Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko irailaren hogeita zortzigarrena. Goizeko zortzi t´erdietan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Gobernu Batzordeko gelan. Lehenengo deialdian Gemma Arrillaga Albisu, alkate ihardunengoa, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu zinegotziak, bildu dira.
Aitor Sarasola Salaberriak ezin izandu bilerara etorri.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1.- Irailaren 7an egindako bilkurako akta eta onartzea, hala balegokio.
Aho batez onartu dute 1994ko irailaren 7an egindako bilerako akta.
2. -Eskabidea, Mikel Uriarte Seminariok egina, Herrikoetxe baserria birgaitzeari buruz higintzako kontsulta egiteko. (196/94 esp.)
Mikel Uriarte Seminariok egindako eskabidea, hirigintzari buruzko informazioa ematea, eta Udaleko arkitektu asesorearen informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
Hirigintzari buruzko informazioa ematea Mikel Uriarte Seminariori Herrikoetxe baserria eraberritzeko 2. fasea egiteko. Era berean, arkitektu asesoreak egindako informe teknikoa eta hiri egiterik ez dagoen lurrean eraikitzeko Udalak dituen Ordenantzen fotokopia ere bidali dizkiogu.
Informe urbanistikoa egiteko tasa 6.300 pta. da.
3. -Proposamena, lizentzia ematea Laiz, S.A.ri 103. poligonoko 15A lursailean pabilioi bat egiteko. (187/94 esp.)
Producciones Laiz, S.A.k egin zuen proiektua eta eskabidea eta Udaleko arkitektu asesorearen informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
Lizentzia ematea Producciones Laiz, S.A.ri lantegia eraikitzeko 103. poligonoko 15-A lursailean. Dena dela ere, obretan hasi aurretik, honako baldintza hauek betetzekotan:
1.- Ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:
1.1. Exekuzio-proiektua ikus-onetsia, Xehetasun-Azterketako 9. puntuko 1etik 5era bitarteko atalentzako, urbanizazio eta zerbitzuetako azpiegiturei buruzkoentzako, konponbidea adierazten duena. Nolanahi ere, Udaleko aparejadoreari jakinarazi beharko zaio jakinaren gainean egon dadin.
1.2.- Kontrataren aurrekontua.
1.3.- Arkitektuen Elkarteko ordain-sariaren fotokopia.
1.4.- Seguritate eta txukuntasunari buruzkoo proiektua eta baita kalitate-kontrolari buruzkoa ere.
1.5.- 1/1992 Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bateratuak eta martxoaren 15eko 132/1994 Dekretuak, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailekoak, jartzen dutenez, proiektua egin behar den lursaila hiri-lurra da eta hirigintzako aprobetxamenduaren %15 Lezoko Udalari dagokio. Eskubide horrek dirutan duen balioa gauzatan ere har daiteke, herrian diren gizarte-beharrei aurre egiteko.
2.- Lizentzia jasotzeko 4.396.500 pta. ordaindu behar da. Kitapena, edozein moduz ere, behin-behingoa da, harik eta behin-betiko obra lizentzia eman arte.
4. -Proposamena, lizentzia ematea Arretxene, S.A.ri 2. sektoreko B-1 lursailean 22 etxebizitza, merkataritza-lokalak eta garajeak egiteko. (189/94 esp.)
Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A.aren izenean egin zuen eskabidea eta oinarrizko proiektua eta Udaleko arkitektu asesorearen informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
Lizentzia ematea Angel Mugica Puellesi, Arretxene, S.A.ren izenean, 22 etxebizitza, merkataritza-lokalak eta garajeak egiteko, 2. sektoreko B-1 lursailean. Dena dela ere obrak hasi aurretik, honako baldintza hauek betetzekotan:
1.- Exekuzio-proiektua aurkeztea, ondorengo aldaketekin:
1.1. Eskaileretako zuloa egurastea hegoko fatxadara aldatzea, partikular batena delako ez dago egiterik eta.
1.2. Garajeetara automobilez sartzeko bidea planoetan dibujatzea.
1.3. Garajeetarako bidea gutxienez 4 m. zabalekoa izatea.
1.4. Sotanorako bidean meseta horizontal bat egin behar da, %5 aldapa duena gehienera, gutxienez 5 metroko sakonera duena, espaloirik kontuan hartu gabe. Meseta bidera atera zain dauden automobilak egoteko da, eta atera barrura ireki behar da, kontrol remotoduna, ez bidean eta ez espaloian ez gelditzeko.
1.5. Sukaldeak egurasteko hiru zulo izan behar dira: bat, eguratsa bera garbitzeko. Hodi nagusiaren sekzioa 400 zm² izango da eta etxe bakoitzekoa 150 zm².
Beste bat, aparte, sukaldeko keak eta gasak ateratzeko.
Eta beste bat kalentadore edo uraren kalderako gasak eta baita kalefaziokoak gasak ere ateratzeko kalefazioa sukaldean egonez gero.
2.- Seguritate eta txukuntasun proiektua nahiz kalitate kontrolari buruzkoa aurkeztea.
3.- Arkitektuen Elkarteko ordain-sariaren fotokopia aurkeztea.
4.- Lizentzia jasotzeko, dena dela, 7.418.250 pta. ordaindu behar da, eta beste 37.700 pta. obra handiari dagokion tasarena. Kitapena, edozein moduz ere, behin-behingoa da, harik eta behin-betiko obra lizentzia eman artekoa.
5. - Proposamena, lizentzia ematea Arretxene, S.A.ri 2. sektoreko A-1 eta A-3 lursailetan 20 etxebakar adosatu egiteko. (190/94 esp.)
Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A.ren izenean egin zuen proiektua eta eskabidea eta Udaleko arkitektu asesorearen informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
Lizentzia ematea Angel Mugica Puellesi, Arretxene, S.A.ren izenean, 20 etxebakar, elkarri pegante, egiteko, 2. sektoreko A-1 eta A-3 lursailetan. Dena dela ere, obra hasi aurretik honako baldintza hauek betetzekotan:
1.- Exekuzio-proiektua aurkeztea, ondorengo aldaketak jasoaz:
1.1. Mendebaleko lehendabiziko etxeak espaloia ez harrapatzeko moduan egitea.
1.2. Sukaldeak egurasteko hiru zulo izan behar dira: bat, eguratsa bera garbitzeko. Hodi nagusiaren sekzioa 400 cm² izango da eta etxe bakoitzekoa 150 zm².
Beste bat, aparte, sukaldeko keak eta gasak ateratzeko.
Eta beste bat kalentadore edo uraren kalderako gasak eta baita kalefaziokoak gasak ere ateratzeko kalefazioa sukaldean egonez gero.
2.- Seguritate eta txukuntasunari buruzko proiektua eta kalitate kontrolari buruzkoa aurkeztea.
3.- Arkitektuen Elkarteko ordain-sariaren fotokopia aurkeztea.
4.- Lizentzia jasotzeko, dena dela, 11.914.000 pta. ordaindu behar da, eta beste 37.700 pta. obra handiari dagokion tasarena. Kitapena, edozein moduz ere, behin-behingoa da, harik eta behin-betiko obra lizentzia eman artekoa.
6. -Aldeko informea ematea Etxeazpia izeneko lurretan etxebakar bat egiteko. (188/94 esp.)
Benito Lecuona Ceberiok aurkeztu zuen exekuzio-proiektua (Etxeazpia izeneko lurretan etxebakar bat eraikitzeko) eta Udaleko arkitektu asesorearen informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
1.- Aldeko informea egitea Benito Lecuona Ceberiok aurkeztu zuen exekuzio-proiektuarentzat.
2.- Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea proiektua Hirigintza Departamentuak onartzeko, 1992ko Lurzoruaren Legeko 16.3 2ªB artikuluaren arabera.
GIZARTE ONGIZATEA:
7. -Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntza ematea 51. espedientekoari.
Gizarte Laguntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordak zera ERABAKI DU:
51. zdun. expedienteri Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntza gisa 75.000,- pzta ematea.
8. -Proposamena, zaharren egoitzan egoteak sortutako gastuak ordaintzen laguntzea 52-B espedientekoari.
Aniceto Retenaga Bengoa Ordiziako Udalaren Egoitzan egoteak dakarren gastuaren kitapena ikusi eta gero, Gizarte Ongizateko ordezkariak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
1.- Aniceto Retenaga Bengoa, 52-B espedientea, Ordiziako Udalaren "San Jose" Egoitzan dagoen bitartean, Udalak ordaindu behar dituen hileko 80.750 pezetak (laurogei mila, zazpiehun eta berrogeita hamar pezeta) ordaintzea onartzea, Gobernu Batzordeak apirilaren 27an hartu zuen konpromezua betez.
2.- 41.690 pta. (berrogeita bat mila, seiehun eta laurogeita hamar pezeta) ordaintzea ere onartzea, goian aipatutako pertsona esandako egoitzan abuztuaren 16tik 31ra bitartean egon izanari dagokion gastuarena.
PERTSONALA:
9. -Hirurtekoak onartzea:
- Lander Zurutuzarena.
Lander Zurutuza Sunsundegik egindako eskabidea eta Idazkaritzako administrariak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak, Lander Zurutuza Sunsundegiri lehenbiziko hirurtekoa 1994ko irailaren 1etik aurrera aitortzea erabaki du.
- Xabier Loiola Aristirena, administrazioan egindako lana aitortzeari buruzkoa.
Xabier Loiola Aristik egindako eskabidea eta Idazkaritzako administrariak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak, Xabier Loiola Aristiri, administrazioan egindako lanak errekonozitu eta bigarren hirurtekoa 1992ko apirilaren 1etik aurrera aitortzea erabaki du.
Erabakiak, kontratatua izan zenez geroztik izango du eragina, hau da, uztailetik aurrera.
10.-Proposamena, irakasleak hartzea Musika Eskolarako.
Gobernu Batzordeak 15 musika irakasle kontratatzea erabaki du 94/95 kurtsorako. (Ikus 1. eranskina).
KONTUHARTZAILETZA:
11.-Fakturak onartzea:
- 177 faktura, Largay, S.L.k aurkeztua: 2.662.250 pta. (AD- 759).
Gai hau erabakikizun gelditu da.
12.-Proposamena, alondegia birgaitzeko lanei buruzko bigarren zertifikazioa onartzea.
Construcciones Hugar, S.L. aurkeztutako egiaztagiria aztertu eta arkitektuak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
Construcciones Hugar, S.L.k aurkeztutako bigarrengo obra-egiaztagiria, alondegia birgaitzeko lanena, onartzea.
Obra-egiaztagiria: 3.755.534 pezeta.
KULTURA:
13.-Proposamena, diruz laguntzea Allerruko Muntain-bike taldea, 300.000 pta. emanez.
Gobernu Batzordeak, Allerruko Muntain-bike taldeari, 300.000 pezetatako dirulaguntza ematea erabaki du.
Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:
14. - Kontratazioak.
Brigadak zenbait lan egin behar dituela eta, Barne Batzordeko lehendakariak proposaturik, Enrique Coello Martinez, irailaren 29tik urriaren 7a bitarte kontratatzea erabaki du Gobernu Batzordeak.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko bederatzitan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.