezoko Unibertsitateko Udalaren eta aipatu sailaren artean izenpetu nahi den lankidetza itunaren testua, Joannes Etxeberri eskola (Lezo Institutoa) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) emateko hartzeko, alde batetik, eta eskolari kontu egiteko, eusteko eta zaintzeko gastua finantzatzek, bestetik.
1/1990 Lege Organikoak, urriaren 3koak, hamazazpigarren erabaki gehigarriko 2. Atalean jartzen duenez, hau da, Hezkuntza Sistemaren Antolaketa Orokorrari buruzko Legeak (LOGSEk) jartzen duenez, baldin eta Estatuak edo Autonomi Erkidegoak Udalaren eskolaren bat hartu behar badu haurrei eskola emateko, bigarren hezkuntza edo lanbide heziketa berezia eman izan bada hezkuntza administrazioarekin loturik, Estatuak edo Autonomi Erkidegoak hartu behar du bere gain ordura arte Udalak ordaintzen zituen gastuak, indarrean dauden erabakien arabera eta titularitate demanialari eutsita Udalak baldin eta hala badu.
1996/97 ikasturtean hasi dira -urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuari jarraiki- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko zikloa ezartzen Euskal Autonomi Erkidegoan.
Hala, Udalaren eraikinak hartzea ekarri du Dekretua indarrean jartzeak, aipatu heziketa emateko eraikin horietan. Lezori dagokionez, horrek esanahi duena da Joannes Etxeberri eskola (Lezo Institutoa) hartuko duela 1996/97 ikasturtetik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza emateko behin betiko, haur hezkuntzarekin eta/edo lehen hezkuntzarekin batera.
Hala, hemen dugun itunaren helburua da eskola hartzea eta eskolari kontu egiteko, eusteko eta zaintzeko gastua finantzatzea.
Horrenbestez, itunak jartzen dituen baldintzak kontuan harturik, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diot Osoko Bilkurari:
BAT: Onartzea Eusko Jaurlaritzaren eta Lezoko Unibertsitateko Udalaren artean lankidetza-ituna izenpetzea Joannes Etxeberri eskola (Lezoko Institutoa) derrigorrezko bigarren hezkuntzako eskolak emateko hartzeko eta eskolari kontu egiteko, eusteko eta zaintzeko gastua finantzatzea.
BI: Aginpidea ematea alkateari ituna izenpetzeko.”
Beste inoren parte hartzerik gabe, gaia diktaminatu gabe dagoenez, gaiaren premiari buruzko botazioa egin dute, eta badela premia erabaki. Hona botazioa nola izan den: alkateak (Mikel Arrizabalaga Pikabeak), HBko gainerako zinegotzek (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxeak, Jose Luis Ruiz Navarrok, Juana Mª Salaberria Lizarazuk, Maixabel Unzain Zapiainek, Rafael Salaberria Etxezurietak, Agustina Pontesta Garmendiak) eta Jesus Mª Martiarena Jakak baiezkoa eman dute; eta P. Garbizu eta I. Urrestarazu astenitu egin dira. Hau da, zortzi boto alde eta bi astentzio.

BI: Aginpidea ematea alkateari ituna izenpetzeko.
Agustina Pontestak euskaraz idatzirik ez dagoen hitzarmenik ez sinatzeko eskatu du.
8.- ALDATZEA ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAREN ARAUDIKO 55. ETA 56. ARTIKULUAK.
Ongizate Batzordeak uztailaren 15ean emandako proposamena onartzea proposatu du alkateak. Batzordeak ez zuen quorumik izan eta horregatik gaiaren urjentzia bozkatu beharko da lehenbizi.
Proposamenak honela dio:
“Uztailaren 15ean egin genuen bilkuran etxez etxeko laguntza jasotzen dutenek ordaindu behar dutena eguneratzea (zerrendako bigarren gaia) aztertu genuen, hala agintzen baitu horren gaineko araudiak.
Etxez etxeko laguntzari buruzko Araudiko VI. kapituluan, 52.etik 59ra bitarteko artikuluetan, jartzen du zerbitzua zer-nola finantzatu eta laguntza jasotzen duenak zerbitzua nola ordaindu behar duen. Hala, nahiz pentsioak nahiz zerbitzuaren kostuak igo egin direnez, begiratu beharra dago berriz urteko ekarpena -55. artikuluan jartzen duena-, zerbitzua jasotzen duenak hilean ordaindu beharrekoa eguneratuko bada. Oraingo taula eta fintzabideak aztertu ondoren, beraz, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diogu Osoko Bilkurari. Hona ERABAKIA:
BAT: Aldatzea Etxez etxeko laguntzari buruzko Araudiko 55. artikulua: "Baremo ekonomikoak. Taula". (Begira bedi I. eraskina artikulua berriturik nola gelditu den ikusteko).
BI: Aldatzea 56. artikulua ere ("Ekarpena kalkulatzeko formula"). Aldaketa: beste era batera jartzea 1.a, honela: "Hileko orduak bider 2.337,- pezeta (bi mila hirurehun eta hogeita hamazazpi).”

BI: Aldatzea 56. artikulua ere ("Ekarpena kalkulatzeko formula"). Aldaketa: beste era batera jartzea 1.a, honela: "Hileko orduak bider 2.337,- pezeta (bi mila hirurehun eta hogeita hamazazpi).
9.- AURREKONTUETAN ALDAKETA ONARTZEA, DIRU KOPURU BAT PARTIDA BATETIK BESTERA PASATU ETA KREDITUAK ALDATZEA.
Alkateak proposamena azaldu du, euskaltegi erabiltzen diren Donibane kaleko lokalak egokitzeko asmoz.
Proposamenak honela dio:
Transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 30005 zk.ko espedientea onesteko proposamena.
Udal honen Aurrekontuari eragiten dion gastuen aurrekontu partiden arteko kreditu transferentziaren bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientearen berri eman da.
Kontuhartzaileak egindako txostena irakurri da, zeinak adierazten baitu aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaiola, zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauak 29. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuak 34. artikuluan ezarritako beharkizunei egokitzen zaiela.
Alkate naizen aldetik hemen heldu den erakabia hartzea proposatzen diot osoko bilkurari:
E R A B A K I A :
Lehenik.- Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:
Transferitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (bajak)
Gehitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (altak)
Bigarren.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea”.
Beste inoren parte hartzerik gabe, eta gaia diktaminatu gabe dagoenez, gaiaren premiari buruzko botazioa egin dute, eta badela premia erabaki. Hona botazioa nola izan den: alkateak (Mikel Arrizabalaga Pikabeak), HBko gainerako zinegotzek (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxeak, Jose Luis Ruiz Navarrok, Juana Mª Salaberria Lizarazuk, Maixabel Unzain Zapiainek, Rafael Salaberria Etxezurietak, Agustina Pontesta Garmendiak) eta Jesus Mª Martiarena Jakak baiezkoa eman dute; eta P. Garbizu eta I. Urrestarazu astenitu egin dira. Hau da, zortzi boto alde eta bi astentzio.
Hala, proposamena onartzea ala ez onartzea erabaki dute hurrena. Botazioa egin eta onartzea erabaki dute. Izan ere, zortzi boto alde (Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea eta Udalbatzako lehendakaria, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka), bat aurka (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta astentzio bat (Pello Garbizu Azkue) izan dira. Ondorioz, erabaki hauek hartu dira:
BAT: Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:

BI: Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea.
10.- AURREKONTUETAN ALDAKETA ONARTZEA, KREDITU GEHIGARRI MODURA.
Alkateak proposamena onartzea proposatu du. Horren helburua 1.go Sistema Orokorreko urbanizazio lanak egitea da; eta, hartarako, aurrikusitakoa motz gelditu denez, partida gehitu behar da kreditu baten kontura.
Beste inoren parte hartzerik gabe, eta gaia diktaminatu gabe dagoenez, gaiaren premiari buruzko botazioa egin dute, eta badela premia erabaki. Hona botazioa nola izan den: alkateak (Mikel Arrizabalaga Pikabeak), HBko gainerako zinegotzek (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxeak, Jose Luis Ruiz Navarrok, Juana Mª Salaberria Lizarazuk, Maixabel Unzain Zapiainek, Rafael Salaberria Etxezurietak, Agustina Pontesta Garmendiak) eta Jesus Mª Martiarena Jakak baiezkoa eman dute; P. Garbizu astenitu egin da eta I. Urrestarazuk aurka botatu du. Hau da, zortzi boto alde eta astentzio eta aurkako bana.
Hala, proposamena onartzea ala ez onartzea erabaki dute hurrena. Botazioa egin eta onartzea erabaki dute: bederatzi boto alde (Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea eta Udalbatzako lehendakaria, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue), eta bat aurka (Iñake Urrestarazu Azurmendi). Ondorioz, erabaki hauek hartu dira:
BAT: Lezoko Udaleko aurtengo ekitaldiko Aurrekontuari eragiten dion kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, proposamenaren eta ondoko kapitulukako laburpenaren arabera:
KREDITU GEHIKUNTZAK
FINANTZATZEN DITUZTEN BALIABIDEAK
BI: Jendaurrean ikusgai jartzea, erreklamazioen ondorioetarako. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, erabaki hau behin-betikotzat joko da. Espediente honi Aurrekontu Orokorra onesteko ezarritako gainerako tramiteak eman beharko zaizkio.
11.- 120.000.000 PEZETAKO KREDITU ERAGIKETA, 1997KO INBERTSIOAK FINANTZIATZEKO.
Alkateak proposamena onartzea proposatu du.
Beste inoren parte hartzerik gabe, gaia diktaminatu gabe dagoenez, gaiaren premiari buruzko botazioa egin dute, eta badela premia erabaki. Hona botazioa nola izan den: alkateak (Mikel Arrizabalaga Pikabeak), HBko gainerako zinegotzek (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxeak, Jose Luis Ruiz Navarrok, Juana Mª Salaberria Lizarazuk, Maixabel Unzain Zapiainek, Rafael Salaberria Etxezurietak, Agustina Pontesta Garmendiak) eta Jesus Mª Martiarena Jakak baiezkoa eman dute; P. Garbizu astenitu egin da eta I. Urrestarazuk aurka botatu du. Hau da, zortzi boto alde eta astentzio eta aurkako bana.
Hala, proposamena onartzea ala ez onartzea erabaki dute hurrena. Botazioa egin eta onartzea erabaki dute: bederatzi boto alde (Mikel Arrizabalaga Pikabearena, alkatea eta Udalbatzako lehendakaria, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Pello Garbizu Azkue; eta bat aurka (Iñake Urrestarazu Azurmendi). Ondorioz, erabaki hauek hartu dira:
BAT: Banco Guipuzcoano-rekin 120.000.000 pezetako (EHUN ETA HOGEI MILOI PEZETA) zenbatekoa duen mailegua kontratatzea; honen ezaugarri berezienak hauek dira, onartu eta ERANSKIN gisa erabaki honi atxikitzen zaion Kontratu.Proiektuaren arabera:
- Korritua, aldakorra: MIBORa + 0,30
- Amortizatzeko epea: 15 urte (bi gabe).
- Irekiera-Komisioa: % 0,25ekoa
- Interes tasaren berrikuspena: hiruhilerokoa
- Amortizazio-sistema: Kuota beti berdina
BI: Maileguaren helburua 1. Sistema Orokorreko urbanizazioa finantzatzea da.
HIRU: Mailegua itzultzeko bermetarako jarritakoak dira Aurrekontuetako sarrera nagusiak, diren eta izango diren ondasun eta eskubideak, eta baita hau ere: "Esandako maileguaren eta hark dakartzan korrituen, gastuen eta gainerako guztien hartzekodun, Lezoko Udalaren hartzekodun, den aldetik, behean heldu diren baliabideetatik sortutako sarrerak lotu eta kargatuko dira bereziki. Baliabideak:UDALAK FINANTZATZEKO FORU FONDOA.
Bermea hartu ahal izateko, berriz, aginpidea ematen zaio Banco Guipuzcoanori -aginpidea kentzeko biderik gabe-, Lezoko Udalak zor dizkionak jasotzeko akordio hau ordainketa egin behar duen Erakunde edo Organuaren aurrean erakuste hutsarekin goian adierazitako baliabideetan duen partetik".
LAU: Aginpidea ematea alkate-lehendakariari (Mikel Arrizabalaga Pikabea), edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.
BOST: Jendaurrera aterata edukitzea erabakia eta espediente osoa 15 egun, hala eskatzen baitu legeak.
SEI: Foru Aldundiari bidaltzea espedientea onartu dezan.
12.- MUSIKA ESKOLAKO 1997-98 IKASURTERAKO PREZIO PUBLIKOAK.
Ogasun gaietarako eskuordedunak Osoko Bilkurari luzatu dion musika eskolako 1997-1998 ikasturteko prezio publikoak onartzeko proposamenaren berri eman du alkateak. Alkatearen esanetan, Musika Eskolako Juntak proposatutako prezioak dira. Igoera, berriz, defizita kontrolatzeko neurria da. Herritar batzuek familia ugariei deskontuak egiteko aurkeztu dituzten eskaerak ez onartzeko arrazoia azaldu du alkateak, gaur egun aplikatzen den erredukzio irizpideei jarraiki: prezio jaitsierak errenteran arabera egiten omen dira, hau da, baremo sozio-ekonomikoa kontuan harturik.
Pello Garbizuk dio ados dagoela azaldutako irizpideekin, baina informazio gutxi jaso duela gaiari buruz: prezioak erabaki aurretik egin beharreko estudioak, numeroak, etabar.
Hurrena, gaia diktaminatu gabe dagoenez, gaiaren premiari buruzko botazioa egin dute, eta badela premia erabaki. Hona botazioa nola izan den: alkateak (Mikel Arrizabalaga Pikabeak), HBko gainerako zinegotzek (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxeak, Jose Luis Ruiz Navarrok, Juana Mª Salaberria Lizarazuk, Maixabel Unzain Zapiainek, Rafael Salaberria Etxezurietak, Agustina Pontesta Garmendiak) eta Jesus Mª Martiarena Jakak baiezkoa eman dute; eta P. Garbizu eta I. Urrestarazu astenitu egin dira. Hau da, zortzi boto alde eta bi astentzio.
Hala, proposamena onartzea ala ez onartzea erabaki dute ondoren. Botazioa egin eta onartzea erabaki dute. Bederatzi boto alde (Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea eta Udalbatzako lehendakaria, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka) eta bi astentzio (Pello Garbizu Azkue eta Iñake Urrestarazu Azurmendi). Ondorioz, erabaki hau hartu da:
BAT: Musika Eskolako 1997-1998 ikasturteko prezio publikoak onartzea.
13.- PROPOSAMENA, UDALEKO KONTUHARTZAILETZAREN POSTUA BETETZEKO 1997KO LEHIAKETA HUTSIK UZTEARI BURUZKOA.
1997ko otsailaren 26an egindako Osoko Bilkuran, izaera nazionala izan eta hutsik dagoen kontuhartzaile lanpostua hornitzeko deialdi arruntean parte hartzea erabaki zen, 1994ko urtarrilaren 4an Osoko Bilkurak lanpostua hornitzeko onartutako oinarriak erabiliz.
Deialdiaren berri Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean martxoaren 19an eman ondoren, ez da jarritako epean inongo eskaerarik aurkeztu. Beraz, izendapenak egiteko gai den Foru Aldundiari lehiaketa hutsik deklaratzea proposatuko zaio.
Hala, batzordearen diktamena falta denez, gaurko gaien artean sartuko ote duten erabakitzeko botazioa egin du alkateak. Alkatea eta bertan diren HBko sei zinegotziak eta zinegotzi independientea alde izan dira eta EAko eta EAJko zinegotzia aurka. Beraz, onartu egin dute gaurko gaiekin batera aztertzea.
Ondoren, proposamenari berari buruzko botazioa egin eta onartu egin dute. Hamar izan baitira onartzearen alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro eta Rafael Salaberria Etxezurieta), zinegotzi independientea (Jesus Mª Martiarena Jaka), EAko zinegotzia (Iñake Urrestarazu Azurmendi) eta EAJko zinegotzia (Pello Garbizu Azkue). Beraz, hona hemen hartu den ERABAKIA:
BAT: Proposatzea Gipuzkoako Foru Aldundiko organu eskudunari, Kontuhartzailearen postua, habilitazio nazionala duten funtzionarioentzakoa, betetzeko 1997an egindakoa hutsik deklaratzea, izangairik aurkeztu ez delako.
BI: Erabaki hauen berri ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari.”
14.- 1996KO UDAL KONTU OROKORRAREN ONARPENA.
Behin jendeaurrean egon ondoren inongo erreklamaziorik gabe, Plenoari aurkezten zaio 1996ko Udalaren Kontu Orokorraren onarpena.
Hala, batzordearen diktamena falta denez, gaurko gaien artean sartuko ote duten erabakitzeko botazioa egin du alkateak. Alkatea eta bertan diren HBko sei zinegotziak eta zinegotzi independientea alde izan dira, eta EAko zinegotzi bat eta EAJko beste bat abstenitu egin dira. Beraz, onartu egin dute gaurko gaiekin batera aztertzea.

BAT: 1996. urteari dagokion Kontu Orokorra onartzea
15.- ALKATEAREN ETA ZINEGOTZI ESKUORDEDUNEN INFORMEAK: 1997KO AURREKONTUAREN EXEKUZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA.
Udal Aurrekontuei buruzko 4/1991 Foru Arauaren 64. artikuluan eta Udal Administrazioaren Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorreko 343tik 349ra bitarteko erregelek ezarritakoari jarraituz, honekin batera igorri da 1997ko urtarriletik ekainera bitarteko epealdiko finantza eta aurrekontu informazioa.
16.- GALDERAK ETA ESKAERAK.
Kepa Garbizuk lau galdera egin dizkio alkateari:
1.- 1995ean Lezon bukatu zen Euskal Herriko Itzulian izandako gastuak eta diru zuriketaren berri jakin nahi du: nork zuten gastu ahalmena, etabar.
Alkateak dio kontuhartzaileari eskatuko diola ahal bada datorren plenoan diru sarreraren eta gastuen nahiz arduradunen berri eman dezan.
2.- Galdetu du zein egoeretan dauden agindutako Planeamendu Diagnosi lanak.
Alkateak dio agindua jaso zuten taldekide baten gaixotasunak lanaren bukaera atzeratu egin duela. Dena dela, datorren irailerako lana Udalean izango den esperantzan dagoela. Jaso bezain pronto zinegotziei banatuko omen zaie.
3.- Ogasun Batzordearen azkeneko bilerarako deialdirik ez omen du jaso. Zer arrazoigatik izan den galdetu du.
Deialdia banatzerakoan izandako erru bat izan dela arrazoia erantzun dio alkateak, eta neurriak hartuko dituela berriro gerta ez dadin.
4.- LKSek udal langilegoari buruzko estudioa zertan den galdetu du: noiz izan den Batzorde teknikoaren azken bilera, nor den batzordeko idazkaria etabar.
Alkateak dio lana aurreratuxea dagoela, eta udazkenean zinegotziei eta parte sozialari aurkezteko moduan egongo direla. Bestalde, dio batzorde teknikoaren idazkaria udal idazkaria dela.
AKTAREN BUKAERA.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 20:30ean. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Kapitulua |
Izena |
Hasierako kreditua |
Gehikuntza |
Amaierako kreditua |
226-110-99 |
Credito Global |
9.775.608 |
6.000.000 |
3.775.608 |
623-444-02 |
Electrificación caserios |
2.500.000 |
1.500.000 |
1.000.000 |
642-433-00 |
Normas Subsidiarias |
8.500.000 |
2.000.000 |
6.500.000 |
GUZTIRA ... |
|
9.500.000 |

partida |
Azalpena |
Hasierako kreditua |
Gehikuntza |
Amaierako kreditua |
|||
622-421-04 |
AEK Euskaltegia hobetzea |
5.0000.000 |
9.500.000 |
14.500.000 |
|||
GUZTIRA |

Kapituluak |
Izena |
Gehikuntzak |
|
601-433 |
Urbanizazioa |
120.000.000 |
|
GEHIKUNTZAK GUZTIRA ... |
120.000.000 |
FINANTZATZEN DITUZTEN BALIABIDEAK
Kapituluak |
Izena |
Zenbatekoa |
|
933 |
Operación de crédito |

Eguna