2007.eko Ekainaren 14ekoa

Lezon, 2007ko ekainaren 14ean, osteguna, goizeko 13:10etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesús Mª Martiarena Jaca bertan direlarik.

Aroia Goienetxea Egibar ez da bilerara etorri, gaixorik dagoelako.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

1.- Aktaren onarpena: Gobernu Batzarraren 2007ko ekainaren 4ko eta 13ko bileren akten onartzea.

 

Bi akta izan ordez onartu beharrekoak hiru akta dira, atzo, ekainaren 13rako deitua zegoen batzarraren ostean, urgentziaz bigarren bilera egin zelako.

Hiru aktak, ekainaren 4koa eta ekainaren 13ko biak, aho-batez onartu eta sinatu dira, inongo aldaketarik gabe.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 13:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna