1994.eko Irailaren 7ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko irailaren zazpigarrena. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Karmele Legorburu Irazu eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- Abuztuaren 3an egindako bilkurako akta irakurri eta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko abuztuaren 3an egindako bilerako akta.

    2.- Ura sartzeko lizentzia emateko eskabideak:

    1) José Félix Fernándezek egina, 110. poligonoko Ipintza kaleko 31ko pabilioirako.

    Jose Felix Fernándezen eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Jose Felix Fernándezi pabilioi batera (110. poligonoa, Ipintza kalea, 31.a) ura eramateko.

    Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 6.700 pta. ordaindu behar ditu.

    Dena dela ere, Udaleko uren arduradunarekin hitz egin behar du aurrena.

    2) Lydia González Pesadok egina, 103. poligonoko Urune kaleko 42ko pabilioirako.

    Pabilioi batera (103. poligonoa, Urune kalea, 43.a) ura sartu behar zuela eta Lydia González Pesadok egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Lydia González Pesadori pabilioira (103. poligonoa, Urune kalea, 43.a) ura sartzeko. Pabilioiaren titularra Juan González González da.

    Lizentzia jasotzeko 6.700 pta. ordaindu behar dute.

    Dena dela ere, Udaleko uren arduradunarekin hitz egin behar du aurrena.

    3.- Eskabidea, Jesus Mª Iñarra Lopetegik egina Bide-Alde etxekoen izenean, etxebizitza bakoitzean bere kontadorea jartzea eskatzeko.

    Bizitza bakoitzean kontadore bat jarri nahi zutela eta Bide Alde etxekoen izenean Jesus Mª Iñarra Lopetegik egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Jesus Mª Iñarra Lopetegiri, Bide Alde etxekoen izenean, bizitza bakoitzean kontadore bat jartzeko. Nolanahi ere, aurrena Udaleko uren arduradunekin hitz egin behar dute.

    4.- Eskabidea, Rafael Gaztelumendik egina, Alarguntza baserriaren inguruan duen bordan obra batzuk egiteko lizentzia eskatzeko.

    Rafael Gaztelumendi Urzelaietak Alarguntza baserriaren ondoan duen bordan obrak egin behar zituela eta egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Rafael Garmendia Urzelaietari Alarguntza baserriaren ondoan, Jaizkibel mendian, duen borda egokitzeko.

    Obra: sukaldea, komuna eta bi logela egitea.

    Obrak, nolanahi ere, jakinarazpen hau jaso eta bi hilabete baino lehenago bukatu behar dira.

    Lizentzia jasotzeko 33.750 pta. ordaindu behar du, eraikuntza-zergarena.

    5.- Eskabidea, Juan Manuel Lázaro Armendarizek Inmaser, S.A.ren izenean egina, Industrialdeko 24-25-9 pabilioia egokitzeko lanak egiteko lizentzia eskatzeko.

    Inmaser, S.A.ren izenean Juan Manuel Lázaro Armendarizek eskatu eta bideetan den espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Juan Manuel Lázaro Armendarizi, Inmaser, S.A.ren izenean, industrialdeko 24-25-9 pabilioia egokitu eta jatenak prestatzeko lantegientzat makinak egiteko moduan jartzeko. Nolanahi ere, baldintza hauek betetzekotan:

    Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzea. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio).

    Obrak bukatutakoan iharduera zabaltzeko lizentzia eskatzea eta lizentziarekin batera bidaliko zaizkion egiaztagiriak bete eta ekartzea.

    Iharduera ekonomikoen zergan alta eman izana aurkeztea.

    Lizentzia jasotzeko 102.336 pta. ordaindu behar du.

    6.- Proposamena, Jose Azpeitia Leguiñenari, Kostalderen izenean, Taberna-Jatetxea jartzeko lokal bat (Polentzarrenea, 6) egokitzeko lizentzia ematea.

    Jose Azpeitia Leguiñenak Kostalde, S.A.ren izenean egindako eskabidea aztertu eta informe teknikoa begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Jose Azpeitia Leguiñenari lokal bat (Polentzarrenea, 6-behea) egokitu eta taberna-jatetxea jartzeko. Nolanahi ere, honako baldintza hauek betetzekotan:

    1.- Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak bete behar dira. Iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko espedienteak zehaztuko ditu neurriak.

    2.- Osakidetzak jarritako zuzenketa-neurriak ere bete egin behar dira.

    3.- Lokaleko fatxadetan, berriz, Lezoko alde zaharrerako ordenantzek dakarten trataera estetikoa bete behar da. Hona hemen 51. artikuluak dioena:

    "Etxe-behetako diseinua: Eraikuntza proiektuetan etxe-behetako fatxaden tratamendua ere sartu egin behar da. Hala, fatxadaren bostetatik bik elementu mazizoa behar du izan. Elementuok, bestetik, eraikinaren altuera osoko paramentu mazizoekin egoki etorri behar dira, fatxadako 'elementu egonkor' hartuko eta lehendabiziko erabilerarako lizentzia eman aurretik bukatuta egon behar dira.

    Egin, berriz, materiale egonkor eta nekez hondatzen direnekin egin behar dira. Fatxadako tratamendua aldatuz gero, ez dago elementuok bakarrik aldatzerik. Aldatzekotan, lehen esandako mazizo/huts proportzioa errespetatuta, edozein moduz ere, eraikin osoa aldatzeko proiektua aurkeztu behar da aurrena.

    Bestetik, elementu mazizoen gainean ez dago ez letrerorik eta ez beste elementurik jartzerik, elementuon ertzetatik atera edota asko tapatu eta etxe osoko fatxadaren itxura aldatzen dutenak".

    Beraz, ez dago bistako adreilurik jartzerik lokalaren fatxadan.

    4.- Obrak bukatu eta gero, lokala zabaltzeko baimena eskatu behar zaio Udalari. Orobat, ikus-onetsitako egiaztagiria ekarri behar da, Foru Aldundiak eta Osakidetzak jarritako zuzenketa-neurriak bete dituztela dioena. Eta, egiaztagiriarekin batera, iharduera-espedientea tramitatzeko eskatzen diren dokumentuak ere aurkeztu behar dira.

    Zabaltze baimena, Polentzarre 6ko etxebizitzako lehen erabilera baimena izateari baldintzatzen zaio.

    5.- Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izana aurkeztu behar da.

    Lizentzia jasotzeko, 200.571 pta. ordaindu behar da, eraikuntza-zergarena.

    7.- Irekitze-lizentzia emateko eskabideak:

    1) Gure Bus, S.A.L.k egina, 103. poligonoko Irurtzun kaleko 8ko lokalerako.

    Gure-Bus, S.A.L.k egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Gure-Bus, S.A.L.ri pabilioi bat (103. poligonoa, Irurtzun kalea, 8) irekitzeko, zazpi autobus gorde, garbitu eta engrasatzeko.

    2) Hosgabe, S.A.k egina, 103. poligonoko 5. pabilioirako.

    Hosgabe, S.A.k egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Hosgabe, S.A.ri egitura metalikoak eta haeietatik eratorritakoak aislatzeko gaien almazena jartzeko. Almazenaren kokagunea: 103. poligonoa, 24 eta 25. lursailak, 5. pabilioia.

    8.- Proposamena, Susana Alkain Arévalok ogia eta berezitasun batzuk egiten aritzeko (110. poligonoa, 23-C pabilioia) egin zuen iharduera-espedienteari buruzko erabakiarena.

    Ogia eta berezitasunak egiten aritzeko (110. poligonoko 23-C pabilioian) eskabidea eta iharduera-espedienteari buruzko dokumentazio osagarria aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Ogia eta berezitasunak egiten aritzeko (110. poligonoko 23-C pabilioia) eskabidea eta iharduera-espedienteari buruzko dokumentazio osagarriaz honako hau jakinaraztea Susana Alkain Arévalori:

    1.- Eskatutako dokumentu guztien launa (4) kopia ekarri behar dira, proiektua egin duen teknikariaren Elkarte Ofizialak ikus-onetsitako proiektuaren eranskin gisa.

    2.- Errekinak gordetzeari buruzko aterabide bat planoan aurkeztu behar da. Planoan, garbi ikusi behar da almazenak lokaleko zein tokitan dihoazen eta baita gainerako xehetasun guztiak ere.

    Beste hainbeste egin behar da keak eta gasak ateratzeko hodiei buruz ere.

    3.- Eranskinean, Osakidetzak jarritako baldintzak zuzen bete direla ere adierazi behar da.

    4.- Entreplanta ere planoan azaldu behar da, grafikoki, zenbateko luze-zabalak dituen jarrita.

    Egiturari buruzko kalkuluak ere eranskinean adierazi behar dira.

    9.- Proposamena, Enrique Martini Kike taberna irekitzeko lizentzia jasotzeko falta zaizkion dokumentuak ekartzeko eskatzea.

    Enrique Martín Garduñok eskatuta bideetan den iharduera-espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Kike taberna (Lope Isastikoa, 2) irekitzeko, harik eta hilabeteko epean Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiro Departamentuak jarritako 9. zuzenketa-neurriak betetzen badira (honekin batera bidaliko direnak). Zuzenketa neurri hori iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko espedientea tramitatzeari buruzkoa da, eta hauxe jartzen du:

    Erabili asmo den energia gasa denez, gas-ihesa detektatzeko aparailua jarri behar da gasa erretzeko tresnak jartzen diren lokal guztietan, seinale akustiko eta optiko bati lotua eta ihesik izanez gero hornidura mozten duen dispositibo bati konektatua. Aipatu aparailua, GAS hitza jartzen duena, ondo ikusteko moduan jarri behar da lokalaren kanpoan.

    10.- Proposamena, Miguel Nerecanek, Impalsaren izenean, egin zuen iharduera-proiektuaren aldeko informea egitea, soporte flexibleak egiten aritzeko (103. poligonoa, 11. pabilioia) lantegia jar dezan.

    Miguel Nerecanek Impalsaren izenean egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Aldeko informea egitea Miguel Nerecanek Impalsaren izenean eskatu eta bideetan aurrera doan iharduera-espedientearentzat, soporte flexibleak inprimatzeko lantegia (103. poligonoa, 11. lursaila) jartzeko lizentziari buruzkoarentzat. Eta, hala berean, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea espedientea osorik, zer eratako iharduera den erabaki eta dagozkion neurri-zuzentzaileak jarri ditzan.

    11.- Proposamena, aldeko informea ematea Arri-Aundi baserriko lurretan den tiro-zelaia eraberritzeko espedientearentzat, Antonio Etxaniz Larrañagak eskatutakoarentzat.

    Antonio Etxaniz Larrañagak egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Aldeko informea egita Antonio Etxaniz Larrañagak eskatuta bideetan den espedientearentzat, Arri-Aundi baserriko tiro-zelaia eraberritzeari buruzko espedientearentzat.

    Espedientea, osorik, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailari bidaltzea, jarri behar diren zuzenketa-neurriak jartzeko. Dena dela, kontuan hartu behar da tiro-zelaiaren barrutik eta harek harrapatzen duen ingurutik HERRIBIDEA pasatzen dela, proiektuko 5. planuan ikusten den moduan.

    12.- Proposamena, lizentzia ematea Miren Garmendia Urzelaietari lokal bat (Gillermo Lazongoa, 8-10) garajetarako erabiltzeko.

    Miren Garmendia Urcelayetak egindako eskabidea, automobilak gordetzeko garajea jartzeko (Gillermo Lazongoa, 8-10) lizentzia eskatzeko, eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Miren Garmendia Urcelayetari Gillermo Lazongoa 8-10etan automobilentzako garajea jartzeko.

    Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman beharrik ez zaio jarri, zeren garajea etxeko automobilak gordetzeko bestetarako ez dela izango esan baitu eskabidea egin duen pertsonak.

    13.- Eskabidea, Enrique Martin Garduñok egina, Kike tabernaren aurreko espaloian 2 mahai jartzeko lizentzia eskatzeko.

    Enrique Martín Garduñok egindako eskabidea, Kike tabernaren aurreko espaloian mahaieta sila batzuk jartzeari buruzkoa, eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Enrique Martín Garduñori bi mahai eta sila batzuk jartzeko Kike tabernaren aurreko espaloian, Pysbe auzoa.

    Uztaileko, abuztuko eta iraileko tasa kitatzea: 25.200 pta.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    14.- Proposamena, baratza eta lorategiko lanik beharrenekoenak ikasteko eskolak ematea esleitzeari buruzkoa.

    Nola hezkuntza-proiektuak hala proposamen ekonomikoak aztertu eta Gizarte Laguntzailearen informea -zerbitzu bat, lorategi eta baratzako lanik beharrenekoenak ikasteko eskolak, enpresa bati esleitzeari buruzkoa- begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    1.- Lorategi eta baratzako lanik beharrenekoenak ikasteko eskolak deritzon zerbitzua, Gizarte Garantiaren barnean dena, DEIKAGEST, S.L. enpresari esleitzea (Mª Luisa García Dueñasek ordezkatu du, N.A. 15.892.415 duenak) 7.443.221 (zazpi milioi, laurehun eta berrogeita hiru mila, berrehun eta hogeita bat) pezetatan eta kontratuak izenpetutako egunetik hasi eta urtebeteko indarra izatea.

    2.- Zerbitzu hau zuzenean kontratatzeko ezarritako Baldintza Orrietan, bai teknikoetan eta bai ekonomiko-administratiboetan, datoz kontratu honek errespetatu beharko dituen baldintzak.

    15.- Proposamena, Pilar Linacero Fuentesek egin zuen berraztertze-eskerik ez onartzea.

    Pilar Linacero Fuentesek egindako Berraztertze-Eskea azterturik, behar ziren dokumentuak garaiz ekarri ez zituelako Gorbernu Batzordeak (ekainaren 22an egin zuen bileran) Udalaren Tasak ez kentzea erabaki zuela eta egindakoa. Beraz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    1.- Berraztertze-Eskerik ez onartzea behar ziren dokumentuak garaiz ekarri ez zituelako.

    Dena den, epez kanpo aurkeztutako dokumentazioaren arabera ez dagokio esentziorik, baremoak gainditzen dituelako.

    16.- Proposamena, Udalak enpresa bat sortzeko ekimenari (Sartuk egina) laguntzea.

    SARTU -Formación y Empleo-k abuztuaren 2an egin zuen eskabidea aztertu ondoren, Lezoko 7. poligonoan joango den arotz-laneko enpresa-ekimenari laguntzeari buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    1.- Udalak proiektua laguntzea, horretarako sortuko den Elkarte Anonimo Laboralaren iharduerari hasiera emateko behar den lizentzia kobratu gabe utziz.

    17.- Dirulaguntza ematea Senideak-i.

    Gobernu Batzordeak, SENIDEAK-en ordezkariak aurkeztutako instantzia ikusi eta gero, erakunde horri 2.000.000.- (bi miloi) pezetako dirulaguntza ematea erabaki du.

    Kopuru hori 1-04-02-481-313 00-01-00 "subvenciones a entidades sociales" partidatik ordainduko da.

    KONTUHARTZAILETZA:

    18.- Fakturak onartzea.

    - AD-706 faktura, 894/59 zenbakia duena, Tekniland Hadlingor-ena, 690.000 pezetakoa.

    Gobernu Batzordeak faktura hau ez onartzea erabaki du, firmatutako hitzarmenaren arabera, Udaletxeari BEZ ordaintzea ez dagokiolako.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    19. - Haurtzaindegiari 6.101.164 pezetetako dirulaguntza emateko proposamena.

    Gobernu Batzordeak onartu du Haurtxo haurtzaindegiari 6.101.164 pezetako dirulaguntza ematea (AD 731 eta AD 736).

    20. - Kontratazioak.

    Barne Batzordeko Lehendakariak proposaturik, ondoko kontratazioak egitea eta egin izanak ontzat ematea onartzen da:

    - Enrique Coello, abuztuaren 29tik irailaren 3ra bitarte, gaixorik zegoen Antonio Pozoren ordezkapena egiteko.

    - Begoña Urkizu, irailaren 1etik 16ra, eta urriaren 10etik 20ra, Izaskun Kintasen ordezkapena egiteko.

    - Andoni Pikabea, irilaren 3tik 7ra, eta irailaren 9tik Imanol Ugaldek alta hartu harte.

    - Iñake Karrera, irailaren 7tik 18ra, Jose Manuel Alonsoren ordezkapena egiteko.

    - Hilabete batez prorrogatzea, peioi kualifikatuak diren Xabier Fernandez eta Rafael Nuñezen kontratuak (irailaren 9tik urriaren 8a bitarte).

    - Santakrutzak direla eta, peoi kualifikatu bat (Mikel Elizalde) eta kualifikaziorik gabeko hiru peoi (Amaia Amiama, Francisco Flores eta Dolores Vergara), irailaren 12tik 19ra kontratatzea.

    21.- Alkate eta batzordeetako informeak.

    Karmele Legorburuk, festa egitaraua eta bere aurrekontua komentatzen ditu, Gobernu Batzordearen ongi emana jasoz.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamabietan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna