1996.eko Martxoaren 13ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko martxoaren hamahirugarrena. Arratseko zazpiak eta hiruan (19:03) hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro, Mirari Recalde González, Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris.

    Jesus Mª Martiarena Jaka bilera hasi ondoren agertu da.

    Iñake Urrestarazu Azurmendik ezin izan du etorri.

    Pello Garbizu Azkue ez da bilkuran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza, eta Pello Goikoetxea Agirrek interpretaritza.

    1.- AKTAK ONARTZEA: 1996KO OTSAILAREN 7KO OHIKO BILKURAKOA, ETA OTSAILAREN 5EKO ETA 22KO OHIZ KANPORAKOETAKOAK

    Aho batez onartu ditugu akta guztiak; zuzenketa hauek egitekotan, dena delarik ere:

    Otsailaren 7ko akta:

    J.M. Botok, nahiz bileran ez zen izan, aktan jasotzea nahi du haiek emandako botoak, 3. eta 4. puntuetan heldu diren diktamenetako botoak, gaizki daudela, zeren astentzioa jartzen duela eta kontrakoa behar duela.

    Halaxe onartu dugu otsailaren zazpikoa, beste oharrik gabe.

    Otsailaren 5eko akta:

    Dagon bezalaxe onartu dugu.

    Otsailaren 22ko akta:

    M. Recaldek zuzenketa hau egin du: euskarazko aktakoan bezala gaztelerazkoan, 5. orrialdeko azken aurreko parrafoan, "M. Recaldek, beste alde batetik, handiskoa iruditzen zaiola esan du Pasaia lizeoarentzako dirulaguntza" jartzen duen tokian, "M. Recaldek, beste alde batetik, gaizki iruditzen zaiola esan du Pasaia lizeoari dirulaguntza ematea" jarri behar du.

    J.M. Botok, berriz, zuzenketa hauek egitea eskatu du:

    - Gaztelerazko aktako 2. orrialdeko 6. parrafoaren idazkera aldatzeko esktu du, argixeago jartze aldera. Hala, "y ahora aprobando todas las cuestiones que se plantean consecuencia de aquellas decisiones" jarri beharrean "y ahora aprobando todas las cuestiones que se plantean" jartzea egokiago deritzo.

    - Bosgarren orrialdeko 2. parrafoan, diktamenean heldu den akatsa zuzentze aldera, "bat, astenitu ez baina kontrako botoa eman zuela hark diktamenari buruzko botazioa egin zutenean batzordean, nahiz eta jarri astenitu egin zela jartzen duen, eta jasotzeko aktan dikmenean okor dagoela" jarri behar du, "bat, kontrako botoa eman zuela hark diktamenari buruzko botazioa egin zutenean batzordean, nahiz eta jarri astenitu egin zela jartzen duen" jarri beharrean.

    - Hirugarren puntuan (Aurrekontuen gainekoan) egin zituen adierazpenak bere alderdiaren izenean egin zituela esan du, eta egokiago iruditzen zaiola pluralean jartzea singularrean baino. Hala, 6. orrialdeko 3. parrafoko okerra zuzentzeko modurik samurrena "J.M. Botok hartu du hitza, bere alderdiaren izenean" jartzea dela iruditzen zaio, "Ondoren, J.M. Botok izan du hizpidea" jarri beharrean.

    - Hamargarren orrialdeko 3. parrafoan plusen gainean esandakoa zuzentzeko eskatu du, hau da, "J.M. Botok duda egiten du (...) legezkoa ote den aurrera ere gehigarriak kobratzea langile horrek" jartzen duen zatia. "J.M. Botok duda egiten du (...) legezkoa ote den aurrera ere jaien eta gauen gehigarriak kobratzea langile horrek, egin gabe" jartzeko eskatu du.

    - Hamaikagarren orrialdeko 5. parrafokoa zehazteko eskatu du: "J.M. Botok galdetu du ea legezkoa den lan-orduak mugatzea dedikazio osagarria kobratuz gero" jartzeko, "J.M. Botok galdetu du ea legezkoa den lan-orduak mugatzea osagarria kobratuz gero" jarri beharrean.

    - Hamabigarren orrialdean gaizki heldu da 8. puntuko botazioaren emaitza, izan ere, "Bi, berriz, kontra: PSE/EE/PSOEkoak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris)" jartzen du eta "Bi, berriz, astenitu: ..." jarri behar du.

    Hala, zuzenketa horien eginda gero, onartu egin dute 22ko akta ere.

    Orain iritsi da J.M. Martiarena bilkurara.

    2.- LOPENE. KONPENTSAZIO-PROIEKTUA ONARTZEA.

    Alkateak, proposamena aurkeztu dio Osoko Bilkurari.

    Hona proposamenak zer dioen:

    "Gabriel Salaberri Barañanok -TECSA Empresa Construcctora, S.A.ren eta Jaureguizahar, S.A.ren izenean- "30. poligonoko hiri-lur etxebizitzarakoaren Konpentsazio Proiektua" eta beste bi plano ekarri ditu. Proiektua Joseba de Beristain letratuak izenpetu dago, eta planoak ikus-onetsita Arkitektuen Elkargoak.

    Udaleko zerbitzu teknikoek ere egin dute proiektuari buruzko informea; eta aurkeztu dituzte, orobat, lursailak batu izanaren eskritura, informe juridikoak eskatzen zuen eran. Arkitektuaren informeak heldu zen baldintza, berriz, akordioa onartzeko baldintza izango da, eta hura bete beharko da, beraz, akordioak balio izateko.

    Hala, behar adinako quorumik izan ez zenez Hirigintza Batzordean, behean heldu diren erabakiak hartzeko propasu behar diot Osoko Bilkurari. ERABAKIAK:

    BAT: Onartzea "30. poligonoko konpentsazio-proiektua", Joseba de Beristain letratuak egina. Baldintza da, alabaina, eraikitzeko moduko azaleren neurriak banan-banan azaltzea, Arau Ordezkatzaileek 30. poligonorako jarrita dauzkaten azalerak errespetatuta.

    BI: Hastea behar diren tramiteak egiten proiektua Ondasunen Errejistroan sartzeko, eta eskumena ematea alkateari hartarako behar diren agiri guztiak izenpetu ditzan."

    J.M. Boto kexu da informe teknikoa eta juridikoa zinegotziei bidali ez dietelako, espedientean egonagatik. Alkateari galdetu dio, hala berean, ea akordioan ere kontuan izango den arkitektuak informean jartzen duen zuzenketa. Alkateak baietz erantzun dio, kontuan izango direla.

    Proposamenaren gaineko diktamenik ez dagoenez, gai-zerrendan sartzea berresteari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta hiru kontra (PSE/EE/PSOEko biak eta EAko bat) izan direnez, onartu egin dute gaurko bilkuran aztertzea.

    Segidan, proposamenari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi izan dira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus M. Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus M. Martiarena Jaka); bi kontra: PSOEko bi zinegotziak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris); eta astentzio bat: EAko zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Hala, bada, erabaki hau hartu dute:

    BAT: Onartzea "30. poligonoko konpentsazio-proiektua", Joseba de Beristain letratuak egina. Baldintza da, alabaina, eraikitzeko moduko azaleren neurriak banan-banan azaltzea, Arau Ordezkatzaileek 30. poligonorako jarrita dauzkaten azalerak errespetatuta.

    BI: Hastea behar diren tramiteak egiten proiektua Ondasunen Errejistroan sartzeko, eta eskumena ematea alkateari hartarako behar diren agiri guztiak izenpetu ditzan.

    3.- ONARTZEA LOPENEN EGIN BEHAR DITUZTEN BABES OFIZIALEKO ETXEAK ESKURATZEKO BALDINTZA-ORRIAK.

    Lopenen sustatzaile partikular batek babes ofizialpean egin behar dituen etxeak eskuratzeko baldintzak aurkeztu ditu alkateak. Baldintzak batzordeak zehaztu zituen martxoaren 6an egin zuen bilkuran. Udalbatzan diren alderdi politiko guztiei dei egin zitzaien, ordezkaritzaren bat izendatu eta bidal zezaten.

    M. Recaldek esan du, ordea, lanerako edo zerbaiten informazioa jasotzeko bilera zelakoan etorri zela hura martxoaren 6an, ez zuela uste diktamena egin behar zuen batzordera heldu zenik. Era beran, batzordea osoko bilkurak eratzen duela uste duela hark esan du, eta iritzi berekoa da idazkaria ere.

    Baldintzen gainean, berriz, M. Recalde ez dago ados epaimahaiak boto ponderatua erabiltzearekin erabakiak hartzeko; haren iritziz, sobran dago botazio hori elbarriei buruzkoak aztertzekoan, hala gertatzen baita, esate batera, 8. baldintzan. Esan du, hala berean, berariaz jarri behar dela lehen jarritako epea, eskabideak aurkeztekoa, luzatzeko modua izango dena. Eta komenikoa dela egindako eskabide guztiak -baita baldintzak betetzen ez badituzte ere- jaso behar dituela gogoraraztea etxeak egin behar dituen enpresari.

    Alkatea ez dago konforme boto ponderatua kentzearekin; egoki iruditzen zaio eskabideak jasotzeko epea luzateko modua izatea; eta, informazio bulegoan ez dela baldintzarik betetzen ez duen eskabiderik jaso behar iruditzen bazaio ere, informazio-bulegoak baldintzei buruzko informazioa eman eta aurkeztutako eskabide guztiak jasotzekotan gelditu dira azkenean.

    J.M. Botok esan du martxoaren 6ko batzordeak ez daukala batzorde berezi izaterik, osoko bilkurak ez baitu ezeren erabakirik hartu batzordea sortzeko. Hori horrela denez, gaiak ere ezin du diktaminatuta egon. Hurrena, etxeekin batera doazen eranskinei buruzko galdera bat egin du; epaimahaian boto ponderatua izatearen kontra azaldu da; eta 3.1 baldintzako bigarren puntua (azkeneko lau urteotan Lezon erroldatuta ez egon arren lehen 15 urte egondakoa izanez gero nahikoa dela, alegia) ihesbide polita dela esan du Lezon bizi ez direnentzat. Gizarte Segurantzak emandako paperak ez duela, beti-beti, bere kontura ari den langilearen egoera zintzo adierazten esan du (hark emandako papera ekartzea eskatzen baitu 4.3.c baldintzak), eta kontuz ibili beharko dela, beraz.

    Alkateak adierazi du etxeak trasteroa daramala berekin, eta, nahi izanez gero, badagoela garajea eransteko bidea ere. Etxeekin batera saldu gabe gelditzen diren garajeak, berriz, libre salduko dira. Boto ponderatua aldatzeko asmorik ez dagoela esan dio, hala geldituko dela baldintzetan. Lezon bizi izandako izateaz, berriz, azaltzeko esan dio beste proposamenik badu.

    J.M. Martiarenak esan du zuzendu egin behar dela tokiari dagokion ehunekoa -3.3 baldintzan heldu dena-, zeren 0,7220 dagokiola Lezori 1996. urterako, ez 0,7361, baldintzetan hala heldu den arren. Idazkariak ere berretsi egin du koefiziente hori zuzendu beharra dagoena.

    Proposamenaren gaineko diktamenik ez dagoela aipatu dutenez, gai-zerrendan sartzea berresteari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta hiru kontra (PSE/EE/PSOEko biak eta EAko bat) izan dira, eta, hala, onartu egin dute gaurko bilkuran aztertzea.

    Baldintza-orriak onartzearen gaineko botazioa egin aurretik, ordea, kasu bereziak erabakitzeko orduan boto ponderatua erabiltzea kendu behar duten ala ez erabakitzeko botazioa egin du alkateak. Hala, zortzi boto ponderatuari eustearen alde izan dira (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat), eta hiru kontra (PSE/EE/PSOEko biak eta EAko bat). Ez dute onartu, beraz, boto ponderatua kentzeko proposamena.

    Hasierako proposamenari M. Recaldek egindako zuzenkizuna erantsi diote (izatea eskabideak aurkezteko epea luzatzeko modua), eta halaxe, eranskin horrekin, egin dute proposamenari buruzko botazioa. Zortzi izan dira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus M. Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus M. Martiarena Jaka); bi kontra: PSOEko bi zinegotziak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris); eta astentzio bat: EAko zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Hala, bada, erabaki hau hartu dute:

    BAT: Onartzea Lopenen egin behar dituzten babes ofizialeko etxeak eskuratzeko baldintzak.

    BI: Hamabost (15) egun natural jartzea alegazioak egiteko eta etxeak eskatzeko eskabideak egiten hasteko epea irikitzea.

    4.- KUTXAKO ERAENTZA ORGANUETARAKO ORDEZKARI BAT IZENDATZEA ZENBAIT HERRIREN ARTEAN.

    Alkateak proposamena azaldu baino lehen, J.M. Botok hartu du hizpidea, eta esan du haren taldea gaia Osoko Bilkuran aztertzearen kontra dagoela. Haren aburuz, HBren proposamena da, HBk berak konpondu beharrekoa. Ondoren, ez duela nahi botazioan parte hartu nahi eza astentzio gisa azaltzea esan du, eta galdetu du ea hartarako bilkura aretotik kanpora atera beharko duten. Baietz erantzun dio alkateak eta, hala, atera egin dira J.M. Boto eta N. Barradas bilkuratik.

    Segidan, proposamena aurkeztu eta botazioa egin du alkateak. Zazpi izan dira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta HBko beste zinegotziak (Jesus M. Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda); eta bi kontra: EAJko zinegotzi bat (Jesus M. Martiarena Jaka) eta EAko bat (Mirari Recalde González). Hala, bada, erabaki hau hartu dute:

    BAT: JOSEAN URKIOLA CUNI (N.A.: 15.931.148) izendatzea Gipuzkoa-Donostiako Kutxako Batzar Nagusiko kontseilari orokor; Lezo, Oiartzun, Usurbil, Anoeta, Zaldibia, Amezketa eta Lizartzak osatu duten elkarteko ordezkari izan dadin.

    Bozketa egin eta gero hurrengo gaiarekin hasi aurretik J.M. Boto eta Nicanor Barradas berriro pleno aretora sartzen dira.

    5.- PROPOSAMENA, 1996KO OTSAILAREN 7AN EGINDAKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKI BAT (MAILEGUA HARTZEA EPE LABURREAN ITZULTZEKO) ARGITZEKO.

    Alkateak aurkeztu du proposamen hau, otsailaren zazpian hartutako erabaki bat argitzeari buruzkoa. Mailegua hartzea erabaki zen orduko erabaki haren bidez.

    M. Recalde harrituta gelditu da 1996. urterako mailegua izan eta beste urte batzuetako bermeak ere eskatu dituztelako

    J.M. Botok ere txundituta dagoela esan du, ez dakiela nola zinegotzi batzuk, hainbeste urte Udalean eramanda, konturatzen ez diren bermea jasotzeko baldintzak jarri behar izaten direna maileguak onartzeko.

    Proposamenaren gaineko diktamenik ez dago eta gai-zerrendan sartzea berresteari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi alde (alkatea, HBko gainerako zinegotziak eta EAJko bat) eta hiru kontra (PSE/EE/PSOEko biak eta EAko bat) izan direnez, onartu egin dute gaurko bilkuran aztertzea.

    Segidan, proposamenari buruzko botazioa egin du alkateak. Zortzi izan dira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko gainerako zinegotziak (Jesus M. Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Mª Carmen Viaña Balda) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus M. Martiarena Jaka); eta hiru kontra: PSOEko bi zinegotziak (Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris) eta EAko zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Hala, bada, baldintza hau eranstea erabaki dute otsailaren 7an gauza honen gainean hartu zuten erabakiari:

    "Bermea: Lezok 1997an eta 1998an Foru Aldunditik, Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik, jaso beharreko diruak izango dira eman edo bahitarako jarri beharrekoak".

    6.- PROPOSAMENA, 1996KO URTARRILAREN 1ERA ARTE HERRIKO BIZTANLEEN ERROLDAN IZANDAKO ALDAKETEI ONARPENA EMATEA.

    Bilkuran ziren zinegotzi guztiak konforme zirenez, 1996ko urtarrilaren 1ean herriko erroldan ziren datuak azaldu ditu alkateak.

    1995



    GIZONEZKOAK

    EMAKUMEZKOAK

    GUZTIRA



    2.756

    2.801

    5.557

    BAJAK

    96

    84

    180

    ALTAK

    141

    152

    293

    1996



    GIZONEZKOAK

    EMAKUMEZKOAK

    GUZTIRA



    2.801

    2.869

    5.670

    7.- ALKATEAREN ETA ZINEGOTZIEN INFORMEAK.

    Alkateak esan du gaur goizean izenpetu dutela Gipuzkoa Foru Aldundiko Lehendakaritzako diputatuak eta biek itune bat, Lezoko Udalaren egoera ekonomikoa eta antolaketa aztertu eta ikertzeko Aldundiaren eta Udalaren artean. Era berean, alderdi politiko guztiei bidaliko diela esan du itunearen kopia bana.

    8.- GALDERAK ETA ESKAERAK.

    1.- J.M. Botok egin dituenak:

    1.1.- Ea zerbait argitu duten II. sektorean egiten ari diren itxiturak pasorik gabe utziko duen herribideaz. Alkatetzan ere galdetu zuela kontu hau, esan du.

    Alkateak erantzun dio hitz egin zuela promotorearekin eta ezeren arau-hausterik ez zela esan ziola; aztertuko dutela Hirigintza Batzordean; eta bihar bertan bidaliko duela aparejadorea informea egin diezaion.

    1.2.- Ea ezeren erabakirik hartu duten Algeposan egiten ari diren lur-mugimenduaz, lizentziarik gabe ari direla eta. Esan du, orobat, alkateak utzi egin dituela bere eginkizunak kontu honetan; ez dakiela zergatik, baina, jakingo dela, denborarekin.

    Alkateak erantzun dio egin dituela bilera batzuk Algeposakoekin, gauzak garbitzeko, eta informeak egitekotan eta hirigintza-kontu guztiak elkarrekin konpontzekotan gelditu direla.

    1.3.- Ea inor berririk kontratatu duten.

    Alkateak esan dio kalegarbitzaileren bat eta beste peoi kualifikaturen bat hartu dituztela lan-poltsetatik, beharra sortu delako denbora jakin baterako.

    1.4.- Ea begiratu duten dedikazio-gehigarria jasotzen duen langileak orduak mugatuta izatea legezkoa den.

    Langileekikoak egiten dituen zinegotziak ezetz erantzun dio.

    Ondoren, zerbait eskatu-edo egin nahi zuela eta, beste gauza bat aipatu du J.M. Botok, lehen ere, beste osoko bilkuraren batean esan zuena: kexu da mehatxu egin diotelako eta hari ikara sartzeko kanpaina egiten ari direlako. Adierazi du pentsaten dutena esateagatik egin dietela mehatxu, eta seme-alabei sartzen dietela izua.

    Alkateak esan dio han diren zinegotziekiko errespetorik ez galtzeko eta mehatxu egin dionari esateko esan behar dizkionak.

    Hartan, eztabaida txiki bat piztu da J.M. Botoren eta alkatearen eta HBko zinegotzien artean. Akusazio batzuk ere egin dizkiote elkarri.

    2.- M. Recaldek galdetu du ea zertan den orain hurrengo osoko bilkuran eskatu zuten informea.

    Ogasun kontuetako zinegotziak erantzun dio. Esan dio aurrekontua onartzeko eta kitatzeko lanak bukatu bezain pronto egingo duela informea kontuhartzaileak, eta emango diola kopia.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratseko zortziak eta laurdenean (20:15). Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna