1997.eko Urtarrilaren 29ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko urtarrilaren hogeita bederatzigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

    Maixabel Unzain Zapiainek ezin izan du bilerara etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko urtarrilaren 15an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu dute 1997ko urtarrilaren 15an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Jone Salaberriak gabonetako ekintzetan egin diren gastuen berri eman du. Denetara 226.702,- pezeta banatu dira, honela hain zuzen:

    - Gazte Asanblada 46.800,- pezeta.

    - A.E.K. 71.487,- pezeta.

    - Hezikuntza 33.000,- pezeta.

    - Gazte-Herri 25.415,- pezeta.

    - Ekaitz 50.000,- pezeta.

    HIRIGINTZA:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Martin Marqués Sánchezi (Jaizkibel hiribideko 41. sotoko etxeen jabeen izenean) etxe-aurrea konpontzeko.

    Aztertu ondoren Martin Marqués Sánchezek (Jaizkibel hiribideko 41. sotoko etxeetako administradorea) egindako eskabidea: lizentzia ematea fatxada konpontzeko. Eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Martin Marqués Sánchezi Jaizkibel hiribideko 41. sotoko fatxada konpontzeko eta aldamioak jartzeko. Baldintza hauek betetzekotan, dena dela:

    Oinezkoek eta automobilek behar duten segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea.

    BI: Eraikuntza zerga 161.560.- pezeta da.

    4.- Ematea lizentzia Eugenio Labiano Goñiri (Sistema Geldi, S.L.ren izenean) Ipintza kaleko 29.eko pabilioia egokitzeko.

    Aztertu ondoren Eugenio Labiano Goñik Sistemas Geldi, S.L.ren izenea eraginda tramitatzen ari garen iharduera espedientea, Ipintza kaleko 29.eko pabilioia automobilen frenuentzako aldagaiak egiten aritzeko moduan jartzeko lizentziari buruzkoa. Eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Eugenio Labiano Goñiri, Sistemas Geldi, S.L.ren izenean, Ipintza kaleko 29.eko pabilioia automobilen frenuentzako aldagaiak egiten aritzeko moduan jartzeko. Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak (lizentziarekin batera doaz) betetzekotan, ordea.

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta ziurtagiri tekniko ikus-onetsitakoa ekarri, Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak bete dituztela dioena.

    BI: Eraikuntza-zerga 1.105.922 pezeta da.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    5.- Onartzea Lezo UTEk ekarritako 9 eta 9 bis ziurtagiriak, kiroldegia egiteko lanenak.

    "Lezo UTE"k ekarritako 9 eta 9 bis obra ziurtagiriak (kiroldegia egiteko lanenak) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea "Lezo UTE"k ekarritako 9 eta 9 bis ziurtagiriak, 6.526.177,- pezetakoa lehenengoa (ME 1644/96) eta 12.267.000.- pezetakoa bigarrena (ME 1848/96), kiroldegia egiteko lanena.

    6.- Onartzea Jose Mª Abad Urruzolak aurkeztutako ordainsaria, Jaime Brunet Romero zenaren oinordekoek jarri zuten administrazioarekiko auzian emandako zerbitzuarena.

    Jose Mª Abad Urruzolak aurkeztutako ordainsaria ikusirik, Jaime Brunet Romero zenaren oinordekoak jarri zuten administrazioarekiko auzian emandako zerbitzuarena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Jose Mª Abad Urruzolak aurkeztutako faktura, 1.571.557,- pezetakoa (ME 1645/96).

    7.- Onartzea Luciano Paguegi Bilbaok eta beste batzuek ekarritako ordainsaria, 4? Sistema Orokorreko futbol-zelaiaren eta istalazio auxiliarren obra osagarriak egiteko urbanizazio proiektua egitearena.

    Luciano Paguegi Bilbaok, Agustin Errea Oiarzabalek eta Jose Luis Loinaz Arrietak aurkeztutako ordainsaria ikusirik, 4´Sistema Orokorreko futbol-zelaiaren eta instalazio auxiliarren obra osagarria egiteko urbanizazio proiektua egiteagatik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Luciano Paguegi Bilbaok, Agustin Errea Oiarzabalek eta Jose Luis Loinaz Arrietak aurkeztutako faktura, 3.030.000,- pezetakoa (ME 1643/96).

    8.- Onartzea Isidro Aguilarrek ekarritako faktura, hilerrian egindako lanena.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da.

    9.- Onartzea baserrigunean (Elortegi aldean) argiak jartzeko aurrekontua.

    Aztertu ondoren Jose Antonio Etxandi elektrizistak ekarritako aurrekontua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Jose Antonio Etxandi elektrizistak ekarritako aurrekontua, baserri batzuetan (Arriaundi, Luis Argi eta Elortegi) argi berriak jartzearena. Prezioa: 934.984 pezeta (AD 7/97).

    LANGILEEKIKOAK:

    10.- Onartzea Udaltzaingoaren 1997ko lan-egutegia.

    1997. urterako Udaltzaingoarentzako aurkeztu den lan-egutegia eta egutegiko baldintza gehigarriak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Udaltzaingoaren 1997ko lan-egutegia eta egutegiarekin batera aurkeztu diren baldintza gehigarri eta osagarriak.

    11.- Kale garbitzaile bat kontratatzea hilabete baterako.

    Aztertu ondoren Barne eta Langileekiko gaietarako eskuordedunak egindako propesamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Francisco Flores González hartzea (edo lan-poltsan hurrena dagoena, hark ezin badu) kalegarbitzaile aritzeko otsailaren 3tik 28ra

    KULTURA ETA EUSKARAKOAK:

    12.- Udalak bere gain hartzea 1996/97 ikasturterako Lezoko Oroitzene AEK-k egindako matrikulazio kanpainaren kostoa.

    Lezoko OROITZENE AEK Euskaltegiak aurkeztu du 1996ko iraileko matrikulazio kanpainaren balantze ekonomikoa eta Udalari eskatu dio kanpainaren kostua bere gain hartzea. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udalak bere kargu hartzea 1996/97 ikasturteko matrikulazio kanpainaren kostoa, hau da, 215.331 pezeta (ADO 99 1589/96).

    13.- EKBko Irakaskuntza Sailak antolatu duen euskararen irakaskuntzaren aldeko motibatze kanpainan parte hartzea eta duen kostoa onartzea.

    EKBren Irakaskuntza Sailak antolatzen duen euskararen irakaskuntzaren aldeko motibatze kanpainan parte hartzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Urtero bezala, Udalak motibazio kanpaina honetan parte hartzea eta kanpainak duen kostoa ordaintzea, hau da, 100.000,- pezeta ( ADO 99 2/97).

    14.- Siadeco ikerketa taldeak aurkeztu berri duen ?Hizkuntz Normalizaziorako estrategiak Oarsoaldean? proposamena onartzea.

    SIADECO ikerketa elkarteak aurkeztu berri duen ?Hizkuntz Normalizaziorako estrategiak Oarsoaldean? proposamena aztertu eta eztabaidatu zen urtarrilaren 21ean Euskara Batzordean, honako hauek kontutan hartuz:

    1. Siadecoko ordezkariak proposamena Alkateari eta Euskara batzordeko Lehendakariari aurkeztu diela.

    2. Siadecoko ordezkariak, halaber, azaroaren 27an euskara batzordera bertaratutako kide guztiei aurkeztu ziela.

    3. Proposamen-txostena alderdi politiko guztiei helarazi zaiela.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Txostenak proposatzen duenari eutsiz, eskualdeko Euskara Batzordea bilgune ofizial moduan sortzea eta OARSOALDEA S.A.ren barnean txertatzea, amankomuneko zerbitzuen adarrean.

    BI: Siadecok proposaturiko Oarsoaldeako hizkuntz normalizaziorako estrategiak eta Udalen arteko funtzio banaketak onestea

    ALKATETZA:

    15.- Dirulaguntza ematea, Santa Krutzetan puskatu zen baranda konpontzeko, Donibane kaleko 4. sotoan ondoan dagoena.

    Santa Krutzetan puskatu zen baranda konpontzeko, (Donibane kaleko 4. sotoaren ondoan dagoena) egin den eskaria aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 252.068,- pezetako dirulaguntza ematea Kontxi Salaberria Atorrasagastiri, Donibane kaleko 4. sotoaren ondoan dagoen baranda konpontzen gastatu duenaren ordainetan (ADO 99 1558/96)

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hau ere zerrendan sartu eta aztertu egin da:

    URJENTZIAZ:

    16.- Iñauteritako aurrekontua onartzea.

    Jone Salaberriak Iñauteritako egitaraua aurkeztu du, aurrekontua berriz, gehienez ere 500.000,- pezetakoa izango dela esan du.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 500.000,- pezetako aurrekontua onartzea aurtengo Iñauteritako.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna