Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko uztailaren hogeitabigarrena, arratsaldeko zazpiak. Ohiz kanporako bilera izan du Udalbatzak Udaletxeko Biltzar Aretoan. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena, Jose Antonio Dozagarat Andueza eta Pello Garbizu Azkue zinegotziak bildu dira.
Arrazoia eman eta Jose Mª Martiarena Jaca eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira etorri.
José Mª Boto Sancho, José Varela Pampín eta Martzial Zabaleta Salaberria zinegotziak ere ez dira bileran izan.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
Lehendakariak saioa ireki eta nornahirentzako izendatu, eta idazkariak hasteko behar adinako kuoruma badela ikusi ondoren, zerrendako gaiak aztertzen hasi dira.
1.- Proposamena, 4. S.O.-eko (Lopene) Arau Ordezkatzaileak aldatzeko espedienteari behin-behineko onespena ematea.
Udalak, 1994ko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, Arau Ordezkatzaileetako 4. Sistema Orokorreko elementuak aldatzea eta Arau Oredezkatzaileetako kirol-ekipamenduetarako Sistema Orokor bateko elementuak aldatzea onartu zuen, hasierako onespena emanez.
Aldaketak hilabete egon dira argitara jarrita Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta beste egunkari batzutan. Bitarte horretan alegazio batzuk izan dira eta udaleko teknikariek beren informeak egin dituzte horien gainean.
Hala, Plan osoa berriz begiratzea eta kirol-ekipamenduetarako sistema orokorra aldatzeari buruzko espedientea geldiaraztea eskatuz Mª Asunción Macuso Echeveste, Joaquín Macuso Echeveste, Mª Elena Macuso Echeveste eta José Mª Macuso Echevestek elkarrekin egin zuten alegazioari ez dagokio aintzakotzat hartzea. Izan ere, 4. Sistema Orokorrean ez dago kirol-gunearentzat behar adina lekurik eta, beraz, 4´. Sistema Orokorrean jarri behar da, batetik; eta, bestetik, Babes Ofizialeko Etxeak egiteko premia handia dago Lezon.
Plan osoa berriz begiratzea eta kirol-ekipamenduetarako sistema orokorra aldatzeari buruzko espedientea geldiaraztea eskatuz Antonio Echeveste Martiarena, Ander Etxebeste Lizarazu eta Josefa Elena Echeveste Martiarenak egin zuten alegazioari ere ez dagokio aintzakotzat hartzea. Izan ere, udalaren irizpideen arabera, 4. Sistema Orokorrean ez dago kirol-gunearentzat behar adina lekurik eta, beraz, 4´. Sistema Orokorrean jarri behar da, batetik; eta, bestetik, Babes Ofizialeko Etxeak egiteko premia handia dago Lezon.
Plan osoa berriz begiratzea eta kirol-ekipamenduetarako sistema orokorra aldatzeari buruzko espedientea geldiaraztea eskatuz José Mª Boto Sancho, Pello Garbizu Azkue, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi, José Varela Pampín eta Marcial Zabaleta Salaberriak egin zuten alegazioari ere ez dagokio aintzakotzat hartzea. Izan ere, udalaren irizpideen arabera, 4. Sistema Orokorrean ez dago kirol-gunearentzat behar adina lekurik eta, beraz, 4´.Sistema Orokorrean jarri behar da, batetik; eta, bestetik, Babes Ofizialeko Etxeak egiteko premia handia dago Lezon.
Hirigintza Batzordearen diktamenaren aurka azaldu da Pello Garbizu. Berak eta beste batzuk sinatutako alegazioan esaten zen bezala, ez du ikusten nahiko arrazoirik Altamirakoak bultzatu ordez Lopenen babes ofizialeko etxeak egiteko proiektuari lehentasuna emateko. Kirol-ekipamenduaren kokapen berriari buruz berriz, egitasmoan orografia kontutan hartzen ez delako, egin beharko diren lur mugimenduek proiektua asko garestituko dutela esan du.
Kritikatu du Lopene gunearen kalifikazio urbanistikoari buruz Herri Batasunak eduki duen kriterio falta: 1987an berde gunerako nahi baitzuen, 1989an futbol zelairako, 1990 pabilioi industrialak egiteko eta orain babes ofizialeko etxeak egiteko.
Aipatutako guztiagatik kirol-ekipamendurako beharrezkoa den lur mugimenduak ekarriko duen koste ekonomikoaren balorazioa egitea eskatu du. Era berean, alegazioak espedientearekin Diputaziora bidaltzea eskatu du eta Ijurko deitura udaletxearen idatzietan ez erabiltzea, ez zaiolako ezer zor konstruktore hari. Zalantzak dituela eta Idazkariari galdetu dio ea Administrazioaren Jardunbideari Buruzko Legearen arabera J.A. Dozagaratek ez ote duen abstenitu behar gaiarekin interes zuzena duelako.
Alkateak P.Garbizuren hitzei erantzun die. Altamira eta Lopenen, bi guneetan babes ofizialeko etxeak egitea posible dela dio, batak ez omen du bestea oztopatzen, batera eraman daitezkeen bi prozesu ezberdin baitira. Altamirakoaren garapena lurren jabea den Eusko Jaurlaritzaren eskutan dagoela dio eta Udala prest dagoela behar diren Arau aldaketak egiteko.
Planteatzen den kirol-ekipamendua egiteko lur mugimendu handia egin behar den aitzakia planeamenduari baino proiektuari zor zaiola gehiago eta, Alkatearen iritziz, ez da zuzena Arau aldaketaren eztabaidari proiektuarena batzea.
Konpetiziozko futbol zelaia eta beharrezko dituen zerbitzuak kokatzeko Lopenen nahiko tokirik ez dagoelako 2. Sektoreko gainaldeko lurrak egokiak diren ustetan planteatu da aldaketa. Erabaki honi buruz aurreko udal gobernuak ere estudio bat enkargatu omen zuen lur hauen birkalifikazioari buruz.
Beste aukerarik ez planteatzea eta, inoiz demostratu ez bada ere, J.A. Dozagaraten inplikazioari buruz aritzea leporatzen die oposiziokoei.
Idazkariak, ahoz, Administrazioaren Jardunbideari Buruzko Legearen 28. artikuluak zehazten dituen abstenitzeko arrazoiak aipatu ditu: norberak ikusi behar du horrelako egoera batean egon eta bozketan parte hartu ala ez.
Antolaketa, Ihardunbide eta Errejimen Juridikoari buruzko Araudiko 173. artikuluaren arabera, Idazkariak bere informea egin du.
Eta TRLSko 114.2 artikulua eta Antolaketa Araudiko 130. eta 131. artikuluak begiratu ondoren, hirigintza informazio batzordeak proposaturik, zazpi botu alde eta bat kontra (P. Garbizu) dela, zera erabaki da:
BAT: Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 4. Sistema Orokorreko elementuak aldatzeko espedienteari, Luciano Paguegui Bilbao arkitektuak egindakoa, behin-behingozko onespena ematea.
BI: Jose Mª Boto Sancho eta beste bostek egindako alegazioa aintzakotzat ez hartzea, aurrez emandako arrazoiak direla medio.
HIRU: Espedientea bidali eta behin-betiko onartzea eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Ondoren jendeartetik pertsona batek hartu du hitza aldaketei buruzko proposamen berri batzuk azaltzeko; Alkateak gonbitea egin dio proposamen horiek Udaleko erregistroan idatziz aurkezteko .
2.- Proposamena, 2. Sektoreko gainaldeko lursail bateko 16.300 m² dituena eta hiri bihurtzerik ez dagoena Arau Ordezkatzaileak aldatzeko espedienteari behin-behineko onespena ematea.
Udalak, 1994ko maiatzaren 11n egindako osoko bilkuran, Arau Ordezkatzaileetako 4. Sistema Orokorreko elementuak aldatzea eta Arau Oredezkatzaileetako kirol-ekipamenduetarako Sistema Orokor bateko elementuak aldatzea onartu zuen, hasierako onespena emanez.
Aldaketak hilabete egon dira argitara jarrita Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta beste egunkari batzutan. Bitarte horretan alegazio batzuk izan dira eta udaleko teknikariek beren informeak egin dituzte horien gainean.
Hala, Plan osoa berriz begiratzea eta kirol-ekipamenduetarako sistema orokorra aldatzeari buruzko espedientea geldiaraztea eskatuz Mª Asunción Macuso Echeveste, Joaquín Macuso Echeveste, Mª Elena Macuso Echeveste eta José Mª Macuso Echevestek elkarrekin egin zuten alegazioari ez dagokio aintzakotzat hartzea. Izan ere, 4. Sistema Orokorrean ez dago kirol-gunearentzat behar adina lekurik eta, beraz, 4´. Sistema Orokorrean jarri behar da, batetik; eta, bestetik, Babes Ofizialeko Etxeak egiteko premia handia dago Lezon.
Plan osoa berriz begiratzea eta kirol-ekipamenduetarako sistema orokorra aldatzeari buruzko espedientea geldiaraztea eskatuz Antonio Echeveste Martiarena, Ander Etxebeste Lizarazu eta Josefa Elena Echeveste Martiarenak egin zuten alegazioari ere ez dagokio aintzakotzat hartzea. Izan ere, udalaren irizpideen arabera, 4. Sistema Orokorrean ez dago kirol-gunearentzat behar adina lekurik eta, beraz, 4´. Sistema Orokorrean jarri behar da, batetik; eta, bestetik, Babes Ofizialeko Etxeak egiteko premia handia dago Lezon.
Plan osoa berriz begiratzea eta kirol-ekipamenduetarako sistema orokorra aldatzeari buruzko espedientea geldiaraztea eskatuz José Mª Boto Sancho, Pello Garbizu Azkue, Jesus Mª Martiarena Jaka, Iñake Urrestarazu Azurmendi, José Varela Pampín eta Marcial Zabaleta Salaberriak egin zuten alegazioari ere ez dagokio aintzakotzat hartzea. Izan ere, udalaren irizpideen arabera, 4. Sistema Orokorrean ez dago kirol-gunearentzat behar adina lekurik eta, beraz, 4´.Sistema Orokorrean jarri behar da, batetik; eta, bestetik, Babes Ofizialeko Etxeak egiteko premia handia dago Lezon.
Proposamen honek aurrekoarekin lotura zuzena izanik, han jasotako iritziak hemen errepikatu egin dira.
Antolaketa, Ihardunbide eta Errejimen Juridikoari buruzko Araudiko 173. artikuluaren arabera, Idazkariak bere informea egin du.
Eta TRLSko 114.2 artikulua eta Antolaketa Araudiko 130. eta 131. artikuluak begiratu ondoren, hirigintza informazio batzordeak proposaturik, zazpi botu alde eta bat kontra (P. Garbizu) dela, zera erabaki da:
BAT: Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 4. Sistema Orokorreko elementuak aldatzeko espedienteari, Luciano Paguegui Bilbao arkitektuak egindakoa, behin-behingozko onespena ematea.
BI: Mª Asuncion Macuso Echeveste, Joaquin Macuso Echeveste, Mª Elena Macuso Echeveste, Mª Teresa Macuso Echeveste, Jose Mª Macuso Echeveste, Antonio Echeveste Martiarena, Ander Etxebeste Lizarazu, Josefa Elena Echeveste Martiarena, Jose Mª Boto Sancho eta beste bostek egindako alegazioak aintzakotzat ez hartzea, aurrez emandako arrazoiak direla medio.
HIRU: Espedientea bidali eta behin-betiko onartzea eskatzea Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Aktaren bukaera.
Iluntzeko zortziak eta laurdenetan, aztertu beharreko gaiak aztertu ondoren, Alkate-Lehendakariak saioa bukatutzat eman du. Nik, idazkari naizen aldetik, akta hau jaso, nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna, eta sendetsi egiten dut.