Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko azaroaren hogeita zazpigarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko azaroaren 13ko akta.
Aho batez onartu da 1996ko azaroaren 13an egindako bileraren akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Alkateak ongietorria eman dio Gobernu Batzordekide berriari: Agustina Pontesta Garmendiari.
Jone Salaberriak esan du Kulturako partidak aztertu dituela eta zenbait kopuru soberan dituela, beste zenbait partida osatu ahal izateko.
HIRIGINTZAKOAK:
Obrak egiteko lizentziak:
3.- Berrestea Alkatetzako 190. dekretua: lizentzia ematea Iberdrola, S.A.ri Pasaiako Zentral Termikoak sortzen dituen ur-zikinak tratatzeko sistema aldatzeko obrak egiteko.
Alkateak, 190. dekretuaren bidez, baimena eman zion Iberdrola S.A.ri Pasaiako Zentral Termikoak sortzen dituen ur-zikinak tratatzeko sistema aldatzeko obrak egiteko.
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak, alkatearen 190. dekretua aztertu ondoren, hura berrestea erabaki du.
Fakturak eta aurrekontuak:
4.- Tarte enpresari ematea Herri Eskola, Joannes Etxeberri eta Jaizkibel Azpi eskoletako berogailuen galdarei kontu egiteko lana.
Herriko eskoletan dauden kalefazio-galdarei kontu egiteko ekarritako aurrekontua aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Tarte enpresari ematea Herri Eskolan, Joannes Etxeberrin eta Jaizkibel Azpin jarrita dauden kalefazio-galdarei kontu egitea. Hona zenbat denboran eta zenbat dirutan:
Denbora:
1997ko urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, urria, azaroa eta abendua.
Prezioa:
Jaizkibel Azpiko galdara: 131.971,- pta. (BEZ aparte).
Herri Eskolakoa: 131.971,- pta. (BEZ aparte).
Joannes Etxeberrikoa: 179.314.- pta. (BEZ aparte).
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
5.- Onartzea gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.
Gai hau mahai gainean gelditu da, harik eta espedienteak ikusi arte.
6.- Proposamena, elbarriek trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarik ordaindu beharrik ez izatea.
Gizarte laguntzaileak 1997an pertsona elbarriei Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaieneko zergarik ez kitatzeari buruz egindako informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Epe bat jartzea aipatu zergarik ez kitatzea eskatzeko: 1996ko abenduaren 2tik 27ra.
BI: Onartzea zergarik ez kitatzeko irizpideak (proposamenaren 1.go eraskinean heldu dira) eta eskabidea egitekoan ekarri beharreko dokumentuak.
ALKATETZAKOAK:
7.- Bolketea erostea eta kamioia alokatzea (erosteko aukerarekin).
Nissan Trade 100.2 kamioia (bere bolkete eta guzti) hartzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Santander banketxeak egindako eskaintzari ("Bancasar Club" delakoari) jarraiki, Nissan Trade 100.2 kamioia hartzea leasing bidez. Hona kontratuaren ezaugarririk nagusienak:
- Kontratuaren epea: 48 hilabete.
- Kontratatutako km-ak: 20.000/urteko.
- Hileko kuota: 71.383 pta.
- Erosteko (BEZik gabe) aukera: 768.556,- pezetatan.
- Kontratatutako kilometroen arabera ordaindu beharrekoa: 5,20 pta./km.
BI: Bolketea erostea Daniel Barcos, S.A.ri. Prezioa 783.920 pezeta (BEZ barne).
1997ko aurrekontuen gain egingo da gastu hau, eta gaur egun erabiltzen den furgoneta subastatu egingo da, behar diren tramiteak egin ondoren.
8.- Diruz laguntzea Haurtxo haurtzaindegia.
Haurtxo haurtzaindegia diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:4.990.782.- pezetako dirulaguntza ematea Haurtxo Haurtzaindegiari (ADO 99/1359-96).
Ordainketa baldintzatua gelditzen da Udalaren Osoko Bilkurak onartutako hitzarmenean dioenari.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:
URJENTZIAZ:
9.- Informea egitea Eugenio Labiano Goñik Geldi, S.L.ren izenean eragin eta tramiteetan den iharduera-espedientearentzat.
Eugenio Labiano Goñik Geldi, S.L.ren izenean eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea (lizentzia izateko Iribarren kaleko 8. sotoko pabilioia egokitu eta automobilak konpontzeko tailer jartzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Eugenio Labiano Goñik Geldi, S.L.ren izenean eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, lizentzia izateko Iribarren kaleko 8. sotoko pabilioi bat egokitu eta automobilak konpontzeko tailer jartzeko.
BI: Espedientea, orobat, Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
10.-Buraz, S.L.ri ordaintzea kiroldegia egiteko 1997ko urtarriletik aurrera ordaindu behar diren lau aurreneko ziurtagirien zati bat.
Jose Mª Irurzun Goicoecheak (UTE Lezoren administradore bakarrak) Lezoko Udalari jakinarazi dioenez (ikus 2545 zenbakiarekin sartu zen idatzia) Buraz, S.L.ri hartzen diote Lezoko kiroldegia eta haren azpiko garajeak egiteko behar duten hormigoia, eta orain arte gastatutako hormigoiaren arabera, 20.731.224 pta. zor diote.
Hala, ordaindu beharrekoa lau zatitan jarri eta zorra kitatzea erabaki dute bi enpresek. Erabakitakoa betetzearren, bada, 5.182.806 pezeta ordaintzeko eskatu du Buraz, S.L.ren kontuan (0050-3351-59-0010935602 zenbakian, Banco del Comercio, S.A.koan) kiroldegia egiteko 1997ko urtarriletik aurrera Udalak ordaindu behar dizkion lau aurreneko ziurtagirietatik. Diru-aldaketa hori endosotzat hartuko da.
Hori horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI du:
BAT:Onartzea Jose Mª Irurzun Goicoecheak eskatutakoa, UTE Lezoko administradore bakarra baita, hau da, ordaindu beharrekoa zatitan jarri eta 5.182.806 pezeta ordaintzea Buraz, S.L.ri (hura baita hormigoiz hornitzen duena UTE Lezo) kiroldegia egiteko 1997ko urtarriletik aurrera Udalak ordaindu behar dizkion lau aurreneko ziurtagirietatik.
BI: Kontuhartzailetzari eta gainerako interesatuei ere (UTE Lezo eta Buraz, S.L.) ematea erabakiaren berri.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.